- 1 Aipatzen dituen argitaratuen artean, oker ez banago berriena Kardaberatzen Escu Liburua (Tolosa, 1 (...)
- 2 Ziurrenik garrantzi handia izan zuen geroko idazle, irakurle, hiztegigile eta are bibliografoek be (...)
11. Mitxelenak Historia de la literatura vasca-n azpimarratu zuenez, Larramendik egindako lanen balio nagusien artean bat da berri asko bildu izana argitaratutako obretatik : gogoz bilatu zituen, eta kezka honen ondorioz, euskal literaturaren historiaren lehen zertzeladak eman zizkigun (Mitxelena 1960 : 102). Hartakotzat jo zuten, jo ere, ondorengoek, Zabalaren Noticia de las obras bascongadas que han salido a luz después de las que cuenta el P. Larramendi delako opuskuluak (c. 1830)1 aditzera ematen duenez.2
2Ezin esan xx. mendea baino lehenagoko ezein garairi buruz dokumentazioa soberan dugunik. Hala eta guztiz ere, Mitxelenaren adierazpen biribil hark ez du artean lortu inoren jakin-mina piztea, agerian bederen ; berdintsu gertatu da Altunak aurkeztu Larramendiren liburutegiarekin (1984), alde batera utzirik Juan Iturriagaren lan bibliografikoa (1992).
32. Larramendiren saio horrek era bateko baino gehiagoko interesak ditu, nondik heltzen diogun. Ardatz biren barnean defini ditzakegu interesok : Larramendigandik liburu zerrendara doan ardatza, batetik, eta Hiztegi Hirukoitza-ren barruko arazoetatik kanpokoetara doana, bestetik.
4Nik arloari Larramendiren ikuspegitik heldu diot, eta HH hobeto ezagutzeko asmoz, hiztegi honen euskal iturriak nonbait egotekotan, zerrenda horrexetan egon behar dutelakoan, HH-aren euskal lexikoaren iturriak oro aurkitu eta arakatzeko saio zabalago baten barruan (Urgell 2000a).
- 3 Cf. Harriet atera berriaz HH-aren hitzaurrean dioena (Larramendi 1745 : xxxv). 1745az gero argitar (...)
5Alabaina, lan hau inprentara eman dut nagusiki uste dudalako baduela interes objektiborik jakiteak Hegoaldeko bat zer irits zitekeen ezagutzera garai haietan euskal literaturari buruz eta, oso bereziki, Iparraldekoari buruz, bi aldeen artean isolamendua egon delako ideiaren aurka. Gogora dezagun hiru bat urtez (1730-1733) Baionan bizi izan zela (gero ikusiko dugu han erdietsi zuela Leizarraga, besteak beste) ; dena den, badirudi kezka lehenagotik datorkiola (gramatikan jadanik Etxeberri eta Haranburu aipatzen ditu eta ; ik. infra § 5), eta balirudike geroago ere mantendu zuela harremanik hango norbaitekin, zeren eta atera ahala liburuak jasotzen jarraitu baitzuen hil artean.3 Garai hartan berak zeukan ezagutza ohiz kanpokoa bada ere, egia da hiztegiaren arrakastak eta eragin handiak aldeztu bide zutela berak eratutako liburu zerrenda bihurtzea irakurri beharrekoen zerrenda, batetik, eta bestetik, euskaltzaleek -jasoenek bederen- aurrerantzean à la page egoteko Iparraldeko literaturaren ibilbideari beha egotea (cf. Lakarra 1985a : 31-34 eta 1985b ; Urgell 1991 : 917-919 eta 922-925).
63. Larramendi beti berritzaile gisa aurkeztu izan da. Mitxelenak, 1960an esana gorabehera, honi dagokionez erabateko marra bat ezarri zuen HH-aren eta Eranskin‑aren artean. Izan ere, honen iturriak -gehientsuenak, behinik behin- erraz identifikatu dira (Mitxelena 1970, Lakarra 1991, etab ; ikus orain Urgell 2001a). Mitxelenak (1961 : 364) arazoa ikusi moduan, Larramendik erdal buruhausgarri guztiak itzuli eta gero bakarrik igaroko zen liburuak (Axular, Refranes y Sentencias) eta hiztegiak (Landucci, Harriet) hustera, HH-aren gorputza bukatu eta gero, alegia. Beraz, Larramendiren sisteman hau anekdota litzateke, ez legea. Gauzak honela ez direla eta, zehazkiago, egitasmo orokorraren zati ezinutzizko diren gainerako iturri guztiak bezala (etimologia, toponimia, ahozko hizkuntza...), HH-aren barruan ere liburuak eta hiztegiak erabili zituela erakustea, hortaz, bada HH-aren egileaz dugun irudia goitik behera aldarazteko lain ; eta HH-az duguna ere, jakina.
7Larramendik hiztegia egiterakoan gehien peitu zuen lagungarria euskal liburu gehiago ez izana dugu ; hartaz egiten duen behin eta berrizko aipua da, inondik ere, ezagutu zituen liburu gutxi haiek erabili zituelako seinalerik argiena :
Los libros de una Lengua, siendo muchos y de varias materias, son de un gran socorro en semejantes obras [hiztegietan]. En ellos no sólo se encuentra la copia de voces que se busca, sino también su ortographía, su propriedad, su mejor uso, sus varios sentidos, sus mutuas relaciones : y todo recomendado con la autoridad de sugetos hábiles, que escriben de pensado y con delecto. Mas este socorro me faltó casi enteramente, por ser mui poco lo que se halla escrito en nuestra Lengua, conservada hasta aquí más en la memoria y amor de los Bascongados, que en hojas de papel o en láminas de bronce (1745, eskaintzan).
No tiene el Bascuence libros ningunos impressos ni manuscritos, sino de dos siglos acá. (...). Los pocos libros que he visto impressos en Bascuence, son los siguientes (1745 : xxxiv).
No hai libros impressos desta Lengua, sino los pocos que llevo citados... (1745 : lii).
8Besterik beharko bagenu, baina, hona bere lekukotasuna :
...no pongo ninguna [voz que, o no aya leído en los libros impressos, u oído en alguno de los dialectos del Bascuence, apuntándolas de antemano con toda prolixidad, para que no se me olvidassen (1745 : xlvii).
...he leído con toda reflexión los libros bascongados que llevo citados, apuntando con prolixidad todas las voces bascongadas y sus significaciones, para ponerlas después en el Diccionario (1745 : liii).
- 4 Gai honetan Akademiaren aitzindari eta ereduak, Croscaren hiztegia -nagusiki, Cremonesi-k (1959 : (...)
9Akademiaren hiztegi ederra aurrean izaki eta haren bekaitzez beharbada, liburuen -autoritateen- laguntzak izan ditzakeen onurak4 inoizko argien ageri ziren haren begietan. Larramendi berritzailea izan zela inork uka ezin dezakeen egia borobila da, berak aitortua eta harrotasunez bere gain hartua ; haatik, haren adierazpenak irakurrita, malgré lui izan zelako susmoa geratzen zaigu : ez dago esan beharrik bere hizkuntza gaztelaniaren pare jarria eta bere hiztegia ontzeko ibili behar izan zituen bide malkartsuak bestek ireki, zelaitu eta apainduak ikusi nahiago zituzkeela. Egoera oso bestelakoa izanagatik, ostera, hazia ereinda zegoen hiztegigilearen buruan : « los libros de una lengua... son de un gran socorro... ». Ez dago azalpen hoberik hitzaurrean ezagutzen dituen apurrez egindako deskribapen (eta sarritan balorapen) zehatzetarako -nahiz, agi denez, ezagutzera emateko gogoak ere hartara bide zuen-, eta ildo beretik doa, ziurrenik, 1745 ondoko euskal literaturari jarri zion arreta, Corografía-ko aipamenak eta bere bibliotekako liburuek erakusten diguten bezala.
- 5 Ik. Urgell 1991 : 916-917, non hiztegian eta eranskinean jasotzen diren Axularren hitz batzuk eta (...)
10Testuen erabileraren aldeko argudio teoriko hauen argitara, eta axaleko miaketa batean bakarrik, orainago haren froga zuzenak erdietsi dira. Zenbait ohar solte baizik ez izan arren,5 beren urritasunean arlo honetan zereginik badela egiaztatzea baino gehiago egin dute : HH eta bere iturrien arteko loturak oraindik aurkitu ez baldin badira, bilatu egin ez direlako -eta ez beste ezergatik- izan dela frogatzea, alegia.
