« Aurrerantz oparotasunez jarraitu nahi badugu,
ondo egindakoak sendotzea eta
gizarteari bere ahalegina aitortzea beharrezkoa den bezala
da beharrezkoa eta nahitaezkoa, halaber, kritika »,
Euskararen Aholku batzordea : 18
1Frantzian eguneroko hizkuntzan « kritika » hitzak ezezko konnotazioa badu, aipatzen denaren aurka agertzearen adierarekin. Halere, hemen, gauza baten balioaren azterketa esanahian, alde onak eta hutsak azaltze zentzuan hartzen dut. Beraz bere adiera neutroenean.
- 1 Nola eta zertarako inkesta horiek biltzen dituzten datuak erabiliak diren gizartean, hizkuntza pol (...)
2Artikulu honetan, Euskal Herrian egiten diren inkesta soziolinguistikoen emaitzei ez natzaie interesatuko1. Nire helburua da ikustea zein diren erabiliak diren metodologiak, eta metodologia horien eskasiak, akatsak, mugak ahal bezainbat agertaraztea. Hots hurbilketa honek epistemologikoa izan nahi luke. Adibideetan, Ipar Euskal Herriko kasuari mugatuko natzaio.
Noski, eginen ditudan oharrak egiazko azterketa kritiko baten lehen urratsa dira, ez besterik. Ohar horietarik batzuk nabariak dira, begi-bistakoak. Halere, uste dut oroitaraztekoak direla.
Tokiko inkestak, inkesta monografikoak eta holakoak ez dira kontuan hartuko. Txosten honen helburua ez da inkesta soziolinguistiko horien fidagarritasuna edo balioa dudan jartea, baina erakusten saiatzea zergatik beren emaitzak zentzuz eta neurriz hartu behar ditugun.
- 2 Soziolinguistikaren ekarpenetarik bat izan zen erratea hizkuntzen erabilera asko aldatzen dela, ja (...)
3Hizkuntza baten egoera aldatzen da beti, nahiz estatistika arloan (hiztun kopurua, transmisio-tasa, etab.), nahiz arlo sinbolikoan (hiztunen jarrera, irudikapenak, etab.)2.
Inkesta soziolinguistikoak baliagarri eta beharrezkoak dira hizkuntzaren egoera gizartean ezagutzeko. Inkestek egoera horren ezagutza intuitiboaren haraindian eramaten gaituzte. Beren helburuen artean hizkuntzaren hiztun-kopuruaren ebaluatzea eta erabileraren neurtzea izan daitezke, baina ere herritarren hizkuntzarekiko jarreren edo hizkuntzari buruzko irudikapenen ezagutzea.
- 3 « Il reste à vérifier la réalité des faits (…). Mais la réalité des faits est-elle perceptible aut (...)
4Baina ikergaia ez da emana, inkesta soziolinguistika prestatu nahian, soziolinguistek, hizkuntza-politika teknikariek, beren ikergaia sortzen dute (Calvet-Dumont : 11). Alde batetik inkesta teknikak, behaketak berak aztergaia aldatzen du (ibid.). Bestetik, ikerleek inkesta aztergaiaren arabera definitzen, zehazten dute, jakin nahi duten arabera.
Oro har aztertzen duten hizkuntzaren egoera ezagutu nahian, errealitate hori iragazki baten zehar aztertzen dute, beren irudikapenetan oinarritzen den iragazkia. Philippe Blanchet frantses soziolinguista aipatzen dut, adibidez : « Gertaeren errealitatea egiaztatzeko gelditzen da (…). Baina gertaeren errealitatea hautemangarri ote da, eraikitzen diren irudipenen bidez ezpada ? » (1994 : 95)3.Dakigun bezala, galdera horrek bere erantzuna badu. Ez da posible, errealitate soziala emana ez baita. Eraikitzeko da.
Halere, eta horrek gutxitzen ditu inkesta soziolinguistiko horien eskasia metodologikoak :
- 4 « Il est plus important d’évaluer, d’analyser (…) les fonctionnements dynamiques des représentatio (...)
« Garrantzitsuagoa dairudikapenen eta errealitate erlatiboen funtzionamendu dinamikoak ebaluatzea, analisatzea, kopuru gordin eta sinplistak baino, nahitaez partzialki hautematen baizik ez ditugun kopuruak » (P. Blanchet : 102)4.
- 5 « How speakers perceive the vitality of their own language communauty may be as important as ‘obje (...)
5Argi da egiazko hiztun-kopuruak, adibidez, ez ditugu ezagutzen ahal. Ebalua ditzakegu, ez gehiago.
