- 1 Ez da harritzekoa, baina bai markatzekoa eta noizbait zuzentzekoa (cf. Lakarra prestatzen-1/-2/-3) (...)
- 2 Beste lan batean (Lakarra prest-6) aztertu nahi ditut beste hainbat kasu eta beren osotasunean hVC (...)
- 3 Inspirazio-iturri gisa txinera zaharraren (Sagart 1999), txameraren (Alieva 1991, Thurgood 1999), (...)
1(1). Gauza ezaguna da euskara zaharraren eta honen historiaurrearen ikerketan dihardutenen artean hitz hasierako kokagunea dela zailena berreraiketan. Mitxelenaren Fonética histórica vasca-ri begiratu arin bat ematea aski da ohartzeko hor diren (eta bestetan nekez aurkituko ditugun) kontsonante eta bokal aldaketa, trukaketa, erorketa eta gehiketak, usu egoera zaharra edo zaharragoa berreskuratzea ia ezinezko egiten dutelarik.1
Azken urteotan erro teoriak (ik. Lakarra 1995, 2007b) eta morfemen forma kanonikoaren azterketak (Lakarra 2002a, 2004b, 2009b) morfemen eta morfema-multzoen ertzak (ezker partekoa eskubikoa adina, bederen) zein horien arteko guneak aztergai bilakatu ditu, bertsolari eta poetentzat horrela ez bada ere ; are gehiago, interesgarriago bilakatu du ezker alde hori tipologia holistiko diakronikoak erroak eta hitzak noizbait ezkerretarantz hazten zirela —ez eskubirantz garai historiko modernoagoetan legez— erakutsi duelarik (cf. Lakarra 2005, 2006a). Izan ere, alomorfoen arteko diferentziak ezkerreko hotsetan ez soilik fonetikoak baizik eta morfologikoak zirela aurkitu dugu behin baino gehiagotan (ik. Lakarra 2007a esan/jasan, samur/labur eta besteri buruz).
Hitz hasiera bere osotasunean aztertzeko dugun behar eta asmoen barnean (ik. Lakarra prest-2, prest-3 eta prest-4) kokatu behar da egungo gure saio txiki hau. Soilik kontsonante bakar bat (/ h /) aipatuko dugu funtsean, halere, eta ez inolaz ere horrek hitz hasieran dituen agerraldi guztiak, hamabost-hogei edo baino,2 “h- ez-etimologikotzat” sailkatu ohi diren dozenerdi mailegutatik edo abiatuaz, gainera. Itxadoten dut, halere, bere labur eta arinean bildu ahalko dela bertan zenbait argi, gogoeta edo etorkizunerako ikerbide hainbat hitz mailegatu eta jatorrizko atzenduren etimologiaz ; orobat, h- horien jatorriaz eta ezker aldearen egituraz eta kronologiaz abian diren eta zalantzarik gabe oraindik ere prestatu beharko diren ikerketen interes eta premia ere ageriago gera bide daiteke.3
- 4 Ez naiz arituko hemen gai honetaz, baina ezaguna da lekukotza urria gorde dela; Lakarra (2006c)-n (...)
- 5 Dagoeneko markatu bezala (cf. Igartua 2001), bi leherkari ahoskabe dituzten hitzetan, egitekotan, (...)
2(2). / h /-aren aitzinatasunaz, jatorriaz, hedaduraz, iraupenaz, erorketaz edo sorreraz eztabaida eta iritzi ezberdinak izan dira, are hizkuntzalaritza diakroniko “hertsian” bertan, euskara batu modernorako eredura edo bestetara jo gabe ere. Aitzineuskara estandarrean Koldo Mitxelenak garbi asko ezarria utzi zuen / h / soinu edo ezaugarri izateaz landa (zehazki, gero desagertutako leherkari bortitzena hitz hasierako kokagunean),4 fonema beregaina ere bazela.
Mitxelenak erakutsi zuen lotura zela hasperenaren eta azentuaren artean ; zehatzago, azentuak eskubitatik ezkerretarantz izan duen lerradura luzean higatu eta hondatu egin dituela lehenagoko hasperen anitz, ez baita zilegi izan hizkuntzaren historiaren garai luzeetan azentuaren ondotiko hasperenik.5
3(3). Egia da Larry Trask zenak (1997) oso bestelako hurbilketa orokorra aurkeztu zuela ; alegia, harentzat hasperenak, guztiak edo gehienak azentuaren eraginez ziren sortuak eta, horrenbestez, hasperena ez zen gehiago fonema beregaina, segmentozgorako epifenomenoa baizik :
With just a tiny handful of possible exceptions, the Basque aspiration is not etymological — that is, h does not continue an earlier segment, and the aspirated plosives are not distinct in origin from the unaspirated voiceless plosives. Instead, the aspiration originated as a suprasegmental feature, possibly one correlated with the position of the word-accent in Pre-Basque. It is this suprasegmental origin which is chiefly responsible for the restricted distribution of the aspiration (Trask 1997 : 158-159).
- 6 Ezaguna da Traskek atzeraka egin zuela bere 1985eko leherkariekiko proposamenetik 1997ko liburuan, (...)
4Ondoren hasperenaren jatorri ez-etimologikoaren erakusgarri gisa mailegu dozenatxoa (harea, ohore, hautatu, lehoin, Z anhua, makhila, harma, ahate, haizkora, sorho, Z phiper, gerthu) hasperenarekin damaigularik ; halere, “note in particular the regularity with which an aspiration represents the former position of a lost intervocalic n” markatzen du (159).6
- 7 Erka bedi Mitxelenaren ondoko pasartea:
Donde a mi juicio, puede considerarse probado el valor etim (...)
5(4). Egia da, orobat, azalpen klasikoan hainbat -h- beste hainbat -r-, -g- edo gainerako -ø- > -C- hiatoaren aurkako kontsonanteak bailiran aztertu direla :
11.15. A h intervocálica o entre diptongo y vocal de los dialectos septentrionales corresponde muchas veces cero en los españoles. Muy frecuentemente, sin embargo, la correspondencia es h : g o r, que por disimilación puede pasar a l : v.-fr. beharri ‘oreja, oído’, a.-nav. Baztán sal. begarri, a.-nav. sal. bearri, ronc. biárri, a.-nav. guip. vizc. belarri < *berarri, cf. v.-fr. beha, ronc. béa, sal. bea ‘atender, escuchar’ ; con h de *n, vizc. arabi ‘arándano’, agate, arata ‘pato’, mer. segi ‘niño’.
Traskek bere “rules for the placement of the aspiration” delakoen artean ondokoa ematen digu :
3. An /h/ must appear at the onset of the second syllable to separate two vowels in hiatus if these vowels cannot form one of the six recognized diphthongs ai ei oi ui au eu.
Examples : behar ‘necessity’, aho ‘mouth’, ihintz ‘dew’, ohol ‘plank’, liho ‘flax’, xehe ‘small’, iharduki ‘argue’, ihes ‘flight’, eho ‘grind’, ohoin ‘thief’, uholde ‘torrent’, ahal ‘ability’, behor ‘mare’, ohe ‘bed’, ohar ‘notice’, zuhur ‘prudent’, zuhaitz ‘tree’, lehoin ‘lion’, ahate ‘duck’, ohore ‘honour’, puhullu ‘fennel’, kaholla ‘provisions’, kaheka ‘owl’. (A virtually unique exceptions is joan ‘go’) (Trask 1997 : 159-160).7
- 8 Etimologiaren balioaz eta beharraz hizkuntzalaritza historikoan ikus Lakarra (2008a)-n aipatu Watk (...)
