Navigation – Plan du site

AccueilNumérosNuméro Spécial 1Gero-ren bi parteak

Gero-ren bi parteak

Les deux parties du Gero d'Axular
Jean Haritschelhar
p. 105-118

Résumé

On s'est longtemps demandé si le Gero d'Axular, tel qu'il a été imprimé en 1643, possédait les deux parties annoncées dans le titre mais mises en doute dans l'adresse au lecteur. Inchauspe au XIXe siècle et Lafitte dans la première moitié du XXe siècle les ont décelées mais en bouleversant l'ordre des chapitres. Récemment Patxi Salaberri Muñoa a démontré l'unité et la cohérence du texte sans cependant en distinguer les deux parties.
Selon l'hypothèse exprimée dans cet article, la première partie va du début au chapitre XLIV où sont exposés quelques péchés capitaux (paresse, colère, luxure...), leurs conséquences néfastes et les moyens d'y remédier ; la seconde partie (XLIV-LX) examine les voies du salut par l'examen de conscience, la confession fréquente et la crainte de l'enfer.

Haut de page

Texte intégral

1Irakurtzen delarik Gero-ren titulua argi dago bi partetan egina dela : « Guero bi partetan partitua eta berecia...  », bainan « irakurtzailleari » deritzan aitzin sola-sean dio Axularrek :

« Eta hala deliberatu nuen, buru-eragotzcarri begala, liburutto baten, bi partetan partituric, guero, hunen gaiñean eguitera.
Eta nahi nituzqueyen bi parteac elccarrequin, eta batetan athera. Baiña icussiric cein gauça guti edireiten den euscaraz esquiribaturic, gogan behartu naiz eta veldur-tu, eztiren bideac asco segur eta garbi, baden bitartean, cenbait trabu edo behaztopa harri. Eta halatan hartudut gogo, lehenbicico parte hunen, lehenik venturatçeco, eta berri iaquitera beçala aitcinerat igortceco. Hunec cer iragaiten den, cer beguitarte icaiten duen, eta nor nola mintço den, avisu eman diaçadan. Guero avisu haren arauaz, ethorquiçunerat governatceco : Eta bi garren partearen camporat atheratceco, edo barrenean guelditceco eta estaltceco. »
(Gero, 1643, 16. or.)

2Idazten zuelarik pasarte hori - noiz ez dakigu - gogoan zaukan Axularrek bi parte izanen zirela, bainan entsegu gisa lehenbizikoa bakarrik agertuko zuela eta ikusirik arrakastarik ukanen zuen ala ez, orduan, menturaz, kanpora aterako zuela edo barrenean geldituko eta estaliko.

3Azkenean, zer egin duen ez dakigu eta hori izan da zenbaiten galdea : agertu den liburuak bi parte dauzka ala bat bakarrik ? Hauxe da ere Patxi Salaberri Muñoa-ren kezka. Berrikitan (1998, 241 -271. or.), « Gero liburuaren koherentziaz eta egituraketaz » idatzi duen artikulu mamitsuan aipatzen ditu bera baino lehen Gero-ren egituraz arduratu direnak, hala nola Julio de Urkijo, Intxauspe kalonjea eta Lafitte kalonjea.

41864-ean, Intxauspe-k argitaratu zuelarik Gero-ren edizioa, zion aitzin sola-sean :

« Badirudi Axularen guthun edo paperac emanac içan cirela imprimaçailleari ondozcatu gabe, ordenan eçarri gabe : eta hunec imprimatu dituela albeçala, escuen artean guerthatcen citçaizcan ereduraz, lehena azquen, azquena lehen : etçuelacotz guidariric eta ez chuchencailleric  »
(Intxauspe, 1864, VII-VIII. or.)

5Zer nahi gisaz Intxauspe-k aurkitzen ditu bi parte eta haren arabera hona nola sailkatzen dituen :

6Lehen partea : Gerotiarrak.I Alferra (l-2eta3.kap.)II Gaztea (13. kap.)III Zaharra (14. kap.)IV Hiltzera doana (15. kap.)V Arnegarria (19. kap.)VI Haserrekorra eta herratsua (20-30. kap.)
VII Atsegalea (31-44. kap.)Bigarren partea :
I Gero ez da geurea (4 eta 5. kap.)
II Geroago nekezago (6-8. kap.)
III Bekatuen neurria (9. kap.)
IV Jainkoaren atsekabea (53. kap.)
V Aingeruen atsekabea (54. kap.)
VI Guztien atsekabea (55. kap.)
VII Kontzientziaren aladura (45. kap.)
VIII Obra onen galtzea (16-18. kap.)
IX Denboraren galtzea (12. kap.)
X Jainkoaren miserikordia (10 eta 11. kap.)
XI Jainkoaren justizia (56-60. kap.)
XII Bertutearen erraztasuna (48-50. kap.)
XII Bertuteak dakarkeen bakea (46. kap.)Azkentza :
I Behar dela konfesatu (51 eta 52. kap.)
II Behar dela on iraun edo pertseberatu (47. kap.)
(Lapurdum III, 1998, 243-244. or.)

7Ohar gaitezen Intxauspe-rentzat lehen partea doala lehen kapitulutik 44. kapi-tulura, kenduz hamabi kapitulu bi multzotan : lehena 4.etik 9.era, bigarrena aski nahasia, bilduz 16.-18. kapituluak, gehituz 12. eta 10. eta 11.nak eta45. kapitulutik hasirik bertze guziak sartzen dira, aski nahasirik, bigarren partean eta azkentzan.

8Lafitte-k, Intxauspe-k bezala pentsatzen du bi parte dauzkala Gero liburuak eta osoki nahasiak direla kapituluak (1956, 341-344. or.) :

« Liburua irakurtuz aise ageri ditake nor-nahiri, kapitulu guziak ez direla behar luketen lekuan. Nola behar litazken ondozkatu eta elgarri jarrik-arazi, ez da argi ere. Inchauspe zenak bere gisako segida batean ezarri zituen, bainan bertze arrimurik asma ditake.
Gure iduriko lehen parte batean Axular-ek erakusten dauku zertako ez den luza-mendutan ibili behar :Lehenik, geroko uzten duen konbertsionea mentura tcharrean delakotz ; alabainan geroa ez da gure eskuko, geroago eta nekezago da onerat itzultzea ;Bigarrenekorik, bekatuen egoiteak dohakabe uzten gaitu : alabainan bihotza dolu-minez dauka bekatoreak ; bekatuan higatu denbora galdua du ; eternitatea galtzen du ; ez du ezagutzen bertutearen gozorik.Zathi hortan jalgi ditaken chedea : kofesatu behar dela eta ongian iraun.Bigarren zathian chehe-chehea ikertzen ditu lau bekatu nausi : alferkeria, zin egiteko usaia, hasarrea eta lohikeria.Bakotchaz erraiten du nolako ondorioak dituen eta nola ditaiken garait.Itchuren arabara Axular-ek bere lana bururatu balu, bertze jaidura gaichtoak ere jorratuko zituen - behinik behin, gezurra eta ohointza - eta naski bertuteak ere goretsiko. »(Gure Herria, 1956, 342-343. or.)

