1Sasoi oneko dagozkigu Euskal Filologia eta, zehazki, ediziogintza. Azken bost urteon, Lazarragaren (Bilbao & al. 2010), Materraren (Ariztimuño & al. 2015), eta Bizkai-Arabetako zenbait testuren (Ulibarri 2010, 2015) edizio kritikoak argitaratu dira, lekukotasun mardul eta garrantzitsuenetara mugatuz gero (asko xxi. mendeon berton idoroak, gainera). Areago, berriki beste testu aski ezagun eta aztertu batek (apika gramatikaren aldetik behar baino gutxiago) eman digu poztasuna : Axular handiaren Gerok, Urgell 2015-ek txukun paratua.
2Esan beharrik ez da hizkuntzaren historiaren ezagutzarako edizio on batek dakarzkeen onurak. Esate baterako, Lazarragaren testua hain da berezia, ezen bere horretan ere baduen garrantzia (cf., aitzitik, Urkizu 2004) ; aldiz, Materraren testuak, ezaguna izanagatik, edizio lanaren behar gorria zuela ezin uka daiteke (are lehen edizioko alea zorionez aurkitu baino lehen ere). Orobat esan daiteke Ulibarrik bere doktoretza-tesian aurkezturiko sermoi-sortaz : egilearen trebetasun filologikorik gabe, inor gutxi jabetuko zen haietan lekukotua den hizkeraren berezitasunaz eta garrantziaz. Azkenik, Urgell 2015-ek hitzaurrean zein oharretan nabarmendu eta iradokitzen dituenek, nahiz eta hizkuntzaren berariazko azterketan sartu ez, aztergai berrietarako ildoak irekitzen ahal dizkiote filologo-hizkuntzalari arretatsuari.
3Hain zuzen ere, iruzkin haietarik (eta beraiei esker) abiatu nintzen artikulu honetan aurkeztu nahi dudana aztertzera. Labur esanda, Urgellek espresuki aipatu baina haren gaineko iritzi lausoa eskaintzen duen ezaugarri bati buruz ari naiz, hots, delako -(k)aio atzizkiaz ; ikertzailearen hitzak hartuaz :
(i)
|
a. “ahalerazko -(k)aio atzizkia (325-34 testu-oh.)” (Urgell 2015 : XXIX ; Axularren arkaismoak zerrendatzean).
|
|
b. “ezin demaiot [Ahalera vs. subjuntiboa : demola (178-30), demogula (157-22). Oposaketa bera aurkitzen dugu *ezan-en, adibidez : ziazaion (160-24/25) vs. ziazon (328-1). Horrela edo bestela, -(k)aio ilun honexekin (eta ez -ke-rekin) markatuta daude hainbat aditzen ahalerazko formak : zerauzkaion (15-2), lekidikaio (20-30), dadukaio (68-31), zitzaikaion (75-5) eta ezpaineraukaio (109-10).” (Urgell 2015 : 325-34 testu oharra ; letrakera lodia nirea da).
|
- 1 Irakurleak artikulu honen amaierako Eranskinean aurkituko du Axularren eta besteen lekukotza osoa a (...)
4Analisi sakonagoei ekin aurretik, egoki iritzi diot ikerlan honetarako erabili dudan corpusaren aurkezpen orokor bat egiteari, ondoren datorrena kokatu eta hobeto uler dadin : lehenik (§2.1), Axularren Geroko adibide hautatu batzuk azalduko ditut ;1 bigarrenik (§2.2), Axularrez gain ezaugarri bera(k) erakusten d(it)u(z)ten beste autore eta testu zaharretako lekukotasunak azalduko ditut ; azkenik (§2.3), corpusaren osaerari buruzko zenbait argigarri emango dut, datuen gaineko iruzkin orokor batzuekin batera. Analisia zertxobait aurreratuz, esan behar dut ez natorrela guztiz bat Urgelli bere analisitik edizio kritikoan isuri zaizkion zertzeladetako batzuekin, eta beharbada horren ondorio dela nire corpusean jaso ditudan Axularren adibide batzuk hark halakotzat identifikatu ez izana.
5Bestalde, adizkion “itzulpena” beti modu berean egin dudan arren (Euskara Batuko -ke-dun formen bidez), kontuan har bedi morfema horrek orobat izan ditzakeela ahalera nahiz geroaldi eta apodosi adierak (ik. §2.3).
6Azpiatal honetako (eta oro har Eranskineko) adibideak Urgell 2015-etik atereak dira (Aresti 1971 baliatuaz aditz forma guztiak aurkitzeko). Hortaz, grafia gaurkotuan eta, parentesi artean, edizio horretako orri-lerroen zenbakuntzarekin ematen ditut.
7Urgellek aipatzen duen “atzizki” (ia) edo bukaera honekiko formak bi multzotan sailkatu ditut : batetik, -kaio osoa erakusten dutenak (§2.1.1) ; bestetik, herskaririk gabeko “aldaera” daukatenak (§2.1.2). Alabaina, Axularrek baditu -o ordez (hots, 3. pertsona singularraren ordez) 1., 2. eta 3. pertsona pluralarekiko komunztadura erakusten duten adizkiak ere (§2.1.3).
- 2 Konbentzioari men egin badiot ere, berriro aldarrikatu nahi dut (ik. Ariztimuño 2015a : 68, 38. oin (...)
8Amaiera hau hartzen dute beti *eradun2 (2), -kidi- (10, 20), eduki (21) eta izan (23) aditzek, noiz eta datibo-komunztadurarekin -ke-ren balioetako bat adierazten baitute (lekat bedi eduki ; ik. §3) :
(2)
|
leraukaio ‘lioke’ (96-3) : “Pintatzaile batek egin baleza imajina eder bat alde guztiz konplitua eta abantailatua : <172> imajina hark, baldin ezagutzarik balu, nori lehenik behatu behar othe leraukaio ?”
|
(10)
|
dakidikaio ‘dakioke’ (97-38) : “Eta hil ezpadadi ere, zer ahal daidike zahartzean, adin flako hartan ? Eta orduko ongi egitea zer balia ahal dakidikaio ?”
|
(20)
|
zekidikaion ‘zekiokeen’ (290-28) : “Eta etzituen behin ere egin, Natan profeta mehatxatzera eta eranzute egitera ethor zekidikaion arteino.”
|
(21)
|
dadukaio ‘daukake’ (68-31) : “Ez eta, beraz, Jainkoak ere, bekhatuen neurria bethez gero, ezin dadukaio, bere justiziaren arauaz, bere kolera agertu gabe.”
|
(23)
|
litzaikaion ‘litzaiokeen’ (181-18) : “Eta manatu ere, ez noiznahi <331> den, baina bere azken finean, batbederari den hitzik ttipiena ere bihotzean barrena sarthu behar litzaikaion denboran.”
|
9Hasteko, ez dago arrazoirik bukaeratzat -aio osoa hartzeko (ez bada -kaio-ren aldaeratzat jotzea, argudiaketa zirkularrean erortzeko arriskuaz), -a- hori *ezan (30, 37, 56) eta eman (60) aditzen erroei egotz baitakieke. Bestalde, -kaio amaieradunak bezala, hauek ere -ke-dun gisa darabiltza Axularrek, baina itxura batean horretarako morfema berezirik gabe (baldin i datibo ikurtzat hartzen badugu ; ikus §3.3.1 beste azalpen posible baterako) :
- 3 Aldiz, lemake ‘emango luke/lioke ?’ (282-22) : “Eta deabruak bekhatuari emaiten dioen enganamenduzk (...)
(30)
|
ziniazaio ‘zeniezaioke’ (275-7) : “Erran bazeneza : « Hegaztina haur trabatzen eta kargatzen dute bere hegalek » eta, urrikaldurik, edeki baziniatzo, kalte gehiago egin ziniazaio, probetxu baino.”
|
(37)
|
diazaio ‘diezaioke’ (19-32) : “Iguzkiak arrazoinekin erran ahal diazaio beranduraino ohean datzanari : « Zerk aratza hor alfer-nagia ? (…)”
|
(56)
|
eztiazaio ‘ez diezaioke’ (239-6) : “Konzientziak ez aita sainduri, ez enperadoreri, ez erregeri, eta ez munduan den bertze presunari, eztiazaio barkha.”
|
(60)
|
demaiot ‘eman diezaioket’ (325-34) : “(...) ezin demaiot bertzeri atxakiarik, neurk neure burua galdu dut ».”3
|
- 4 Urgell 2015-en bizpahiru aldiz aipatzen dira halakoak, eta zeharka -(k)aio “atzizkiaren” aferarekin (...)
10Nahiz eta Urgell 2015-ek honen argi adierazi ez, badira -gu, -zu eta -e (hek) pertsonekiko adizki zeinetan -i : -ø oposaketa morfologikoa ikusten den, nola diazaion vs diazon (< *diazaon) bikotean.4 Zehazki, *eradun eta -kidi-ren forma bana (5, 18) eta *ezan erroko bi (32, 33) komunztatzen dira 3. pertsona pluralarekin ; aldiz, soilik *ezan-etiko adibide batzuk daude non komunztadura 2. pertsona pluralari (34-36, 52-53) edo 1. pertsona pluralari (59) dagokien. Azken horien erakusgarri, adibide bakarra jarriko dut (34), eta -i gabeko batekin (34b) erkatuko, hauetan ere oposaketa berbera dela agerian uzte aldera :
(34)
|
liazaizute ‘liezazukete’ (166-12) : “Zeure etsaiek anhitz bidegabe egiten deratzute, eta ikhusteintu Jainkoak bidegabe hek, badakizki, eta nahi balu ez liazaizute halakorik egin, debeka litzake : ordea, eztu debekatzen.”
|
(34b)
|
liazazuten ‘liezazuten’ (262) : Eta, baldin erraiten ditutzun hitz ergel guztietan, dei bazeneza errege bat edo jaun handi bat lekhuko, merezi bazenduke eman liazazuten edozein gaztigu,
|
11Orain artekoan Urgellek idorotako Axularren aditz-morfologiako berezitasun bat (bi, nola begiratzen den) izan bada hizpide, azpiatal honetan ezaugarri bera beste autore batzuen lekukotasunetan ere aurki daitekeela erakutsi nahi dut (kronologiaren eta atzizkiaren arabera sailkaturik aurkezten ditut adibideak). Horrela, Axularren idiolektoaren bitxikeria bat baino gehiago dela ikusiko dugu ; areago, ekialdeko hizkeretan aski hedatua eta, agian (RSeko lekukotasuna lagun), euskara orokorrekoa ere izan zitekeela pentsa liteke. Hartara, datibo-komunztaduraren (eta zehazki datibo ikurraren) historiari eta adizkien DAMen (denbora-aspektu-moduen) garapenari argi egiteko erabil genezake aztergai den gertakaria.
