- 1 Artikulu honetan ez dut euskarazko [izen+D] egituren erabilera predikatiboaz hitzegingo. Ikus Zabal (...)
- 2 Lan honetan ez dut sakonduko zuberera euskara batu zaharretik gertuen dagoen euskalkia denaren idei (...)
- 3 Euskalkien artean egiten dudan banaketa ondokoa da: (i) zuberera, (ii) gainontzeko euskalkiak gehi (...)
1Euskaraz, izen biluziak (IB) deituak argumentu posizioan ezin daitezkeela agertu argudiatu izan da (cf. inter alia, Laka 1993, Artiagoitia 1997, 1998, 2002, 2006, 2012, Etxeberria 2005, 2006, 2010, 2012a; ikus 2 atala).1 Halere, propietate honek euskalkien arteko aldakortasuna erakusten du, izan ere zubereraz (euskararen bertsio zahar moduan hartua izan den euskalkian; ikus Michelena 1964, Camino 2014), IBak objektu zuzen posizioan agertu daitezke (cf. also Lafon 1954, 1970, Michelena 1987, Coyos 1999, Casenave-Harigile 2006, Etxebarne 2006, Etxegorri 2013, Manterola 2006, 2008, 2015).2 Artikulu honen helburuetako bat euskara batuan eta zubereraz izenen erabilera (argumentu posizioan) zein den zehaztea da, eta behin hau egindakoan, euskara IBak onartzetik ez onartzera nola pasa den aztertzea izango du helburu nagusi.3
2Artikulua honela dago egituratua: 2 atalean euskara batuan (non argumentu posizioan ezin daitezkeen IBak agertu) artikulua nola erabiltzen den erakusten dut. 3 atala zubererako izenen portaera erakusten zentratzen da, non izenak soilik objektu posizioan baino ezin daitezkeen erabili. Nere aurreko lanei jarraiki (ikus Etxeberria 2014), zubererako IB-ak fonetikoki isila duen D batekin islaturiko Determinatzaile Sintagma (DS) osoak direla (ikus Etxeberria 2014; ikus baita ere Contreras 1986, Longobardi 1994, 2001, Munn & Schmitt 2005, Cyrino & Espinal 2014, beste hizkuntza batzuetarako), eta DS honen balio lehenetsia interpretazio existentziala dela argudiatzen dut. Hurrengo atalean, 4.ean, zubererako IBak, eta euskarako izenak orokorrean, numeroari dagokionean neutroak direla argudiatuko dut eta beraien tipo semantikoa <e,t> tipokoa, i.e. multzo bat denotatzen duen predikatu bat. 5 atalean, euskara batua irakurketa existentziala (besarkadura hertsiarekin) adierazteko artikulu definitua erabiltzen hastearen arrazoia zubererako D isilaren ahultze semantiko eta tasun semantikoen galera baten ondorio dela argudiatzen dut. Galera honek ageriko euskal artikulua—semantikoki malgua den elementu bat; ikus Etxeberria 2005, et seq.—normalean artikulu indefinituak erabiltzen diren tokietan erabiltzera eramaten du. Azken atalean artikuluaren ondorioak adierazten dira.
3Euskara batuan, sarreran aipatu bezala, IB-ak argumentu posizioan ezin daitezkeela agertu aintzat hartu izan da eta artikulu definituaren erabilera beharrezkoa dela esaldiak gramatikalak izango badira (cf. Laka 1993, Artiagoitia 1997, 1998, 2002, 2006, 2012, Etxeberria 2005, 2006, 2010, 2012a, besteren artean). Hauxe da, hain zuzen ere, euskara batuko artikuluaren propietarik esanguratsuenetako bat.
4Subjektu posizioan:
(3)
|
a. Ikasle*(-a) garaiz iritsi zen.
b. Ikasle*(-ak) garaiz iritsi ziren.
|
5Objektu zuzen posizioan:
(4)
|
a. Ane-k goxokia*(-a) jan zuen.
b. Ane-k goxoki*(-ak) jan zituen.
|
6Klase irakurketa (ingeleseko kind) adierazteko ere artikuluaren presentzia derrigorrezkoa da (cf. Etxeberria 2005), beste hizkuntza erromantze batzutan, espainola, edo frantsesa kasu, gertatzen den bezala.