9Egiazko iraultzan sartzen da Lafitte.

10Alabainan, bigarren partean ezartzen ditu bekatu nausiak : alferkeria (1-3. kap.), zin egiteko usaia (19. kap.), hasarrea (20-30. kap.) eta lohikeria (31-44. kap.), bertze kapitulu guziak lehen partea osatzen dutela.

11Iritzi berekoak dira Intxauspe eta Lafitte, lehenak aipatzen duelarik « cerbait nahasteca » eta bertzeak diolarik « kapitulu guziak ez direla behar luketen lekuan », nahiz biek ezartzen dituzten bekatu larriak parte batean, Intxauspe-k lehen partean, Lafitte-k bigarrenean.

12Ez da, aldiz, batere iritzi hortakoa Aita Villasante. Harentzat ez dira agertzen bi parteak, bat bakarrik agertzen da. Hona zer dion :

« De hecho nunca apareció más que la primera parte, no por falta de éxito seguramente, sino porque la muerte del autor siguió de cerca a la aparición de esta primera parte (si ya no es que había muerto antes de que apareciera el libro). Por eso vemos que cuando años más tarde, en fecha que no podemos precisar, se publicó la segunda edición de la obra, se quitó del título la mención de las dos partes. »
(Historia de la literatura vasca, 76. or.)

13Patxi Altuna Aita Villasanteren ildotik doa, Axular-i buruz idatzi duen artiku-lu batean :

« Nuestra opinión personal es que no abundan en modo alguno en la obra los pensamientos propios de la segunda etapa, los de la perfección, cuando resulta que casi al final de la misma en los capítulos 53-55 se nos insta todavía a no aplazar y demorar la conversión, porque con ello se está cometiendo una injusticia contra Dios, contra los ángeles y contra todos los seres del universo, en clara disonancia con lo anunciado en el subtitulo de la obra como contenido de la segunda parte : aplicar uno a su deber « dejados los aplazamientos » sin acabar nunca de dejarlos. Lo que tenemos es, pues, sólo la primera parte, pero en un estado de claro y lamentable desorden por lo que a la secuencia de los capítulos se refiere. »
(Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskérica, 1996, 199. or.)

14Horretan ginauden Patxi Salaberri Muñoa jin baino lehen ; bere tesian - orain-dik ez argitaratua - eta aipatu dudan Lapurdum III- ko artikuluan azaltzen digu bere ikus-moldea.

15Labur bilduz, Patxi Salaberri Muñoa-ren iritzia da Gero-k, den bezala, badue-la bere koherentzia eta logika tematikoa. Linealtasuna aurkitzen du lehen kapitu-lutik azkeneraino.

16Beraz, Intxauspe eta Lafitte-ren teorien kontra doa. Gero-k badu bere batasu-na eta hona nola ikusten duen barneko egitura.

I-XV. kap. : Konbertsioaren atzeratzea, denbora galtzea faktorearekin loturik agertuko da.
XV-XVIII. kap. : Konbertsio prozesurako lehen urratsak : borondatezko obrak eta obli-gazioak.
XIX-XIV kap. : Bekatu buruzagi zenbaiten kalteak eta haien aurkako erremedioak (kolera, haragia eta abar) tratatzen dira.
XLV-XLVII. kap. : Konbertsioaren atzeratzea kontzientzia faktorearekin loturik : kont-zientzia gaixtoa vs ona > pertseberatzeko beharra.
XLVIII-L. kap. : Parabisura joatea errazago da infernuratzea baino.
LI-LV. kap. : Penitentzia (eta haren praxia : konfesioa) ezinbestekoa da ; bestela, atze-ratzearekin bidegabe egiten zaie guztiei : Jainkoari, aingeruei eta kreatura guztiei.
LVI-LX. kap. : Azkenkien kontsiderazioa, konbertsiorako bidea : infernuaz.
(Lapurdum III, 1998, 257. or.)

17Multzo horiek banaturik, azpi multzo batzu ere aztertzen ditu Patxi Salaberri Muñoa-k, eta segidan sakonduz egiten duen azterketan estudiatzen ditu gai-lokai-luak eta halaber kapituluen barne-egiturak (sermoi-egitura, hasierak eta amaie-rak). Koherentzia eta linealtasuna ongi erakutsirik Axular-en obran ez du halere ikusten non dauden delako bi parte horiek, diolarik :

« Airean geratzen da, dena dela, obra biparteetan eman nahi izanaren arazoa. Izan ere, bestelako elementurik (lekukotasun historikoak, testuak, etab.) ez den bitartean, badirudi nekez aurki daitekeela liburuan bertan argitzaile izan litekeen aztarnarik. »
(Lapurdum III, 1998, 268. or.)

18Derradan berehala ez naizela batere ados Intxauspe eta Lafitte-ren iritziekin aipatzen dutelarik « nahasteca » edo « kapituluak beren lekuan ez izaitea » eta, aldiz, ni ere Patxi Salaberri Muñoarekin nagoela hatzemaiteko Gero liburuan egiazko koherentzia eta logika. Halere ez da dudarik enetzat bi parte aurki daitezkela liburuan bertan eta badirela argitzaile diren aztarnak.

Lehen partea (I-XLIV)

19Liburuaren titulua irakurtzen delarik argi errana da bi parte badirela eta lehe-naren nola bigarrenaren edukina agertzen da. Hona lehen partearena :

« Lehenbicicoan emaitenda, aditcera, cenbat caite eguiten duen lucamendutan ibiltceac, eguitecoen gueroco utzteac. »

20Esaldi horretan azpimarratzen ditut zenbait hitz : caite, luçamendu, gueroco, horiek direlakotz enetzat hitz-gakoak. Kalteak dira ondorioak, ondorio gaixtoak, luzamendutan ibiltzeak dakartzanak. Lehenbiziko parte horretan sartuko dira bekatu larriak, hain zuzen Axular-ek hautatu dituenak, denboraren iragaitearekin lotzen dituenak. Beraz lehenbiziko partea doa lehen kapitulutik 44.a arte.