Ildo berean, Bourhis eta Landry quebectar soziolinguistek diote : « Hiztunek beren hizkuntza komunitatearen bizindarra nola hautematen duten, ebaluazio ’objektiboa’ bezain garrantzitsua izan daiteke, zentsu datutan eta instituzio euskarri neurgarritan oinarritua den talde bizindarraren ebaluazioa » (2008 : 191)5. Badakigu ere nola duela berrogei urte jadanik Labovek bere lan aitzindarian hizkuntza-komunitatea definitu zuen ez hizkuntza-portaera batzuk partekatzen dituelako, baizik eta hizkuntzari buruzko ebaluazio multzo bat partekatzen duelako.
- 6 « La réflexion méthodologique aujourd’hui classique depuis Labov et Bourdieu sur les enquêtes en s (...)
6Euskararen kasuan, bi inkesta mota nagusi ditugu Euskal Herri osoa aztergaitzat hartzen dutenak. Ezagunenak galdera askorekiko inkesta handiak dira non datuak inkestatuen jarreren eta irudikapenetan, inkestatuen erantzunetan oinarritzen diren. Horiek dira Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egiten dituen Inkesta Soziolinguistikoa – Euskararen jarraipena inkestak, azkena 2008an IV. Inkesta Soziolinguistikoa 2006 liburuan argitaratua dena. Lau ikerketa-eremu eraiki dira : herritarren hizkuntza-gaitasuna, euskararen transmisioa, euskararen erabilera (etxean, lagunartean, eremu formaletan, etab.) eta euskararekiko jarrerak.
Inkesta mota horri buruz lehen oinarrizko oharra hau da, azpimarratzeko dena eta ongi ezaguna dena. Blanchet aipatzen dut berriz : « Labov eta Bourdieurenganik gaur egun klasikoa den giza-zientzietako inkestei buruzko gogoeta metodologikoak erakutsi digu diskurtsoez, iturriez, berriemaileez mesfidatu behar zela, zeren eta erabilekin korrespondantzian ez diren irudikapenak antzezten dituzte, eta bai ere inkestatzaileari eta diskurtso nagusiari egokitze eraginez » (1994 : 94-95)6.
Beraz biltzen ditugun datuak inkestatuen jarreren eta irudikapenen iragazkitik iragan dira. Datuek inkestatuaren hizkuntzaren egiazko erabilera edo egiazko ezagutza ez dituzte ematen, irudi bat bakarrik, inkestatuak eta inkestak berak iragaziak.
7
8Erantzunak fidagarritzat hartuak dira, printzipioz. Eta erran bezala inkesta horietan datuak inkestatuen erantzunetan oinarritzen dira : irudikapenak, autoebaluazioak, jarrerak eta iritziak dira datuen iturriak. Pernandoren egia badirudi ere, gogoan atxiki behar dugu hori inkesta soziolinguistiken aztertzeko mementoan.
Horrez gain, hona 2006ko inkestaren muga eta akats batzuk. Iparraldeko kasuan, Siadeco enpresak du landa-lana egin, euskara ala frantsesa erabiliz.
9Galdetegian 30 galdera multzo badira, 72 galdera orotara inkestatuaren ezaugarriei buruzkoak barne (adina, sexua, etab.). Horien artean aukera anitzeko galdera batzuk badira, baina denak itxiak dira, tratamendu sistematikoa eta analisi kuantitatiboa errazteko.
Halere, bistan da, galdera kopurua zabal izanik ere, galdetegiak ikergaia mugatzen du eta erantzunak ere bai. Eta beraz, hiztunak ez du bere ikusmoldea libroki ematen ahal (Calvet-Dumont : 18).
10Hirugarren galdera hau da :
« Zoin heinetaraino dakizu eskuara (sic) ? Konprenitzen duzu ongi, aski ongi, doi bat, hitza batzu, fitsik - Mintzatzen duzu ongi, aski ongi, doi bat, hitz batzu, fitsik ? - Irakurtzen… - Izkiriatzen… / Quelles sont vos connaissances en langue basque ? - Comprend bien, assez bien, un peu, quelques mots, rien du tout - Parle bien, assez bien, un peu, quelques mots, rien du tout - Lit… - Ecrit… ».
- 7 Elebidun hartzaileak « euskaraz ondo mintzatzen ez badira ere, ondo ulertzeko gai diren » pertsona (...)
- 8 Ikus Enbata astekaria, 2008/08/07, 2039. zbk. : 4.
11Helburua da beraz lau hizkuntza-gaitasunak zein diren jakitea, inkestatuak berak bere gaitasunak ebaluatzen dituelarik.