(5)
|
Dinosauru*(-ak) aspaldi desagertu ziren.
|
7Euskara batuko artikuluaren erabileran benetan interesgarria dena zera da, euskal DS definituak (pluralak eta masa izaeradunak) egoera mailako predikatu baten objektu zuzen posizioan agertzen direnean irakurketa definituaz gain irakurketa existentziala ere lortu dezaketela (cf. §5; ikus baita ere Artiagoitia 1998, 2002, 2006, 2012, Eguren 2012, Etxeberria 2005, 2010). Beste modu batetara esanik, (6)-ko objektu zuzenak anbiguoak dira irakurketa existentzial eta definitu baten artean.
(6)
|
a. Ane-k goxoki-ak jan zituen.
b. Ane-k garagardo-a edan zuen.
|
8Norbaitek pentsa lezake artikulu definituaren erabilera honen arrazoia euskarak artikulu indefiniturik ez duela dela, baina ez da kasua, euskarak bai baititu artikulu indefinituak: bat, batzuk, etabar (cf. Etxeberria 2005, 2008, 2012a).
9Garrantzitsua da ere aipatzea (6) adibideko objektuen irakurketa existentzialak nahitaezko besarkadura hertsia duela—indefinituekin gertatzen ez den bezala, besarkadura hertsia zein zabala lor baitezakete; cf. Etxeberria (2012a). Har dezagun (7)-ko adibidea.
(7)
|
a. #Nere lagunak bi arratoi hil zituen ordubetez.
b. Nere lagunak arratoi-ak hil zituen ordubetez.
|
10(7a)-ko esaldian bi arratoi objektuak ordubetez aditzondoaren gaineko besarkadura hartzen du eta esaldia arratoi berberak behin eta berriro hil zituztela esatera letorke; egoera arraroa inolaz ere (hortik zeinua). (7b)-ko perpausa aldiz erabat gramatikala da eta lortzen dugun irakurketak nere lagunak ordubetez arratoi desberdinak hil dituela adieraziko luke. Irakurketa hau lortzeko arratoiak DS-ak aditzlaguntzailearen azpiko besarkadura hartuko luke. Irakurketa definitua ere lortu dezake arratoiak objektuak (aditzlaguntzailearen gainetik besarkadura zabala lortu ezkero), baina irakurketa posible honekin, esaldia (7a)-koa bezain arraroa litzateke.
- 4 Eskerrak Battittu Coyos, Oihana Larrandaburu, Marylin Recalt, eta bereziki, Maider Bedaxagari, zube (...)
11Zubererako4 artikulu definitua ‘behar bezala’ portatzen den artikulu definitu bat dela esan daiteke; klase irakurketa bultzatzen du klase predikatuekin agertzean (euskara batuan bezala, ikus (5)), eta egoerazko predikatudun testuinguruetan beti irakurketa definitua lortzen du.
12Subjektu posizioan:
(9)
|
a. Ikasle-a garaiz iritsi zen.
b. Ikasle-ak garaiz iritsi ziren.
|
13Objektu zuzen posizioan:
(10)
|
a. Anek goxoki-a jan zuen.
b. Anek goxoki-ak jan zituen.
|
- 5 Ohar bedi irakurlea zubereraz artikulu indefinituak ere badituztela; ikus (16) adibidea.
14Goiko esaldi hauetatik, (10b) da esanguratsuena lan honen intereserako, bera baita euskara batuko esaldiarekin alderatuz gero desberdin portatzen dena. (6a) adibidean objektu zuzen posizioan agertzen DS definituak irakurketa definitu zein existentziala (besarkadura hertsiarekin) lortu dezakeen bitartean, zubereraz irakurketa erreferentziala baina ez dezake lor.5
- 6 Izen zenbagarri/zenbagaitz aldea ez da lexikoki desberdintzen euskaraz (cf. Etxeberria 2005; cf. Et (...)
15Irakurketa existentziala lortzeko zuberereaz IB-ak erabiltzen dira (objektu zuzen posizioan; izenak zenbagarri edo zenbakaitzak izan daitezke),6 (11) adibidean erakusten denez (cf. Txillardegi 1977, Coyos 1999, Casenave-Harigile 2006, Etxebarne 2006).