114. Lehen urrats modura, Larramendik aipatzen dituen liburuak oro bildu eta erabili zuen argitalpena zein den ebazten saiatu naiz. Axularren Geroko Gero-ak erakutsi digu (Urgell 2001a) iturritasuna baieztatzeko urratsik premiazkoena dela (Urgell 2001a : § 1.1.18), zeren eta edozein argitalpenek, edo ia, balio bailezake antzekotasunak idorotzeko, baina datu erabakigarriak -huts bateratzaileak, bereziki- erabilitako hartantxe bakarrik egotea izan liteke : jokatzen ari garen iturri kopuru handiarekin esan gabe doa kontu (itxuraz) ñimiño hauen garrantziak goraka egiten duela neurri ikaragarrian. Hau buruan izan arren, halere, sarritan ez da erraza izan, gure testuetako askok bizitza katramilatsua izateaz gainera, Larramendiren datuak ez baitira beti nahi genukeen bezain zehatzak.
- 6 Cf. Blecua 1991 : 74 : « Hay que decir que, frente a otros países, con otra historia intelectual m (...)
12Iker arlo hau ez da oso ohikoa euskal filologoen artean ; gutxienez Vinson eta Urquijoren lan bikainez geroztik, ezer gutxi aurreratu da argitalpen ezberdinen identifikazio eta aurkikuntzan, eta are gutxiago haien kolazioan.6 Halere, esan gabe doa datu bibliografikoak testuen azterketa kritikoaren oinarrizko lagungarri direla (cf. McKerrow 1928 eta Gaskell 1972, besteak beste).
13Ez daukat nik arlo honetan behar bezalako heziketarik, hurbilketa ortodoxo bat egiteko, baina arloa errespetatzen eta balioztatzen dudanez, espero dut oker ez egotea pentsatzen baitut bildutako datuek balioren bat izan dezaketela, baita agian hortik eratorritako hipotesietako baten batek ere.
145. Zerrenda nagusia Larramendik berak hiztegian « De los libros en Bascuence » atalean (1745 : xxxiv-xxxvi) eskaini zigun. Haren balio bibliografikoa gorabehera, iturri idatziak bilatu eta aztertzeko lagungarri bikaina da, Iparraldeko liburuei dagokienez bederen itsuka aritu beharra uxatzen duelako. Hurrenez hurren, honako liburu hauek aipatzen ditu : Laveuxvillen catechima handia eta txikia, Xurio, Beriainen dotrina, Etxeberri Ziburukoaren Noelac eta Manual Devotionezcoa, Exerzizio spiritual batzuk, Argaignaratsen Avisu..., Gasteluzar, Materre, Axular, Harrieten gramatika, Bizkai-Nafarroa-Gipuzkoetan argitaratutako zenbat dotrina (gehiago zehaztu gabe), Landucci eta Etxeberri Sarakoaren hiztegi eskuizkribatuak eta Leizarragaren Testamentua.
- 7 Baina ez testua datatzeko, agian post quem batzuk eskaintzen ditu eta.
15Hauei erantsi behar zaie, ImposibleVencido-ko euskal poesiari buruzko atalak, Etxeberri Ziburukoaren lanekin batera, eskaintzen digun liburu berria : « Fr. Juan de Aramburu, en su librito devocino Escuarra, Mirailla, eta Oracinoteguia » (Larramendi 1729 : 379). Garrantzi handikoa izan da, bestalde, Corografia-ko « De los dialectos del Vascuence y del particular de Guipúzcoa » atala (295-302. or.), zeren eta hiztegiaz geroko (eta, beraz, guretzat interes zuzenik gabeko)7 argitalpen mordoxka batekin eta lehendik ezagutzen genituen Xurio, Axular eta Beriainekin batera, hiztegian euren izenez ematen ez dituen Hegoaldeko dotrina bi aipatzen baititu : Arzadun eta Elizalde.
16Larramendiren idatzietan bildutako berriak bere liburutegiaren edukiaz ditugunekin osatu ditut, atzenik : alde batetik, bere eskuz egin zuen liburu zerrenda (Tellechea-Idigoras 1966a) eta, bestetik, Juan Bautista Landa eskribauak bera hil ondotxoan -josulagunek Loiolatik alde egin eta gero- egindakoa (Altuna 1984, Iturriaga 1992) ; biak oso baliagarriak izan dira, lehenik Larramendik emandako datuak batzuetan -batez ere eskribauaren zehaztapenez- egiaztatu edota ugaltzeko bidea eman baitidate eta, bigarrenik, hirugarren Hegoaldeko dotrina baten aztarna jasotzen dutelako : Irazustarena, alegia.
- 8 Leizarragaren iraupenaren inguruko datu gehienak han-hemen sakabanatuta daude. Fontainebleuko edik (...)
17Protestanteen dotrinak baino patu hobexea izan du gure artean Leizarragaren Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria-k (Arroxela, 1571), ez bakarrik kanpotik hura sustatu nahi zuten protestanteen eta liburu hartan euskara ezagutzeko bidea aurkitu zuten jakintsu eta jakinahien eraginez, baina baita barrendik, lege zorrotzei aitzi aleak surtatik gorde zituzten ausartei eta, azpiko gatazkari gehiegi begiratu gabe, irakurri eta irakurtzeko gogoa piztu zuten euskaltzale -avant la lettre- apurrei esker ere.8 Batzuk eta besteak bilduko lituzkeen zerrenda, egin daitekeen neurrian egin gabe duguna, ezin itxi daiteke Larramendiren izena aipatu gabe.
18Lehendik ere zantzu batzuk bagenituen Leizarragaren lana HH-aren iturrietako bat izan zela. Haren lexiko bereziak errazten du maiz halabeharrezkoak ezin izan daitezkeen kidetasunak aurkitzea : HH-ko barazbelarra « hortaliza » < baratze belhar (Lç Lc 11, 42), basa-oliboa « acebuche » < ib. (Rom 11, 17), barnadanic « dentro, salir de » < ib. (Mc 8, 12) eta emendiotan, desemendiotan « (a) mejor, a peor » < ceren ezpaitzarete emendiotan biltzen, baina desemendiotan (1 Cor 11, 17) bezalakoak, alegia (Urgell 1991 : 916-917). Bestalde, agerian jarri dugu hiztegiko sarrera batean bere izenaz aipatua ageri den euskal liburu bakarra dela (Urgell 1998 : 401) :
Placa, moneda antigua de España de muy poco valor, creo que es la misma que el Bascuence llamaba pelata, y para significar su poco valor, dezimos pelapat eztu balio, no vale un pito, una pelata, y es locución en que esta voz se nos ha quedado, aunque en el Nuevo Testamento Bascongado se pone por moneda de poco precio.
- 9 Ez nuke saihestu nahi Leizarragaren aleen arteko ezberdintasunaren auzia (Schuchardt 1900 : 134, L (...)
19Gure lanaren lagungarri, bestetan ez ditugun kanpoko xehetasunak aurkez daitezke, Larramendik eskuztatu zuen alea nolakoa zen eta, beraz, Leizarraga zenbateraino ezagutu zuen finkatzerakoan.9
- 10 Argitaratzailearen oharrak hauxe dio : « Fajo en 8º, a lápiz letra D. Dice El Testamento nuevo en (...)
20Larramendiren paperen artean Leizarragaren Testamentuaren zati baten kopia eskuizkribatua gordetzen da (Mt 25, 26 arte). Honi berak bere eskuz ezarri zion oharrari esker (Tellechea-Idigoras 1966b : 175-176), badakigu Gaztanbide izeneko Baionako kanonigo baten alea luzaro esku artean izan zuela. Baionatik Loiolara zenean (1734) aldean eraman zuen eta kopiatzen hasi baina, halako batean, Gaztanbidek eskatu, eta lana bukatu gabe itzuli behar izan zion. Ezagunegia ez bide den ohar hori kopiatuko dut hurren Tellechea-Idigorasen argitalpenetik :10
Esta copia del Nuevo Testamento la empecé con ánimo de llevarla hasta el cabo, por ser una pieza mui rara y que ya apenas se encuentra. Tuve algunos años en mi poder el Testamento Nuevo en bascuence, impreso, de que doi cuenta por extenso en el Prólogo del Diccionario. Era su dueño Mr. de Gaztambide, canónigo de Baiona, a quien se lo saqué por medio de un su amigo, para algún tiempo. Y como vi que no se acordaba de pedírselo, vine con él a Loiola y comencé a copiarlo, pensando tener tiempo para acabarlo.