12Etxepare (1545)
(61)
|
eztemayo ‘ez dio emango’ (I, 148) : “Ordu hartan afer date hari apellacia / Harc ehori eztemayo oren vaten epphia”.
|
13Jabetzen naiz adibide honen lausoaz. Testuingurua zabaldu eta ahapaldiko azken bi lerroei so egiten badiegu (“Ecetare estimacen chipia ez handia / Batvederac egarrico orduyan vere haxia.”), eztemayo adizkia estimacen aditz-izenarekin batera jarri behar dela pentsa dezake batek, orainaldi orokor gisa (ikus §3.1-en Lafonen iruzkina). Hala ere, ez dut uste batak bestea nahitaez ukatzen duenik. Aitzitik, “oren vaten epphia” ez bide da bizialdiko edozein uneri lotu beharreko esapidea, azken orduari baizik. Hortaz, ieyncoari ordu hartan apelatzea alferrik izango den bezala, hark inori “ordu estrarik” emango ez diola baieztatzen dela esango nuke ; geroaldian, beraz. Areago, ez litzateke lekukotasun bakarra non “geroaldiko” forma batek orainaldi orokor gisa jokatzen duen (irakurketa hori nahiago badugu), maiz aurreko baldintza edo, kasu honetan bezala, denborazko erreferentzia baten menpe (cf. Oih. 658 Oihal ona kutxan dagoela sal daite ~ RS 541 Ojal ona huchan saldu doa). Horrez gain, erka bitez forma hori eta “Fama gayciq eztemala lagunari falsuqui” (ustez datibo gabea), nola arestiko Axularren demaiot : lemake.
14Leizarraga (1571)
15Etxepareren adibidea gorabehera, argiago da Leizarragaren bi hauek zerbait adierazten ari zaizkigula, orain artean, dakidala, inork arreta berezirik eskaini izan ez dien arren (ikus §3.1-en Mounole 2011-ko salbuespenaz). Hemen proposatzen den irakurketaren indargarri, Salaberri 2014 : 42 hh.-k Leizarragaren itzulpenaren iturburu bakartzat proposatzen duen Bonnefoy-ren 1563ko Testamentu Berriko testu-zatiak dakartzat (62b, 63b) ; haietan kausituko du irakurleak Leizarragak euskaraz adierazi nahi izan zuena :
- 5 Elizen arteko Bibliak egun ere honela ematen du : “eta bere garaian fruitua emango dioten beste nek (...)
(62)
|
cieçoyon ‘ziezaiokeen’ (Mt 22, 46) : “Eta nehorc ecin ihardets cieçoyon hitzic : (...)”.
|
(62b)
|
“Et nul ne luy pouuoit respondre vn mot , (...)”.
|
(63)
|
dietzoyoten ‘diezazkioketen’ (Mt 21, 41) : “(...) eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen.”
|
(63b)
|
“& loera sa vigne à d’autres laboureurs , qui luy rendront les fruits en leurs saisons”.5
|
- 6 Ikusiko dugunez, Zulaikak Schuchardtengandik jasotako azalpena ere ez da egokia : “Ohart *EZANen er (...)
16Nahiz eta Zulaika 1998-k bi adizkiok “KE gabekoen” tauletan sartu zituen (lehena, cieçon-ekin batera [472] ; bigarrena, cietzoten-en orainaldiko kidetzat [473]), adieraz bederen lekuz kanpo daude hor.6 Beharbada (62)-koa ez da horren agerikoa, ezin partikulak lagundurik doalako. Nolanahi ere, kontuan har bedi Leizarragagan -ke gabeko *ezan-en adizki hirupertsonalek, ez eta formaz eta adieraz -ke-dun direnek, ez dutela inoiz i hori hartzen. Hau da, ez bide dira halabeharrez i-dun adizki bakanok aldi berean -ke-dunen balio berekoak (testuinguruan bederen).
17Refranes y Sentencias (1596)
(64)
|
lemayo ‘emango lioke’ (284) : “Aramayo, dabenac ez lemayo. A Aramayona, quiê la tiene no la daría.”
|
18Aurretik aipaturiko ekialdeko autoreen kasuan bezala, oro har, Refranes y Sentencias bildumako atsotitzetan -i gabeko formak aurkitzen ditugu adizki datibodunetan. Hemengo honekin batera, 25. errefrauko emayoc litzateke datibo-ikurrarekiko kasu bakarra ; hain zuzen ere, azken hori, hemen aztergai dudana ez bezala, RSeko testu nagusiaz besteko hizkera batekotzat hartzeko arrazoiak ikusi zituen Lakarrak 1996 : 257 (ikus §3.1).
19Hemendik aurrerakoek ahalera adiera dute, salbu eta Oihenarten (68) dezakeio ‘diezaioke’ geroaldikoak :
- 7 Cf. “Çortci-garrena, nehori falseriaric erauz ez-tiaçogula.” (Materra 1623 : 102).
20Materra (1617, 1623)7
(65)
|
baitiaçaiogu ‘baitiezaiokegu’ (1617 : 85) : “Eduquitcen du laburzqui cer-ere galdeguin ahal bai-tiaçaiogu Iaincoari, (...)” = 1623 : 86-87 : “(...) eduquitcen // du bere baithan laburzqui cer ere galdeguin ahal baitiaçayogu Iaincoari, (...)”
|
(66)
|
diaçaiçut ‘diezazuket’ (1623 : 279) : “Baiña cer eman ahal diaçaiçut nic çuri hunen amorio handiaren ordain ?”
|
- 8 Cf. “Hirurgarren bihi chehean othoiztuco duçu ofreci diaçon çure Borondatea Espiritu Sainduari çu h (...)
21Haranburu (1635)8
(67)
|
diaçaio ‘diezaioke’ (405) : “Bitarteco on batec hainitz daidi, credita duenac hainitz irabaz diaçaio beharrean dagoen bati, (...)”
|
- 9 Oihenartek ez darabil *ezan-en N-N-N forma gehiago, baina cf. emak ‘emaiok’ bera.
22Oihenart (1657 ; atsotitzak)9
(68)
|
dezaian ‘diezaakeen’ (578) : “Emak eure xahala gogo onkara, gora ahal dezaianari azkarrara. Baille ton veau de bonne grâce à celui qui pût te l’enlever par force.”
|
(69)
|
dezakeio ‘diezaioke’ (94) : “Bere nahiz eri denari nork bilha dezakeio osagarri ? Qui se voudra mettre en peine de procurer la santé à celui qui est malade pour son plaisir ?”
|
- 10 Baldin eta jatorrizko huts edo transkripzioko erratak ez badira bederen (Floristán Imízcoz 1993-koa (...)
23Urthubiako Anderearen gutunak (ca. 1598)10
(70)
|
nizacoye ‘niezaioke’ (20 : 1) : “Jauna : orandic ezcin gastiga nizacoye zure senoriary cer quantitate mercaduria / dens, (...)”
|
(71)
|
niazacoyo ‘niezaioke’ (20 : 6) : “Inglesen berriric ezin gastiga niazacoyo zure / senoriary, (...)”
|
- 11 Ez da beste i-dun adizkirik ; esaterako, deçéçu ‘iezaiezu’ darabil Voltoirek 1620 : 163.
24Voltoire (ca. 1620)11
(72)
|
dezaqueyo ‘diezaioke’ (150) : “Iaincoa lagû duenary nihorq eçin qualteriq eguin deçaqueyo.”
|
25Pouvreau (1892 [ca. 1648-1659], 1664)
(73)
|
dakidikeien ‘dakiekeen’ (1892 [ca. 1648-1659] : 63) : “(…) halaber gizonak erakhartzen ditu loriara halako ordenanza batez non hartarakotz hel dakidikeien guzia gertatzen eta kausitzen baita haren Iainkozko predestinazionearen azpian.”
|
(74)
|
gakidiskeie ‘gakizkieke’ (1664 : 23) : “(...) ezin egin dezakegu ordea hek ikusten ezpaditugu, ezin ere garai gakidiskeie buruz buru hari ezpagara (...)”
|
26Orokortasunetarik hasiaz, corpusak bi zati nagusi dituela nabarmendu daiteke : batetik, Axularren lekukotasun oparoa dugu ; bestetik, beste autore eta testuetan idoro ahalako adibide sorta. Kopuruan ez ezik, erro aniztasunari eta aztergai den amaieraren formari dagokionez ere argi ikusten da Axularren berezitasuna : berak baizik ez du erabiltzen -kai aldaera, eta bera da *eradun, eduki eta izan aditzekin ere darabilen bakarra (1. taula). Hala, ez da erraz asmatzen zergatia. Baldin berrikuntza bat bada, zer dela-eta ez dugu beste inon eta gerora gehiago aurkitzen ? Aldiz, arkaismoa bada, zergatik ez da lehenago eta ugariago ageri ? Testuak sakonki eta xeheki arakatuz gero, baliteke adibide baliotsu gehiago azaleratzea (cf. Leizarragaren adizki parea).