16Objektu zuzen posizioan:
(11)
|
a. Bortüan ikusi dit behi.
b. Dembora da (…) içan deçadan diru. (Bourciez 1895)
c. Zer agitü da? Sagar ebatsi dü.
d. Manexek hur edan dizü. Peiok ogi jan dizü. (Norantz)7
e. Gizon batek jan dizü gezi (Norantz)
|
17IB hauek irakurketa existentziala lortzen dute. Kasu honetan, existentzialki interpretatuak izateak izenak denotatzen duen horri erreferentzia espezifikorik ez egitea esan nahi du; eta badirudi IB-ak ez-espezifikoak, indefinitu ahulak direla, beste hinkuntza batzuetako plural biluzien antzera (e.g. ingelesa, espainola). Artikulu honetan zubererako IBak numeroari dagokionean zehaztugabeak direla argudiatu dut eta atomoei zein pluraltasunei egin diezaieketela erreferentzia; cf. §5.
18Zubererako IB-ak objektu zuzen posizioan agertzen direnez eta irakurketa existentziala hartzen dutenez Longobardi (1994, 2001) lanetan aurkezturiko analisiak hau azaltzeko gaitasuna duela aditzera ematen du. Eta uste dut ondorioztapen hau zuzena dela; ondokoak dira aintzat hartzen ditudanak zubererako IBen erabileraren azalpen bat emateko:
(12)
|
(i) Elementu isil bat existituko da baldin eta fonologikoki gauzatzen den morfema batekin edo batzuekin txandakatzen baldin bada eta paradigmako elementu bakoitzak balio semantiko berezitu bat ekartzen baldin badu
(ii) DS osoa D buru huts batekin eraiki behar da (Contreras 1986, Longobardi 1994, 2001)
(iii) D hutsaren balio lehenetsia interpretazio existentziala da (Longobardi 1994, 2001)
(iv) Sintaktikoki, egitura hutsak zilegiztatze baldintza bereziak bete beharko ditu (e.g. objektu posizioan agertu)
|
19Puntu hauek aintzat harturik, zubererako IB-en egitura sintaktikoa (13)-n adierazia dela argudiatzen dut, i.e. D burua fonetikoki D huts batek betetzen duen DS oso bat.
20Hurrengo atalean, zubererako IB-en irudi osoago bat eta egitura honen aldeko hainbat argudio emango ditut.
- 8 Elkarrizketatu ditudan hiztun gehienek ez dituzte IB-ak aditz ezakusatiboen subjektu moduan onartze (...)
- 9 Izen sintagma ez-espezifikoak subjektu posizioan ager daitezke euskaraz. Esaterako, eli bat indefin (...)
21Aipaturiko analisia egokia izateak zubererako IB-ak subjektu posizioan ezingo direla agertu aurrikustera eramaten gaitu. Aurrikuspena bete egiten da.8,9
22Subjektu posizioan:
(14)
|
a. Ergatiboa:
|
b. Absolutiboa
|
|
(i) *Ikasle-k hori egin dü.
|
(i) *Ikasle jin da.
|
|
(ii) Ikasle-ak hori egin dü.
|
(ii) Ikasle-a jin da.
|
|
(iii) Ikasle-ek hori egin düe.
|
(iii) Ikasle-ak jin dia.
|
23Zubererako IB-en beste propietate bat klase mailako predikatuekin ezingo direla agertu da, eta artikulu definituaren presentzia beharrezkoa izango da espezie osoari erreferentzia egin ahal izateko. Propietate hau esperokoa da: D hutsak irakurketa existentziala baino ez badezake hartu, klase irakurketa ez da posible izango IB-entzat.
(15)
|
Lehu*(-ak) desagertzera dia.
|
24Zubererako IB-ek ezin diezaiokete erreferentzia espezifikoa egin izenak denotatzen duen multzoari, cf. (11), eta honek aditzera ematen duena zera da, izen hauek besarkadura hertsia hartuko dutela; eta hau espero dugun zerbait da lan honetan proposatzen ari garen analisia kontuan izanik. Har ezazue (16) adibidea, non eli bat indefinitu plurala objektu zuzen posizioan agertzen den. Esaldi hau anbiguoa da: indefinituak nahi aditzaren gaineko besarkadura hartzen badu posible zaio objektuak denotatzen duen mutilen multzoari erreferentzia egitea (16a); aldiz, besarkadura hertsia hartzen badu ezingo dio mutilen multzoari erreferentzia egin hauen izenak aipatuaz (16b).