21Bekatu nagusiena alferkeria da, denetan lanjerosena. Hortakotz lehen kapituluak, alferkeriatik ihes egiteko lanaren edo « trabaillu »-aren merezimenduak aldar-rikatzen ditu. Erlearen eta xinaurriaren ereduak ongi hautatuak dira eta bukatzen dute kapitulua erakutsiz zer den lanaren beharra alferkerian ez erortzeko.

22Bigarren kapituluak, aldiz, argi eta garbi salatzen du zer den alferkeria eta hain zuzen lehen aldikotz agertuko da kalte hitza kapituluaren tituluan :

« Cenbat caite eguiten duen alferqueriac ; eta nola handic sortgen den guerotic guerora ibiltcea. »

23Pasarte labur batean emaiten du alferkeriaren definizioa. Latinetik hartu etsenplu batetik hauxe dio :

« Alfertasuna da erguelquerien ama, eta vertutèn ugaz ama. »

24Itzulpen horren ondotik segitzen du :

« Eta halatan erguelqueriec, erhoqueriec eta vicio suerte guztiec eguiten dute laster alfertasunera, ceren ama baitute ; baiña verthutèc eta obra onèc, ihes. Ceren nola baitute ugagama, baitaquite, eztuquetela haren ganic, beguitarteric, eta ez ongui ethorriric. »(39. or.)

25Lerro hauetan Axular-ek baliatzen du ama/ugazama edo amaizunaren aurka-keta hain ezagutua denbora haietan umezurtzen artean, errepikatua ere atsotitzc-tan, hiru segidan emaiten dituela Oihenart-ek egin duen bilduman.
22. Ama sinets eztezanak, amaizuna.
23. Amaizuna erradan : no, ez, nahiduna.
24. Amaizuna, eztizkoa ere, ezta huna.

26Bainan alferkeriak, bizio guzien amak, nagikeriaren ahizpak, kalte ikaragar-riak dakartza : pobrezia, errumeskeria eta bertze. Kapituluaren tituluan salatzen zuena, kalterik handiena, ondoriorik latzena da gerotik gerora ibiltzea.

« Baiña caite guztien gaiñeco caltea, alferqueriatic heldu den handiena, ceiñi nar-raicola erran baitut nic, oraiñocoan erran dudan guztia, da lugamendua, guerotic gue-rora ibiltcea. Ceren nagui-alferrac eztu behin ere erraiten egun, Bethi bihar, bethi guero, bethi lugamendu. Alfertasuna da guero guztien ithur-burua, cimendua eta ama ; eguiteco guztiac egunetic biharrera, presentetic ethorquicunera, eta guerotic guerora lucatcen dituena. Eta ama hunen alaba haur, naguitasunetic eta alferqueriatic sortcen den, guero haur, da gure galgarria, gure icurria, eta egun daiñotic gure etsai deabruac gure enganatceco ediren ahal duen bideric eta arteric hoberena, finena eta segurena. » (44-45. or.)

27Hemendik goiti, hirugarren kapitulutik hasiz, aztertzen du Axular-ek zer den luzamendua, zer den, bereziki, denboraren iragaitea eta zer kalte dakarren. Harturik etsenplutzat San Agustinek dioena bere « Kofesioetan », nola utzi zuen denbora iragaitera eta nola luzaz luzamendutan egonik deliberatu zuen, azkenean, epetan ez gehiago ibiltzea, Axular-ek erakusten du ez dela hori gure erabakia :

« Baiña guc eztugu hala eguiten, egunetic egunera gabiltea, bethi prometa, bethi gogo har ; eta behin ere ez ethen, behin ere ez delibera, eta ez compli : bethi nahi, bethi nagui, nahicunde hutsetan, desircundetan, denbora guztia gal, eta hala gaudecilla, heriotceac atrapa, atceman eta har. » (53-54. or.)

28Luzamenduaren ildotik joanez, geroaren segurantzarik ez dela dio Axular-ek. Gauza segura heriotzea eztakigularik ez eguna, eta orena. Ez dela geroko segurantzarik kontutan hartu behar luke bizi denak eta gogoan atxiki sortzen garenean hasten garela hiltzen.

29Denbora neurtzen ez dakiten jendeek nahiago dute orainean bizi, oraina goza-tu utziz gerorako egiazko urrikia :

« ... gueure bicitcearè ere iaun, iabe eta nabusi baiquina befala, ordenatcen dugu bicitcearen parte bat, eta parteric hoberena eta gaiena, gaztetasuna, munduarentcat, eta guero gaiñeracoa, gaixtoena, cahartasuna, Iaincoarentgat. » (66. or.)

30V kapituluarekin bukatuko du Axular-ek lehen azpi multzoa denborari eta bereziki iragaiten den denborari eskainia, bentura hitza erabiliz bere erran-nahi guzietan. Kapituluaren tituluak salatzen du nola dabilan Axular hitz-jokoekin :

« Nola gueroco venturaren venturan, venturaturic galtcen garen. » (68. or.)

31Bentura delako horretan sartua da mundua geroko segurantzarik ez duelarik. Ez daki giristinoak nora doan ; mundu honetan benturaturik dago, utziz gerorako egin behar dituenak. Hortakotz, horiek guziak ikusirik, amaitzen du kapitulua Axular-ek aholku bat emanez :

« Ez caitecilla beraz gu ere guerocoan fida. Ceren gueroco hartan, ventura bat ahal badateque ere, ez ordea segurantçaric ; eta erhoqueria handia da segur beharduen gauçaren venturan ibentcea : biharamuneco esperantçan eta perilean utztea. (77. or.)

32Bigarren azpi multzoak besarkatzen ditu lau kapitulu, 6.tik 9.ra. Luzamenduak dakartzan kalteak aipatzen dira. Kapituluen tituluek ongi adieraz-ten dute zer diren ondorio gaixtoak :

VI. Nola den gueroago gaitzago beccatutic ilquitcea.
VII. Nola guerotic guerora ibiltceaz coberatzen den usantca gaixtoa.
VIII.Nola usantca gaixtoac gogortcen eta ezansiatcen duen beccatorea.
IX. Nola guerotic guerora gabiltçala bethaditequeyen beccatuen neurria eta ossa contua.