6(5). Gu Mitxelenaren hurbilketari lotuko gatzaizkio funtsean ; dakusgunez, hori da bide errentagarri bakarra, hizkuntz historialari batentzat, begi-bistako arrazoiengatik : hura da, izan ere, etimologiak eta, beraz, azalpenak edo azalpen-bideak garatzen lagundu gaituena azken 50-60 urteetan eta ez dut alderatzekorik ezagutzen egungo egunean ere.8 Hark dioskunez (FHV, 208), lau eratako / h /-ak dira balio etimologikoa dutenak : 1) bokalartekoak, aurreko -n- ahul edo soilen ordeko direnak ; 2) zenbait mailegutako hitz hasierako / f / > / h / batzuk ; 3) hor bertan, lehenagoko leherkari bortitzen bilakabide direnak eta, 4) hor edo beste nonbait, aitzineuskarako / h / gordeak.
7(6). Orain Igartuak lehen berreraiketa hutsez genekiena (ikus testuko azterketa adibideak) -n- > -h- bilakabideaz argudio tipologikoen bitartez azaltzen eta sendotzen du, haren naturaltasunaz ziren aurreiritziak uxatuaz :
- 9 Itxadoten dut erakustea murriztapen hau ez dela beharrezko, hots, -n- > -h- eskubirago ere jazo de (...)
Los datos tipológicos que han ido llegando de la mano de la rhinoglottophilia, unidos, desde luego, a la información diacrónica interna, permiten actualmente prescindir del recurso a la aspiración antihiática, hipótesis compañera de la pérdida de n en toda posición intervocálica y que desde un punto de vista estríctamente teórico, presenta el inconveniente –grave o leve, eso según la escuela— de ser una explicación de tipo esencialmente teleológico (...)
Las observaciones precedentes conducen, por último, a una conclusión previsible : las sonantes nasales (en particular n) deben ser incluidas entre las fuentes posibles de la aspiración (sería la décima, según la clasificación propuesta al comienzo de estas líneas). A los pocos ejemplos seguros de ese proceso de cambio por el que una nasal se convierte con el tiempo en una fricativa (/h/) o una oclusiva (/ ?/) glotal hemos de añadir ahora la evolución fonética que en euskera lleva de una -n- intervocálica situada en segunda9 sílaba a una aspiración. La culpa, también en el caso vasco, fue de la rhinoglottophilia (2009 : 14).
- 10 Hor zehar inoiz edo behin norbaiti oraindik ere entzun edo irakur dakiokeenaren aurka, Mitxelena o (...)
8(7). Ezaguna da / h / bat edo gehiago hitz berean aurki litekeela akitanieraz eta euskara zaharraren geografia osoan, Mendebala barne, Erdiaroan.10 Baita lehen galera Hegoaldean Nafarroan ematen dela X-XI. menderako, inguruko erromantze h-gabearen eraginez eman ere (FHV, 205-206). Mitxelenak (FHV, 209) aipatzen ditu / h /-dun euskalki historikoetan ematen diren kontraesan zenbait hitz jakinetan h-dun edo h-gabe azaltzen direlarik (hauzo/auzo, hauzi/auzi...) ; orobat, morfologian edo hitz-familietan den beste zenbait ere (eure baina hire, ator baina hator, etab.).
9(8). Prestatzen ari naizen lan batean “kontraesan” horietako bati lotuko natzaio, baina egungo solas nagusia, ordea, beste nonbaitetik abiatu nahi nuke ; hots, FHV-n aitortzen da, aurreko azalpenen ondoren ere, badela zenbait irregularitate edo, hobe, badela zenbait / h /, —batez ere hitz hasieran—, etimologikoak ez direnak :
- 11 Harea-z landa, harma (eta eratorriak), harrapatu, harroka, hautatu, hauzu/haizu, herratü, hezkabia (...)
Por lo que respecta a la posición inicial, la más importante a este respecto, se pueden hacer valer las siguientes razones : 1) h- aparece en préstamos sin justificación alguna. Así, entre otros, en lab. harea desde el siglo XVII) (…).11 2) Falta la aspiración allá donde se esperaría encontrarla : Leiç. etc. ume cría, de *kume (…). 3) No es raro que haya desacuerdo entre los distintos dialectos respecto a la aspiración inicial. En monosílabos el sul. parece haber generalizado h- (...). En palabras más largas, sul. áizo, Leiç. auzo ‘vecino’, lab. hauzo (...).
- 12 Gogoan dut Mitxelenaren hurrengo pasartea:
11.13. A pesar de que los procesos estudiados han debido (...)
10Mailegu zenbaitetan aurkitu hitz hasierako h- “arrazoigabe” horietarik abiatuko gara gure lanean, nahiz eta ez gatzaizkien soilik horiei lotuko ; zergatia aurkituko ahal du irakurleak ondoko ataletan.12
- 13 Hauezaz cf. Trask (1997), §3 akabuan aipatua.
- 14 Igartuak gogoratzen duenez (2008: 13. oh.) Mitxelenak ere antzeko zerbait izan bide zuen buruan: “ (...)
11(9). Badira hainbat urte Joakin Gorrotxategik lehenik eta gero biok (Gorrotxategi-Lakarra 2001 : 425) uste dugula Mitxelenak aitorpen larriegia egin zuela beharrik gabe. Izan ere, baldin bagoaz berriro Mitxelenaren / h / etimologikoen lehen sailera, han esaten zaigu soilik / h / horiek lehenagoko -n- batetik datozela, ez ordea, NON diren kokatuak edota NON behar duten agertu, seguruenik logikoena sortu diren toki horretan bertantxe agertzea iruditu arren guztioi. Alabaina, harea < arena-k, demagun, erabat betetzen du ohore, ahate, xahu13 eta gainerakoek legez Mitxelenak emandako aldaketa-lege horren definizio hertsia ; soil-soilik, sail horretako gainerako kideetan ez bezala, Mitxelenak aipatu ez zuen erregela bat, erantsi behar diogu : *h3 > h1, hain zuzen. Hots, hirugarren silabaren hasieran sortua lehen silabara aldatu dela ; aldaketa hau eta antzekoak izango dira gure gaurko solasaren ardatza.14
12(10). Lehoi (eta honen aldaera lehoin) ere aipatu genuen, noski, harako lan hartan, baina hitz hori ez da *h3 > h1, baizik eta *h3 > h2 ; badaezpada gero honetaz aritzeko aukerarik ez balitz, ohar bedi horrelako gehiago ez dugula aurkitu jatorrizko euskal lexikoan. Merezi lukeela, bada, hortik hitz zaharren egituraz ondorioren bat ateratzea, esaterako jatorrizko hitzetan kokagune hori betea zela oraindik, maileguetan —zilegi izaki— hutsunea zelarik.
- 15 “Ejemplos de h parásita se encuentran en muchísimas lenguas, si no en todas las que poseen ese fon (...)
13(11). Mitxelenak berak azaldu zuen dagoeneko pare bat h- “ez-etimologiko”-ren zergatia : harroka eta hezkabia-rena, esaterako.15 Badira, halere, begibistako harma-renaz landa, h- azalkizun duten mailegu haboro, horietan nekez proposa baikenezake latinetiko h-gabe eta euskarazko h-dun ezeren arteko gurutzaketarik.
- 16 Ohar bedi, gainera, *h2 > h1 fenomeno hau eta hasierako h “ez-etimologikoen” kontua ez direla lotz (...)