(16)
|
eli bat > nahi
a. Anek pottiko eli bat nahi dizü ezagutu. Jon, Peru, eta Mikel. nahi > eli bat
b. Anek pottiko eli bat nahi dizü ezagutu. # Jon, Peru, eta Mikel.
|
25Beheko adibidean, aldiz, non indefinituaren ordez IB bat dugun, IB-ak besarkadura hertsia baino ez dezake har nahi aditzarekiko, eta ezinezkoa zaio pottiko izenak denotatzen duen multzoko kideei erreferentzia egitea.
(17)
|
Anek pottiko nahi dizü ezagutu. # Jon, Peru, eta Mikel.
|
26IB hauek benetan dira ez-espezifiko, inkorporazioa onartzen duten hizkuntzetako izen inkorporatuen moduan, e.g. Greenlandic Eskimo (van Geenhoven 1998). Euskaraz, izen inkorporaziorik onartzen ez denez, lan honetan (Etxeberria 2014 jarraituaz) proposatuko dudana ondokoa da: D hutsaren galeraren ondorioz, euskara, egitura onargarri egin ahal izateko, fonologikoki ahula den [-a] artikulua erabiltzen hasten da; cf. §6.
27Zubererak D isil bat duela argudiatzeko, ohar gaitezen euskalki honek badituela irakurketa indefinituak/existentzialak adierazteko beste modu batzuk: zumait ‘some’ or eli bat ‘some’ in (18).
(18)
|
Adixkide zumait/eli bat khümitatü dizügü
|
28Halere, bada desberdintasun bat indefinitu hauek lor dezaketen irakurketa existentzialaren eta IB-ek lortzen dutenaren artean: IB-ek besarkadura hertsia hartzen dute nahita nahi ez; zenbatzaile ahulek, aldiz, besarkadura zabala lor dezakete.
29Gogoan izan behar dugu baita ere zubereraz artikulu definitua beharrezkoa dela irakurketa definitu eta klase irakurketak lortzeko (ikus (9), (10), (15)). Hau horrela izanik, D0 isila paradigma baten parte dela esan genezake (ikus (12i)):
-
(i) D [-a(k)]: definitua (erreferentziala), eta klase irakurketa;
-
(ii) bat, zumait, eli bat: irakurketa indefinitua (besarkadura zabala/hertsia);
-
(iii) D0 isila: irakurketa existentziala (irakurketa hertsia).
30Zubererako IB-ak edozein egoera predikaturekin konbina daitezke. IBak (D isilik gabeak) hautsi bezalako benetazko egoerazko aditzekin ezin direla konbinatu aintzat hartzen den zerbait da, izan ere, aditz hauek ezin dezakete barne argumentu bezala <e,t> tipo semantikoko edo aditzari inkorporatzen zaion elementurik hartu (cf. Espinal & McNally 2011). DS osoak ezin daitezke inkorporazio prozesuetan erabili, ondorioz, zubererako IB-ek D isil bat baldin badute eta DS oso badira ezin izango dira inkorporazio prozesutan erabili eta edozein egoera predikaturekin konbinatu ahalko dira. Aurrikuspena bete egiten da.
(19)
|
Gaur goizeko festan, Peiok godalet hautsi dizü. (Zuberera)
|
31Zubererako IB-ez esan duguna aintzat harturik, badira oraindik erantzun gabe gelditzen diren pare bat galdera: (i) nola azaldu daiteke euskara batuan IB-ak ezin erabilia? eta (ii) zuberera eta euskara batua erlazionaturik dauden bi sistema al dira? Eta hala bada, nola gerta/azal daiteke erlazio hau? Baina galdera hauek erantzuten saiatu aurretik, ulertu nahi genukeen beste gauza bat zubererako (eta euskaraz orokorrean) IB-en denotazioa zein den da, eta hauxe da hain zuzen ere hurrengo atalean egingo duguna.