33Lau kapituluen arteko lokarria nabari da. Bekatuan sartua dena bekatuan gozatzen da. Ardi errebelatuaren pare gero eta galtzenago eta aztura gaixtoetan sartzenago da. Gaztetan hartu pleguak eta azturak gogortzen dira denborarekin, itsumendua nagusitzen baita eta jendeari gero eta atseginago baitzaio bekatuan egoitea. Bekatuen kontuak bukatzen du azpi multzoa.

34Jainkoak, denen berri jakinez, hartzen du pazientzia bekatorearekin ; uzten dio askatasuna bainan bada muga bat, kontu bat. Muga hori iraganik, kontua beterik ez da gehiago barkamendurik eta, beraz, Jainkoaren miserikordiaren ardiesteko, behar da neurri bat atxiki.

35Hain zuzen, hirugarren azpi-multzoaren gai nagusia da Jainkoaren miserikor-dia.

36Sei kapitulu biltzen ditu Axular-ek gai horren inguruan. (X., XI., XII., XIII., XIV, XV.)

37Jainkoaren miserikordian behar da fidatu. Ez da giristinorik Jainkoaren baitan fida ez denik. Lekuko dira mirakuluak : Jonas, Israelgo semeak itsasoa iragaitean, Susana, Daniel eta bertze... Bainan fidantzia ez zaio faltatu behar bekatoreari. (X)

38Denbora berean Jainkoaren miserikordiaren lortzeko bakoitzak behar du berea eman, miserikordiak eta justiziak pisu berdina dutelakotz balantzan. Miserikordiak pisu gehiago ukan dezan gaztigatu behar da bekatua eta penitent-zian sartu berehala eta ez geroko utzi behar. (XI)

39Geroko uztea denbora galtzea da eta Axular-en iritziz denbora galtzen da bekatu eginez eta bekatuan egonez, gogoeta ero, bano, deus balio ez duten bat-zuetan egonez, gorputzaren plazeretan ibiliz. (XII)

40Bertze hiru kapituluetan Axular-ek aztertzen ditu hiru kasu ezagunak :

XIII. « Gaztetic cahartcera penitencia lucatcen duenaz. » Egia da gazteak nahi duela bizia preziatu eta gerotik gerora ibiliko dela, pentsatuz astia baduela konbertitzeko.
XIV. « Cahartcean ere penitenciaric eguiten eztuenaz » Bihotza gogortua, itsutua ere ezdu zaharrak Jainkoaren deirik entzuten. Bekatuan sartua eta ez da gehiago mira-kuilurik, ez urrikitan sartzerik.
XV. « Heriotceco oreneraiño beccatutan egon gogo duenaz. » Hau da azken kasua, kristorekin batean gurutzetua izan zen ohoin batena « ohoin onarena », azken memen-toan urrikitu zena. Hori ez eginez bakoitzak galtzen du bere burua.

41Azkenean, alferkeriaren kalteek, luzamendutan denbora galtzeak giristinoa deramate bekatuan murgiltzera, penitentziari uko egitera, bere buruaren galtzera, heriotzeko orenean ez denean konbertitzen. Ez dezagula ahantz « Gero  »-ren tituluan Axular-ek aurkezten duela Ecclesiastikoak dioena : « Ne tardes convertí ad Dominum et ne differas de die in diem. »

42Leize hortarik ateratzeko ba ote da erremediorik ?

43Hiru kapitulutan Axular-ek aditzera emaiten du zer den erremusinaren eragina.

XVI. « Erremusina eguiteaz, eta handia sortcen den probetchuaz. » Titulu horren pean aztertuak dira aberatsen eta pobreen arteko harremanak, zein beharrezkoa den aberatsarentzat pobrearen alde jokatzea zeruko loriaren ardiesteko.

44Bertze bi kapituluak, lehenaren emendio gisa sartzen dira Axular-ek duen hel-buruan : gerotik gerora ez ibiltzea, obra onak ez eginez bizi deno, utziz lana ondo-koentzat edo berdin bakoitzak dituen zorrak ordaintzea lehen bai lehen, ondo-koetara utzi gabe.

45Lehenbiziko hemezortzi kapituluetan alferkeriaren edo ezazolkeriaren kalteak eta ondorioak Axular-ek aztertu ditu. Bertze bekatu mota batzuetan sartuko da orain : juramentua, kolera eta etsaigoa, haragia.

46Hemendik goiti hiru bekatu horien kalteak eta kontra egiteko dauden erreme-dioak azalduko eta ikertuko ditu, erakutsiz, alde batetik, zer ondorio txarrak dauz-kan bekatuak eta, bertze aldetik, erakutsiz zer bide nasaiak diren bekatuaren aurka jokatzeko eta bizi onaren eremaiteko.

47Juramentuak kapitulu bakarra dauka.

XIX. « Cenbak caite eguiten duen iuramentuac eta iuramentu eguiteco usantçac eta nota behar den lehen baiño lehen usantça hura utci. »

48Juramentua gezurrari lotua zaio eta bekatu larria da zin egitea, Jainkoa leku-ko hartzen baita orduan. Lehenik agertzen balinbada bekatu larrietan da, hain zuzen, Jainkoa gezurraren lekuko hartzen duelakotz. Hala dio, argi eta garbi Axular-ek :

« Guecurrez iuramentu baten eguitea, munduac hala ezpadaduca ere, beccatu han-diagoa, lagunaren onaren ebastea baiño, eta bai edo cein emazterequin parte içaitea baiño ere, ceren iuramentuac, laincoa bera bere presunan utquitcen du, baiña bertce beccatu hauc, eztiote hain arras emaiten, etcaitca hala hurbiltcen. » (254. or.)

49Juramentu egitearen usantza da ifernuko bidean sartzea, bidegabe handieneta-rik egiten baitzaio Jainkoari. Jakinik gauza desohorezkoa eta desohoragarria dela juramentua, badira usantzaren kontra jokatzeko Axular-ek aurkezten dituen erre-medioak : gogo eta borondate fin bat bekatu hortan ez erortzeko, mihia behar den bezala atxikitzea, ñabardura guziak emanez erraiten direnetan, Jainkoa lekuko hartzearen beharretan ez izaiteko.