Pero acordóse, en fin, el canónigo de su libro y se lo pidió a su amigo y éste a mí, con tanta prisa y rigor, que diciéndole que le havía empezado a copiar, no quiso darme tiempo para acabarlo, y se lo volví. Y quedáronme estos cartapacios que llegan hasta el Cap. 25 del Evangelio de S. Matheo y su vers. 26. Y aunque sea así, es pieza digna de guardarse en la Librería o en otro paraje seguro. Para inteligencia de su dialecto, léase lo que tengo dicho en el otro Prólogo del Diccionario.
Loiola maio 5 de 1761
- 11 Baina ez denak : Imposible Vencido-ren garaian Etxeberriren Manual-a eta Noelak eta Haranbururen M (...)
21Berria ez da nolanahikoa : Leizarraga hiztegirako gaiak biltzen zebilen garaian eduki zuen, Baionako egotaldian lortua, ziurrenik gainerako Iparraldeko liburu gehienak bezala,11 Vinsonek zioenez (1891-1898 : 19, 3a zb.). Dena dela, Testamentuaren aurkikuntza ez zen ustekabekoa izan ; honela kontatzen digu HH-aren hitzaurrean eskaini zion atalean –« Del Nuevo Testamento en Bascuence» (1745 : xxxvi-xxxviii)- aurkitzaileak berak :
- 12 Testamentuaren alea 1730-1733 bitartean lortu zuenez gero, berekin zeukan Mayansen liburua ezagutz (...)
Don Nicolás Antonio dixo en su Bibliotheca Española aver visto el Nuevo Testamento en Bascuence en Roma en la Librería del Cardenal Barberino. He oído hablar a muchos de Biblia Bascongada, y que la han visto en Roma éstos y los otros ; pero es cierto que no ay más que el Nuevo Testamento que cita Don Nicolás Antonio. Después de muchos años de solicitud y diligencia, le he avido a las manos ; y porque es pieza rara, quiero dar della alguna mayor noticia en gracia de los curiosos (Larramendi 1745 : xxxvi).12
- 13 Zehaztasunak berak horixe adierazten du, baina gainera, ohar bedi hurren aipatzen dituen adibideak (...)
22Hitz hauen ostean aurkitzen dugu, hain zuzen, kopiaren oharrean aipatu zuen alearen deskribapena, guretzat ezinutzizkoa, testuaren nondik norakoak xehe-xehe agertzen baititu, inolako zalantzarik gabe oraindik begi aurrean zuela.13 Ikus ditzagun, bada, Larramendik eskainitako zehaztasunak :
231) Izenburua, etab. dakarren orrialdea eta eskaintza falta zitzaizkion, baina eskuz osatuta zeuden. Izenburuan erreginaren ezkutua zegoen, eta Larramendik ematen duen ezkutu azpiko leienda ongi jasota dago, grafiazko aldaketa zenbait gorabehera :
Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut, huni beha çaquizquiote (Leiz.).
Haur da ene seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut, huni beazaquizquiote (Lar.).
Halaber, leku beretik « Está impresso en la Rochela según el M.S. año de 1571, en la Imprenta de Pierre Hautin » ateratzen du ; cf. jatorrizkoa :
Rochellan.
Pierre Hautin, Imprimaçale.
1571.
24Eskaintzak, biak gordetzen zituen aleak, frantsesezkoa eta euskarazkoa ; hona hemen Leizarragaren eta Larramendiren bertsioak, elkarren parean jarrita :
Leizarraga
A TRESILLUSTRE Dame Ieanne d'Albret, Roine de Nauarre, Dame souueraine de Bearn, &c. son treshumble & tresobeissant seruiteur Iean de Liçarrague de Briscous desire grace & paix en Iesus Christ.
Gucizco Andre noble Ioanna Albrete Naffarroaco Reguina Bearnoco Andre guehién &c., denari, bere cerbitzari gucizco chipiac eta gucizco obedientac, Ioanne Leiçarraga Berascoizcoac, Iesus Christen gratiá eta baquea desiratzen.
|
Larramendi
à très-Illustre Dame Jeanne d'Albret, Reine de Navarre, Dame Souveraine du Bearn, &c. son très-humble, & très-obéissant Serviteur Jean de Lizarraga de Briscous, désire grace, & paix en Jesus-Christ.
Gucizco André Noble Joana Albreta Nafarroaco Erreguina, Bearneco André guehien denari, bere servitzari gucizco chipiac, eta gucizco obedientac, Joanes Lizarraga Berascoiscoac Jesus-Christen gracia, eta baquea desiratzen.
|
252) Testamentua osorik zegoen : « Los quatro Evangelios. Los Actos de los Apostoles. Las catorce Epistolas de San Pablo. La Epistola Canónica de Santiago, Las dos Epistolas de San Pedro. Las tres de San Juan. La Epistola Canónica de San Judas. Y el Apocalipsis de San Joan » (ibid.).
263) « y al fin pone los nombres proprios del Hebreo y Griego, que se hallan en el Nuevo Testamento, y su significación en Bascuence » (ibid.). Hots, Apokalipsiaren ondo-ondoan datorren « TESTAMENTV BERRIAN diraden icen propri Hebraico eta Greco batzuén declarationea »; adibide gisa, zerrendako 1, 3 eta 4. sarrerak eransten ditu :
Larramendi
Aaron, mendia.
|
Leizarraga
Aaron, mendia, edo mendico guiçona.
|
Abraham, anitzen aita.
|
Abraham, anhitzen aita.
|
Adam, guizonà, edó lurrezcoa, edo canabera.
|
Adam, guiçona, edo lurrezcoa, edo canaberá.
|
27Ez ditu gauza zenbait aipatzen eta, hain deskribapen zehatzaren ondoren, pentsatzekoa da egon ere ez zeudela :
28« BATBEDERAC IAQVITECO, eta maiz iracurtzeco duen Aduertimendua nola Iesus Christ den Iaincoaren Leguearen fina, eta gure saluatzeco moien bakoitza », 19 orrialdetakoa, Testamentuaren testuaren aurrekoa. Egingo nuke alea nahita moztua izan zela, atal hau dela kausa hain zuzen, dotrina heretikoak zeuzkakeelakoan, eta muina -Testamentua euskaraz- salbatu nahirik.
29« TESTAMENTV ÇAHARRAC eta berriac iracasten draucuten guciaren sommarioa », 6 or., hau ere Testamentu aurrekoa, lehengoarekin batera erauzia, antza denez.
30« TESTAMENTV BERRICO hitz eta minçatzeco manera difficil bakoitz batzu bere declarationéquin », aipatu izen-hiztegiaren ostean. 13 or.
31« ÇUBEROACO HERRIAN usançatan eztiraden hitz bakoitz batzu hango ançora itzuliac », aurrekoaren ondoren ; ez da orrialde eta erdira iristen.
32« TESTAMENTU BERRICO materien erideiteco Taulá », aurrekoaren ondoren ; 48 or.
- 14 Vinsonek dioenez (1891-1898 : 43, 4. zb.), honen aleak Testamentu Berriarenak baino amorru handiag (...)
33Vinsonek (1891-1898 : 6, 3a zb.) diosku Leizarragaren ale batzuek bukaeran dotrina, Erregeari aldarrikapena eta fedezko aitorpena daukatela. Ez dirudi, esanak esan, antzekorik zegoenik gurean, Larramendik ezagutu orduko, behinik behin. Eta, amaitzeko, bistan da Larramendik ez zuela beste liburuaren (Kalendrera eta ABC batzen dituenaren)14 inolako berririk izan.
- 15 Ezagutzen dudan honi buruzko azken oharra, gure artean, Ruiz Arzalluzena (1987 : 709) da ; bertan (...)
34Gainerakoei lerro apur batzuk eskaini zizkien bitartean honako honi atal oso bat egin baitzion, « porque es pieza rara ». Testamentua itzulita izatea -hainbat literatur hizkuntzaren oinarri-15 asko izan behar zen josulagun euskaltzale batentzat baina, gainera, argi dago bere hitzetan, liburuaren hizkuntzazko aberastasunek eurek ere erakarri zutela.