Inkestatuak hiru multzotan sailkatuak dira : elebidunak, elebidun hartzaileak7, erdaldun elebakarrak. Arazo bat agertu da Ipar Euskal Herriko elebidun hartzaileen emaitzetan : 1991an % 7,04 ziren (14.700), 1996an % 9,3 (19.700), 2001an % 11,7 (25.900) eta 2006an % 8,6 (19.800). 2006 arte etengabeko gorakada izan da eta bapatean jaitsiera handia.
Beherapen hori nola adierazi ? E. Baxokek ondoko hipotesia aitzinatu du, onargarriena nire ustez8. Arazoa estatistikoa litzateke : « doi bat » eta « hitz batzu » mintzatzen diren arteko sailkapena ez da fidagarria, bi erranmolde horien adiera hurbilegi baita. Ondorioz, horien arteko muga argi ez litzateke eta inkestatuek nahasiko zituzten, emaitzak batere fidagarriak bilakaraziz.
12Inkestatzaileak inkestatuaren arabera euskara ala frantsesa erabil dezake.
Euskarazko eta frantsesezko galderak ez dira beti berdinak, itzultzearengatik, bi hizkuntzen arteko desberdintasunarengatik. Adib. 19. zatian, 4. galdera hola idatzirik da :
- 9 Harekin egin ditudan elkarrizketan Erramun Baxokek horietatik ohar batzuk egin dizkit. Eskerrak em (...)
« Nahitaezko da haur guziek eskuara (sic) ikastea / Tous les enfants devraient apprendre le basque »9.
13Euskaraz modu indikatiboa badugu gehi nahitaezkotasuna. Frantsesez, aldiz, alegiazko (fictif, virtuel) ez bururatua erabilia da. Frantsesezko galderak helburu bat, nahikunde bat adierazten du eta ez nahitaezkotasuna. Beraz erantzunak ez dira osoki konparagarriak.
Ber galdera multzoan ere, 2. galdera ez da berdin-berdina bi hizkuntzetan :
« Nahiago dut inglesa (sic) ikasi eskuara ikasi edo hobetu baino / Je préfère apprendre l’anglais plutôt que le basque ».
14Frantsesez euskararen hobetzearen gogoa desagertu da.
Badakigu gainera inkestatu batzuek, euskaldun izanik ere, frantsesez erantzun nahiago dutela eta beraz horietatik batzuek ere beren euskara hobetu nahi lezakete. Xede hori ez da emaitzetan agertuko.
15Galderen beraien adiera bikoitzarekin beste zailtasun daukagu. Inkestatzaileak inkestatuaren galderen esanahiaren ulermena ez du menperatzen, eta galdera batzuk ulergaitzak izan daitezke. Inkestatzaileak ahalbide gutxi baditu horiek ulertarazteko, galdetegia luzea da eta presatua izan daiteke, telefono bidez informazio bilketan ari delarik.
20. zatian, 4. galdera hola idatzia da :
« Eskuara etxekoekin eta lagunekin erabiltzeko da / Le basque est une langue à utiliser en famille et entre amis ».
16Bi interpretazio dituzte bederen, nahiz euskaraz, nahiz frantsesez. Bata : familian eta lagunartean euskara erabiltzeko da bakarrik eta ez beste gizarte-eremuetan, beraz interpretazio murritza, edo bestea : euskara da erabilteko den lehen hizkuntza familian eta lagunartean, baina zergatik ez ere beste gizarte-eremuetan.
Gauza bera multzo horren 5. galderarekin :
« Frantsesa ongi menperatzen ez dutelarik haur tikiei eskolan eskuara erakastea ez da ona. / Il n’est pas bon d’enseigner le basque à l’école à des petits qui ne maîtrisent pas bien encore le français ».
17Bi interpretazio dituzte, perpaus erlatiboa esplikatzailea baldin bada ala determinatzailea. Lehen kasuan haur txiki denek ez lukete euskara ikasi behar, frantsesa ongi menperatu baino lehen ; bigarrenean, frantsesa ongi menperatzen ez dutenek bakarrik ikasi behar ez lukete.
- 10 « Taula berean sartzen dira hiru eskualdetako emaitzak ehunekotan adinaren arabera, kostaldetik ba (...)
18Iparraldean, 2.000 inkesta egin dira 2006an : 750 Biarritze-Angelu-Baiona eskualdean, 750 Lapurdi barnealdean eta 500 orotara Nafarroa Beherean eta Zuberoan (IV. Inkesta Soziolinguistikoa 2006 : 229).