14(12). Esango nuke fenomeno hau jatorri argi eta h- gabeko mailegu gutxi horietara mugatzeak erabat desbidera gaitzakeela —eta nago dagoeneko ez ote gaituen desbideratu ere— arazoaren benetako tamaina eta azalpen egokia bilatzetik. Izan ere, harea-ren egitura bera du herio-k ere jatorrizko lexikoan, baina ez Mitxelenak ez bestek ez du zeresanik h- horretaz, ezta beherago agertuko diren antzeko egiturako mailegu itxurarik inorentzat ez duten gainerako guztiez edo gehienez ere ;16 alabaina, Lakarra (2006b, 2006c)-n erakutsi bezala, herio < *elino-tik dator ( *eliho > *eriho), jaio (< *eaio < *edadino)-tiketa jario (< *ealio < *edalino)-tik bezala. Esan nahi da erro zahar eta familia bereko direla, batak h- eta enparatuek j- izan arren, eta guztiek bide zutela noizbait *-n- bat ere erroaren (erro beraren) -C2 delakoan.
- 17 Honen ustezko jatorri zeltikoak dituen zailtasun gaindiezinez ikus Mitxelena (1964) eta Gorrotxate (...)
15(13). Are gehiago, bada hVCV.V egitura horren oso antzeko bat, amaieran hiatoa beharrean diptongoa duena (hVCVV), hain zuzen, eta hara hor hedoi/hodei nahiz hogei, aurreko harea eta herio-tik hurbileko baina ez berdinak. Bada, batak zein besteak onartzen du *h3 > h1 analisia : a) *e-don-i (cf. lohi) > *edohi > hedoi (eta tinbre metatesia [cf. § 26 hidoi-z]), b) *bor-gen-i > *o(r)gehi > hogei.17
- 18 Cf. beherago (§17) *obeden > *obenen (eta hoben), offende-tik; azken honen metatesirako cf. legen (...)
16(14). Mitxelenak (FHV, 99 eta 492) esanahiaz lotu zituen heuragi, ugari eta jori, baita lehen bien amaierak ere metatesiaren bidez. Ez zuen azaldu, alabaina, heu- hori ; gu orain *eradun-egi batetik abia bagintez (-egi Mitxelenak berak azaldu atzizki ezaguna da) *eradun > *eranun (asimilazioz),18 *erahun > *herau- genituzke, eta diptongoaren azken zatia silabaz aldatuaz, *heuraegi ere bai.
- 19 Aditz hauetaz ik. Lakarra (2006b), (2006c), (2007a), etab.
- 20 Hualdek (1993: 292-296) zubererazko bokal sudurkariak fonematzat ez hartzeko aurkeztu zuen bigarre (...)
17(15). hVCVV ereduaren beste aldaera interesgarri bat ere bada, hVCV(V)n, alegia : aurrekoa bezala hau ere ikertu gabe dugu, baina hor kokatzen dira hebain, habuin, higuin (< *e-ban-i, *aho-bune, *iguni), batetik, eta haran (*e-ra-don > *eronan > *erohan > *haroan), haragi (*e-ra-non-gi > *eronagi > *erohagi > *heroagi > *heragi > haragi), bestetik.19 Guztietan h- ez da aski eskubi sortu eta ezkerretarantz hedatu den -n- bokalartekoaren arrasto ezaguna baizik. Alabaina, oraingoan bokalarteko -n- horrek eskubitara ere utzi du bere arrastorik, *artzani > artzain, *arrani > arrain, lukanika > lukainka eta beste askoren gisako akabuko -n horretan.20
- 21 Ez da nahita nahiezko hori izatea atzizki ilun honen (cf. Trask 1995) jatorrizko forma; beharbada (...)
- 22 *go erroa (cf. igo, goi, goiz, etab.) berriagoa litzateke, *gan-o baten kontrakzioz sortua; ez nai (...)
18(16). Hegan/hego-rekin ere antzeko zerbait izan genezake : *e-gan batetik abiatuaz (cf. gain [B gane] < *gan-i), -o atzizkia21 eranstean *egano etahortik *egaho > *hegao > hego aterako genuke.22
- 23 Hogen forma berankorragoa bide da, *ho.en batetik sortua: cf. Lakarra (2007a) eta (prestatzen-1) n (...)
19(17). Mitxelenak zerrendatu h- “gehiegizkoetarik”, “ez-etimologikoetarik”, beste bat ere ez da “gehiegizko”, baizik eta beharrezko eta etimologiko ere kontuak ongi egiten badira : hogen/hoben < offendere-tik ateratzen du berak, aurreko enparatuek legez, ohartu gabe, ordea, h- azaldu gabe uzteaz landa, azken silaba (-de) ere ez dela azaltzen. Hots, offendere-tik **obendatu/**ogendatu eta offende-tik (edo postverbal gisa offendere-tik) **obende/**ogende atera behar ziren, ez hogen/hoben, benetan gertatu bezala : ez da arrazoirik -n- ondoko -de hori galtzeko, ez bada metatesi bat proposatzen, -n- akabura igarotzen delarik eta bokalartean horrela kokatutako -d- galtzen. Hobe esan, -d- hori galdu aurretik -n orain akabuko horrekin asimilatu eta h bilakatu ; hara hor euskarazko hitz hasierako h-aren jatorria : offende > *obende > *obeden > *obenen > *obehen > hoben.23
- 24 Hots, benetan har genezakeenik; Agudek eta Tovarrek biltzen dituzte, bai, Boudaren Kaukaso eta Sib (...)
- 25 Lehen FHV-n bilduez landa, hara ceruu + oin > *eru-oin > *eroin > orein [cf. kirten *gider + -oin (...)
20(18). Gorago ikusi duguna sendotzeko har dezagun hagin. Nik dakidala, inork (hots, ez Mitxelenak, bederen) ez du hitz honen etimologiarik eman24 eta, inplizituki nahiz esplizituki, guztiok edo gehienok izan dugu euskal hitz garbi eta jator-jatortzat. Nire (oraingo) ustez, oker, ordea. Caninu-tik abiatzen bagara eta k- > ø- onartzen,25 gehi -n- > -h- (> -ø-) lege ezagunak horren hondarrari ezartzen —bigarrena bitan—, **a.i.u batera edo iritsiko ginateke. Baldin eta gogoratzen badugu -iu segidak maileguetan -i ematen duela (cf. martiu > marti), are **a.i batera ere helduko litzateke gure *kaninu. Alabaina, ez dugu horrelakorik ; aldiz, 1) hiatoak hausteko -ø- > -g-, 2) -VnV- > -Vn, 3) *h...h... > ø...h... eta 4) *h3 > h1 jartzen baditugu behar den ordenan, hagin da lortzen duguna, hain zuzen ere : caninu > *âhîhû > *aøîhû > *ha.iun > *ha.in > hagin.
- 26 Honek ez du kentzen, jakina, edausi eta bestelakoak izatea, baina testuan aipatu lanean edo Lakarr (...)
- 27 Cf. Arbelaiz, s.u.: “Podría suponerse que la aspiración que hubiera podido conservarse, se perdió (...)
21(19). Formulatu gabeko *h2 > h1 erregelaren adibide famatuak genituen Mitxelenaren etimologien artean ; hezur/azur < *enazur, esaterako ; bide batez, Mitxelenaren aitzinforma trisilabo VCV- horretatik gorago jo beharra ez eze aukera ere bada : *berna-zur > *ernazur > *enazur disimilazioarekin ; cf. belaun > *berna-(g)un asimilazioarekin (Lakarra prestatzen-1).