27Nolanahi ere, ezaugarriaren eremu geografikoa zehazteko zenbait datu har daitezke kontuan. Alde batetik, agerpen gehienak Lapurdikoak dira, hegoaldekoak batik bat (Urthubia, Axular, Materra, Haranburu, Voltoire ; hots, Urruña-Sara-Ainhoa ardatzean) ; orobat izan litezke Oihenartenak, gogoan badugu haren lapurterarako jaidura. Beste alde batetik, baxenafarreraren inguruko Leizarraga (cf. Camino 2008) eta ber-bertako Etxepare ditugu. Azkenik, RSetako etsenplu bat ere ekarri dut hona, zeina, auziaren alderdi guztiak argitzeko baliatzen ez bazaigu ere, ezaugarri erkide eta zaharra delako bermea baitateke.
- 12 Laburdurak : Ax = Axular (1643 ; Urgell 2015-etik), RS = Refranes y Sentencias (1596 ; Lakarra 1996 (...)
- 13 Dagoeneko azaldu denez, Urgell 2015-en -(k)aio aipatzen da atzizkitzat (hots, -kaio eta -aio ustezk (...)
28Horiek horrela, honako bi taula hauetan ikus daitezke kopuruak autore/testuen12 eta DAMen arabera banaturik, atzizki13 eta aditz ezberdinak ere bereiziz :
Atzizkia
|
Aditza
|
Autorea/Testua
|
Ax
|
RS
|
Etxep
|
Leiz
|
Mat
|
Har
|
Oih
|
Ur
|
Vol
|
Pouv
|
-kai/-kei
|
-kidi-
|
13+2
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
5
|
*eradun
|
5
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
eduki
|
2
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
izan
|
2
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
*ezan
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
-
|
1
|
2
|
1
|
-
|
-i
|
35
|
-
|
-
|
2
|
2
|
1
|
1
|
-
|
-
|
-
|
eman
|
1
|
1
|
1
|
-
|
-
|
-
|
1
|
-
|
|
-
|
1. taula : lekukotasun guztiak, autoreka.
Atzizkia
|
Aditza
|
DAM
|
Geroaldia
|
Ahalera
|
Apodosia
|
Orotara
|
-kai/-kei
|
-kidi-
|
2
|
9+2 (5)
|
2
|
15 (20)
|
*eradun
|
-
|
-
|
5
|
5
|
eduki
|
1
|
1
|
-
|
2
|
izan
|
1
|
-
|
1
|
2
|
*ezan
|
- (1)
|
- (3)
|
-
|
- (4)
|
Guztira
|
4 (5)
|
12 (20)
|
8
|
24 (33)
|
-i
|
*ezan
|
5 (1)
|
18 (5)
|
12
|
35 (41)
|
eman
|
- (2)
|
1
|
- (1)
|
1 (4)
|
Guztira
|
5 (8)
|
19 (24)
|
12 (13)
|
36 (45)
|
Orotara
|
9 (13)
|
31 (44)
|
20 (21)
|
60 (78)
|
2. taula : Axularren lekukotasunak (gainerakoenak parentesi artean gehiturik), DAMka.
29Ezer nabarmentzekotan, eta soilik Axularren datuak kontuan harturik, -kidi- eta *ezan erroen nagusitasuna aipatu behar da lehenik (guztien % 83) : logikoa, horiek izanik indikatiboz kanpoko aditzak beste ororen gainetik. Areago, -kidi- erroa izan bipertsonalarekiko banaketa osagarrian denez, eta *ezan hirupertsonala *eradun-ekikoan, noiz batzuk eta noiz besteak agertzen diren behatzea interesgarria dateke. A priori, soilik izan-ek eta *eradun-ek bete lezakete aditz nagusi funtzioa. Hain zuzen ere, adibideei so egiten badiegu, ikusiko dugu ezen lehena behar izan (23) eta gogora izan [+burutu] (24) lokuzioetan darabilela Axularrek (egun laguntzaile gisakotzat ditugun arren, euskara arkaiko eta zaharrean oraindik aditz nagusi izaera gordetzen zuten, hein batean behinik behin). Bigarrenari dagokionez, halaber, bost adibideetarik lautan behar *eradun (2, 5) eta nahi *eradun (3, 4) lokuzioetan darabil ; bestean (1), ordea, erresultatibo kutsua gordetzen duen perifrasi bateko aditz jokatua da, izaera gordetzailekoa hau ere (egun “eman(ak) izango zizkion”-edo esango genukeena, pace Villasante 1977 ; cf. Mounole 2011 : 113-114).
- 14 Haranbururen diazaio (67) ere partikularik gabeko ahalera dirudi, ordea egin liteke bestelako inter (...)
30Bestalde, DAMen erabilera orokorrean ere badira aldeak (2. Taula) : geroaldia da adibide gutxien biltzen dituena, apodosia da kopurutan hurrena, eta ahalerak du gehienik. Azken horri dagokionez, baina, esan beharra dago gehienetan (Axularren adibideen % 90etan) ahal edo ezin partikulek lagundurik osatzen dela ; are soilik perpaus nagusietako ahalera positiboak kontuan harturik ere : ia % 85etan. Salbuespen bakarrak gertha dakidikaio(-) (11, 15), eta utz arazi diazaio (54) dira ; azkena zalantzazkoa, geroalditzat ere har bailiteke, nire ustez.14
- 15 Egiazki (20)-koa ez da (iraganeko) geroaldia huts-hutsik ; zutabe horretan kokatu dut beste hoberik (...)
31Nolanahi ere den, eta laburbiltzeko, Urgell 2015-en -(k)aio atzizkiduntzat jotzen diren adizkiek -ke-dunen funtzio-kate bera besarkatzen dute : ahaleratik (8-18, 21, 37-54, 60, 62, 65-68, 70-77), apodosiraino (1-7, 23, 25-36, 64), geroalditik igarota (19-20,15 22, 24, 55-59, 61, 63, 69, 78).
32Amaitzeko, hauxe da adizkiok gordetzen duten beste bereizgarri bat, zeinaren zehaztasunak eta inplikazioak hurrengo atalean zehar azalduko ditudan : (ia) guztiek daukate datibo-komunztadura.
33Orainokoan, Urgell 2015-en identifikaturiko ezaugarria zehatzago azaldu dut, Axularren beraren adibide gehiago emanez eta beste autore batzuen lekukotzetara zabalduaz. Jarraian, bada, orain arte axaletik edo soil iradokiz azaldutakoetan sakonduko dut, aditz-amaiera berezi honen jatorria argitzeko.
34Hasteko, adibideetan eta haien sailkapenean zein iruzkinetan ikus zitekeenez, nire ustez argi dago ezin dela hitz egin -(k)aio atzizki bakar eta bakun batez ; hots, ez da -kaio eta -aio aldaerak lituzkeen atzizkirik. Batetik, -aio-ren kasuan, -io litzateke benetako forma, -a aditz-erroei baitagokie (*ezan, eman). Areago, bai berorren eta bai -kaio-ren amaierako -o, jatorrian bederen, hirugarren pertsona singularrari dagokio. Hortaz, -kai eta -i atzizkiak ditugula esan daiteke (eta halaxe adierazi ditut Eranskinean, arestiko tauletan bezala) ; gainera, lehenbizikoa -ka-i banatzea izan daiteke egiantzekoena (ikus §3.2. -ka-ren gainean). Hala ere, horrek ez bide dakar baitezpada hondar -i biak morfema bera izatea (ikus §3.3). Nolanahi den, aurkezten ditudan bi hipotesien artean zuzena edozein dela ere (batto ailitz !), bada hemen ezaugarri esanguratsu bat euskal aditzaren historiarako, bereziki datibo-komunztaduraren eta DAMen garapenaren inguruko ikerketarako.
35Euskal aditzaren gaineko ikerketetan, aditz forma hauen aipamenak urriak dira oso. Segur aski, orain arte (hots, Urgell 2015 arte), haien batasun morfo-semantikoari erreparatu ez izana da horren arrazoia. Zehazki, lau adizkiren berariazko aipamenak aurkitu ahal izan ditut soilik, zenbait ikertzaileren lanetan zehar : Axularren dadukaio(-) (21, 22), Etxepareren eztemayo (61), Leizarragaren cieçoyon (62), eta RSeko lemayo (64). Azpiatal honetan haien iruzkinak laburbilduko ditut, eta neure corpusaren ikuspegi orokorretik interpretazio berriak proposatuko.
36Axularrena azkenerako utziaz (aipatuena eta interesgarrienetakoa baita), eman aditzarekikoei lotuko natzaie lehenik. Alde batetik, Etxepareren eztemayo (61) dugu, zeinek Lafonen ustez orainaldi orokorra adierazten duen ; hona haren hitz zehatzak :
(ii)
|
“Mais Dechepare et Liçarrague évitent d’employer à l’état nu les formes simples de la plupart des verbes a valeur déterminée. (...) Aucune forme simple de présent nu appartenant à ekharri, à egin, à eman, ne se rencontre chez eux, à cette seule exception près que Dechepare emploie une fois la forme eztemayo (v. p. 229), avec la valeur d’un présent intemporel.” (Lafon 1980 [1944] : 435 ; beltza nirea da)
|
- 16 Eta hala behar bide dugu. RSeko adibide honezaz landa, XV-XVI. mendeetakotzat jo daitezkeen testuet (...)
- 17 Gontzal Aldai ere ohartu bide zen lemayo-ren berezitasunaz : “Aramaio, dabenak ez lemaio (por ciert (...)