- 16 Oso bestelako iritzikoa izan genuen Haraneder, zeinak bere itzulpen eskuizkribatuaren Aitcin-Solha (...)
- 17 Pio IV. aita sainduak, Trentoko Batzarra bukatu eta berehala, « Liburu debekatuen zerrendaren » ar (...)
35Hasteko, egon zitezkeen erreparoak uxatzeko, edo ematzeko bederen, aldarrikatzen du16 egilea kalbindarra izan arren itzulpena zuzena dela, -orduan ez zen huskeria, dakigunez : 17
Por lo demás, no se puede conocer que sea calvinista el traductor, que está a mi entender muy ajustado en su traducción (1745 : xxxvii).
36Mateoren Testamentuaren lehen atalaren aurkibidea ere eskaintzen du, antza denez Vulgataren munduan bizi zirenentzat honelakoak ezezagunak ziren eta :
Larramendi
Jesus-Christen Evangelio Saindua S. Matheuen araurá.
1. Jesus-Christen burhaso, eta araguiaren arauezco aitzinecoac.
18. Nola hura Spiritu Sainduaganic concebituric, Maria Virgina Josephen emazteaganic jayo izan den.
20. Cergatic icen eman zayon Jesus.
23. Eta Emmanuel.
|
Leizarraga
IESVS CHRISTEN EVANGELIO SAINDVA S. MATHEVEN ARAVRA.
1. Iesus Christen burhasso eta haraguiaren arauezco aitzinecoac.
18. Nola hura Spiritu sainduaganic concebituric, Maria virgina Iosephen emazteaganic iayo içan den.
21. Cergatic icen eman çayón Iesus.
23. Emmanuel.
|
37Formazko ezaugarri honetaz gainera bada deigarria iruditu zitzaion beste bat : are ertzetako oharrak ere euskaraz itzulita egotea, alegia.
38Gainerantzean, batez ere hizkuntz berezitasunez mintzo da, agerian jarriz lanbide honetan begi zorrotzak zituela eta, gainera, euskalkien arteko ezberdintasunez asko zekiela ; honako ezaugarri hauek banan-banan aipatzen ditu :
391) Bai Kristok Apostolu eta gainerakoei, bai Apostoluek Kristori hika hitz egiten diete. Asaldatu gabe esaten du, ez alde ez kontra agerturik, eta ondoko pasarteak adibide gisa aipatzen :
Larramendi
erraguc, noiz gauza hauc izanen dirade? (Math. 24).
hi aiz Juduen Reguea? (...) hic dioc (Math. 27).
cergatic negarrez ago? noren billa abil? harc ustez ecen baratze-zaina cela diotsa, Jauna, hic eraman baduc hura, erradac, non ezarri duan, eta nic quenduren diat (Joan. 29 [sic]).
|
Leizarraga
Erraguc, noiz gauça hauc içanen dirade? (Mt 24, 3).
Hi aiz Iuduén Reguea? Iesusec erran cieçón, Hic dioc (Mt 27, 11).
...cergatic nigarrez ago? noren bilha abila? Harc ustez ecen baratze-çaina cela, diotsa, Iauna, baldin hic eraman baduc hura, erradac non eçarri duán: eta nic kenduren diat (Io 20, 15).
|
402) ukan izan-en ordez sarritan agertzen da : hau itzultzailearen euskalkiari (BN-ari) egozten dio, eta Nafarroa Garaian ere aurkitzen den berezitasuna dela erantsi.
413) Geroaldian -(r)en marka aurkitzen du, behin ere ez -ko edo -go. Bide batez, ‑en / -ren banaketa zehazten du, azkena bokalez amaitzen diren aditzetan (arturen, ecarriren) agertzen dela esanez. Areago, geroaldi mota hau Lapurdin eta Nafarroan ere baliatzen dela diosku, baina hauetan aditz bakan batzuetan (emanen, izanen) bakarrik gauzatzen dela, gainerakoetan -ko (artuco, ecarrico) erabiltzen duten bitartean. Honako hau da adibide modura dakarren pasartea :
ecen duen guciari emanen zayo, eta ambat gueyago uca[n]en du; baina deus eztuenari, duena ere edequiren zayo (Math. 25, 29).
|
Ecen duen guciari emanen çayó, eta hambat guehiago vkanen du: baina deus eztuenari, duena-ere edequiren çayó (Mt 25, 29).
|
424) Subjuntiboa indikatibozko iraganaldi burutuaren ordez erabilia dago (alegia, « aoristo » deitu ohi duguna) : adibidez, icusi cituen-en ordez icusi citzan ; deitu zuen-en ordez, deitu cezan ; igan edo igo zan-en ordez, igancedin, etab.
- 18 Adibiderik ematen ez duenez gero, asmatu egin beharko genuke zeri dagokion, baina egia esan, ez da (...)
435) r-z hasten diren maileguak halaxe idatzita dauden arren (rendatu, recibitu, reguea), ahoskapena err- dela ulertzen du Larramendik, « porque no ay voz en nuestra lengua que empiece con r ». Bestetan (hitz erdian eta bukaeran) ohi baino r bikoitz gehiago aurkitzen ditu, ordea.18
446) Gramatikazko atalari bukaera emateko « diestríssimo bascongado » deitzen dio, hikaren erabilera zehatza – « assí en los verbos regulares como en los irregulares », hots, hala aditz perifrastiko nola trinkoetan- goraipatuaz eta ondoko lerrokada luzea erakusgarri modura kopiatuaz :
enzún ucán duzue ecen errán izán déla, on eritziren19 dráucac euré hurcoarí, eta gaitz eritziren dráucac euré etsayarí. Bainá nic erráiten dráuzuet, onhets itzázue zuen etsayac, benedicá itzázue maradicátzen zaitúztenac, ongui eguiézue gaitz daritzúenei, eta othóitz eguizue oldártzen zaizquitzúenacgatic, eta persecutátzen zaitúztenacgatic, zuen aità céruetan dénaren haour záretentzat... Ecén baldin zuei on daritzúenei on badariztezue, cer sari ucanen duzue? (Math. 5, 43 t. hur.).
|
Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari.
Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuëney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic.
Çuen Aita ceruëtan denaren haour çaretençat: (...).
Ecen baldin çuey on daritzueney on badarizteçue, cer sari vkanen duçue? (Mt 5, 43-46).
|
45Bereiz aipatzekoak dira, berriz, Leizarragaren hitzei hitzaurrean zehar egin zizkien bi aipamenek, beti ere garatzen ari den teoria zabalagoen adibidetzat emanak.
46Leizarragak latinezko hitz bat beti berdin itzultzen ez duela frogatzeko, lat. corpus testuinguru berean agertzen deneko bi pasarteok dakartza :
ecen non ere izánen baitá sarrasquia, hará bilduren dirade arranoac ere (Math 24, 28).
non ere izánen baitá gorputza, hará bilduren dirade arranoac ere (Lc [gehiago gabe]).
|
Ecen non-ere içanen baita sarrasquia, hara bilduren dirade arranoac-ere (Mt 24, 28).
Non-ere içanen baita gorputza, hara bilduren dirade arranoac-ere (Lc 17, 37).
|
47Honen haritik, sarraski hitzaz zekien guztia -ez soilik Leizarragagan ikasia- biltzen du, eta ez da gutxi : ohartu liburuetako eta herrietako lekukotasun bildumari :
- 20 Erraz ediren dezakegu orain Gasteluzarren adibiderik : Haren odol sarraskiak / eta tromenta handia (...)
48En el primer lugar [Mt 24, 28] sarrasquia esta puesto en el sentido de cadáver, y es la voz que ponen muchos Intérpretes, y Santos, y aun la Escritura misma en Job, a cuyo lugar se hace alusión ; porque a él se arrojan las águilas como a presa suya, que arrebatan, y en que se acaban. La voz sarrasquia, de que usan también Argaignarats y Gazteluzar,20 y es muy corriente en Oyarzun y otros Lugares, significa qualquiera cosa que se quisiere arrebatar, y qualquiera que se dexa ò arroja entre muchos, para que la arrebaten : y esto es lo que quadra bien al cadáver respeto de las águilas y otras aves de rapiña (Larramendi 1745 : xxxviii).