Batzutan, bilaketa-irizpidearen arabera, lagina murriztegi izan daiteke. Adibidez, « Zein hizkuntzatan hitz egiten du errezago ? » ikergaia delarik, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, 16-24 urteko adin taldean 61 dira euskaraz errezago hitz egiten zutelako erantzuna eman dutenak.
Ipar Euskal Herri osoko, erantzunen arabera erdara lehen hizkuntza izan dutenetarik 74 dira euskal elebidun funtzionalak bilakatu direnak. Ipar Euskal Herri osoko berriz, erdara lehen hizkuntza izan dutenetarik 55 dira euskaraz frantsesez baino gehiago ari direnak, erantzunen arabera. Azken adibide horietan, lurraldeka aztertuz, laginak are tipiago lirateke10.
19Azken oharñoa. Hizkuntza ezagutzari buruz, gorago ikusi dugu inkestatuak aitortzen duen gaitasun maila dela inkestatzaileak kontuan hartzen duena, inkesta horien datuen biltzeko prozedura orokorra hola baita.
Halere, 31.ren eta azken zatian inkestazaileak elgarrizketatu euskaldunaren hizkuntza-gaitasuna neurtu behar du eta « euskaraz nola mintzatzen den baloratzeko » sailkaketan kokatu behar du. Lehen galderetan, laugarrenean hain zuzen, « zoin hizkuntzetan eginen dautzut elgarrizketa » galdera pausatzen dio. Beraz, inkestatuak euskara hautatzen baldin badu inkestatuaren hizkuntza-gaitasuna gutxi gorabehera neur lezake galderak euskaraz emanez.
Alta pentsa dezakegu, adineko euskaldun zaharren artean bereziki, batzuek frantsesez erantzun nahiago dutela euskaraz ez ezik, haientzat holako egoera formal batean, erran nahi baita inkesta ofizial baten gure kasuan, frantsesa sinesgarriago bailitzateke edo holako irudikapen motarengatik.
20Hau da beraz Euskal Herrian egiten den bigarren inkesta soziolinguistika nagusia, metologikoki osoki desberdina. Hemen erabilera ez da « aitortua edo subjektiboa » (Altuna, 2007 : 22). Andoaineko Soziolinguistika Klusterrak inkesta horiek kudeatzen ditu, lau urtean behin 1989z geroztik. 2006an bosgarren neurketa izan zen. Iparraldeko hiru lurraldeak ez dira bereizi azken neurketa horren argitalpenean, 2007ko Bat Soziolinguistika aldizkariko 64. zenbakian.
- 11 « Hortaz, kalean entzuten diren elkarrizketak neurtzen dira, eta neurtzaileek jasotzen dituzten da (...)
21Bigarren inkesta motak behaketa zuzenaren bidez emaitzak biltzen ditu eta, horrela, egiazko ahozko erabilera neurtzen du. Inkestatzailea ixilik egoten da eta bere ibilbidean datuak markatzen ditu11. Beraz Eusko Jaurlaritzaren inkestetan ez bezala, mintzatzen ari denari ez dio deus galdatzen, entzuten du eta hizkuntza zein den era objektiboan biltzen du.
Behaketa bidezko datu-bilketa baita, hemen hiztunen irudikapenak eta jarrerak akats-iturburu ez daitezke izan. Iragazkirik ez dugu. Halere, neurketa soziolinguistiko horiek ere beren mugak, eskasiak badituzte.
22Oraikotz, euskararen kale ahozko erabilerari mugatzen da. Beren aztergaia Eusko Jaurlaritzaren inkestakoak baino are murritzago da beraz. Holako neurketak egin lirateke zerbitzu publikoetan, lantegietan, saltegietan, ostatuetan... Hots, eremu publiko oroetan.
Bistan da, zuzeneko behaketaren bidezko euskararen erabileraren neurketa etxean, hurbileko komunitatean, lagunekin, auzoekin, hots harreman-sare informaletan, eremu intimoagoetan ez litzateke kalean bezain erraza. Baina hor, kaleari mugatuz, hutsune handia badugu.
23Inkestatzaileak neurtzen dituen pertsonen ezaugarri batzuk biltzen ditu : erabilia(k) d(ir)en hizkuntza(k) bistan dena, baina ere adina, sexua, talde tamaina eta hiztunen artean haurrik den.
Behaketa egiten duenak hiztunaren adina ez daki zein den, estimatzen baizik ez du (Coyos : 109). Eta lau adin-talde desberdinen kokatu behar du : haurrak (0-14 urte), gazteak (15-24 urte), helduak (25-64 urte) eta adinekoak (65 urtetik gorakoak). Sailkatze hori beraz ez da fidagarria, inkestatzaileen estimazioan oinarritua baita.