Erregelaren beste adibide bat heuskara < *enuskara genuke ; Irigoyenen (1977) etimologiaren zati honek (*-n- > -h- eta -h- > h-) ez zuen aitzakiarik lehen eta are gutxiago orain aurreko orrialdeetan ikusia daramagunarekin. Alabaina, abiapuntu bezala proposatu zuen —eta gero hainbat aldiz errepikatu den— *enautsi aditza ez zen beharrezko eta, areago dena, ez bide da inoiz horrelakorik izan : labur esanda, diptongoa soilik berankorra izan liteke (*-da-dun- > *-na(d)u(n)- ondorengoa, cf. *i-non, Irigoyenek berak gogoratua) eta hori zein -u- hori gabe ere, *-on-tz batetik abiatuaz nahita nahiez *e-non-tz-kara > *enunskara > *ehuskara > heuskara egin behar zuen ; ikus Lakarra (2006c).26
Haitz ere talde horretan kokatu beharko genuke : Mitxelenak aspaldi (SHLV [1949] : 457) *ani(t)z / *ane(t)z batetik ateratzea proposatu zuelarik, -n- > -h- eta *h2 > h1 beste inon baino garbiago dirudite inongo analogiaren beharrik gabe.27
- 28 Cf. DGV, s.u.: “Etim. Se trata con toda probabilidad de un préstamo cuya h- no tiene justificación (...)
- 29 Bidebatez, Corominasek (s.u.) esaten digu hitz hau oso modernoa dela gazteleraz, oraindik Oudin et (...)
- 30 Agudek eta Tovarrek dioskutenez, Corominasek beranduago *autar aditza desegokitzat baztertu omen z (...)
22(20). Mitxelenak bildu h- “ez-etimologikoetarik”, bada oraindik beste bat ere ez dena “gehiegizko”, baizik eta beharrezko : hautatu, Arbelaizek (s.u.) dioskunez, Mitxelenak aptare-tik atera nahiago omen zuen Boudaren optare-tik baino ; Corominasek bigarren edizioan “El vasco autatu ‘escoger, elegir’ parece favorable a la etimología optare ‘id’ que propusieron Diez y Cornu (GGr. I, § 226), y que apoyan para el vasco Lacombe y Gavel, RLiR X, 88-89” dio lehenik, baina berehalakoan “también es posible que de ‘divisar’ se pasara a ‘distinguir’ > ‘elegir’, y que la voz vasca esté tomada del cast. arcaico *autar, derivado de altus”. Batera nahiz bestera, dena ongi, itxuraz, hasierako h- salbu, beti bezala.28
Alabaina, Corominasen hiztegian bertan bada aukera hoberik : s.u. apto dioenez, “adapte, ant., ‘alto, noble’ (Alex. O, 1979) tomado del oc. ant. adapte (o azaut), procedente del latín tardío adaptus ‘apto’ modificación de aptus bajo el influjo de adaptare”. Honen aurrean optar,29 autar30zein aptar baino hobe bide da okzitanierazko adapte izen/adjektiboa hartu abiapuntutzat ; hasteko, hautatu Iparraldekoa da edota hortik hedatu da euskaraz, ez hegoaldetik ; jarraitzeko, adapte-k —besteek ez bezala— badu hautatu osorik azaltzeko langairik : adapte-tu > *adautatu > *anautatu (disimilazioz) > *ahautatu > *haautatu eta hortik, hautatu. Hortik, eta ez alderantziz, hauta, nekatu edo merkatu-tik neke edo merke bezala.
- 31 Etimologia Traskek (1997) ikusi zuen: e-ra-san > *esaran > *esran > erran.
23(21). Gorago (cf. § 18 hagin) hasierako h- eta akabuko -n bokalarteko -n- bakarretik atera ditugun bezala, baliteke horrelako egitura baten bitartez hVrrV erro-ereduaren jatorriaz ere zerbait esan ahal izatea. Ezer baino lehen, aurrera dezadan beste lan batean erakutsi dudan legez (Lakarra 2007a), erran ez dela -Cr- batetik ateratako -rr- bortitz bakarra :31 horietarik dira arrano, *arrani, jarraiki, jarrugi, inarrosi, errain eta enparatuak ; eta horien kide dira *ardano, jardun, arbindu, urgatzi eta gainerakoak, zeinetan -rC- taldearen bilakabidea ez den eskubiko kontsonantea galtzeraino iritsi. Hurrenez hurren, *e-da-ra-don-no, *e-da-ra-din-i, *e-da-ra-din-gi, *e-da-ra-don-gi, *e-da-ra-non-tz-i, *e-ra-din-i dira goikoentzat proposatutako analisiak eta *e-da-ra-dan-o, *e-da-ra-dun, *e-da-ra-bin-du, *e-da-ra-gotz-i beheragokoenak.
Bada, aurkitu ditudan erran-en kide hauek guztiak lehenagoko -nr- talde batetik datoz. Ez dut “sortzezko” n-tik esan nahi, usuenik bokal asimilazioz (*e – a > *a – a > a-) eta kontsonante disimilazioz (*e-da-ra- > *e-na-ra-) horrela bilakatu diren -d- batetik ere kausitu baititugu, errain, jarrain (< *din), etab. legez.
- 32 Ez naiz ausartu testuan horien pareko den (herro ; harro ; herri ; harri) ezartzen, azalpen klasik (...)
- 33 Ez dut horretan jardungo baina aspalditik markagarri iruditzen zait zeinen arreta gutxi jarri izan (...)
24(22). Hartzen baditugu orain herri, (h)erro eta harro, ez dugu horien azalpenerako dagoeneko kausitu ez dugun ezeren beharrik : *-n- > -h- eta -n ; *-h- > h- ; *-n + r- > -rr-. Hurrenez hurren, *e-ra-din-i, *e-ra-don eta *e-da-ra-don genituzke, bada (cf. Lakarra 2007a). Ohar bedi h- eskubitatik etorririk eta ondoko -e- hori aditzeko aurrizki ezaguna (cf. e-thorr-i, etab.) izaki, erroa R- batez hasiko litzatekeela. Bestalde, guztietan, -i eta -o arazotsuak dira : erro ?, atzizki ? Nabarmena da, beraz, fonologia modernoak (euskara historikoarenak) morfologia zahar (historiaurreko euskararen) asko gorde-ezkutatzen duela hemen eta bestetan32 eta are inoiz hori dela haren arrasto edo lekuko bakarra ere : cf. erran < *erasan, herro < *e-ra-don, harro < *e-da-ra-don ; -rr- horietara zein kontsonante talde bil zitekeen jakin gabe nola antzeman hor lehenago zein analisi morfologiko genuen ?33
- 34 Cf. Mitxelena (1957) eta FHV; bitxi gerta liteke gogoratzea Mitxelenak dardarkarietan ikusten zuel (...)
- 35 Ez dira nahasi behar berri, gorri, zahar eta bestetako -C (-rr) kokagunekoekin; hauentzat ahul/bor (...)
25(23). herro, harro, herri, harri eta bestek oinarrian duten bokalarteko n-ak eskubiranzko bidean kausatiboaren edota erroen ezkerretako alomorfo berrietako -r- batekin topo egin eta kontsonante multzo bat lehenik (-nr-) eta soinu berri bat gero (-rr-) sortzen dute. Esango nuke, eta dakidanez ez da artean honelakorik inon proposatu,34 ez dela bestelako -rr- bortitzik —hots, CVC erroen ezkerreko kontsonante gisa—35 bide honetatik sortuez landa, maileguetakoak alde batera utziaz, noski.
26(24). I. Igartuaren zenbait lanetan (2002, 2006, 2008) hitz hasierako “h- etimologiagabeak” fenomeno prosodiko gisa azaltzen dira :
- 36 Igartuaren azalpenak behar bezala ulertzeko, eta Trasken hurbilketarekiko ezberdintasun eta abanta (...)