49Hiztegian, bidenabar, bi adierak jasota daude :
Arrebatiña, lo que se arroja ò dà à muchos, para que lo arrebaten, sarrasquia. Cuerpo muerto, illotzá, sarrasquia.
50Bigarren aipamena askoz garrantzitsuagoa da euskal lexikoaren historiarako, Leizarraga eratorbide baten adibide eta eredutzat hartzen baitu, -kide, -kida, -kidatu-ren erabilera zuritzeko (cf. Urgell 2000a : § 2.1.5), hain zuzen :
Por esto tambien en el Nuevo Testamento se dice servitzariquidea al consiervo (1745 : l)
51Eta, jakina, hiztegi barruan ere badago :
Consiervo, servitzariquidea.
52Aurkezpen hau gauzatzeko Larramendik Leizarragaren testutik kopiatutako zenbait pasarte labur ekarri ditut eta jatorrizkoekin erkatu. Adierazi bezala, funtsean fidela izanik ere, baditu aldaketa txiki batzuk. Eranskin-eko joerak kontuan izanik, pentsa dezakegu aldaketok erakuts diezaguketela hiztegian nola tratatu zuen. Eta, izan ere, gehienak ohiko grafi egokitzapenak (Urgell 2001a : II, § 1.1) -gehi formaren hegoalderatze ttikiren bat (ib. II, § 1.1.17)- dira eta, Eranskin-ean bezalaxe, ez sistematikoak :
-
<ç> → <z> : guiçona > guizona, içan > izan, çayon > zayon, gauça > gauza, etab.
-
<k> → <c>, <qu> : kenduren > quenduren, ukan > ucan.
-
Hitz hasierako eta bokal aurreko <i>, <I> → <j>, <J> : Ioanna > Joana, Ioannes > Joanes, Iesus > Jesus, Iosephen > Josephen, iayo > jayo, Iuduen > Juduen, etab.
-
<h> kendu : haraguiaren > araguiaren, hambat > ambat, bainahauc, hurcoari, haour, hara, etab. Baita ozen ondoan ere : anhitzen > anitzen, bilha > billa.Halere, badu hasperenen adibiderik oraindik :onhets, othoitz.
-
<v> etimologikoa maileguetan : cerbitzari > servitzari.
-
Grafia bikoitzak bakundu : Ioanna > Joana, Ioannes > Joanes, Naffarroaco > Nafarroaco, burhasso > burhaso.
-
<ti> etimologikoa → <ci> : gratia > gracia.
-
Hitz hasierako r > err (cf. gorago esana) : Reguina > Erreguina baina Reguea.
-
Txistukariaren « zuzenketa » : cerbitzari > serbitzari.
-
<z> → <s> / - C : Berascoizcoac > Berascoiscoac.
-
<y> → <i> / V - # : daritzueney > daritzuenei, çuey > zuei.
-
<nç> → <ntz> : çaretençat > zaretentzat, baina ençun > enzun.
-
<hi> → <y> / V - V : guehiago > gueyago, baina guehien.
-
Aditz nagusia eta laguntzailea bereizi : benedicaitzaçue > benedicáitzázue.
-
Aldaketa batzuek Leizarragaren hizkuntza mendebalderagoko ezaugarriez janzten dute : nigarrez > negarrez, abila > abil, vngui > ongui, çaizquiçuenacgatic > zaizquitzuenacgatic.
-
Bestetan, berak hobeto ezagut zezakeen formaren alde egin duela dirudi (berariaz izan den, ala ez, hori ez dakigu) : Bearnoco > Bearneco.
- 21 Gai honetaz, oro har, ik. Urgell 1991.
53Ezagutu zuenetik, Larramendirentzat euskal idazleen eredu bilakatu zen ;21 hona hemen euskal liburuen zerrendan egiten dion ohorezko aipamena :
Síguese un tomo en octavo del célebre Don Pedro de Axular, rector de Sara, cuyo título es Guerocó guero, y su asunto de non procrastinanda Paenitentia, y tiene 60 capítulos. El bascuence es elegante, proprio, puro, abundantísimo, el asunto tratado por principios, probado por la Sagrada Escritura, Padres de la Iglesia, exemplos y semejanzas muy oportunas. Los vicios pintados al natural, y convenientísimos sus remedios. Anda en manos de muchos, y debiera en las de todos los bascongados : y oxalá hubiera dado a luz la segunda parte que ofrece al principio al lector. Está impreso en Bourdeaux, año 1642, como consta de las aprobaciones y licencias (Larramendi 1745 : xxxv).
54Are euskaldun on eta txarrak -zehatzago, euskaraz letradun eta gabeak- bereizteko neurri gisa ezarri zuen beste pasarte batean :
...sin trabajo ni aplicación, y sin una onza de talento en estas materias, de repente se levanten en críticos de todo esto unos Bascongados ignorantes, que no saben Latín, que hablan mal Romance y peor su Bascuence. Pónganse a escrivir una carta en su Lengua, no aciertan ; abran a Axular para leerlo, se atascan ; léanlo, y les parece Griego (ib. xlvii).
55Horregatik inor ez bide zen harritu Eranskin-aren iturrietatik bat, iturririk garrantzizkoena, izan zela egiaztatu zenean, baina axolakabekeriaz edo bestela, bertako aurkezpenean « he repasado con mucho cuidado... » Larramendiren esanari eta haren ondorio nabarmenei ez ikusiarena egin izan zaie. Axularrengandiko hitzetan Eranskin-aren eta HH-aren artean aurkitu ditugun batetortze ugariak (Urgell 2001a : II, § 1.6) ziurrenik izozmendiaren tontorra baino ez dira.
56Hiztegiaren hitzaurrean emandako datuetan oinarrituta, Vinsonek (1891-1898 : 87, 22b zb.) erabaki zuen bigarren argitalpena Larramendik lehenengotzat hartu zuela. Ez da oso zaila frogatzen, bestalde, GGero argitalpen narrasaren erabilerak eragin dituen hutsak badirela HH-an ; adibidez, **cheitu eta familia :
GGero 215 cheiten vs Gero ib. ehaiten > HH « Tejer, eó, eotu, eaitu, cheitu ». « Tejedor, eulea, eaillea, cheilea ».
57Larramendi, dirudienez, GGero-aren bi ale biltzera iritsi zen : « Axular, duplicado Gueroco-guero » dio bere eskuz osatu zuen zerrendan (Tellechea-Idigoras 1966a : 356, 70. zb.) ; ezbairik gabe, hiltzerakoan utzi zituen liburuetatik erakargarriena izan zen, zeren eta denbora laburrik artean Landa eskribauak egin zuen zerrendan ez baitago haren arrastorik ere : Altunak (1984 : 71) iradoki bezala, haietako bat katalogo berean Kardaberatzen gelan aurkitzen dugu, ziurrenik.
- 22 Gasteizko Filologi Fakultatean gordetzen den mikrofilma, Eusko Legebiltzarraren Liburutegiko alear (...)
- 23 Axularren argitalpenen kontua aztertzeke dago. Lehen eta bigarrenaren arteko kolazioa bukatuta bad (...)
58Esan gabe doa azterketarako GGero honen ale bat baliatu dudala.22 Ziur aski aldi berean Gero-arekin ere jokatzea -Eranskin-ean egin bezalaxe- oso aberasgarria izango litzateke, bi argitalpenen arteko gorabeheren munduan aurrerapausoak egiteko parada emango bailiguke, baina antzeman ditudan zailtasun handiek ahalik errazenera jotzera eraman naute, xedea begi-bistatik galaraz diezaguketen kontuetan sartu gabe.23
59Axular bere eskuetatik igaro ondoren nola gera zitekeen -eta, beraz, hiztegian nola edo nolatsu barneratu zukeen- ezagutzeko parada eman zigun Corografía-n, lapurteraren erakusgarritzat haren pasarte labur bat aukeratu zuenean :
Larramendi (Corografía 297-298)
Bada chinhaurriaren gobernuaz zuhurtziaz, hornizoinaz, eta biltzen duen mantenuaz, norc cer erranen du? Norc eztu miretsico, ta gogoeta eguinen? Spiritu Sainduac berac igortzen gaitu animalia ttipitto onen gana, cer eguin behar dugun icastera, erraiten duela: Vade ad formicam, etc. Zoaz, naguia, chinhaurriagana, eta considera itzatzu haren bideac eta bidescac, joan-etorriac eta itzul-inguruac, nequeac eta trabailluac, eta icasico duzu zuc ere nola bear duzun aitzinerat eta betiere bici, ibili eta gobernatu. Harc eracusleric eta guidariric gabe, berac bere buruz biltcen du udan, neguaren iragaiteco bear duen mantenua, bazca eta bihia. Eta bihi hura gordetzen du lurrean barrena, berac eguinicaco gambaraetan, eta bihiteguietan. Eta hain da zuhur eta goithatu, ecen campoan ecin deus izanez, bere bilduetara, bildu bear duenean, lehenic hozitu bear duen burutic hasten batzaica bihiari: ceren bercela sor liteque bihi hura, buztan liteque, be[lar bihur liteque: eta guero handic harat, alfer-lan guertha lequidicaio, bere leheneco zuhurtzia gucia.