Kontuan hartua den hiztuna neurtutako udalerrian bizi den edo beste nonbaitik etortzen den jakitea ez da posible (ibid.). Jakinez jendea erosketen egiteko hiri handietara joaten dela, segur da neurtuak diren denak tokikoak ez direla. Ziurgabetasun horrek emaitzen balioa murrizten du ere, emaitzen fidagarritasuna txikitzen du. Euskalkiak kontuan hartzeko lirateke, baina hori ere ez litzateke aski jakiteko hiztuna hirikoa den ala ez.
24Ondorioz Olatz Altunarekin erran dezakegu : « Emaitzak adierazgarriak dira eskualde, lurralde eta Euskal Herri mailan. Ez ordea udalerri mailan, udalerri gehienetan jasotako elkarrizketa kopurua ez baita nahikoa ondorioak ateratzeko ».
25Ipar Euskal Herrian, adibidez, 2006ko behaketa urriaren 18an eta 21ean egin zen, 10 :00etarik eguerdi arte eta 16 :00etarik 18 :00etara « kalean jende gehiago behatu ahal izateko » erraten digute (Altuna : 24). Baina, bistan da, hor egunorozko erabilera ez dugu baina bai iraupen laburreko denbora-tartekoa. Hori ere kontuan hartzeko da emaitzen ebaluatu nahi ditugunean. Emaitzak ez dira urte batekoak, baina bai hiru egunetako aldi motz bateko emaitzak.
26Ipar Euskal Herriko kasuan 1.000 biztanletik gorako 11 herri kontuan hartuak dira, jakinez 38 zirelarik 2001ean, erran nahi baita 1.000 biztanletik gorako udalerri guziak orduan. Aldiz, 1.000 biztanletik beherako herriak ez dira kontuan harturik, Atharratze ez ezik 2006an. Beraz barnekaldeko herri euskaldun gehienak baztertuak direla erran dezakegu, Iparraldeko eremu eskualdunenak partzialki kontuan hartuak baitira : Nafarroa Beherean bi udal handienak bakarrik eta Zuberoan ere.
Halere, barnekaldeko biztanleria ez da hain gora eta beraz bere eraginak emaitzetan ez dezake hain handia izan.
27Hona azken zalantza bat, hiriekin pausatzen dena. Argitalpenean erraten dute « kalerik jendetsuenak, plazak, parkeak, jolastokiak, karrikak » neurtzen dituztela (Bat, 64 : 22). Baina inkestatzailearen ibilbidea nola hautatu ? Har dezagun Baiona adibidez. Baiona handiko Thiers karrika Baiona ttipiko Pannecau karrika baino jendetsuago da. Halere, euskara azken hortan Thiers karrikan baino erabiliagoa dela pentsa dezakegu. Beraz hor ere ponderazioa beharrezkoa litzateke.
- 12 Ildo honetan ados naiz Mikel Zalbidek erraten duenarekin, inkesta horiek erabilera etxean ebaluatu (...)
28Euskararen kasuan, bi inkesta soziolinguistiko mota nagusi ditugu Euskal Herri osoa aztergaitzat hartzen dutenak. Batak emaitzak behaketa zuzenaren bidez biltzen ditu eta ez, beraz, aitorturiko erantzuni esker, ustezko gaitasuna edo erabilera biltzen. Datu horiek zinez baliagarri eta beharrezkoak dira jakinez egiazko ahozko erabilerari buruzkoak bakarrak direla. Hortan da segur lan horren berezitasun garrantzitsuena. Baina neurtua dena zinez mugatua da, urteko une baten erabilia den kale hizkuntza zein den eta urteetan zehar erabilera horren joera. Argazki bat ematen digu, bapateko argazki bat.
Bigarren inkesta motarekin herritarren hizkuntza-gaitasuna, euskararen transmisioa, euskararen erabilera eta euskararekiko jarrerak aztertzen dira. Emaitzen fidagarritasuna ez da lehen inkesta motan bezain handi. Datuak inkestatuen jarreren eta irudikapenen iragazkitik iragaiten dira. Baina ohartu gara ere, azkenean, egiazko kopuruen, egiazko ehunekoen ezagutzea ez dela hain garrantzitsua. Inkesta soziolinguistikoen emaitzak adierazle dira, ez besterik. Errealitatearen irudi aski garbi bat ematen dute eta ez gehiago12. Irudi argigarria.
Horregatik soziolinguistikak ekoizten dituen datuak eta emaitzak zuhurtasunez hartu behar ditugu.