37Esan bezala, baliteke adibide oso argi eta esanguratsua ez izatea, edo hala iduri luke hasiera batean. Haatik, lan honen testuinguruan, eta RSeko lemayo-rekin (64) eta Axularren demaiot-ekin (60) batera irakurri beharrekoa da. Alde batetik, gogoan izan behar dugu ezen nola Etxepareren liburuko, hala Axularreneko nahiz RSeko -i-dun bakarrak direla (RSeko emaiok hizkera ezberdin batekoa dela onartzen badugu) ;16 bestetik, azken bi horien adizkiei -ke “falta zaiela” argi ikusten da (cf. Axularren apodosietako liazaio ‘liezaioke’ modukoak).17 Izan ere, Mounolen arabera, apodosi hipotetiko burutugabeek (« apodose hypothétique non-révolu ») -te/-ke marka hartzen dute beti XV-XVI. mendeetako testuetan (iiia), sintetikoek orainaldiko ahaleran bezalaxe (iiib) :
- 18 Oin-ohar batean zehazten du atzizki gabeko bakarrak egin-en (eta horri lotutako -idi-ren) adizkiak (...)
- 19 Hala omen zen artean XVIII. mendean ere, salbuespenik gabe (Mounole 2011 : 238).
- 20 Orobat XVIII. mendean (Mounole 2011 : 247).
(iii)
|
a. “Tout d’abord, nous avons des formes synthétiques d’hypothétique avec (716-717) ou sans (718-719) suffixe -te / -ke.18 Ensuite, la périphrase [radical verbal / participe passé + *edin, *ezan, egin] (720-722) est employée dans tous les dialectes. Les auxiliaires *edin et *ezan y reçoivent systématiquement les suffixes -te / -ke.” (Mounole 2011 : 117)19
|
|
b. “Morphologiquement, ce sont des formes de tempus présent auxquelles sont généralement ajoutés les suffixes -te / -ke.” (Mounole 2011 : 123)20
|
38Leizarragaren cieçoyon-i dagokionez (62), Céline Mounolek bere tesian aipatzen du, salbuespen moduan ; zehazki, perpaus nagusietako ahalerazko formek -te/-ke atzizkia hartzen zutela dio, oro har (iva), baina iraganekoez ari delarik, oin-ohar batean azaltzen du Leizarragarena (ivb) :
(iv)
|
a. “Employées en proposition principale, les formes finies à valeur de potentiel – synthétiques ou auxiliaires des périphrases – reçoivent généralement le suffixe -te / -ke.” (Mounole 2011 : 120)
|
|
b. “Nous n’avons relevé qu’une seule exception à l’emploi des suffixes -te, -ke en proposition principale. Elle est de Leizarraga : Eta nehorc ecin ihardets cieçoyon hitzic : ez nehor etzequión ventura guehiagoric egun harçaz harat interrogatzera (Leiz. Mat. 22, 46)” (Mounole 2011 : 126, 186. oin-oh.)
|
- 21 Izan ere, ahaleran eta baldintza-apodosietan ez bezala, geroaldiko adizkiek (Leizarragaren honek iz (...)
39Badirudi ikertzaile berak ez duela dietzoyoten (63) berdin interpretatu (hots, -ke-rik gabeko “-ke-dun” bezala), ez baitu aipatzen geroaldiko formen artean.21 Nire ustez, ezaugarri beraren gauzatzeak dira bi-biak.
- 22 Gabriel Arestik ere berdin, 1970ean Mitxelenari igorri gutun batean : dadukaio eta dadukeo datibodu (...)
40Azkenik, Urgell 2015-en aurreko ikertzaileek erabat ulertzen asmatu ez bide duten dadukaio adizkia dugu, Axularrek birritan darabilena (21, 22). Aipamenik zaharrena Ithurriren gramatikakoa bide da (v), zeinari baitarrazkio, esaterako, Euskaltzaindia 1979 : 113 eta Fernández 2013 : 18-19.22
(v)
|
“Ex : Daduko, il le lui tient. (Harizm., 136 ; A., 336 ; e. 103 ; P., 209, 269, disent Diaduko) : Zedukon, il le lui tenait : (A., 489, Ziadukon) : Dadukeo, il peut le lui tenir (A., 149, dit Dadukaio).” (Ithurri 1895 : 289 ; beltza nirea da)
|
- 23 Hauek dira Axularren pasarteak, adizkiok baturaturik :
(21b) “Ez eta, beraz, Jainkoak ere, bekhatue (...)
41Ordea, Urgell 2015-eko “itzulpena” da egiazko esanahira gehien hurbildu dena. Berak ‘ezin izan dezake’ dio ; nire ustez, ‘ezin eduki dezake’ litzateke zehazki (aditz horren esanahi zaharraz, izan ere : ‘gorde, eutsi’). Hortaz, lehenagokoen errakuntza dadukaio Nork-Nori-Nor motakotzat hartzetik etorri bide da, testuinguruak Nork-Nor eskatzen duelarik (noski, -io amaierak huts eragin ziekeen).23 Ikus §3.4-n gehiago adizki honi buruz.
42Amaitzeko, Laffitek bere gramatika ezagunean ezarri zuen ohar bat (vi) iruzkindu nahi nuke, artikulu honen galderetako bati erantzuten baitio, harekin bat ez natorren arren :
(vi)
|
“Remarque. — Dans les vieux textes, on rencontre à la voix dative de edin, des formes comme dakidikaio, très intéressantes pour les philologues : elles montrent l’élément ki précédant le radical -di- du verbe, qui a disparu dans la conjugaison modernes ; elles nous suggèrent que la caractéristique ke du potentiel est une forme évoluée de kai, suffixe qui marque l’aptitude.” (Lafitte 1944 : 269)
|
- 24 Gerora fosildu eta -kidi-/-idi- osorik erro supletibotzat hartu bide ziren, eta horregatik ke erant (...)
43Hain zuzen ere, *edin-en joko datibodunaz ari delarik txertatzen du pasarte hori. Ez bide da konturatzen berak aipatzen dituen absolutibo pluralarekiko ahalerazko amaieren artean -keio aipatzen duela (-hots, adib. dakizkeio ‘dakizkioke’), -kioke-ren ondoan eta absolutibo singularrarekiko -keo, -oke hur-hurrean dituela. Labur esanda, alde batetik, “dans le vieux textes” badio ere, halako formak Axularrek baino ez ditu, dakidanez (areago, autore berak -kai ez ezik, -kei nahiz -ke-dun adizkiak ditu, baina soilik lehen biak datibo-komunztadura duten adizkietan, eta haietan bakarrik). Beste alde batetik, -di ez da halakoetan erroaren parte, ez behintzat dadin batean den bezalaxe ; aitzitik, -di atzizkia da hor, nola baita egin-etik eratorritako -(*g)idi-n (Lakarra 2013 : 304).24 Finean, -kai ez da atzizki bakarra, biren metaketa baizik : -ka (§3.2) eta -i (§3.3).
44Onar bekit, bada, aztergai dugun atzizkia -ka-i banatu behar delako hipotesiaren ildotik segitzea.
45Muinera joanda, eta honezkero iradoki bainoago dudanez, *-ke > -ka aldaketa jasan duela proposatzen dut, eta horren alde argudiatzeko hiru arrazoi nagusi aurkeztuko ditut.
a.
|
Lehenik, -ke dugu alde eta aldi orotan lekukoturiko aldaera bakarra, eta ez da arrazoirik haren jatorrizko forma beste bat zela pentsatzeko, bokalari dagokionez bederen.
|
b.
|
Bigarrenik, arestian aurreratu bezala, inork -ka horretan derauka, zaika eta abarretako 3. pertsona singularraren datibo-komunztadura badakusa, azaldu beharko du zer dela-eta gehitu zaion pleonastikoa litzatekeen -io amaiera, bereziki Axularrek bezala adiera horretan maizenik ( =emankorki) -ka darabilen autore batengan.
|
c.
|
Lafitteren iritzia iruzkintzean aipatu dudan moduan, Axularrek berak (17) lekidikeion bat darabil (6-7) lekidikaio-en ondoan, eta beste (28) dakidikeiela bat ; Pouvreauk ere -kei-dun ale ugari ditu (73-77), eta Oihenarten atsotitzetan (69), Urthubiako Anderearen gutunetan (70-71, eraldaturik bada ere) nahiz Voltoireren elkarrizketetan (72) aurki daitezke adibideak. Horiek guztiek (Axular barne) -ke darabilte datibo-komunztadurarik gabeko testuinguruetan.
|
46Horrez gain, ez nuke aipatzeke utzi nahi Traskek Mitxelenaren eta Lakarraren azalbide baten harira jarritako eragozpena (vii), proposatu dudan aldaketarekin zuzenean loturik baitago :
(vii)
|
“An argument against Lakarra’s hypothesis [-o > -a adizkietan], which R. L. Trask has pointed out to us, is that the rule of lowering affects both mid vowels /e/ and /o/ in derivation (e.g. lore “flower”, lora-tegi “garden” lit. “flower-place”). In finite verbal forms, on the other hand, there are no instances of /e/ to /a/ lowering.” (apud Gómez & Sainz 1995 : 252, 22. oin-oh.)
|
- 25 Alabaina, ikus orain amaierako postscriptum-a.
47Hain zuzen Ariztimuño 2015a-n erakutsi nuenez (cf. Lafon 1999 [1961] : 419), L zah. derauka edo B jako bezalako adizkietan ez dugu 3. pertsona singularraren datibo-komunztadurako -o/-a markaren herskaridun aldaerarik, baizik eta -ki (edo, hobeto esanda, *-gi) datibo-ikurraren aldera kamustua. Hura azal genezake Mitxelenak 2011 [1954] : §3, §5 bizkaiera zaharreko deutso : deutsan motako alternantziaren zergatia argitzeko erabili zuen bilakabide fonologiko beraren bidez, hots, hitz konposaketan eta eratorpenean gertatzen ziren bokal aldaketez (Mitxelena 2011 [1977] : 104). Orain, Trask gogatzeko beste etsenplu bat gehiago genuke *-ke + -i > -kai emaitza.25
48Bukatzeko, izan eta eduki aditzen gaineko bi ohar. Lehenari dagokionez, baliteke (23, 24) formak aldez edo moldez analogiari zor izatea, ezen -kaio arkaismotzat (edo gutxienez -((k)i)keo baino zaharragotzat) baldin badaukagu, nekez azal baikenezake itzai- enborraren amaierako datibo-ikurra, ez bada *-itzakaio batetik abiaturik eta -ke gabeko forma arruntagoekiko berdintze paradigmatikoaren eraginez (‘analogical levelling’ ; Campbell 2013 : 93-95) edo, besterik gabe, beste aditzetarik -kaio hedatuaz (‘analogical extension’ ; Campbell 2013 : 95). Eduki aditzaz den bezainbatean (ikus §3.4 xehetasun gehiagotarako), soilik gogorarazi nahi dut gutxienez Schuchardtengandik ikusi dela eduki aditzak antzina datibo-argumentu bat eduki behar izan zuela, zeina gerora bestela berranalizatu baitzen (cf. Ariztimuño 2015a : 66-67, 1. taula).