|
Axular (GGero 36-37)
Bada chinhaurriaren gouernuaz çuhurtciaz, (...) horniçoiñaz, eta viltcen duen mantenuaz, norc cer erranendu? Norc eztu miretsico, etagogoeta eguinen? Spiritu Sainduac berac igortcen gaitu animalia ttipitto hunen gana, cer eguin behar dugun iccasterac, erraiten duela. Vade ad formicam (...). Çoaz naguia chinhaurria gana, eta consideraitçatçu haren bideac eta bidescac, ioan-ethorriac etaitçul-inguruac, nequeac eta trabailluac, eta iccassico duçu çuere nola beharduçun aitcinerat eta bethiere bici, ibili etagouernatu. Harc eracusleric eta quidariric gabe, berac bere buruz viltcen du vdan, neguaren iragaiteco behar duen mantenua, bazca eta bihia. Eta bihi hura gordetcendu lurrean barrena, berac eguinicaco gambaretan, eta bihi-teguietan. Eta hainda çuhur eta goithatu, ecen campohan deus ecin içanez, bere vilduetara, vildu behar duenean, lehenic hozitu behar duen burutic hasten baitçaica bihiari: ceren bertcela sorliteque bihi hura, buztan liteque, belhar bihur liteque: eta guero handic harat, alfer-lan gaertha lequidicayo, bere leheneco çuhurtcia guztia.
|
60Aldaketak, gutxi gorabehera, Leizarragarengan aurkitu ditugun berberak dira :
-
<ç> → <z> : çuhurtciaz > zuhurtziaz, horniçoiñaz > hornizoinaz, Çoaz > Zoaz, duçu > duzu, etab. Ordea, jatorrizko <zi> bakarra gorde du : hozitu > hozitu.
-
<tc> eta <tç> → <tz> : çuhurtciaz > zuhurtziaz, viltcen > biltzen, igortcen > igortzen, itçatçu > itzatzu, itçul-inguruac > itzul-inguruac, aitcinerat > aitzinerat, etab.
-
<i> → <j> / # - V : ioan-ethorriac > joan-etorriac.
-
<y> → <i> / V - V : lequidicayo > lequidicaio.
-
<h> kendu : behar > bear,campohan > campoan, belhar > belar. Halaber : th, lh > t, l : ioan-ethorriac > joan-etorriac, bethiere > betiere.
-
Grafia bikoitzak bakundu : iccasterac > icastera, iccassico > icasico.
-
<v> edo <u> → <b> : gouernuaz > gobernuaz, viltcen > biltzen, vildu > bildu, etab.
-
Aditza eta laguntzailea bereizi : erranendu > erranen du, consideraitçatçu > considera itzatzu, etab.
-
Marratxoaz lotutako atzizkia biltzea : bihi-teguietan > bihiteguietan.
-
<rtc> → <rc> : bertcela > bercela.
-
Zuzenketak : iccasterac > icastera (1643 iccastera), çuere > zuc ere (1643 çuc ere), gaertha > guertha.
-
Irakurketa txarrak edo sasi-zuzenketak : quidariric > guidariric, gambaretan > gambaraetan, deus ecin > ecin deus, baitçaica > batzaica.
-
Aldaera aldaketak : eta > ta, hunen > onen, guztia > gucia.
61Haranbururekin batera Etxeberri da Larramendik aipatu zuen lehenengo euskal idazlea, « Apendiz de la poesía bascongada » deritzan Imposible Vencido-ko atalean, ezaguna denez, eta honela aurkezten digu :
Hállanse exemplares [de este segundo modo de versos en el dialecto labortano, en que han sido más curiosos y aplicados, y por esso tienen algunos libros impressos en prosa y verso. Entre los demás se aplicó especialmente el doctíssimo Juan de Echeberri, Doctor Theólogo, que tuvo numen particular para componer en verso bascongado, como se reconoce assí en el librito intitulado Noelac, eta bercé cantá espiritual berríac, como en el otro, que es de mayor volumen y se intitula Manual devocionezcoa, edó ezperén orén oró escúetan erabiltzeco liburuchoá, Escárazco versután eguiñá, eta guztiá bi partetán bereciá (Larramendi 1729 : 374-375).
62HH-aren hitzaurrean ere bi liburuen berri ematen du :
- 24 Esan gabe doa hirurtasuna s.v. trinidad jasota dagoela.
Otro librito en 12. impresso en Bayona Año de 1630, aunque con muchas erratas. Su autor Joanes de Echeberri, Doctor Theologo. Contiene 250 pág. y está todo él en verso. Su título Noelac, eta berce canta Espiritual berriac. El assunto es la Vida de Christo y sus principales misterios, especialmente su Nacimiento, alabanzas de la SS. Trinidad a quien llama, y bien, Hirurtasuna,24 y de otros Santos. De su bascuence dice con razón uno de los Aprobantes :
Escaldunac hel bequizquit
Haren ohoratzerá,
Ceren escara eman duen
Erdararen ganerá.
El mismo autor tiene otro volumen mayor, también en verso, de assuntos muy útiles, de que hago mención en el Arte del Bascuence. El exemplar que yo leí está en la Librería del Colegio mayor de Cuenca en Salamanca.
- 25 Badirudi, beraz, Salamancan erabilitakoaren ondoren beste ale bat erdietsi zuela, baina berandu ap (...)
63Bietatik bat ere ez da agertzen Larramendiren eskuzko liburu zerrendan, baina Manual Devotionezcoa behintzat bai Landa eskribauak egindakoan (Altuna 1984 : 75, 69. zb., Iturriaga 1992 : 158), hurrengo ohar honen pean ezkutatuta, Altunak (op. cit. 72) ederki ikusi bezala :25
It. otro libro de bascuence en pasta de octavo, intitulado : Manual de Devociones. Sin autor. Impreso en Burdeos por Mongiron Milagez, el año de 1669.
- 26 Ik. xehetasunak (Fauvet inprimatzaile familiaren gorabeheretan oinarrituta) Vinsonen 15i zenbakian (...)
- 27 Vinsonek zehaztu bezala (1891-1898 : 15i), hau liburu-saltzailea da, ez argitaratzailea ; Akesolor (...)
64Larri ibiliko gara Larramendik zein argitalpen erabili zuen jakiteko. Lehenik, ezagutzen dugun lehenengo argitalpena 1645ekoa da, baina Vinsonek uste zuen (1891-1898 : 67, 15a zb.), eliz baimenak 1630ekoak direla kontuan izanik, urte hartan bertan edo hurrengoan -ziurrenik Millanges, Etxeberriren lehen argitalpenen ohiko inprimatzailearenean- kaleratutako bat egon zela egin zuen, hamabost urtez argitaragabe irauteari ezinezkoa baitzeritzan. Bigarrenik, argitalpen asko ditu (zortzi bai, Vinsonen arabera), 1645ean hasi eta zehaztu gabe dagoen xviii. mendeko dataren batera arte :26 bukaera non jartzen dugun eta denak edo gehienak Larramendik ezagutzeko modukoak dira, beraz. Vinsonek (op. cit. 73, 15i zb.), gramatikako oharrean oinarriturik eta hango testua berak ezagutzen zituenekin erkaturik, iradoki zuen 1699ko Maffre-ren argitalpena27 (= 15d) erabili zukeela.