32Aurreko ataleko zubererako datuak ikusirik, pentsa genezake IB-en irakurketa existentziala pluraltasunari loturik dagoela. Eta honek badu zentzua kontuan izanik: (i) espainoleko edo ingeleseko IBak (irakurketa existentziala jaso dezaketenak) beti pluraleko marka den [-s] batekin agertzen direla (masa izenak ez); (ii) euskara batuan, irakurketa existentziala bultzatzeko [-ak] artikulu definituaren forma plurala erabiltzen dugula, ikus (6) adibidea (izen zenbakarriekin, ez masa izenekin). Halere, ondorio hau ez da zuzena. Objektu posizioan agertzen diren IB-en irakurketa existentzialean garrantzitsua dena mundu errealean denotatzen duen horri erreferentzia ez-espezifikoa egitea da. (20) adibidea (11) adibidetik hartua da.
(20)
|
Bortüan ikusi dit behi.
|
- 10 Euskal izenak numeroari dagokionean neutroak direla esateak Asia ekialdeko hizkuntzen portaera daka (...)
33Gauzak horrela, artikulu honetan argudiatuko duguna Zubererako IB-ak—eta euskal izen arruntek orokorrean, behean erakutsiko dugun bezala—, numeroari dagokionean, neutroak edo zehaztugabeak direla da (cf. Jespersen 1924, Chierchia 1998a, Corbett 2000, Dayal 2004, Rullman & You 2006, Wilhelm 2008, etabar). Beste modu batetara esanda, (20) adibideko behi IB-ak singulartasun bati edo pluraltasun bati egin diezaioke erreferentzia.10 Beraien tipo semantikoa <e,t> izango da, izan ere, ezin daitezke subjektu posizioan agertu eta gramatikalak izateko objektu posizioan eta kasu absolutiboarekin agertu behar dute.
(21)
|
Euskarako izenen denotazioa:
Behiak a, b, eta c diren testuinguru batean.
[[behi]] = {a, b, c, ab, ac, bc, abc}
|
34Jarraian ideia honen aldeko argudio batzuk ematen ditut.
35Euskaraz (zubereraz eta euskara batuan), numeralak zuzenean konbina daitezke izenekin. Horrela, (22a)-n ikasle bat semantikoki singularra den bitartean, (22b)-ko hamar ikasle semantikoki plurala izango da, eta bietan, ikasle izenak ez du inolako numero markarik.
(22)
|
Zuberera eta euskara batua:
a. ikasle bat
b. hamar ikasle
|
36Kuantifikatzaile ahulak ere IB-ekin zuzenean konbina daitezke eta pluraltasun bati erreferentzia egin. Eta kasu honetan, berriro ere, IB-ak ez du inolako numero markarik.
(23)
|
Zuberera eta euskara batua:
a. ikasle asko
b. ikasle gutxi
|
37Zubereraz zein euskara batuan IB-ak predikatu posizioan ager daitezke aldi baterako propietate bat adieraziz. Honela, (24)-ko artzain izena singulartasun zein pluraltasun bati erreferentzia egiteko erabilia izan daiteke.
(24)
|
Zuberera eta euskara batua:
a. Miren artzain joan zen Ameriketara.
b. Jon eta Miren artzain joan ziren Ameriketara.
|
38Zubereraz IB-ak erabili daitezke baita ere betierezko propietateak adierazteko (hau ezinezkoa da euskara batuan; ikus 2 oinoharra). Kasu honetan, aurrekoan bezalaxe, haür izena singulartasun (25a) zein pluraltasun (25b) bati erreferentzia egiteko erabili daiteke. Gainera, esan behar da IB-ak predikatu posizioan erabiltze hau ez zaiela kapazitatezko izen deituei mugatzen (capacity nominals; cf. de Swart, Winter, & Zwarts 2007); izan ere, haür izena ez da mota honetako izen bat.
(25)
|
Zuberera:
a. Miren haür düzü.
b. Miren eta Peru haür tützü.
|
39Hurrengo atalera pasa aurretik, gogoan izan 3.3 atalaren amaieran bi galdera utzi ditugula erantzun gabe: (i) nola azaldu daiteke euskara batuan IB-ak ezin erabilia? eta (ii) nola daude zuberera eta euskara batua erlazionaturik? Bigarren galdera horri erantzun ez oso moduan (lan honetan ez bainaiz sakonean sartuko gai honekin) zera esan daiteke: aintzat hartzen ari naiz zuberera euskara batu zaharretik euskara batua baino gerturago dagoela izen sistemari dagokionean, Manterola (2012, 2015)-k erakusten duen bezala.