49Atal honen hasieran iradoki dudan bezala, baliteke (-ka)-i eta -i amaieretako azken bokalak jatorri ezberdinetakoak izatea. Jarraian, bi hipotesi aurkeztuko ditut, bataren nahiz bestearen aldeko ondorioztapen irmorik ezin idoki badezaket ere.
50Baldin eta dakidikaio eta diazaio-ko azken -i-ek ez badute elkarrekin zerikusirik, eta lehenbizikoarena datibo-ikurra besterik ezin daitekeela izan onarturik eta kontuan harturik, bigarrenaren forma eta esanahia erkatzeak eman liezaguke bertan morfema bokalikoak betetzen zuen funtzioaz argirik.
51Hasteko, aurreko ataletan erakutsi den bezala, *ezan-en (eta eman-en) adizkiok -ke-dunen balio berberak dituzte. Areago, hain zuzen ere bokal horrek ezberdintzen ditu adiera hori ez duten beste adizki hirupertsonaletarik (ib).
- 26 Perpaus nagusietara mugaturik ; mendekoetan, *ezan-ek eta *edin-ek ere ez zuten marka horren beharr (...)
- 27 Antza denez, azken -ki- horretaz iritzi orokor edo gutxienez aski zabaldua izan da datibo-ikurra be (...)
52Bestalde, baditugu euskara zaharrean geroaldia edo ahalera adierazteko -ke erabiltzen ez zuten aditz gutxi batzuk, dela orokorrean, dela dialektoren batean : batetik, bestelako markarik ere hartu ez ohi zuten egin eta -iro- ;26 bestetik, -di atzizkia eransten zitzaien egin bera (→ -(*g)idi-) eta -ki- laguntzailea (→ -kidi-).27
- 28 Hemen *ezan-en adizkiez ari naiz ; eman-enetan datibo-ikur bakarra litzateke (adib. demaiot).
- 29 Nahiz eta orokorrean sistemari begira, kasu honetan, garestia bi morfema ezberdin proposatzea bera (...)
53Hala bada, garatzen ari garen hipotesi honetan, pentsatu behar genuke -i misteriotsu hori ez ote den *-di baten higadurazko emaitza (adibidea berrartuaz : *diazadio). Hartara, bi “arazo” konponduko genituzke : 1) forma zaharrotan ez genituzke bi datibo-ikur izango, non gainera atzizkiturikoa litzatekeen forma osoari arkaikotasuna ematen diona (baina ikus §3.3.2) ;28 2) -ke-ren balioa morfema ezagun bati egotzi ahal izango genioke (eta horrela azalpen garestiagoak saihestu).29 Bide batez, orain arte soilik bi errorekin lekukotu izan den atzizki arkaiko baten konbinazio-aukera ezagunak bikoiztuko genituzke.
- 30 Ezen leraukaio bezalakoetan *-di atzizkia ikusteak, *-ke-di hurrenkera onartzea eze ezik, dakidikai (...)
54Aldiz, forma guztiei azalpen bateratua ematen saiatu nahi badugu, bistan da -i datibo-ikurtzat hartu beharko dugula.30
- 31 Edo, bestela esanda, datibo-ikurra DAMen adierazpide ?
55Adostasun horretarik abiatuz gero, bi kontu datozkit berehala burura : zein dira, oro har, formarik zaharrenak : datibo-ikurra dutenak, ala ez dutenak ? Eta, artikuluaren azpitituluari doakionez, zer dute ikustekorik datibo(-ikurr)ak eta denbora-aspektu-moduen adierazpenak ?31
- 32 Gehi bekie, agian, (lehen Tolosakotzat geneuzkan) Elduaingo 1619ko bertso iraingarrietako zarizka ‘ (...)
56Galderok erantzun baino lehen, dena dela, kontuan hartu behar da datibo-ikurraren itxura bera, bakanki baino ez delako halatsu ageri, esan nahi baita zuzenean *gi-tik, bokalartean kontsonantea eroririk, eta ez -k(i) aldaera (cf. orain Etxep. darauritzut ‘derauzkizut, dizkizut’ eta Leiz. dauritzan ‘dagotzan, dagozkion’ ;32 Ariztimuño 2016).
- 33 Jakina, Mitxelenak 2011 [1981] : 527-528 iraganeko z-ren auziaren inguruan esan bezala, oinarri glo (...)
- 34 B-Aetako deutso-k ere ez du -k-rik, jakina (cf. Trask 1995), baina bai -ts- marka, dena dela ere ha (...)
57Lehenbiziko auziari dagokionez, nago zenbaiten (askoren ?) iritzia dela ezen datibo-komunztadura, beharbada komunztadurarik eza baino berriago delako ustean,33 geroago eta morfologikoki agerikoago edo markatuago egin dela ; eta baliteke hein batean hala gertatu izana, baina ez aditz eta pertsona guztietan, ez eta kasu guztietan batera ere. Ezagunak dira nagozu edo derauzut bezalako lekukotasun zaharrak (baina cf. Ariztimuño 2015a : 56-57, Hegoaldeko grafien arazoaz) ; aldiz, orokorrak dira nagoko-ren eta, ekialdean, derauko-ren kideak (salbu eta Z dereio ? Ala < *derai(g)io < *de-rau-gi-o ?).34
58Bigarren eztabaidagaiaz den bezainbatean, argi eta garbi batak eta besteak ez dute harreman zuzenik (nola, bada ?), ezpada kronologiazko zoriak elkarren ondoan, konbinaketa berezi batean eman dituela. Hots : datibo-ikurraren aldaera “berezi” hori daukaten formek, edo 1) -ke morfemarekin batera ageri dira, ohi ez bezala (adib. leraukaio ‘lioke’ ; cf. Leiz. drauca : drauqueo), edo 2) DAM kategorien balio jakin bat gorde dute, usuenik morfologikoki markatua izaten dena (adib. diazaio ‘diezaioke’ ; cf. Leiz. d(i)eçaqueo). Azken horri dagokionez, batek pentsa lezake *ezan aditzaren berezko esanahiarekin lotua dagokeela : ukan-en (baina ez izan iragankorraren, ezta *edun-en ( ?)) ‘erdietsi’ hura bezalakoa (cf. Hualde & Ortiz de Urbina 2003 : 247, non ‘obtain’ itzultzen baita), nolabait izan-en eta *edin-en arteko oposaketa semantiko-aspektualaren pareko (ikus 1. irudia). Gorago (§2) azaldu dudan bezala, euskara zahar eta arkaikoan -ke atzizkia aski zen perpaus nagusietan ahalera adierazteko, ahal partikularik gabe ere ; mendekoetan, berriz, ahal nahitaezkoa zen, baina orduan atzizkirik ez ohi zitzaion adizkiari eransten (Mounole 2011 : 121-124). Hemen aurkeztu den corpusari behatuz gero, ordea, ikusiko dugu egoera hori bera perpaus nagusietan ere gertatzen zela ; areago, -ke atzizkirik ez ahal/ezin partikularik ez duenik ere aurki daiteke testuinguru horretan.
59Horrez gain, badira halako forma biluziak adierazpen-testuinguruetan ere. Horiek dira berezienak, ezen :
- 35 Ohart bekio pasarte horretan ez dela -iro- aditza aipatzen. Azken batean, *-gi-ren hipotesiaren ara (...)
(viii)
|
“D’ailleurs cet écart chronologique a pour conséquence une assymétrie entre présent et passé dans le système verbal du 16ème siècle : pour lors la périphrase [radical verbal / participe passé + *edin, *ezan, egin de présent] est limitée aux contextes non-assertifs, tandis qu’au passé on la rencontre en contextes non-assertifs et assertifs.” (Mounole 2011 : 323, 390. oin-oh.)35
|
- 36 Eta gehitzen du : “Le second argument en faveur de ce scénario évolutif est morphologique. Alors qu (...)
60Amaitzeko, Mounole 2011 : 330-en esaten denez, ‘ahalera > geroaldia’ aldaketa hainbat hizkutzatan dago lekukotua ; alderantzizkoa ez, ordea. Horregatik, -te/-ke duten formen jatorrizko esanahia potentziala zela, eta denborazkoa hartatik eratorri zela proposatzen du.36 Hemen aurkezturiko lehen hipotesia (§3.3.1) bateragarria litzateke, apika, bilakaera horrekin (ezberdintasun bakarra -ke ordez -di atzizki baliokidea hartzea izanik). Aldiz, behin baino gehiagotan aipatu dudan bezala, mendeko perpausean *ezan-ek eta *edin-ek ez zuten -ke atzizkia hartzen (eta bai ahal partikula beti), eta gauza jakina da mendeko perpausak gordetzaileagoak izan ohi direla (ix) ; ez ote du horrek iradokitzen ahalerazko zentzua, hain zuzen, ahal partikulak erantsi ziola lehenago geroaldi zentzua (besteak beste) izan zezakeen forma bati ?