65Dena dela, Vinsonen hipotesia HH-ko xehetasunekin konparatu bezain laster, ohartzen gara gauzak zailxeagoak izan daitezkeela : Larramendiren arabera, eskuztatu zuen alea Baionan 1630ean ateratako 250 orrialdeko eta Noelac... izeneko in-12 bat zen. Izan ere, alde batetik, birritan (gramatikan eta hiztegian) errepikatzen duen izenburua denez gero, Noela... deritzen 15g, 15h eta 15i argitalpenak alde batera uztekoak dira. Bestetik, orrialde kopuru bera 15f-n bakarrik (eta, gehienera jota, 251 dituen 15b-n) aurkitzen da, 15c, 15d eta 15e-k 240 edo 241 dituzten bitartean. Bestetik oraindik, in-12 bakarra 15g da, eta gainerako guztiak in-8. Eta, azkenik, Baionan atera ez zen bakarra Bordeleko 15b da. Dakusgunez, datuek aldez bederen elkar ezeztatzen dute, argitalpen bakar bat seinalatu beharrean.
- 28 Gogoratu Axularrekin gauza bera egin zuela. Ez nator bat, beraz, Atutxarekin (1999 : 305), batez e (...)
66Dataren arazoa nahita akabantzarako utzi dut : nekez sinets daiteke Larramendik ezagutzen ez dugun lehen argitalpen hipotetiko hura ezagutu zuenik ; aitzitik, pentsatu behar dugu datagabeetatik bat izanik, Vinson bezala baimenetan oinarritu zela liburuaren data emateko.28 Eta hau badateke argudio indartsu bat Vinsonen hipotesia, alegia 1699koa (15d) erabili zuela, deusezteko, zeren eta datagabe bakarrak 15f, g, h eta i baitira.
- 29 Vinsonen arabera, argitaratzailea (Jean Fauvet) 1731-1760 artean aritu zen lanean, eta esan gabe d (...)
- 30 Oso hipotesi egiantzekoa da : ohartu in-12 bakarra (15g, Vinsonek ezagutu zuen argitalpenik handie (...)
- 31 Edozein moduz, Akesoloren arabera (1970 : 12) ateraldi guztiak daude hutsez josirik
67Laburbil dezagun goiko erkaketa anitzetatik atera daitekeena : tamainaren (in-12) datu garrantzitsuarekin bat datorren bakarra 15g bada ere, ezinezkoa da izenburua (Noela...), orrialde kopurua (204 or.) eta datarengatik.29 Izenburuak eta orrialde kopuruak, berriz, 15f hautagai on bilakatzen dute, nahiz tamaina (in-8) desegokia izan. Ondorioz, 15f bera ez bada (Larramendik tamainan huts egin zuela suposaturik)30 Vinsonek bildu ez zuen -eta ziurrenik Paul Fauveten eskutik ateratako- argitalpen bat izan zela pentsatu behar genuke. Zalantza hauek behin betiko uxatzea oso garrantzitsua izan daiteke, Larramendik liburuak huts asko zituela esan baitzuen, besteak beste.31
- 32 Urquijoren alea (JU 1796 C.F. 72, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia). Bat dator zeharo Vinsonek (...)
68Artean, 15f argitalpena erabili dut.32 Hona hemen Imposible Vencido-n eskaintzen dituen bertsoak, hartakoekin erkatuta :
- 33 Akesolorenak (1970: 75) bere dio.
- 34 Akesolok (1970: 75) kruelak irakurtzen du. Halaz ere, 15f-ko irakurketa ziurra da, zeren eta lehen (...)
Larramendi (1729: 375-377)
Innocénten Amen dolorearén gañeán Noela.
Innocénten Ama ónac
Guztiz ciren arritú,
Soldaduac cirenéan
Bethleená hurbildú.
Icí aldurá ethorrí
Citzaien bihotzera,
Nigarra beguirá, eta
Icará gorputzerá.
O háurchoac (errán zúten)
Zúec badá hain sarri
Galdú behar zaituztégu
Bihotzen hiragarri?
Madaricá dadillála
Herodes tyranoá,
Ceñác hambát altarátzen
Baitú guré gozoá.
Nolá bátzuc haurrequin ihessi aviatú cirén.
Bátzuc aviatú cirén
Haurrequien ihessí,
Lastér ordéan citúzten
Burréüec ardietsí.
Berealá beré hármac
Ateratú cituztén,
Eta háurchoei lehónac
Leguéz iaucí citzaistén.
Bessoac cedutzatelá
Aireán alchatuác,
Amec ecártzen citúzten
Aitziñerá escuác.
O burréu cruélac, andré
Nigartsúec diusté,
Guré haur gaisóec Zuei
Cer eguín darotzué?
Baldín hutsíc badá, dítuc
Guztíac guré aldetíc,
Eta ez ezagutzaric
Eztutén haurretatic.
Gurí iguzquigutzúe
Heriozcó colpeác,
Etá utz biciric guré
Jaió berrí humeác.
Bañán hargatíc etzíren
Bátere guibelatú,
Aitzitíc escua zuten
Háurretara hedatú.
Bátac thira, bérceac thíra,
Hari círen guduán:
Soldaduá garaitzén-da
Ordean azquén buruán.
Bere harmá sartzen dio
Cruelqui gorputzeán,
Eta haur gaisoá uzten
Hedatua lurreán.
Zaurietaric Cerión
Issurrica odolá,
Iturrián ur garbia
Chorroetaric nola.
|
Etxeberri (Noel 85-88, Akes 75-76)
Iunocenten Amen dolorearen gañean. Noëla.
Innocenten Ama onac
Guztiz ciren harritu,
Soldaduac cirenean
Bethleena hurbilldu.
Ici aldura ethorri
Citçaien bi]t[hotcera,
Nigarra beguira, eta
Ikhara gorputcera.
O Haurchoac(errançutê),
Çuec bada hain sarri
Galdu behar çaituztegu,
Bihotcen hiragarri?
Madarica dadillala
Herodes Tyrannoa,
Ceñac hambat altaratcen
Baitu gure33 goçoa.
Nola batçuc haurrequin ihessi auiatu ciren.
Batçuc auiatu ciren
Haurrequien ihessi,
Laster ordean cituzten
Burreuet [sic] ardiatsi.
Bere hala bere harmac
Atheratu cituzten,
Eta haurtchoei lehonac
Leguez iauci citçaizten.
Besoak cedutçatela
Aairean [sic] altchatuac,
Amec ekartcen cituzten
Aitciñera escuac.
O Burreu curelac,34 andre
Nigartsuet [sic] diuste,
Gure haur gachoec cuei [sic]
Cer eguin darotçue?
Baldin hutsic bada, dituc
Guztiac gure aldetic,
Eta ez eçagutçaric
Eztuten haurrenetic.
Guri iguzquigutçue
Heriozco colpeac,
Eta utz biciric gure
Iaio berri umeac.
Bañan hargatic etciren
Batere guibelatu,
Aitcitic escua çuten
Haurretara hedatu.
Batac thira, berceac thira,
Hari ciren guduan:
Soldadua garaitcen da
Ordean azken buruan.
Bere harma sa[r]tcen dio
Curelqui gorputcean,
Eta haur gachoa uzten
Hedatua lurrean.
Caurietaric [sic] cerion
Issurica odola,
Ithurrici [sic] ur garbia
Corrotetaric [sic] nola.
|
69Ez da samurragoa Manual-arekikoa. Hasteko, Larramendik bi ale ezberdin eskuztatu zituen : lehena, gramatikan erabili eta hiztegian aipatzen duen Salamancako Cuencako Ikastetxe Nagusiaren bibliotekakoa, eta bigarrena bere liburutegian Altunak (1984 : 72 ; ik. Iturriaga 1992 : 158 ere) identifikatu zuena :
Ytt. otro libro de Bascuenze empasta de octauo, Yntitulado : Manual de Deuociones. Sin Autor. Ympreso en Burdeos por Mongiron Milagez, el año de 1669.
- 35 Orain, Iturriaga 1992ren arabera, ez dago.
- 36 Atutxak (1999 : 237, 7. zb.) ez du informazio hau erabiltzen, Larramendik zein argitalpenez dihard (...)
- 37 Oker ez banago, ez da agertzen Larramendiren zerrendan (Tellechea-Idigoras 1966a).
- 38 Vinson bera ere (1891-1898 : 67, 14b zb.) ez da ezer esatera aurreratzen.