40Gaur egun, euskaraz, argumentu posizioan izenak erabiltzen ditugun modua ikusirik, gutxienez bi sistema daudela ikusi dugu: (i) euskara batua, (ii) zuberera. Gogoan izan (i) zubereraz IB-ak objektu posizioan baino ezin daitezkeela erabili, eta erabilera honetan irakurketa existentziala (besarkadura hertsiarekin) lortzen dutela nahita nahiez, eta (ii) euskara batuan IB-ak ezin daitezkeela argumentu posizioan erabili eta artikulu definitua erabiltzen dela irakurketa definituak, klase irakurketak, eta irakurketa existentzialak (besarkadura hertsiarekin) lortzeko.
- 11 Ikus Etxeberria 2005, 2010 euskal artikuluaren bestelako analisi sinkroniko baterako.
- 12 (27)-ko esaldietako objektuek irakurketa definitua ere lor dezakete, cf. (6). Irakurketa hau ez dug (...)
41Puntu honetara iritsirik, erantzun nahi genukeen galdera da zergatik/nola erabaki zuen euskarak [-a(k)] artikulu definitua erabiltzen hastea besarkadura hertsidun irakurketa existentziala adierazteko? 4 atalean, batetik euskarako izenak numeroari dagokionean neutralak argudiatu eta bestetik zubereraz IB-ak gramatikalak direla barne argumentu posizioan (irakurketa existentzialarekin) erakutsi dut. Hau horrela izanik, badirudi euskarako artikulu definituak ez duela inolako ekarpen semantikorik egiten (27) adibideko irakurketa existentzialean (ikus (6) adibidea).11,12
(27)
|
a. Anek goxoki-ak jan zituen.
b. Anek ardo-a edan zuen.
|
- 13 [-k] plural markatzailea da; ikus Etxeberria (2005, 2010).
42Hau dena kontuan hartzen badugu, euskara batuak irakurketa existentziala lortzeko [-a(k)] artikulu definitua13 erabiltzen hasteko bi arrazoi daudela argudiatu daiteke: (i) D isilaren galera, (ii) numero morfologia.
- 14 Irakurketa existentziala (besarkadura hertsiarekin) lortzeko euskarak bat artikulu indefinitua ez e (...)
43Euskarako aurreko egoerako D isila, hau da, zubererako D isila, semantikoki oso ahula den elementu batean bihurtzen da, ez baitu erreferentzialtasunik ezta numero zehaztasunik ere. Zehazgabetasun honek, i.e. indefinitutasuna gehi numeroari dagokionean zehazgabetasuna, forma honek (D isilak) dituen tasun semantiko indefinituak galtzera eramaten du, eta D isila elementu isil bat denez, ezin da berraztertu eta galdu egiten da. Euskara batuan objektu posizioan irakurketa existentziala lortzeko ageriko sintaxian artikulua erabiltzen hastea [-a] artikuluaren berrazterketa baten ondorio da: [-a] artikulu definitua irakurketa existentziala (besarkadura hertsiarekin) izan dezakeen elementu batean bihurtzen da. Beste modu batetara esanda, euskarako [-a] artikulua berraztertu egiten da eta D isil indefinituaren funtzioa hartzen du bere gain (ikus Manterola 2008 euskal artikuluaren gramatizazio prozesu posible batetarako; cf. §5.3). Eta honek badu zentzua kontuan izanik euskarako artikulu definitua fonologikoki ahula den elementu bat dela, D isiletik fonologikoki gertuen legokeen forma hain zuzen ere.14 Ondorioz, euskara D isil bat lukeen egoera sintaktikoki batetik, (28a), [-a] euskal artikulu definituak D isil horren tokia hartzen duen egoera sintaktiko batetera pasatzen da, (28b). D posizioa betea izatearen beharra sintaktikoa da: D isilaren galera. Sintaktikoki, artikulu definitua beti D bat izango da, baina kasu honetan objektu posizioan agertzen den ezkutuko D isil indefinituaren ageriko homologo bezala portatzen hasiko da, (28) adibidean adierazi bezala. Lan honen proposamena zera da, objektu posizioan eta irakurketa existentzialarekin agertzen denean euskarako artikulu definituak funtzio ahulago bat beteko duela, eta semantikoki modu hutsalean erabiliko dela, i.e. bere tipo semantikoa <et,et> izango delarik. Ondorioz, kasu honetan, badugu asimetria bat sintaxia (IS-aren gainetik egitura funtzional gehiago eskatzen duena IS-a hori argumentua izan dadin) eta semantikaren artean, zeinak irakurketa indefinitua ezartzen duen. Eta sintaktikoki, [-a] artikulu definitua argumentuak sortzeko beharrezkoa den elementu batean bilakatu dela esan daiteke (beste elementuren bat erabili ezean, dela kuantifikatzaile bat, dela indefinitu bat...).