(ix)
|
“Since non-assertive subordinate clauses are not used for the expression of focus or topic (Hopper and Thompson 1973), they tend to be conservative grammatically, retaining older syntax and morphology (Givón 1979a : 85).” (Bybee & al. 1994 : 230-231)
|
- 37 Lehen hipotesian arazotzat jo dudanez diazaio batean bi datibo-ikur agertzea, azalpen bat merezi du (...)
61Nolanahi ere, Bybee et al. 1994-n eta Heine & Kuteva 2002-n jasotako bilakaerekin eskema orokor bat egin bageneza, 1. irudikoaren moduko zerbait erdietsiko genuke. Bertan ikus daitekeenez, geroaldia eta ahalera gramatikalizazio bide ezberdinetarik irits litezke, lexema beretik abiatuta (euskaraz *edin eta *ezan direla hautagai aproposenak).37
1. irudia
- 38 Joseba Lakarrak diost epentesitzat ere ezin har ote litekeen. Alabaina, ez dut aurkitu ao, ae > aio(...)
62Bukatzeko, eduki aditzaren berezitasunaz eta, bereziki, Axularrek darabilen dadukaio adizkiaz ohar pare bat egin nahi nuke. Lehenik eta behin, argi utzi behar da ez dela dadukaio-n hiru argumentu bilatu beharrik : Axularrek diaduko du Nork-Nori-Nor forma gisa. Argumentu-egiturari dagokionez, eta §3.1-en erakutsi bezala, Nork-Nor hutsa da sinkronikoki. Haatik, Mitxelenak 2011 [1954] : 134 Lafoni jarraituz azaldu bezala, badirudi eduki-k datibo-argumentu bat hartzen zuela antzina, atzizki horrek eta forma jokatuetako -o~-a amaierak salatzen dutenez. Gerora, ordea, 3. pertsonari zegokion komunztadura hori berranalizatu eta adizkia Nork-Nor egiturakotzat hartu zen. Bada, Axularren dadukaio-k hipotesi hori indartzen eta nolabait frogatzen duelakoan nago, ezen datibo-komunzatudarik eskatzen ez duen testuinguru batean, argiro 3. pertsonari dagokion marka baitarama, datibo-aurreko eta guzti (oroit -ka < -ke dela) ; non eta horretarako -a bokala orokortu duen hizkera batean (hots, mendebaldeko euskaraz kanpoko batean). Nire ustez, adizki honek bermatzen du -kaio amaieraz orain arte esandakoa, eta areago antzinatasuna ematen dio, daduka-tik ezin erator litekeenez, *dadugio zen garaira baikaramatza, nondik *dadukegio > dadukaio.38
63Horrenbestez, lan honetan zehar hainbat gai arazotsu ukitu dira, eta horietako batzuk konpontzen saiatu. Alde batetik, Axularren ustezko -(k)aio atzizkiaren afera azaldua izan da, -kaio eta -aio bereizi beharra erakutsiaz, eta, bestetik, -o 3. pertsonaren komunztadura-marka dela kontuan hartuta, adizkien multzoa osatu, zehaztu eta lehenago identifikatu gabeko forma eta testuetara hedatu da (besteak beste RS, Etxepare, Leizarraga, Oihenart edota Materrarenetara).
64Ondorioz, zenbait adizki eta morfemaren osaera eta jatorriari buruzko proposamen berriak aurkeztu dira. Hasteko, -kai < *-ke-i eta -ai < *(aditz erroko V)-i banatu eta bigarren multzoko adizkien kategoria-zehaztapenen zergatia argitzeko saioa egin da. Zehazki, Axularren diazaio vs diazon oposaketa azaltzeko bi hipotesi plazaratu dira, lehen formako -i atzizkiaren etorkiaren arabera : datibo-komunztadurarekin (*-gi) lotzen du batak, eta aurretik soilik beste bi aditz-errori lotua ezagutzen genuen -di modalarekin besteak.
- 39 Izan ere, -di atzizkia *din ‘etorri (~ iritsi ?) ; bilakatu (~izatera iritsi)’ errotik gramatikaliz (...)
65Datibo-ikurtzat edukiz gero, lehen aldiz identifikaturiko arkaismo baten aurrean geundeke, perpaus nagusi asertiboetan ere -ke gabeko formak baikenituzke, bai geroaldi adierarekin, bai eta ahalerarenarekin ere (azkenaren kasuan ia beti ahal partikulak lagundurik) ; azken horri dagokionez, Mounole 2011-n defendatzen den gramatikalizazioaren ordez (ahalera > geroaldia) beste bide bat proposatu da, ikusirik testuinguru gordetzaileenetan [ahal partikula + -ke gabeko adizkia] egitura zerabiltela XVI. mendean : funtsean, ahalera adierazteko formarik zaharrena ahal + adizki biluzia zatekeen, eta -ke-k (nahiz -di-k)39 geroaldia adieraziko zuen (zein eta inperfektibozko formek berez izan zezaketen zentzu hori). Bi ezaugarriak batera erabiltzearen poderioz hartuko zuen atzizkiak potentzialtasuna adierazteko ahalmena. Horrez gain, adizkiotan datibo-ikurra agertzea ez agertzea baino zaharrago dela ondoriozta daiteke.
66Aldiz, bokal hori -di atzizkiaren lorratz gisa ikusiko bagenu, morfema horren behialako hedadura handiago baten erakusgarri genituzke lan honetan aurkezturiko datuak, baina bestelako ondorio diakronikorik gabe.
67Azkenik, eduki-ren jatorrizko datibo-komunztaduraren hipotesia frogatzen bide duen dadukaio forma argitu da.
68Artikulua amaitua nuelarik, ataka batean aurkitu dut neure burua, §3.2-n emandako azalpenari dagokionez : -e > -a bi silabako hitzetan gertatu ohi da ; hirutik gorakoetan, ordea, bokala galtzea zen araua (Mitxelena 2011 [1977] : 104-105). Hala eta guztiz ere, horrek ez du zertan nire proposamenaren muina uki (-ka-i banatu beharra, eta -ka = -ke izatea) ; alabaina, emandako azalpena (Erdi Aroko bokal-aldaketena) ezin erabil liteke besterik gabe. Horren aurrean, hiru aukera hauek ikusten ditut, beharbada errazena (ez horratik egiantzekoena) litzatekeenetik neuretzako interesgarrienera ordenaturik :
- 40 Joseba Lakarrak gogorarazi didanez, hor dugu anderauren hitza ere, non hirugarren silaban gertatu b (...)
1)
|
Azken batean, -ka- ez da “eratorpeneko” aldaera, baizik eta diptongoan sortu dena, hau da [ei] > [ai] irekitzearen ondorioz (cf. Nafarroa hegoaldeko eu > au, eta, alderantziz, Iparraldeko ai > ei). Euskaraz badira au/eu eta ai/ei txandakatzeak, non e-duna zaharrago izan litekeen batzuetan (Mitxelena 2011 [1977] : 83-85 ; cf. bertan gai/gei pareaz eta gehi-rekiko balizko harreman etimologikoaz ; pace Lafitteren -kai > -ke, bide batez). Nolanahi ere, Axularren hizkerako berezitasun bat besterik ez litzateke.
|
2)
|
e > -a aldaketak luzaroago iraun zuen ezen ez bokalen erorketek (gogoan izan katu/katagorri, kutsu/kutsatu bezalako bikoteak ere, itxuraz bokal-neutraltzea morfologizatu izanaren ondorio) ;
|
3)
|
ezaugarria uste baino zaharragoa da, horretarako onartu beharko genituzkeen inplikazio hauekin (gutxienez) : -ka- aldaera inoiz orokorr(ago)a izan da ; bokal-aldaketa gertatu zenean artean klitikoak ziren gaur egungo aurrizki-atzizki batzuk bederen, eta ondorioz -ke morfema ez zatekeen bigarren silabatik haragokoen gisara mutatuko (cf. daduka vs dadukaio azaltzeko ere behar den oinarrizko ezberdintasuna : *dadug(i)-o lehenean, *daduke-(g)io bigarrenean).40
|
69Ezin naiz hemen ezeinen aldeko argudiaketan sartu, eta irakurleari uzten diot honezaz hausnartzeko aukera, harik eta beste proposamen batek edo (zori hobez) testu zahar “berri” batek lainopetik atera gaitzakeeno.
70Finitzeko, eta oro har Oihenarten neurtitzak kontuan hartu ez ditudan arren (diatopikoki nahiz diakronikoki izan dezakeen zalantzazko fidagarritasuna dela-eta), hona ekarri nahi nuke haietan aurkitu dudan azken -i-dun adizki bat : (78) demaiala ‘eman diezaala’. Izan ere, nahiz eta hasiera batean jusibo balioko -ela-dun forma arruntetarik dirudien, esango nuke ezin bazter daitekeela aldi berean geroaldiko kutsua duenik (cf. Etxeberri Ziburukoaren lauda egun batean zaitzakela, eta orain Lazarragaren beracusque bezalakoak ; Mounole 2011 : 99-100).
71Axular
72-kai
73*eradun
- 41 Urgellek ‘eman ziezazkion’ itzultzen du, baina egungo euskaran bederen ‘emango zizkion’ itzuli beha (...)
(1)
|
zerauzkaion ‘zizkiokeen’ (15-2) : “hala Jainkoak nahi izan balu, eman zerauzkaion gizonari ere abantail suerte hauk guztiok, eta gehiago ere. <25> Beztitu zukeien, etxedun egin zukeien, eta deus gosta gabe, behar zuen guztiarekin ibeni zukeien.”41
|
(2)
|
leraukaio ‘lioke’ (96-3) : “Pintatzaile batek egin baleza imajina eder bat alde guztiz konplitua eta abantailatua : <172> imajina hark, baldin ezagutzarik balu, nori lehenik behatu behar othe leraukaio ?”
|
(3)
|
zeneraukaio ‘zenioke’ (100-34) : “Hoberena behar duenari, eta onik baizen hartzen eztuenari, nahi zeneraukaio zuk gaixtoena bulkhatu ?”
|
(4)
|
ezpaineraukaio ‘ez bainioke’ (109-10) : “Ez nuke erran nahi, zein peril handiak diren heriotzeko oren hartan. Zeren ezpaineraukaio nehori izitzeko eta esperantzaren galtzeko okhasinorik eman nahi.”
|
(5)
|
zeneraukaie ‘zenieke’ (262-22) : “Kofesatu ondoan, munduak, deabruak edo haragiak berriz bekhatu egitera eta leheneko estatuan, egoitzan, etzauntzan eta tokian jartzera akometatzen zaituztenean, ihardetsi behar zeneraukaie : (...)”
|
74-kidi-
- 42 Forma hau apur bat arazotsua dateke. Dadutza ( = dauzka) edo derautza ( = derauzka) bezalakoak, hur (...)