50Bigarren bekatu larria kolera eta ahaide duen etsaigoa doatzi XX. kapitulutik XXX. araino, hameka kapitulu orotara. Nabari da bekatu hori barreatua zela Euskal Herrian.

51Hemen ere XX. kapitulua hasten da formula berarekin :

« Cenbat caite eguiten duten colerac eta etsaigoac eta nola behar den lehen baiño lehen etsaigoatic campora. »

52Kalteak agertzen dira lehenbiziko kapituluan ikusiz nola haserretzen delarik bertze norbaiten kontra eta ez balinbada berehala baketzen, gero eta gaitzago iza-nen dela bake egitea.

53Denbora pasa, luzamendutan egoitea da gogortzea bai hasarrean eta bai etsai-goan. Pentsa dezala bat bederak haserre denean ez dela batere bere baitan, bai aldiz deabruaren meneko :

« Ceren iaquiçu ecen cerori ere haserre carenean, hala çarela, erho çarela, itsu çarela, hordi bat beçala irrigarri çarela. » (281. or.)

54Gero agertzen dira koleraren kontrako erremedioak :
1- kondizino haserrekorrari begiaren edukitzeat (XXI)
2- dirakien eltzeari egiten zaikana kolerari ere egitea (XXII)
3- lehiatzea kolera iragan arteiño pausatzea (XXIII)
4- kontsideratzea etsaiek egiten derauzkiguten bidegabeak Jainkoaren gaz-tiguak direla (XXIV)
5- kontsideratzea zer moldez dagoen zure etsaia haserre denean (XXV)
6- ez bilatzea zer dioten gutzaz jendeek (XXVI)
7- eta azkenik bertze erremedioak (XXVII)

55Denetarik bada : bere buruaren jabe izaitea, lasaitasunean egoitea, bakoitzak bere baitan obra dezakeena eta gero, etsaiaren aldetik edo gizartearen aldetik heldu direnak. Orotara, orduko giristino morala eskaintzen du Axular-ek.

56Bertze hiru kapitulu laburretan (XXVIII., XXIX. eta XXX.) Axular etsaigoaz mintzo da eta bereziki nola behar zaion barkatu etsaiari eta nola behar den maitaru.

57Jainkoak hala manatzen baitu : ongiaz gaizkia garaitu behar da. Dena Jainkoaren eskuetan dago, mendekatzea ere ez baitio utzi nahi bat bederari men-dekatzeko parada.

58Eta, egun batez, nahi bada Jainkoaren barkamendua ardietsi, behar zaio barkatu etsaiari eta hori, lehen baino lehen, geroko luzatu gabe.

59Nahiz Axular-ek idatzi duen gezurrez juramentu baten egitea bekatu handia-goa dela edozein emazterekin parte izaitea baino, iduri luke halere, ikusiz zer garapen emaiten dion haserre eta etsaigoari (hameka kapitulu) haragiaren beka-tua denetan handienarik bat dela hamalau kapitulutan garatua baita. Jadanik dera-bilan egitura baliatuko du, aztertuz lehenik zein diren kalteak eta gero nolako erremedioak on diren bekatuan ez erortzeko. Kalteak ugari dira flako delakotz haragia.

60Lehenik amore desordenatuak itsutzen du gizona emaztearen mutil eta azpiko jarriz. Labur bildu du Axular-ek gizonaren menpetasuna erran trinko famatu batean :

« Amorantea cen nabusi : no cen tho, emaztea guicon, oilloa otilar. »(343. or.)

61Bigarren kalteak dakar mugarik ez duela ezagutzen ahaikoarik hurkoena ere ez, hala nola Neron bere amarekin, Henriko Ingalaterrako erregea bere alaba bas-tartarekin. Orduan sortzen da hirugarren kaltea, arnegutan, juramentutan, faltsu-kerian eta gezurrean erortzea daukan gutiziaren gozatzeko.

62Gehiago dena, laugarren kaltearen eragina da maitasunari nausitzen zaiola bortizkeria, bakeari gerla eta bosgarrenarekin galtzen dela osoki sosegua eta beharrezkoa den pausua. Orotara bortz kalte garrantzitsuak bertzelakotzen diruz-tela jendeak eta gizartea, alde batera utziz Axular-ek eta orduko moralak erakas-ten duena : gizona dela ordenatua emaztearen jaun eta nabusi izaiteko, ez duela hautsi behar ezkontzaren legea, are gehiago apezak garbi egoiteko egin duen botua, denak mundu baketsu eta giristino batean ongi bizitzeko.

63Nasaiki azalduak dira beharrezko erremedioak hamar kapitulutan eskainiak : otoitza lehenik, gogoeta lizunak ez onartzea, prestu izaiteko nahia, ez alfer egoi-tea, ikustea zein laburra den haragiaren plazera eta zein ondorio gaixtoak uzten dituen, bortz sentsuak kontutan hartzea, begiak eta mihia bereziki, sabelari ez sobera emaitea. Debekuak heldu dira gero hala nola dantza, banalorian ez erort-zea, usain onez beterik ez ibiltzea eta bereziki ukitzetik urruntzea, hau delarik bekatu sortzailerik handiena bortz sentsuetan :

« Iccusteaz, mintçatceaz, ençuteaz eta usnatceaz eguiten da beccatu, ez ordea uquitceaz beçala. » (417. or.)

64Beraz erremedioak eta debekuak ongi hartuz eta, gerotik gerora ibili gabe, kontsideratuz erremedio handiena Jainkoa beha dagokula, garaituko da etsairik perilosena dena, haragia bere kalte guziekin.

65XLIV. kapituluan bururatzen da Gero-ren lehen partea, alferkeriak, juramen-tuak, haserreak eta haragiak sortzen dituzten kalteak azaltzen dituena eta erreme-diatzeko bideak ere.

Bigarren partea (XLV-LX)

66Bigarren partea, ikusten den bezala, aski laburra da konparatuz lehen partea-rekin.

67Hamasei kapituluk osatzen dute bigarren partea, bainan ez da dudarik bien arteko muga XLV. kapituluan dagoela.

68Oroit gaiten zer dion Axular-ek Gero-ren titulu orokorrean :

« Bigarrenean quidatcen da eta aitcinatcen, lucamenduac utciric, bere hala, bere eguin bideari lothu nahi çaicana. »

69Hemen, lehen parteko tituluan bezala, azpimarratuko ditut zenbait hitz Axular-ek daukan helburua salatzen dutelakotz : hauek dira « quidatcen  », « utcinatcen », « utciric » eta « eguinbidea  ». Zinez, kalteak eta erremedioak utzirik bert-ze bide bati lotzen zaio Axular, salbamenduko bideari bi aditzek kidatu eta aitzi-natu adierazten duten bezala.