(...) al igual que ocurre en otras lenguas, los fenómenos de laringalización (glotalización y aspiración) pueden revestir en euskera (especialmente en protovasco) un carácter prosódico, sólo secundariamente segmental, de tal forma que la laringalización diferenciaría entre vocablos que presentan o no ese rasgo de forma similar a la manera en que el acento establece una distinción entre palabras ortotónicas, por un lado, y clíticos o enclinomena, por otro (Igartua 2008 : 8).36
27Prosodiak hori laguntzen duenik Igartuak berak ederki azaldu bezala, ez dut nik ukatuko. Alabaina, hasperenketaz egin nahi genukeen lan zabalago baterako beste hainbat zehaztasun utziaz, nahi nuke hemen ikuspegi prosodiko hertsiegiren baten (ez Igartuarenaren) zenbait desabantaila eta hurbilketa “segmental heterodoxoa”ren —hots, *-n- > -h- eta “-h- ezker”— hainbat abantaila aipatu, jakinik beti ere ezingo ditudala adibide guzti-guztiak azaldu. Uste dut, halere, h- “etimologiadunak” direla eta ez “erantsiak” kopuruan ugariago eta lege zaharragoen berri ematen digutenak eta, beharbada, baita besteen pizgarri ere.
Nolanahi ere, 8. oharrean zerrendatu ditudan Mitxelenaren ustezko hamaika h- “arrazoigabeak”, zenbat dira euskarazko h- guztien artean ? Sarasolaren Euskal hiztegia hartzen badugu 55 orrialde eta 45 bat sarrera orrialdeko aurki ditzakegu, 2400-2500 bat guztira. Horietarik zenbait (homo- aurrizkiaren pekoak, demagun) mailegatuak dira, gutxienak, ordea ; horiezaz gain, eratorri guztiak (huts > hustu, hutsegin, etab.) alde batera utzirik ere badirateke ehundaka erro, itxuraz mailegatu ez direnak eta h- berezkoa dutenak. Goian aipatu 11 “arrazoigabeak” zer ditugu ? h- guztien %2 edo %4 ?
- 37 Noski, *-n- bezala tratatuak dira beste zenbait *-C- (t/d hortzetakoak esaterako, cf. hautatu eta (...)
28(25). Baina horretara baino lehen ere bada lehenagokorik : segur al gara dozenatsu hori talde homogeneo eta pisu berekotzat hartu behar dugun ? Hasteko eta muturrera joaz, prosodia hutsaren aldetik nola azal harroka eta harma-ren aurrean harea, herio, hodei, hagin, hegan, eta abarretan eskubiko partean aurkitutako horiekiko ezberdintasunak ? Eta nola bigarren multzoko ugariagokoek beren artean dituzten erregularitateak ? Hots, ezberdintasun aipagarriak dira hasieran agertzen diren h- horietan harroka, harma alde batetik eta eskubitara arrastoak edo zuloak utzi dituzten -n- bokalartekodunen artean. Veleta-k, demagun, eman ahal du ereta, baina Igartuaren analisiaren arabera h- batentzat ere aukera lukeen arren, ez da inon **hereta bilakatzen. Prosodia bada nagusi, zergatik dugu hodei baina adei (ez **hadei), zergatik haragi baina ez **herosi eta hebain baina ez **hebaki, erro bereko izanik bi hauek eta, beharbada, baita ebatsi ere ? Alegia, zergatik dugu h- soilik lehen *-n- agertzen zaigun kasuetan, horietako batzuetan nahi bada, baina inoiz ere ez beste edozein leherkari, txistukari edo ozenek betetzen dituenean C2 edo C3 ?37
29(26). Ene ustez, badira beste bi bikote markagarri ere azalpen prosodikoaren aurka doazenak ; ibar, idor, (h)ibai eta (h)idoi laurak datoz hur-etik. Mitxelenarekin zubererazko hur-en h- berankorra dela (hVC monosilabo ugarien analogiaz edo hartua) pentsatu, edota —nik uste bezala— berezkoa duela begitandu, hibai eta hidoi-ren (cf. hedoi/hodei §13-n) h- horiek azaltzeko begibistakoa da lehen zatiak ez duela kontatzen eta horregatik bakarrik balitz hasieran ez litzatekeela izango inolako hasperenik ; hau da, beti genituzke ibai eta idoi, ibar eta idor-en antzera. Alabaina (cf. uhalde, uhain....) bi bikote hauetan kide batak badu inoiz (hizkeren arabera) h-, baina inoiz eta inola ere ez besteak ; horrenbestez, bateko zein besteko h- horiek bigarren osagaitik baino ezin atera litezkeenez, hibai/ibai eta hidoi/idoi noizbait *ibahi eta *idohi izan dira (eta lehenago *ibani eta *idoni), hebain *ebani eta hedoi *edoni eta herio (cf. jaio, jario) *elino (cf. *edadino, *edalino) izan diren bezala (*ebahi, *edohi eta *eliho-ren bitartez, hurrenez hurren). Ibar eta idor-ek horrela baino ezingo, aldiz, ez baitute *-h- edo *-n- batentzat abiaburu ez tokirik bigarren osagaian.
30(27). Bestalde, nago abiapuntuko arazoa —hitz hasierako h- ez-etimologikoen multzoa— desagertu ez baina erabat urritu dugula. Bada oraindik harma azalpen segmentalik edo bestelakorik gabe dirauena, analogiaz edota joera prosodiko orokor baten bitartez azaldu beharko duguna. Gehienak, aldiz, (harea, hautatu, hogen) eskubirago -n- batetik sortu h- batez azaldurik gelditu dira, zenbaitetan lehengo azalpenak hobetuaz h- horiezaz kanpoko kontuetan ere, gainera.
31(28). Are gehiago dena, maileguen azterketa zehatzagoak jatorrizko lexikoan *h3 > h1 lege berarentzako Mitxelenaren sisteman itxadoten ez genituen hainbat lekuko gehiago bildu dugu (herio, hodei, hogei, heuragi, hebain, hibai, hidoi, haran, haragi, hego...), orain arte azalkizun ziren hitzak argituaz, ezezagun ziren familia barruko loturak azaleratuaz eta morfologia zaharraren hainbat alderdi bistaratuaz edo horretarako bideak jarriaz.
*h2 > h1 erregelarentzako, aldiz, hor dira heuskara, hezur, hagin, herri, herro eta harro, gutxienez ; baita beharbada gehiago ere, dakidanez, inork —hitz horiei eta horien antzekoei inongo “h- behargaberik” ikusi ez eta— ez baitu aztertzeko grina handirik ere izan.
Behin (hagin) are lehen mailegutzat ez genuen hitz bat halakotzat marka genezake *-h- baten ezkerreratzea gehi maileguetan ere usuko diren beste bilakabide batzutan (*k- > ø-, -n- > -n, -iu > -i) oinarrituaz.
- 38 / N / bortitz zenbaiten jatorriaz ikus Lakarra (2006c) eta (2007a).
32(29). Erraxena segmentu jakin batzuen (bokalarteko / n / ahulen)38 bilakabidetzat sortutako fenomeno gisa hartzea bide dugu hainbat hitz jatorrizkotan eta mailegu zahar mordoxkan gertatzen diren *h3 > h1 eta *h2 > h1 bere laguna. Fenomenoak ugariak zirelarik latin-erromantzetiko lehen maileguak sartu zirenean eta oso urri zelarik oraindik bokalez hasitako erroen eta hitzen multzoa, ez bide da ezinezko segmentuen jatorriari zor ez zaizkion zenbait h- (oso gutxi, azken finean) testuinguru horretan agertzea haien analogiaz eta ez beste nonbaiteko (C3, C2) segmentu baten (/ n /) bilakabide (-n- > -h-, baita -n- > -n ere inoiz) eta tokialdaketaz ( C1).