(28)
|
a. [DP [NP haür N] Ø D] ➔ b. [DP [NP haür N] -a D]
|
- 15 Ikus Etxeberria (2005, 2012b), Etxeberria & Giannakidou (2014) kasu hauetan sortzen den egitura <e> ti</e> (...)
44Euskal artikuluarentzat proposatu den beste funtzio semantiko bat testuinguru murriztatzailearena da, eta kasu honetan artikulu definituak testuinguruko C multzo aldagaiaz hornitzen ditu kuantifikatzaile sendoak, (29)-n adierazten dudan bezala, eta <et>, <ett>, <et>, <ett> tipoko modifikatzaile baten moduan portatzen da (cf. Etxeberria 2005, 2012b, Etxeberria & Giannakidou 2010, 2014 proposamen honen aldeko argudioak ikusteko). Kasu hauetan, artikulu definituaren erabilera ez-kanonikoa da <et,ett> tipoko kuantifikatzaile batekin konbinatzen baita (29a), eta ez <et> tipoko batekin, artikulu batentzat ohikoa den bezala.15
(29)
|
a. mutil guzti-ak (Etxeberria 2005: (37a))
b. *mutil guzti
c. *mutil-ak guzti
|
45Euskal artikulu definituaren erabilera hau (testuinguru murriztatzaile bezala) euskarako D [-a(k)] semantikoki malgua den elementu bat dela erakustera dator eta erabilera definituez gain erabilera ahulagoak ere izan ditzakeela, dela determinatzaile isil existentzialarena, dela dominioaren murriztatzailearena. Beste modu batera esanda, euskarako artikulu definitua ez da beti erreferentziala izango (cf. Etxeberria prest).
- 16 Zenbait autoreren arabera (e.g. Irigoien (1987), Manterola (2006, 2012)), euskara batua numeroa age (...)
46Bada nere ustez bigarren motibazio bat euskara batua zubererako D isilaren ordez [-a(k)] erabiltzen hasteko: euskara, momenturen batean, numero morfologia agerian adierazten hasten da.16 Zubereraz (eta euskaraz orokorrean, ikus 4. atala), IB-ak neutroak dira numeroari dagokionean eta ez dago inolako numero markarik izenean (vs. espainola, frantsesa, ingelesa, etb.; cf. Delfitto & Schrotten 1991, Brouchard 2002, Dobrovie-Sorin 2012).
(32)
|
Bortüan ikusi dit behi.
|
47Euskaraz badugu pluraleko marka: [-k]. Baina [-k] ezin daiteke zuzenean izenei atxikia agertu, atzizki bat baita, eta ondorioz kategorikoki eta fonologikoki beste kategoria batekin agertzea beharrezkoa zaio. Kasu honetan, [-a] artikuluarekin agertu ezean, ezinezkoa da pluraleko markatzailea erabiltzea (cf. Etxeberria 2005, 2010).
(33)
|
a. *ikasle-k
b. ikasle-a-k
|
48Ondorioz, izenetan numeroa [-k] pluraleko markatzailearen bitartez markatu beharrak euskarako [-a] artikulu definitua agertu beharra bultzatzen du.