70Alta, deus ez da ezagun kapituluaren tituluan :

« Nola guerotic guerora gabiltçan bitartean, alha çaicun concientcia gaixtoa. »

71Egia da luzamendutan dabilalarik, zerbait, bere barrenean, sortzen ari zaiola eta hori da kontzientzia, ongia eta gaizkia bereizten dituena.

72Bertzalde, kapituluaren lehen lerroak irakurri-eta, ikusten da zeri buruz ari den Axular, bigarren partearen tituluak dauzkan hitz-gako berak edo bertsuak baliatzen baititu.

« Badu gutaric bat bederac, bere baithan barrena, Iaincoac emanicaco aitcindari bat, quidari bat eta argui eguille bat. Eta harc eracusten deracu cer dagocun ongui eta cer gaizqui : noiz goacin maccur eta noiz artez. Eta are guehiago harc berac bere ahal guztiaz aitcinatcen eta bulccatcen gaitu ongui eguitera eta guibelatcen, eta hastantcen gaizqui eguitetic. » (419-420. or.)

73Aitzindari, kidari, argi egile gisa agertzen da gu baitan daukagun kontzientzia. Hiru kapitulutan garatuko du Axular-ek, aztertuz zer den kontzientzia gaixtoa eta zer kontzientzia ona eta nola behar den iraun eta pertseberatzen entseiatu. (XLV-XLVI-XLVII)

74Gero-ren lehen kapituluan aipatua da nola Jainkoak sortu zuen mundua eta bereziki gizona, batere bekaturik eta bekaturen kutsurik gabe ; bigarren partearen hastapenetan aipatua da ere nola, hastetik egin zuenetik beretik, eman zion Jainkoak gizonari lege naturala, lege naturala delarik bat bederaren kontzientzia. Markatzen du Axular-ek zer diferentzia den kontzientzia onaren eta gaixtoaren artean diolarik :

« Concientcia batcuc dira erne, senticor, minbera, hertsi : eta berriz bertce batçuc, loti, hil, laço, çabal eta ez antsia. » (425. or.)

75Kontzientzia, kidari eta argi egile izanez lehiatzen da « lehen baiño lehen, gue-roco luçamendutan ibili gabe » (440. or.), bide onean jartzea giristinoa.

76Zer nahi gisaz lanjerrak hor daude gure zain, lerratzeko bidean. Bainan beka-tuek gerla eta kalteak sortzen balinbadituzte, kontzientzia onak, aldiz, sortzen du bakea eta sosegua. Hortakotz bide onean ezarri nahian giristinoa, dio Axular-ek XLVI. kapitulua bukatzean :

« Bada verthuteac, prestuqui bicitceac, bertce pagamenduric eta golardoaric ez palu ere, concientcia onaren baquea eta sosegua baicen ere, hargatic beragatic ere behar guenduque, lehen baiño lehen, guerotic guerora ibili gabe, egunetic biharrera lucatu gabe, orai berean, concientcia onaren, ontasun handi hunen erdiestera enseiatu eta lehiatu. » (453. or.)

77Bide onean sarturik kontzientzia onari esker, behar da iraun eta pertsebatzera entseiatu. hau da XLVII. kapituluaren gaia. Xeheki aztertzen ditu Axular-ek bi pertseberatze-moldeak eta bi iraute-suerteak. Haiei jarraikiz dio deplauki kapituluaren bukaeran :

« Fineraino eta finean perseveratcen duena içanen da salbatua, eta ongui çorthea-tua. » (473. or.)

78Esperantzaz beteriko hitzekin amaitzen du :

« Ceren halatan erdietsico dugu orai perseverantciaren donua, eta guero, azquen finean arimen salbamendua, seculaco loria. » (473. or.)

79Hiru kapitulu bakarrik, bainan mamitsuak eta luzeak lehenak sarrera eta zazpi azpi-kapitulu, bigarrenak sarrera eta lau azpi-kapitulu, hirugarrenak sarrera eta bortz azpi-kapitulu dituztelarik. Ageri dago sail honen balio handia Axular-entzat.

80Bigarren sailean parekatuak dira giristinoak har ditzazken bi bideak, ifernu-koa eta parabisukoa. Axular-i iduritzen zaio gaitzagoa dela ifernuko bidea. Nahiz hanitzek dioten parabisuko atea hertsia dela eta harat heltzeko bidea meharra, hala ere entseatuko da frogatzera errazago dela ifernukoa baino.

81XLIX. kapituluaren titulua da « Nola parabisuco bidea den erraz ». Kontsideratu behar dira Jainkoaren laguntza, etorkizuneko esperantza ; giristi-noaren gogoa geroari buruz itzuli behar da eta ez atxiki eguneroko harremanetan.

82Laborariak fruituen esperantzan aise iragaiten du lur-lanetako nekea. Jainkoaren laguntzari esker, leguntzen da bidea, zabaltzen, giristinoak daukan karga arintzen da, borondatez eta amorioz, jasaiten balinbada.

« Eta hala segur da, parabisuco bidea, behar den bidean hartcen duenarentçat, plaun dela, erraz, placent eta atseguin. » (498. or.)

83Hori frogatuz gero erakusten du Axular-ek L. kapituluan errazago dela para-bisuko bidea ifemukoa baino. Azkenean, etsenplu asko emanik, hala nola zenbat lan duen ohoinak bere ohoinkeriaren egiteko, gezurtiak zenbat gezur eta hitz eder behar dituen asmatu bere gezurraren sakatzeko eta egiatzat saltzeko, ifernuko bidea ez dirudi hain erraza. Aldiz, zama eta karga ukanagatik mundu honetan, Jainkoaren zerbitzariek kontsideratzen dute bertutearen zama arinago dela beka-tuaren karga baino, Jainkoaren graziari esker.

84Bi bideak balantzan ezarririk, dio Axular-ek segur dela « parabisuco bidea erraçago dela ifernucoa baiño eta ifernuratcen denac pena eta trabaillu guehia-go iragan behar duela ifernuratceco, ezen ez parabisuratcen denak parabisurat-ceco. » (522. or.)