Nolanahi ere, berriro diot, mailegu gutxi horietako “h- etimologiagabe” edo “arrazoigabe” horiek baino interesgarriago —ezinbesteko— iruditzen zaizkit fonologia (eta morfologia) diakronikorako maileguetan aurkitu *h3 > h1 zein *h2 > h1 bilakabideen kasuak eta, batez ere, orain arte aipatu- eta oharkabean ziren arren jatorrizko lexikoko horien kideak fenomenoaren sorburuan.
33(30). Mitxelenak / h / ez-etimologikoak zerrendatzean diptongo ondorengo zenbait aipatzen ditu horien artean : “También puede sospecharse generalización en el tipo representado por el sul. áiher ‘qui survient aisément’, aihen ‘cepa’, aihotz ‘podadera’ (ambos en Gèze ; Ax. tiene haiotz), éihar ‘seco, yerto’, óihal ‘paño’, óihan ‘bosque’, óihü ‘grito’” (FHV, 215) eta gogora goragoko “Otros dialectos presentan variantes con y sin i ante vocal, sobre todo detrás de e : leihor, le(h)or, legor (y li(g)or) ‘seco’ ‘tierra firme’, zeihar, zear, ziar ‘de través, oblicuo’, sai(h)ets, sei(h)ets, saets ‘costado’. Es difícil precisar qué es aquí lo primitivo, aunque nos inclinamos a creer que las formas con i son más antiguas por lo general” (FHV, 175-176 [baina eio-ren salbuespena aipatuaz]).
34(31). Aspaldixko (cf. Lakarra 2002b) sortu zitzaidan zalantza saihets-i dagokionez : beharbada neure etimologiak llilluraturik edo, *sa- aurrizkia + hets (< *her-tz) ikusten nuen nik hor, inongo -i-rik gabe (cf. *sa-mur, *sa-kon, *sa-min, *sa-bel), baina erroari zor zaion h-arekin. Aurrizki horren analisiak sendo eta emankor dirudienez baita egungo egunean ere (geroztik sabai < *sa-ban-i ere gehitu ahal zaio, gutxienez) eta Mitxelenaren formulazioak zirrikituren bat irekita uzten zuelarik, “neurean” iraun dut Mitxelenari zor zaion begiruneak zalantzaren bat sortuarren noiz edo behin.
- 39 Baina begira beheraxeago testuan OEH-z esana. Begibistakoa da ViVC nahiz VhVC (zein VihVC) oso urr (...)
35(32). Oraingo honetan, ordea, nahi nuke aldarrikatu Mitxelenaren formulazioa (Vi > Vih) okerra dela, ez soilik saihets/sahets bikoteari dagokionez, baizik eta gehiagotan eta, beharbada, gainerako gehienetan ere. Hots, ez da -h- erantsi zaiona aurreko diptongoari, baizik eta -i- bide dugu ezkerreko bokalaren eta eskubiko -h- bitartean garatu dena (Vh > Vih).
Ezinbestean, Vh > Vih eta ez Vi > Vih dela jazo dena esateko egitura horretako hitzen etimologietara jotzea baino ez dugu ; Mitxelenak ez zuen hauetariko batena39 ere eman baina iruditzen zait —sahets-ena bezain garbiak (edo errazak) ez badira ere— zerbait jakin genezakeela aiher eta oiher taldekideentzat :
- 40 Arbelaizen liburuan ere ez dut horrelakorik aurkitzen; areago dena, ez du horrelako sarrerarik ere
36aiher : “Etim. Se ha sostenido, así por G. Bähr Baskisch und Iberisch 37, que aiher vale en toponimia por ‘inclinación, pendiente’ en sentido físico : Ayerbe “unter dem Hang”, etc. v. aiherkunde con un ej. de Eguzk[itza]” dio OEH-k, s.u. eta igarri-ren pean “Etim. Posiblemente emparentado con el or. ai(h)er”, besterik gabe eta Mitxelenaren inongo lani erreferentziarik egin gabe, ohi dutenaren aurka.40
37Hasiera batean cadaber batetik abiatuaz, *kanaber > *anaber > *ahaber > *ahaer > *aher > aiher lor genezakeela iruditu zitzaidan, dagoeneko ezagutzen ez genuen urrats edo aldaketa berriren beharrik gabe ; askotxo, halere, Iván Igartuak markatu zidan bezala. Beharbada hainbestekorik gabe ere pasa gaitezke :
38Craindre v. tr. Est la réfection précoce en crendre (1080), puis craindre (1530) d’après les verbes en -aindre, du plus ancien criembre (...) Ce verbe est issu du latin tremere “trembler” ( trembler), et de là “trembler de peur”, “redouter” (Rey 2006, s.u.).
- 41 Cf. Foix s.u. cragne [cregne, crègne], “vb. act. “craindre redouter” – Se ha cragne, se faire redo (...)
39Hobe, alabaina, hegoalderagotik : Simin Palay-ren Dictionnaire du béarnais et du gascon modernes-en s.u. cràgne aurkitzen dugu behar duguna formaren aldetik, esanahi eta erabilerarenetik gauzak Frantzia iparraldean bezalatsu direlarik ;41 hortaz *krañe > *karñe > *kañer > *añer > *ainer > aiher.
- 42 OEH-n “3. “En parlant d’une terre, il a la signification de froide qui ne reçoit que de rayons obl (...)
40oiher : Etimologiarik eman ez arren, oso interesgarriak dira hitz horri buruzko FHV-ko oharrak ; lehen argitalpenean Pouv.-k ‘toruus, oblique, tortu’ itzultzen duela esateaz landa, “de oi(h)er parece derivado el b.-nav, oiheski ‘umbría’ ( = nav. paco, caracierzo), aezc. oiezki, sal. oeski, ronc. oxezki” diosku oharrean,42 eta bigarrenean (528) soilik itxurazko antza duela oker-ekin baina jatorri erabat ezberdina.
41Hemen ere couarde batetik abiatuaz (cf. aurrekoa), *kobarde > *kobarne > *obarne > *oarne > *oaner > *oaher > *oher > oiher lor genezakeela pentsatu nuen ; alabaina, aldaketa gutxiagorekin eta esanahi hurbilagoko jatorriarekin ere pasa bide gaitezke, borgne-rekin, demagun :
42Adj. et n. (1165-1170) est d’origine obscure, peut-être issu par un dérivé *bornius “aux yeux crevés”, d’un type prélatin *borna “trou, cavité”, lequel se rattacherait à la racine indoeuropéenne *bher “creuser, percer, couper”, représentée aussi par le latin forare ( forer). De nombreux toponymes du type La Borne, dont l’aire s’étend du Massif central au bassin moyen du Rhône, se rattacheraient à *borna. Le développement sémantique mènerait de la notion de “cavité” à celle de “cécité”, “aveugle” étant le sens primitif de borgne, selon Wartburg. Cette hypothèse se heurte cependant à la chronologie connue des emplois (Rey 2006, s.u.).
- 43 borgnon ‘itsu’ eta ‘gau’ (germanian) eta éborgner ‘begian zauritu’ ere badakartza eratorrien artea (...)
43Beherago dioskunez, lehen esanahitik (“qui louche des deux yeux”) XIV. menderako aurrekoaz gainera hartua zuen egungo “qui n’y voit que d’un oeil” esanahia ; orobat, orain desagertuak izan arren, XVI-XVII. mendeetan “chétif, insuffisant, defectueux”, “sombre”, “sombre et mal famé” izan zituen eta hortik taverne borgne eta cabaret borgne bezalakoak.43
44Orain ere gauzak Frantzia hegoaldetik irits zitezkeela pentsatuaz berriro Palayren lanera bagoaz, hara zer aurkitzen dugun s.u. bòrni : “fouroncle dont la tête pustuleuse n’est pas formée”, “oeil-de-boeuf bouché”, “avocat borgne, homme d’affaires véreux”, (agrikulturan) “des bourgeons mal formés ou avortés”. Foix-en hiztegian, aldiz, “borgne, à qui il manque un oeil”, “incomplet”, “qui n’a pas des yeux et par conséquent est manquée”.