49Euskara batuko artikulu definitua sintaktikoki D tokian agertzen dela eta semantikoki elementu malgu bat dela argudiatu dugu 5.1 atalean; propietate hauxe da hain zuzen ere bere irakurketen (e.g. existentziala) berri ematea ahalbidetzen diguna. Halere, norbaitek beste norabide bat har lezake, eta [-a(k)] euskal artikulua, irakurketa existentzialean, numero markatzaile bat besterik ez dela argudiatu, eta ez determinatzaile bat. Hauxe da hain zuzen ere Artiagoitiak (2002, 2006, 2012) lanetan hartzen duen bidea. Bere esanetan, euskal DSak bi egitura desberdin izango ditu lortzen duen irakurketaren arabera: DS-ak irakurketa existentziala jasotzen badu, artikuluak DS-aren numero zehaztepenak baino ez ditu beteko; aldiz, DS-ak irakurketa erreferentziala lortzean [-a(k)] D posizioan agertuko da.
- 17 Ikus Etxeberria (2005) eztabaida gehiagorako.
50Analisi honek badu arazo bat halere:17 hartzazue (27b) adibidea, hemen (34) bezala errepikatua, non ardo izen zenbakaitza objektu posizioan agertzen den. Egoera honetan, dagoeneko azaldu dugun bezala, DS-ak bi irakurketa lortu ditzaeke: definitua edo existentziala (cf. §2).
(34)
|
Anek ardo-a edan zuen. [ √ Definitua √ Existentiala ]
|
51Irakurketa existentzialean, Artiagoitiak [-a] ez du D bat bezala tratatzen, eta artikulua NumS-ren buruan kokatzen du numero markatzaile bezala funtzionaraziz, i.e. singularreko numero markatzaile bezala. Baina masa terminoek ez dute singulartasun bat denotatzen eta argudiatu izan da masa terminoek ez dutela numero markarik (Etxeberria 2005, 2010-en ildotik; ikus baita ere Delfitto & Schroten 1991, Doetjes 1997, Dayal 2004, Krifka 2004, etb.).
52Beste aukera bat euskarako D-ak (35) adibidean erakusten den Greenberg (1972)-k proposaturiko gramatikalizazio prozesuaren azken egoerara iritsi dela argudiatzea litzateke (ikus baita ere Himmelmann 2001). Kasu honetan, euskarako artikulua izen markatzaile bat besterik ez litzateke izango, eta sintaktikoki izenaren gertuko posizio batean agertuko litzateke.
(35)
|
dem ➔ def.art ➔ spec.art ➔ noun marker
|
53Halere, proposamen honek ezin du egokia izan, artikulua ez baita izen guztiekin agertzen: numeralekin edo kuantifikatzaile ahulekin agertzen diren izenek ez dute artikulurik hartzen.
(36)
|
a. bi/bost/hamar ikasle
b. ikasle asko/gutxi
|
54Ikuspuntu diakronikoki batetik, Euskara, objektu posizioan IB-ak onartzen zituen egoera batetik (zuberera) IB-ak argumentu posizioan agertu ezin diren egoera batera pasa zen (euskara batua), non irakurketa existentziala (besarkadura hertsiarekin) lortzeko artikulu definitua erabiltzen hasten den. Analisi honen sostengu moduan lan honek zubererako IB-ak sintaktikoki D burua fonetikoki isila den D batek (erreferentzia indefinitu eta zehaztugabea numeroari dagokionean) betetzen duen DS oso direla erakutsi du. Proposatu dudan analisiak semantikoki malgua den D baten alde egiten du, zeinak funtzio definitu klasikoez gain, funtzio ahulagoak bete ditzakeen (indefinitua—besarkadura hertsiarekin—, hemen erakutsi bezala, edo dominioaren murriztatzailea, aurretik eztabaidatu bezala, Etxeberria 2005, 2012, Etxeberria & Giannakidou 2010, 2014).
55Lan honek euskarako IB-ak numeroari dagokionean neutroak direla ere erakutsi du (cf. Jespersen 1924, Chierchia 1998a, Corbett 2000, Dayal 2004, Rullman & You 2006, Wilhelm 2008, etc.).
56Azkenik, Zuberera bezalako sistema batetik Euskara Batua bezalako sistema batera pasatzearen arrazoia D isilaren ahultze semantikoa eta galera dela argudiatu dut lan honetan: (i) Zubererako IBak buru isil bat duten DS osoak dira, (ii) D isil honek bere tasun semantikoak galtzen ditu, eta berraztertu ezin daitekeenez galdu egiten da, (iii) Euskara Batuan artikulu definitua berraztertu egiten da eta D isilaren tokia hartzen du haren funtzio semantikoak bere gain hartuz.