Navigation – Plan du site
Positions de recherche -- Ikerketa aurkezpenak

Maurice Harrieten (1841-1904) euskara-frantsesa hiztegi-eskuizkribua : ikerketa lexikografikoa. A, K eta T hizkiak, (tesiaren laburpena).

Arantxa Hirigoyen
p. 339-360

Texte intégral

1Joan den otsailaren 12an Baionako fakultatean aurkeztutako Maurice Harrieten (1814-1904) euskara-frantsesa hiztegi-eskuizkribua : ikerketa lexikografrkoa. A, K eta T hizkiak tesi-lanaren laburpena kausituko da segidan. Gisa bereko idazki batean dena ezin denez aipatu, ustez tesi honetako ardatz nagusiak aipatuko ditut ; eta bereziki Harrieten hiztegiaren ezaugarri nagusiak.

2Maurice Harriet hiztegigile haltsuarra :

Grand et svelte, d'un visage singulierement noble et fier, ne dedaignant pas certaine élégance dans sa mise, predicateur eloquent, très 17è siècle (DIBILDOS 1926 : 601).

3Maurice Harriet 1814. urteko buruilaren 14an sortu zen Haltsun eta 1904. urtean, 90 urtetan bere sorterrian zendu zen. Zazpi haurridetan bosgarrena, Maurice, bere anaia Fabien bezala, apeza zen. Larresoroko seminario ttipian hasi zituen bere ikasketak. Ondotik, Pasaiako (Gipuzkoa) jesuita frantsesen ikastetxerat joan zen. Badakigu, Pasaiatik landa Larresoroko seminario ttipira itzuli zela irakasle lanetan aritzeko. 1835. urtean Meaux ondoan eta Parisetik hurbil den Juilly hirian segitu zuen lanean irakasle gisa. Handik lau urtetara, 1839. urtean, Maurice Harriet 25 urterekin Saint-Sulpice-ko seminarioan sartu zen apezgai. Apez izendatu zuten 28 urte zituelarik (1842. urtean), ondotik Baionarat itzuli zen. Han, Fabien Harriet, bere anaiarekin batera sortu zuen « Institution Saint-Léon » ikastetxean lan egin zuen, giza-zien