45Hortaz, borni > *bonir > *ohir > *oher > oiher, hemen ere -i- delarik eta ez -h- gehitua.
46(33). Bietan ere zailtasunak zailtasun edo zehaztasunak zehaztasun, aurkeztutako hipotesiek ez dute, ene ustez, lehen haien semantikaz eta formaz segurtasunez genekiena apaltzen ; areago dena, batean eta bestean hobariak direla esango nuke. Bestalde, bilakabideari dagokionez, ez da arazo berezirik ikusten -h- hori aurreko segmentu batetik ateratzeko, bietan jatorrizko sudurkari sabaikari izandako batetik, hain zuzen.
- 44 Inoiz (ihar > eihar, adibide) baliteke V- izatea erantsi dena, (h)ur-en eratorria edo konposatua b (...)
47Mitxelenak gorago (§ 30) proposatu bezala VVhV eredua hedatu egin bada ez bide da -h- “arrazoigabeak” gehitu direlako baizik eta, izatekotan, -i- edo erantsi delako bigarrenean edota sahets > saihets-en ikusi dugun legez.44
- 45 Zati honetaz zabalago Lakarra (2009b).
48(34). Bada garaia, agian, soa zerbaixka igo eta aztertu ditugun datuetarik abiatuaz zenbait gogoeta egiteko hizkuntzaren aldaketa fonologikoaz eta morfologikoaz ; orobat, berreraiketan egungo aurrerapen hauek non kokatu nahi ditugun edo behar genituzkeen eta gure jarduna bideratzen edo hedatzen nola lagun dezaketen mia dezagun. *h3 > h1 erregelak eta haren kide *h2 > h1-ek —morfema mailako txistukarien edo ozenen kontsonante homorganikoen aurkako erregelak bezala (zin-hets-i > sinetsi), hainbat bokal asimilaziok bezala (hazkor > hazkar), aurrizkien eta erreduplikazioen disfuntzionalizazioak legez (*gi-zen, *ze-zen > gizen, zezen), beharbada azentuaren aldaketaren gisara (akhér > ákher), etab.— erroen forma kanoniko zaharraren bilakabidearen lekukotasuna ematen digu. Lehengo CVC gero hVCVC, hVCVV, hVCVVn, etab., bihurtzen zaigu, h- horren ezkerreratzeak eta bokal asimilazioak aurrizkiaren (cf. hara- < *e-ra-CVC-) edo bigarren erroaren ikonizitate guztia galdu eta lehengo erro monosilabikoa bisilabiko (eta inoiz are hiru silabako) bilakatuaz.
49(35). Aldaketa fonologiko hauek, bada, aldaketa morfologiko nabarmenak dakartzate berarekin : batetik tamainarekikoa eta kontu hau ez da garrantzi gabekoa (cf. Lakarra 2005, 2006a) hizkuntzaren tipologia orokorrerako ere ; bestetik kategoriari dagokiona, lehengo hainbat aditz izen edo adjektibo bihurtuaz : Ad. *lin, *ban, *don > Iz. herio, hedoi, Adj. hebain.
50(36). Aldaketak larriak direlarik hitz hasieran, ez dira txikiak barnean ere : -n- > -h- bihurketa gehi ezkerreratzeak, gutxienekoan hiatoak utziko dizkigu (herio), usu diptongoak (hodei), kontrakzioak (haroa- > hara-) eta horiek guztiak gehi -n ere bai inoiz : hebain, hagin, haran, etab. Ez da zeresanik erro zaharraren lehenagoko eskubiko muga erabat ahuldua ateratzen dela, atzizki zaharrekiko etenak ezabatuaz, silabifikazioa aldatuaz, etab.
- 46 Beste hainbat hitzetan (nigar, iztar, bizar...) ezkerreko silabako kodatik eskubikora jauzi egiten (...)
51(37). Hemen ere ondorioak ez dira soilik fonetikoak : atzizkien desfuntzionalizazioak eta erroen eskubirako hedadurak dakuskigu, ezker aldean bezalatsu. Eskubirantz, hori bai, ez da h mugitzen dena, -n- baizik : hagin, habuin, hebain, haran, etab.46
- 47 Guiter (1989)-tik hartzen dut ondoko kronologia; bada zereginik, jakina, bai horko zulo ikaragarri (...)
52(38). Ezinbestean, hainbat lotura morfologiko, morfofonologiko eta fonologiko dituzten *h3 > h1 eta *h2 > h1 erregela hauek badukete zeresanik hain beharrezko den eta hain gutxi ezagutzen dugun euskal hotsen kronologian ere.47 Lakarra (2006c)-n ezarri nuen taula labur bat aditz erro baten (*din/*lin) aldaketa eta hedaduran ziren zenbait hots aldaketa bilduaz, baina bestelakotan sartu gabe :
53(39). Oraingoan ere ez dut aukerarik merezi bezalako kronologia zabal eta sakonik eraikitzen saiatzeko (ik. Lakarra 2007c) ; alabaina, eginkizun hain premiazko horretarako lanabes gisa bildu nahi izan ditut, bederen, orain arte aurkitu hots aldaketa guztiak :
a) -n- > -h- ;
b) h2 > h1 ;
c) h3 > h2 ;
d) h – h > ø- h
e) h3 > h1 ;
f) -r... -r > ø...-r ;
g) b- > ø- ;
h) -l- > -r- ;
i) o – ei > e – oi ;
j) -r > -ø ;
k) e – au > eu – a ;
l) -n- > -n ;
ll) ue > ui ;
m) r – d > r – n ;
|
n) a – o > o – a ;
o) oa > a ;
p) ao > o ;
q) ø g ;
r) -iu > -i ;
rr) k- > -ø ;
s) n- > -n ;
t) d – n > n – n ;
u) pt > ut ;
v) t – t > t – n ;
w) r – n > n – r ;
x) rn > R ;
y) ea > e ;
z) ea > a ;
|
54(40). Nabarmena da, zailtasunak zailtasun, aurreko datuek —eta oraingoa bezalako beste saio batzuetarik atereak— eman ahal digutela laguntzarik noizbait euskal hots aldaketen kronologiaz, kronologia erlatiboaz bereziki, berariaz jardun dezagunean. Esaterako, garbi dago -n- > -h- batek ahalbidetzen duela *h2 > h1 edo *h3 > h1, aldaketa-katearen eskubiko parteari dagokionez ; ezkerrekoan, berezko hutsunerik ez bada, sortu egin behar hor h- pausatu aitzin : halabeharrez, bada, *b- > ø- edo *k- > ø- *h3 > h1 edo *h2 > h1 baino lehenagoko izan behar : *bor-gen-i > hogei, *kaninu > hagin. Hedoi edo hogei edo hebain dugularik, *h3 > h1 erroaren ezkerreko ahostunen erorketa baino lehen eman da baina ez, ordea, aurrizkiko *-d- > -ø- eta *eV- > jV- baino lehen : horregatik dugu jaio eta ez **he-da-i-o (cf. he-ri-o).
55(41). *h...h > ø...h (hilherri > ilherri) ere *h3 > h1 baino zaharrago dela dirudi ; honela azaldu ahal genuke hur- > *huh > uh- > i-/u- baina hidoi, hibai / idor, ibai (cf. §36). Aldiz, *h2 > h1 (heuskara, hezur < *enuskara, *enazur) bata eta bestea baino zaharragoa bide da, ez baita horiek jazo ondoren agertzen ; cf. ehun < *hen-hun (ez **heun), ahur < palmu *barmu *øarnu > *anur > ahur (ez **haur / haur < *ha(n)bur), aho < *han-non *hano > *haho > aho (ez **hao).