(6)
|
lekidikaio ‘lekioke’ (20-30) : “eta gero, handik harat, alferlan gertha lekidikaio bere leheneko zuhurtzia guztia.”
|
(7)
|
lekidikaiola ‘lekiokeela’ (143-29) : “(...) ezen orduan zure hitz sinpleari eta bakhunari, eta are kheinuari eta aieruari ere sinheste gehiago eman lekidikaiola, anhitz arnegu eta juramentu <266> egiten dutenei baino.”
|
(8)
|
dakidikaion ‘dakiokeen’ (43-15) : “(orhoitzen da...) ethor ahal dakidikaion desohoreaz eta kalteaz.”
|
(9)
|
dakidikaion ‘dakiokeen’ (83-9) : “hobe da gizonekin ihardukitzea, eta hetarik ethor ahal dakidikaion kalteari igurikitzea, ezen ez Jainkoa baithan eta haren miserikordian fidaturik bekhatu egitea.”
|
(10)
|
dakidikaio ‘dakioke’ (97-38) : “Eta hil ezpadadi ere, zer ahal daidike zahartzean, adin flako hartan ? Eta orduko ongi egitea zer balia ahal dakidikaio ?”
|
(11)
|
dakidikaiona ‘dakiokeena’ (105-19) : “Bada, gizon zaharra ere banaloriatzea, eta gazte denborako zenbait erhokeriatara bihurtzea, gizonari gertha dakidikaiona da : anhitz da bekhatu handiagorik.”
|
(12)
|
dakidikaio ‘dakioke’ (141-7) : “(...) hala erran ahal dakidikaio arnegariari eta juramentu egiteko usantza duenari ere (...)”
|
(13)
|
dakidikaion ‘dakiokeen’ (156-34) : “Hura da zer gertha ahal dakidikaion aitzinetik pensatzea, bere buruaren ezagutzea, ethorkizuneko perilari begiaren edukitzea, eta koleraren kontrako eta iraungitzeko lehenbiziko erremedioa.”
|
(14)
|
dakidikaio ‘dakioke’ (209-25) : “Halakoari erran ahal dakidikaio, Udo zeritzan bati erran zeikana”
|
(15)
|
dakidikaio ‘dakioke’ (260-4) : “Egia da, ordea : ongi garbitu eta sendatuagatik ere, gertha dakidikaio berriz likitstera, eritzera eta bekhatu egitera.”
|
(16)
|
dakidikaio ‘dakioke’ (302-19) : “Ordea, halako pedazua, aphaindura eta berretura eman ahal dakidikaio, non gero berretura hark eta pedazuak, arropa oso berriak baino gehiago balio bailuke.”
|
(17)
|
lekidikeion ‘lekiokeen’ (253 : 19) : “Hunelatan gutarik batbederari erran ahal lekidikeion bezala : (...)”
|
(18)
|
dakidikeiela ‘dakiekeela’ (143-12) : “Zeren hitz guztiaz juramentu egiten duenak emaiten du aditzera gezurtia dela ; eta haren erranei lekhukorik gabe sinhesterik ezin eman dakidikeiela.”
|
(19)
|
dakiditzaiola42 ‘dakizkiokeela’ (201-16) : “Eta hain da egia haur, non uste baitut ezen, emaztetan faltarik eztuen aphezari, bertzerik anhitz falta izanagatik ere, hek guztiak hobeki barkha, estal eta disimula dakiditzaiola.”
|
(20)
|
zekidikaion ‘zekiokeen’ (290-28) : “Eta etzituen behin ere egin, Natan profeta mehatxatzera eta eranzute egitera ethor zekidikaion arteino.”
|
75eduki
(21)
|
dadukaio ‘daukake’ (68-31) : “Ez eta, beraz, Jainkoak ere, bekhatuen neurria bethez gero, ezin dadukaio, bere justiziaren arauaz, bere kolera agertu gabe.”
|
(22)
|
dadukaionik ‘daukakeenik’ (67-12) : “Zeren ezta soberaniak gainez eragin eztiazaionik, ezta bere neurria baino gehiago dadukaionik.”
|
76izan
- 43 Izan-en iraganaldiko zei- motako Nor-Nori formak eman ohi ditu Axularrek (zeitan ‘zitzaidan’, zeika (...)
(23)
|
litzaikaion ‘litzaiokeen’ (181-18) : “Eta manatu ere, ez noiznahi <331> den, baina bere azken finean, batbederari den hitzik ttipiena ere bihotzean barrena sarthu behar litzaikaion denboran.”
|
(24)
|
zitzaikaion ‘zitzaiokeen’ (75-5) : “Finean, nori gogora zitzaikaion Daniel bezalakoa, lehoin gose-minduek bere menean eta atzaparren artean edukiz gero, desegin gabe eta iretsi gabe utziko zutela ?”43
|
77-i
78*ezan
- 44 Aresti 1971-k liazaie dakar (aurrizki-atzizkiez biluzturik), baina Urgell 2015 edizioan bailizaie a (...)
(25)
|
ziniazaio ‘zeniezaioke’ (137-20) : “Eztuzu eginen juramenturik Jainko falsoez, zeren hartan bidegabe egin ziniazaio egiazko Jainkoari, hari dagokan ohorearen bertzeri emaiteaz.”
|
(26)
|
liazaio ‘liezaioke’ (139-4) : “Iben baleza errege batek legea, eztioela nehork ere, biziaren penan, nehori behar-ondokorik emanen, eta guztiarekin ere, gertha balekio zenbaiti emaitera zenbaiti, halakoak bide gabe egin liazaio erregeri.”
|
(27)
|
liazaio ‘liezaioke’ (139-5) : “Baina areago egin liazaio, baldin errege berari bere presunan eman baliazo.”
|
(28)
|
bailiazaiote ‘bailiezaiokete’ (143-14) : “Nola baldin gizon bati, erraiten <265> dituen hitz guztietan nehor kontra balekio, eta erran baliazote « etzaitugu sinhesten, ekhartzu zenbait lekhuko », desohore eman bailiazaiote ; hala hitz guztiaz juramentu egiten duenak, eta juramentuez bere erranak frogatu nahi dituenak ere, emaiten dio bere buruari desohore.”
|
(29)
|
liazaio ‘liezaioke’ (186-11) : “Zeren, baldin geldi baledi, hark midizinari eta ezartzen den erremedioari indarra flaka liazaio, eta berthutea edeki.”
|
(30)
|
ziniazaio ‘zeniezaioke’ (275-7) : “Erran bazeneza : « Hegaztina haur trabatzen eta kargatzen dute bere hegalek » eta, urrikaldurik, edeki baziniatzo, kalte gehiago egin ziniazaio, probetxu baino.”
|
(31)
|
ziniazaio ‘zeniezaioke’ (299-17) : “Eta ihardets baliazazu, midizina bat hartu nahi gabez eta midikuagana joan nahi gabez eztela sendatzen, mirets zenezake, eta arrazoinekin erran ziniazaio erhoa dela.”
|
(32)
|
baili(a)zaie44 ‘bailiezaieke’ (238-7) : “Zeren hain da klar eztirela justu, non baldin bertzetan ibili gabe, galdegin baliazote berek bere konzientziari, hark berak erakuts bailizaie egia. Eta handik, berek kondena bailitzakete bere buruak. Zeren bere konzientzian barrena ediren bailezakete, eskiribaturik bezala, galdez dauden guztiaren errepuesta.”
|
(33)
|
liatzaie ‘liezazkieke’ (338-7) : “Baldin ifernuan daudenek balute bere bekhatuez behar den urrikimendurik, balegite penitenziarik, itzul balezate bere borondatea bertze aldera, gaixtotik onera, usa lezake bai Jainkoak heken alderakotzat bere miserikordiaz, eta barkha liatzaie bere bekhatu guztiak, orai guri penitenzia egiten dugunean barkhatzen derauzkigun bezala.”
|
(34)
|
liazaizute ‘liezazukete’ (166-12) : “Zeure etsaiek anhitz bidegabe egiten deratzute, eta ikhusteintu Jainkoak bidegabe hek, badakizki, eta nahi balu ez liazaizute halakorik egin, debeka litzake : ordea, eztu debekatzen.”
|
(35)
|
liazaizula ‘liezazukeela’ (166-27) : “Eta Jainkoak uste balu etzarela harentzat izanen, halako penarik eta atsekaberik ez liazaizula eman, baina utz zinitzakeiela nahi duzun guztiaren egitera eta zeure plazerera bizitzera.”
|
(36)
|
liazaizute ‘liezazukete’ (309-26) : “Baldin zure zapatak, eta etxean zeure zerbitzuko dituzun bertze gauzak mintza albalitezi, erran liazaizute : (...)”
|
(37)
|
diazaio ‘diezaio’ (19-32) : “Iguzkiak arrazoinekin erran ahal diazaio beranduraino ohean datzanari : « Zerk aratza hor alfer-nagia ? (…)”
|
(38)
|
diazaio ‘diezaioke’ (49-7) : “halako faborea, garazia, indarra eta haizea eman ahal diazaio Spiritu Sainduak zure gogoari eta borondateari, non...”