85Kontzientzia argitua, parabisuko bidea errezagoa delarik, nola sar parabisuko bide honetan ez balinbada kofesioaren bitartez.

86LI. kapituluarekin hasten da bertze sail bat. Beharrezkoa da kofesioa, arima-ko entasuna sendatzen baitu, bekatua delarik arimaren zauria. Nahiz Elizak hala manatzen duen, ez da aski urtean behin kofesatzea, maiz kofesatzen delarik han-dik heldu diren probetxuak nabari direla (LII. kapitulua). Ez ahantz purgatorioko penak laburtzen direla eta bekatuan eroriz gero, hobe dela lehen bai lehen kofesatzea. Barkamendua erdietsirik, indar gehiagorekin lotzen zaio lanari giristinoa eta gerotik gerora, egunetik biharrera luzatu gabe, Jainkoarekilako elgarrizketa-ren bitartez « azquen ftnean erdietsico du bere arimaren salbamendua. » (548. or.)

87Ohar bedi giristinoa, gerotik gerora, luzamendutan egonez eta ez kofesatuz bidegabea egiten diola Jainkoari. Alabainan gehiago estimatzen du Jainkoak peni-tentzia egiten duen bekatorea penitentziaren premiarik ez duen justua baino, ardi errebelatua, haur prodigoa, Magdalena eta Jondoni Paulo lekuko. (LIII)

88Ez bakarrik Jainkoari, bainan aingeruei ere egiten die bidegabea gerotik gerora dabilanak (LIV), haien artean aingeru begiralea deritzanak arima bakoitzaren salbamendua desiratzen duela. Arimen laguntzaile honek atsegin hartzen du obra onak egiten direlarik, tristatzen aldiz obra tzarrekin. Entzun beza giristinoak Axular-ek egiten dion gomendioa :

« Beraz hunelatan, hargatic beragatic ere, Ainguiruey bai atseguin, baiña damuric eta atsecaberic ez eguiteagatic ere, behar guenduque egun beretic, geroco luçatu gabe, trabu guztiac khenduric, salbamenduco bidea hartu, eta hartan guelditcen çaicun gueure mende appurra, emplegatu. » (562. or.)

89Geure buruari ere eta giristino lagunari ere bidegabe egiten diegu, lehenik guk dugun etsairik handiena geure burua baita eta nola ez lagunarentzat, bai etsenplu txarra emanez eta bai gaixtakeriak eginez. Bekatuan egoiteak bidegabe egiten die kreatura guztiei Jainkoaren bidetik urrunduz. Axular-entzat kofesatzeak eta bere-ziki maiz kofesatzeak ezartzen du giristinoa bide onean eta, bekatuan ez eroriz edo bederen laster jalgiz, penitentzia eginez, ez die gehiago bidegaberik eginen ez Jainkoari, ez aingeruei eta ez ere giristino lagunei.

90Azken saila, bortz kapitulutan ere banatua da. Gaia da ifernua, gai nagusia Eliza katolikoan azken kontzilioa arte. Ifernua agertzen da ez bakarrik teologian bainan ere literaturan, edergintzan eta bertze.

91Bide onean egoiteko giristinoak ifernuko penak kontutan hartu behar ditu. Nahi ala ez, betiereko sua erakusten diote predikariek beldurra sar-araziz bihot-zean. Beldurra, izialdura izan dira, luzaz, Elizaren pedagogía, lege zaharreko Jainko mendekatzailea dela lekuko. Axular-ek segitzen du bide klasiko hori :

« Haur da eguia : eta hauc dira, gueure Iaungoicoac aitcinetic eguiten derauzqui-gun mehatchuac, kheiñadurac, eta bere predicariez emaiten derauzquigun avisuac, hauquin batean, ici gaitecin, iccara gaitecin, eta iccaraturic, guero eguinen dugula diogun ontasuna, presenteon daguigun amoreac gatic. » (572-573. or.)

92Pentsa dezala bekatoreak ifernuko penetarik handiena dela Jainkoaren ez ikus-tea, haren konpañiatik eta adiskidetasunik sekulakotzat kanpoan gelditzea. (LVI. kapitulua).

93Bada bertze penarik eta gaztigurik, bada « poena sensus » deritzana, sentsuaren pena, su eternala, akabatuko ez dena. Sua, Jainkoak berak piztua, izanen da hemengo sua baino beroago, goriago. Gure sentsu guziak penetan sartuko dira, bista, entzutea, usna, gustua, ukitzea, denek pairatuko dute, dena oinaze eta dolo-re izanen delarik. (LVII. kapitulua).

94Dante olerkariak ikusi zuen ifernuko ate gainean idatzirik : hemen sartzen denak gal beza osoki esperantza. Ez du bertzerik erraiten Axular-ek LVIII. kapi-tuluan : « Nola ifernuan daudenec eztuten handik ilquitceco esperantçaric ».

95Ikusirik zer diren ifernuko penak, zein garratzak diren eta urteak milaka ira-gaiten direla, asma daiteke, eta hala egiten du Axular-ek, ifernuan dauden beka-toreek galdegiten diotela Jainkoari, hanbat denbora ifernuan egonik, noiz hortik aterako diren. Jainkoaren ihardespena ikaragarria da :

« Iaquin behar duçue ecen cuen penac eta doloreac, oraiño orai hasten direla : eta hemendic bertze, horrein bertze urtheren buruan ere, orobat, orduan hasiko direla. Gal ecaçue gal, hortic ilquitceco esperantça. Ceren secula fin gabecotçat hor egon behar dugue ». (606. or.)

96Elizaren doktrinari jarraikitzen zaio Axular.

97Ifernuaren gaiak bertze pentsamenduak sortzen ditu. Kontsidera beza bekatoreak denbora laburrean egin dezakela bekatua eta bekatuaren ondorioa izan dai-tekela gaztigu handia, luzea, sekulakoa (LIX. kapitulua). Alde batetik gozamen edo plazer apurra eta bertzetik pena edo gaztigu betierekoa. Badaki giristinoak beharko duela egun batez Jainkoaren aitzinean agertu eta justuki jujatua izanen dela. Ez pentsa, halere denak beltz direla.

98Ifernutik jalgitzeko esperantzarik ez balinbada, gelditzen da salbatzeko esperantza. Hala dio Axular-ek LIX. kapituluaren azken lerroetan.

« Beraz, arraçoiñequin, guelditcen den ondoco ondoreagatic, laburzqui eguiten den beccatuari, emaiten çaica gaztigu lucea eta seculacoa.