56(42). Itxuraz, *-nr- > -rr- soilik *Vda-ra- > *-Vnara- > *-Vânra- (cf. harro, herri, herro) ondoren baino ezin gerta liteke eta -d- > -n- hori, aldiz, -n- > -h- baino lehenago adibide hauexek erakutsi bezala ; -l- > -r- ere -n- -r- horren aurrean jarri aurretik, bestela ez baikenuen hortik -rr- lortuko (cf. jarrugi). -n zenbaitek pairatu metatesia (offende > *obeden), d – n > n – n asimilazioa eta -n- > -h- (eta, beraz, *h3 > h1, *h2 > h1 baino lehen), etab.
- 48 “Zergatik hauetan ez da *h2 > h1 gertatzen? Bokalen tinbrearekin zerikusirik ote?” galdetzen dit R (...)
- 49 8. oharrean esan bezala, Mitxelenak berak ematen du harroka edo hezkabia-ren hh- horien azalpena.
57(43). Lan honetan, funtsean, hasierako zenbait h-dun hitzen etimologiak (pare bat dozenarenak edo) ikertu ditugu, horien bitartez hedatua den analisiaz oso bestelakoa garatzen joateko asmoz, hitz hasiera zaharretako fenomenoen azterketaren eta alderdi horren egitura eta kronologiaren barnean. h- horiek ez dira “arrazoirik gabe erantsiak” edo “etimologiaz kontrakoak” esan izan den bezala (§ II), baizik eta barneragotik, dela bigarren silabaren hasieran (*h2), dela hirugarrenarenean (*h3), ziren hasperen bilakatu eta horra (h1) heldu diren *-n- zahar batzuk ditugu (§ III) ; hots, Mitxelenaren / h / etimologiko sailetarik lehendabizikoaren (*-n- > -h-) adibide garbiak dira, ahate, ohore, ahal edo ohol bezalaxe,48 nahiz eta —hauek ez legez— ezkerreratze erregela bat ezarri zaien ondoren. Horrenbestez, harea ez eze habuin, hagin, hautatu eta hogen-ek ere h- horiei dagokienez (eta behin baino gehiagotan gainerako soinuetan ere) azalpen egokiagoa jasotzen dute, lehenagoko halabehar hutsean gelditu gabe. Lehen gutxi baziren “h- ez-etimologikoak” orain harma eta are mailegu eskutada txikiagoa baino ez da gelditzen.49
58(44). Aurreko ikerketen akatsik larriena beren lana “h- erantsi” hori luketen mailegu zenbaitetara mugatzea izan da ; nabarmena da, batetik, esparru horretan ia ezinezko zela bestelako azalpenik, ez bada “euskaraz jatorriko hizkuntzan ez bezalako h- dute hitzok” ia tautologikoa. Baina, bestetik, harea-ren egitura bera edo bertsua dute edo izan dute herio, hodei, hogei zein hebain, higuin eta are haran eta hara-gi edo heura-gi-k, orain arte harekin eta gainerako maileguekin batera ikertu ez diren arren ; nola aipatuko ere hitz zaharrago hauek, jakina, artean horien etimologiaz ezer ezagutu ez ezagutzeko asmo nahiz biderik gabe ? Gabezia hau, ordea, ikertzailearena da, ez ikergaiarena.
59(45). IV-V. ataletan, hurrenez hurren, *h3 > h1 eta *h2 > h1 erregelen adibide mordoa erantsi dut, dela maileguetarik, dela jatorrizko lexikotik ; horietan guztietan jatorrizko *-n- edo gero (asimilazioz, esaterako) -n- (eta -h-) bilakatu den beste hots bat aurkitu dugu. § VI.ean hVCVn egituran bezala, herro, harro eta herri-n h- barneko -n- batetik (ez nahita nahiez *-n- batetik) sortu dela ; hots berak, jatorrizko kokagunetik eskubiratuaz, -nr- taldea osatu eta horko -rr- sortzen laguntzen du.
60(46). Aurreko datuen eta arrazoien indargarri, h- “etimologikoa” dela erakusteko berri bat gehitzen da § VII.ean : ezker parte berbera duten lau hitzetarik (ibar, hibai, idor, hidoi) bik h- du eta ø- beste biek, ezinbestean ezker muturreko hasperena hitzon bigarren zatitik abiatuaz baino ezin azal litekeelarik. Hasperen hori eskubitatik mugitu den lehenagoko *-n- baten hondarra dugu bi kasuetan, gertakari honek goikoetan ere ber gauza gertatu dela iradokiaz.
61(47). § VIII.ean ez hitz hasierako baizik eta Mitxelenaren ustez diptongo ondoko “h ez etimologiko, hedatu” zenbait aztertu dugu : aiher, oiher, eihar ; alabaina, horietan erantsia ezer izatekotan -i- edo e- dugu, baina ez -h-, hau orain ere sudurkari zahar batetik aterea delarik. Bidenabar, analisi honek Lakarra (2002b)-ko sahets < *sa-her-tz azalpena indartzen du, saihets aldaeraren modernotasuna (morfologiak bezalaxe, cf. sa-bel, sa-kon, sa-mur, sa-min) segurutzat emanaz. -Vih- eredu osoarentzat (oihan, aihen, auhen, oihal, oihu...) balio duen edo ez hemengo azalpenak ondoko ikerketetan ikusi beharko.
62(48). / h /-aren ezkerreratzearen —eta -n-, -r- (> -R-) eskubiratzearen— bitartez erro zahar monosilabikoen forma kanonikoa erabat aldatzen da, bisilabo eta trisilaboak sortuaz, barneko morfema etenak hautsiz eta bestelako tamaina eta itxura hartuaz : lehenagoko gramatikako morfema horiek desfuntzionalizatu, higatu eta fosildu egiten dira, erro berri (usuenik zabalagoek) bere barnean hartuaz : cf. *e-da-din-o > jaio, *e-lin-o > herio, etab. Ondorioz, esanahiaren lexikalizazioa eta kategoria aldaketak datoz hortik eta lehenagoko hitz-familiak hausten eta desagertzen dira.
63(49). Hasperenaren ezkerrerako mugimenduak alderdi horren egitura eta aldaketen kronologia aztertzen laguntzen gaitu ; esanguratsua da gertatu diren eta ez diren erorketa eta aldaketei buruz *h3 > h2 maileguetan baino ez izana ere. § X.ean noizbait garatu nahi genukeen hots-aldaketen kronologiarako lanabes gisa biltzen ditugu aurreko ataletan proposatu ditugun guztiak. Badirudi lehen aldaketa larriak erroaren ezker aldean eta aurrizkietan (b-, k- > ø- ; -d1- > ø-, esaterako) eman direla eta soilik gero eskubiko partean (C2 > -ø, -n- > -n, etab.) : *edadino > *jadiho (> jaio) ez *hedadio, eta, nolanahi ere, oso berandu aditz-erroetako -d2- eta gainerako ahostunena.
64(50). Azkenik, gure lanetik ezer garbi(egi)rik aterako ez balitz ere, nago hitz zaharren ezkerreko partearen azterketa artean baino korapilotsuago bezain interesgarriago bilakatu zaigula, dela fonologia zaharraren, dela morfologia zaharraren aldetik. Itxadoten dut lan honek laguntzea benetan diren arazo eta ikerketa aukerak argitzen eta erakartzea etorkizun (eta beharrezko) diren berriak.