|
(39)
|
diazaiola ‘dezaiokeela’ (66-28) : “baina ez nahi duen bezanbat bekhatu egin dezakeiela, eta ez libertate hari nahi duen bezanbat iraun arazi ahal diazaiola.”
|
(40)
|
diazaio ‘diezaioke’ (82-5) : “Zeren Jainkoak ezin barkha diazaio bekhatoreari, bekhatutan dagoeino, (...)”
|
(41)
|
ziazaion ‘ziezaiokeen’ (160-24) : “Egun batez galdegin zeraukaten Dionisio filosofoari, ea zertzaz egin ahal ziazaion gizon batek bere etsaiari damurik eta atsekaberik gehiena.”
|
(42)
|
ziazaionik ‘ziezaiokeenik’ (192-10) : “Eta hain herstuki begiratzen zuen, non ezpaitzen faborerik, ahaiderik, adiskiderik, eta ez urrerik, eta ez zilharrik, hauts arazi ahal ziazaionik.”
|
(43)
|
diazaiogunz ‘diezaiokegunetz’ (275-25) : “Galdegiten dute teologoek, ea guk geure bekhatuakgatik geure Jainkoari satisfazionerik eta pagamendurik egin ahal diazaiogunz.”
|
(44)
|
diazaiogu ‘diezaiokegu’ (275-29) : “Beraz, ezin egin diazaiogu guk geure Jainkoari pagamendurik.”
|
(45)
|
liazaio ‘liezaioke’ (286-29) : “Bekhatu baten egitera dohanak, konsidera baleza zenbat pena eta atsekabe iragan behar duen bekhatu haren egitean eta egin ondoan, zer gozo, zer zaphore, zer atsegin eta plazer har ahal liazaio bekhatuari ?”
|
(46)
|
diazaion ‘diezaiokeen’ (304-5) : “Gauza gaizki egina da, eta itsusia, adiskideari deiez dagotzunean, ez ihardestea, athean iguriki arazitzea ; eta berehala eman ahal diazaion errepuestaren eta egin ahal diazaion zerbitzuaren geroko luzatzea.”
|
(47)
|
diazaion ‘diezaiokeen’ (304-6) : “Gauza gaizki egina da, eta itsusia, adiskideari deiez dagotzunean, ez ihardestea, athean iguriki arazitzea ; eta berehala eman ahal diazaion errepuestaren eta egin ahal diazaion zerbitzuaren geroko luzatzea.”
|
(48)
|
diazaio ‘diezaioke’ (306-8) : “Utzi du Jainkoak ; har dezagun, beraz, guk ; daramagun, zeren gurea da, eta nori berea, ezin nehork edeki diazaio”
|
(49)
|
diazaiote ‘diezaiokete’ (311-13) : “Halaber, abre adimendugabek ere arrazoinekin erran ahal diazaiote : (...)”
|
(50)
|
diazaio ‘diezaioke’ (311-15) : “Bada, lurrak ere egin ahal diazaio eranzute.”
|
(51)
|
ziazaion ‘ziezaiokeen’ (325-26) : “Zer eske eskasagorik edo othoitz ttipiagorik egin ahal ziazaion ?”
|
(52)
|
diazaizu ‘diezazuke’ (44-5) : “Erranen duzu oraino : « Eta zer izanen da igurikitzen baderaut ? ». Iguriki ahal diazaizu.”
|
(53)
|
diazaizula ‘diezazukeela’ (83-25) : “(...) etzara fidatzen, eztuzu esperantzarik, prestuki bizitzen zarela eta bekhaturik egin gabe egoiten zarela, zeure premia eta eskastasuna estal ahal diazaizula Jainkoak.”
|
(54)
|
diazaio ‘diezaioke’ (66-30) : “Hark [Jainkoak] libertate hari eta haren iraupenari, gutien uste duenean, bortxarik egin gabe, utz arazi diazaio, herts eta traba, daraman bide gaixtoa.”
|
(55)
|
eztiazaionik ‘ez diezaiokeenik’ (67-11) : “Zeren ezta soberaniak gainez eragin eztiazaionik, ezta bere neurria baino gehiago dadukaionik.”
|
(56)
|
eztiazaio ‘ez diezaioke’ (239-6) : “Konzientziak ez aita sainduri, ez enperadoreri, ez erregeri, eta ez munduan den bertze presunari, eztiazaio barkha.”
|
(57)
|
eztiazaiola ‘ez diezaiokeela’ (250-37) : “Iduritzen zaika halakoari ezen bere sinpletasuna eta intenzione ona duela gaztelurik <448> eta dorrerik asko ; eta berak bertzeri egiten eztioena, eztiazaiola berari ere bertzek egin.”
|
(58)
|
eztiazaiola ‘ez diezaiokeela’ (339-36) : “Erran komuna da, eta ongi errana da —lehen ere erran dugun bezala— eztiazaiola nehork ere nehori hanbat kalte eta bidegabe egin, nola berak bere buruari.”
|
(59)
|
eztiazaigu ‘ez diezaguke’ (78-30) : “« Miserikordios da Jainkoa, maite gaitu, on <137> derizku, bereak, bere odolaz erosiak gaitu ; men-menera gaitezinean eztiazaigu falta : beraz, har dezakegu esku eta lizentzia zenbait bekhaturen egiteko ».”
|
79eman
(60)
|
demaiot ‘eman diezaioket’ (325-34) : “(...) ezin demaiot bertzeri atxakiarik, neurk neure burua galdu dut ».”
|
80Etxepare (1545)
(61)
|
eztemayo ‘ez dio emango’ (I, 148) : “Ordu hartan afer date hari apellacia / Harc ehori eztemayo oren vaten epphia”.
|
81Leizarraga (1571)
(62)
|
cieçoyon ‘ziezaiokeen’ (Mt 22, 46) : “Eta nehorc ecin ihardets cieçoyon hitzic : (...)”.
|
(63)
|
dietzoyoten ‘diezazkioketen’ (Mt 21, 41) : “(...) eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen.”
|
82Refranes y Sentencias (1596)
(64)
|
lemayo ‘emango lioke, eman liezaioke ( ?)’ (284) : “Aramayo, dabenac ez lemayo. A Aramayona, quiê la tiene no la daría.”
|
83Materra (1617, 1623)
(65)
|
baitiaçaiogu ‘baitiezaiokegu’ (1617 : 85) : “Eduquitcen du laburzqui cer-ere galdeguin ahal bai-tiaçaiogu Iaincoari, (...)” = 1623 : 86-87 : “(...) eduquitcen // du bere baithan laburzqui cer ere galdeguin ahal baitiaçayogu Iaincoari, (...)”
|
(66)
|
diaçaiçut ‘diezazuket’ (1623 : 279) : “Baiña cer eman ahal diaçaiçut nic çuri hunen amorio handiaren ordain ?”
|
84Haranburu (1635)
(67)
|
diaçaio ‘diezaioke’ (405) : “Bitarteco on batec hainitz daidi, credita duenac hainitz irabaz diaçaio beharrean dagoen bati, (...)”
|
85Oihenart (1657 ; atsotitzak)
(68)
|
dezaian ‘diezaakeen’ (578) : “Emak eure xahala gogo onkara, gora ahal dezaianari azkarrara. Baille ton veau de bonne grâce à celui qui pût te l’enlever par force.”
|
(69)
|
dezakeio ‘diezaioke’ (94) : “Bere nahiz eri denari nork bilha dezakeio osagarri ? Qui se voudra mettre en peine de procurer la santé à celui qui est malade pour son plaisir ?”
|
86Urthubiako Anderearen gutunak (ca. 1598)
(70)
|
nizacoye ‘niezaioke’ (20 : 1) : “Jauna : orandic ezcin gastiga nizacoye zure senoriary cer quantitate mercaduria dens (...)”
|
(71)
|
niazacoyo ‘niezaioke’ (20 : 6) : “Inglesen berriric ezin gastiga niazacoyo zure senoriary (...)”
|
87Voltoire (ca. 1620)
(72)
|
dezaqueyo ‘diezaioke’ (150) : “Iaincoa lagû duenary nihorq eçin qualteriq eguin deçaqueyo.”
|
88Pouvreau (1892 [ca. 1648-1659], 1664)
(73)
|
dakidikeien ‘dakiekeen’ (1892 [ca. 1648-1659] : 63) : “(…) halaber gizonak erakhartzen ditu loriara halako ordenanza batez non hartarakotz hel dakidikeien guzia gertatzen eta kausitzen baita haren Iainkozko predestinazionearen azpian.”
|
(74)
|
gakidiskeie ‘gakizkieke’ (1664 : 23) : “(...) ezin egin dezakegu ordea hek ikusten ezpaditugu, ezin ere garai gakidiskeie buruz buru hari ezpagara (...)”
|
(75)
|
dakidiskeie ‘dakizkieke’ (1664 : 147) : “Ezen munduko tratuetan eta egitekoetan dabiltzanek ezin osoki imita detzaketelarik sainduen akzione guziak, badarik ere iarraiki dakidiskeie edo hurbilletik edo urrunetik.”
|
(76)
|
dakidikeie ‘dakieke’ (1664 : 326) : “Hetaz bezanbatean, nola ezpaitzaie itxeki behar, hala ere eman dakidikeie alegeratzeko ordenatu den denbora.”
|
(77)
|
dakidikeien ‘dakiekeen’ (1664 : 455) : “(…) nola ezpaigaudeske hekin oztetik osoki libraturik, egin dakidikeien kontrarik hoberena da, hetaz konturik ez egitea (…)”
|
89Oihenart (1657 ; neurtitzak)
- 45 Honela bihurtzen du Oihenartek frantsesera : “Qu’à toi, Dieu en trois personnes, que nous mettons t (...)
(78)
|
demaiala ‘eman diezaala’ (1657 : XXII, 7) : “Hiri, Jainko hirurkuna, / guziek gehien uguna, / gog’ orok bide bezala / elhesari demaiala”45
|