Eta hala emaiten çaica halaber laburzqui eguiten den obra onari ere, seculaco loria eta pagamendua. » (613. or.)

99Ifernuko gaiaren bururatzeko Axular-ek aipatzen du « cergatic Iainco miseri-cordiosac demboraren buruan bedere ezterauen ifernuan daudeney barccatcen  ».

100Nahiz Jainkoaren miserikordia handia den, bada ere justizia, honek ezartzen bai-titu batzu eskuinean eta bertzeak ezkerrean liburu sainduek dioten bezala.

101Egia da Jainkoaren miserikordia handia dela, Ninibetarrak lekuko, Jainkoak mehatxatu zituelarik bainan ez suntsitu. Balia gaiten denboraz eta konbertigai-ten : « Dembora duguiño daguigun ongui. » (619. or.)

102Nahiz azken sail honetan argi eta garbi azaltzen duen Axular-ek zer den ifer-nua, zer diren han pairatzen diren penak, pena horiek sekulakoak direla eta ifer-nutik ilkitzeko esperantzarik ez dela, sarraraziz bekatorearen baitan beldurra Elizaren erakaspenei jarraikiz, halere bururatzen du kapitulua eta, denbora berean liburua, esperantzazko solasekin.

103Lehenik konbertitzera bultzatzen du bekatorea :

« Etçarela bada cerori ceuretçat horrein etsai handia, urrical bequiçu ceure burua. Non tardes convertí ad Dominum et ne differas de die in diem. Ezteçaçula berant, ezteçaçula luçat : bihurçaiteci lehen baiño lehen ceure Iaincoa gana : etçabiltçala guero-tic guerora, egunetic biharrera. » (620. or.)

104Giristinoen artzain gisa mintzo da Axular. Betetzen du bere artzain egibidea eta azken hitzetan erakusten du bihotzean daukan esperantza, salbatuak izanen direla Elizaren erakaspenak aditu dituztenak.

« Eta hala eguiten duçula, eta hunen aitcineco capituluetan emançaizquitçun arra-çoinac ere contsideratcen ditutçuela, esperantça dut Iaincoa baithan, ongui edirenen garela ; egun beretic bide onean tarrico, edo iartcera enseiatuco çarela.

Eta halatan mundu hunetaco itsaso hunen, tormenta guztiac iraganic, azquen flnean salbamenduco portura, salboric helduco çarela.

Iaincoac hala nahi duela. » (621. or.)

105***

106Harturik, egin dudan bezala, Gero- ren titulu luzean dauden hitz-gakoak, « caite », « lucamendu », « gueroco utzteac » eta « quidatcen », « aitcinatcen », « lucamenduac utciric », nabari da badirela bi parte, lehena luzeagoa, berrogeita lau kapitulutan banatua, bigarrena, aldiz, laburragoa, hamasei kapitulu dauzkana.

107Lehenean aztertzen ditu bekatu larriak eta haien aurka joaiteko dauden erre-medioak :

108– Alferkeria bizio guzien ama, bere ondorioekin, lazakeria, ezazolkeria, gero-tik gerora ibiltzea, geroa ez delarik segurra eta bekatuan murgiltzen etagogortzen delakotz. (I-IX)

109Erremedioak izan daitezke : Jainkoaren miserikordian sinestea, bainan ez da penitentzia utzi behar geroko ; erremedioa ere erremusina, pobrearen lagunt-zea, bainan hori ere ez utziz geroko. (X-XVIII)

110– Juramentua bere kalteekin. (XIX)

111– Kolera eta etsaigoaren kalteak, kolerari doazkion erremedioak eta etsaiaribarkatzeko bideak. (XX-XXX)

112– Haragiaren bekatuaren bortz kalteak eta dauden erremedioak. (XXXI-XLIV)

113Bigarrenari emanen diot titulu gisa : salbamenduko bidea. Lau azpisail dauzka :

114– Kontzientzia gidari eta argi egile eta, orduan ontasunean iraun eta pertsebe-ratu. (XLV-XLVII)

115– Bi bidetarik parabisuko bidea errazagoa ifernuko baino. (XLVIII-L)

116– Kofesatzea, ikusiz Iainkoari, aingeruei eta bertzei egiten zaizkien bidega-beak. (LI.-LV)

117– Ifernuaren betiereko gaztiguaren beldurra. (LVI-LX)

118Horiek guziak kontutan harturik hel daiteke salbamenduko portura, hori baita, azkenean Axular-ek agiantzen diona giristinoari, Jainkoa baitan duen esperantza-rekin.

Haut de page

Bibliographie

Altuna, Patxi, 1996, Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskérica, Vitoria-Gasteiz, Ed. Gorka Aulestia, Fundación Sancho el Sabio, 199 or.

Axular, 1643, Guero, Bordele (faksimila : Bilbo, Euskaltzaindia, 1988).

Inchauspe, M., 1864, « Aitcinsolhasa » in Axular : Gueroco guero, 3. edizioa (Inchausperen edizioa).

Lafitte, P., 1956, « Axular'en liburuaz », Gure Herria XXVIII-6, 341-344.

Salaberri Muñoa, Patxi, 1998, « Gero liburuaren koherentziaz eta egituraketaz », Lapurdum III, 241-271.

Villasante, Luis, 1961, Historia de la literatura vasca, Bilbo, Ed. Sendo.

Haut de page

Pour citer cet article

Référence papier

Jean Haritschelhar, « Gero-ren bi parteak »Lapurdum, Numéro Spécial 1 | 1999, 105-118.

Référence électronique

Jean Haritschelhar, « Gero-ren bi parteak »Lapurdum [En ligne], Numéro Spécial 1 | 1999, mis en ligne le 01 juin 2010, consulté le 03 octobre 2024. URL : http://journals.openedition.org/lapurdum/1601 ; DOI : https://doi.org/10.4000/lapurdum.1601

Haut de page

Auteur

Jean Haritschelhar

IKER UMR 5478
baionaordez@euskaltzaindia.net

Articles du même auteur

Haut de page

Droits d’auteur

CC-BY-NC-ND-4.0

Le texte seul est utilisable sous licence CC BY-NC-ND 4.0. Les autres éléments (illustrations, fichiers annexes importés) sont « Tous droits réservés », sauf mention contraire.

Haut de page
Rechercher dans OpenEdition Search

Vous allez être redirigé vers OpenEdition Search