70Loiolan zegoen ale hura,35 bigarren argitalpenekoa (Vinson 14b),36 argi eta garbi ez da HH-an baliatu zuena, eta ziurrenik beranduago erdietsitakoa izan zen.37 Salamancakoa erabili zuen, beraz, baina hartaz ez digu ez gramatikan, ez hiztegian berri zehatzik ematen, kasu honetan ezertarako ez den izenburu osoa izan ezik, zeinagatik 1627koa (Vinson 14a) ala 1669koa (14b) ote zen ez baitakigu,38 nahiz hau ere bigarrenekoa izatea egiantzekoagoa dirudien.
- 39 Eskura ditudan bi iturriak, Hordagoren faksimilea (1978) eta Altunaren argitalpena (1981) bertatik (...)
71Dena dela, hona Imposible Vencido-n (Larramendi 1729 : 378) aipatzen dituen bertsoak eta bigarren argitalpenekoak (1669 : I, 12)39 aurrez aurre ezarriak :
1729
Zure leguéac háuchec díre, Sinaico mendian
Berce ordúz Moisen emanac Arabian.
Jainco bat onéts-ezác, eta adóra devotqui,
Etá arén icenaz ez ciñíc eguin vanoqui.
Gueiágo beguirázac igandeá sainduquí,
Eta burasóac ondrá, bicí-adín lucequi.
Nihór hill eztezaquelá, ez bihótzez gaitzetsi,
Ecén vengántzen Jaincoá ni behár nauc sinetsí.
Paillardiza iguinari eguioquec ihesá,
Guztíz ere ez desirá lagunaren Esposá.
Bercerén oná hain guttí beharco-dúc iduquí,
Guztiz ere hauzoarén ontasuna ez uqui.
Fiñeán mihiari emoc guardià, ezten guezurtí,
Eta aicén, falseria irauztera, beldurtí.
Hauc bi manamendutara biltzen dituc laburquí,
Ceñac gogoan har ahal baitatzaquec errazquí.
Jainco bat onets-ezac gauzá guztién gañetic,
Eta Christau laguna ez heronéz beheretic.
|
1669
Çure legueac hautchec dire, Sinaico Mendian,
Berce orduz Moiseri, emanac Arabian.
Iongoicobat onhetz eçac, eta adora deuotqui,
Eta haren icenaz ez ciñic eguin vanoqui.
Guehiago beguira çac igandea saiñduqui,
Eta burassoac ondra, bici adin lucequi.
Nihor hill ezteçaquela, ez bihotcez gaitcetsi,
Ecen vengantcen Iaincoa, ni behar nauc sinhetsi.
Paillardiça higuinari eguioquec ihessa,
Guztiz ere ez desira lagunaren espossa.
Berceren ona hain guti, beharco duc iduqui,
Guztiz ere hauçoaren ontassuna ez vqui.
Fiñean mihiari emoc guardia, ezten gueçurti,
Eta aicen falseria irauztera beldurti.
Bi manu Principalenac.
Hauc bi manamendutara biltcen dituc laburqui,
Ceiñac gogoan har ahal baitetçaquec errachqui.
Iongoicobat onhetz eçac gauça guztien gaiñetic,
Eta Christau laguna ez heronez beheretic.
|
72Erkaketa honetatik, funtsean ezaugarri berberak aurkitu arren, aurrekoetatik baino informazio gehiago erdiesten dugu, guztiz Noelak liburutik, zeren eta huts aski dituenez, ohiko aldaketez gain zenbait testu zuzenketa ere ikusteko parada ematen baitigu. Kontuan izan bedi, dena den, bi testuak Gramatikakoak direla eta, horregatik, HH-ko eta Corografía-ko grafi sistemarekin ezberdintasunen bat izango dela :
-
<ç> → <z> : çuec > zuec, çaituztegu > zaituztegu, çure > zure, eçac > ezac, çac > zac, ezteçaquela > eztezaquela, paillardiça > paillardiza, hauçoaren > hauzoaren, gueçurti > guezurti, etab.
-
<tc> eta <tç> → <tz> : citçaien > citzaien, bihotcera > bihotcera, batçuc > batzuc, bihotcez > bihotzez, gaitcetsi > gaitzetsi, vengantcen > vengantzen, biltcen > biltzen, etab.
-
<tch> → <ch> : haurtchoei > haurchoei, altchatuac > alchatuac, autchec > hauchec.
-
- 40 <is> zalantzazkoen bermea dukegu honelako aldaketetan (Urgell 2001b : 144-149).
<ch> > <is> : gachoec > gaisoec, gachoa > gaisoa.40
-
<I> → <J> / # - V : Iaincoa > Jaincoa, Iaio > Jaio, baina iauci.
-
<iñ>, <ill> → <in>, <il> / - C, baina <iñ> → <ñ> / - B : saiñduqui > sainduqui, ceiñac > ceñac, gaiñetic > gañetic ; hurbilldu > hurbildu.
-
<h> kendu : berehala > bereala, haren > aren, guehiago > gueiago, higuinari > iguinari, baina hurbildu, bihotzera, behar, hiragarri, ihessi, etab. (Noelak-en oso sarri). Cf., ostera, umeac > humeac, Hegoaldeko ohiturari atxikita. Bestalde, onhetz > onets (bi bider), sinhetsi > sinetsi, bai eta <th> → <t> k(h) > c, qu : atheratu > ateratu (baina ethorri, thira) ; ikhara > icara, ekartcen > ecartzen, azken > azquen.
-
<ss> bikoitza bakundu : burassoac > burasoac, ihessa > ihesa, espossa > esposa, ontassuna > ontasuna, baina ihessi, issurica (Noelak-en).
-
- 41 Hemen igartzen da, besteak beste, 1729tik 1745ra dagoen aldea : ez ditu <v>ak <b> bihurtzen.
v eta u-ren erabilera normaltzea :41auiatu > aviatu, deuotqui > devotqui, vqui > uqui.
-
Aginterazko laguntzailea biltzea : beguiraçac > beguirazac.
-
Txistukarien « zuzenketa » : citçaizten > citzaisten, onhetz > onets (bi bider).
-
Argitalpenen erratak edo irakurketa txarrak : bithotcera > bihotzera, burreuet > burreüec, Aairean > Airean, Nigartsuet > Nigartsuec, cuei > Zuei, haurrenetic > haurretatic, satcen > sartzen, Caurietaric > Zaurietaric, Issurica > Issurrica, ithurrici [ithurrica-ren ordez] > iturrian, corrotetaric [sic, ç-ren ordez] > chorroetaric (Noelak-en). Moiseri > Moisen, baitetçaquec > baitatzaquec (Manual-ean).
-
Aldaera aldaketak : ardiatsi > ardietsi, curelac > cruelac, curelqui > cruelqui (Noelak-en). Iongoico > Jainco (bi bider, cf. artean Iainco 1669koan ere), guti > gutti, errachqui > errazqui (Manual-ean).
73Honako hau da bere bildumako euskaldun berri bakarrari eskaini zion laudorio estimagarria :
- 42 Sic, P. de Guilantenak « Reuleco Gardiana » dio.
- 43 Cf. Vinson (1891-1898 : 53) : « Je ne sais ce que peut être l’addition ‘d'un autre auteur’, dont p (...)
Otro volumen del mismo tamaño, que contiene la Doctrina Christiana, muchas oraciones y uno como Directorio de Marineros en Bascuence hermoso, cual es el de Sara en Labort, y tanto más estimable cuanto su autor, no siendo bascongado, aprendió la lengua con toda perfección. Llámase el R. P. Esteban Materre de la Seráfica Orden de N.P.S. Francisco de la Observancia, guardián que fue del Convento de Avela :42 y entre sus aprobadores, uno es P. de Axular, de quien hablaremos luego. Al principio está una adición de otro autor no de tan lindo bascuence.43 Es del año 1616, y está impreso en Bayona (1745 : xxxv).
74Liburua ez da agertzen Larramendiren bibliotekaz ditugun zerrendetan eta, hortaz, HH-ko datuon arabera bakarrik ezagutzen saiatu behar gara. Materreren liburuak, agi denez, bi argitalpen izan zituen : lehena Bordelen Petri de la Court-ek egina dateke 1617an, eta bigarrena, Vinsonek ezagutu bakarra (1891-1898 : 51-54, 11. zb.), 1623an Bordelen Iacques Millanges-ek egina.
75Bion artean hautatzekotan, Vinsonek (ib. 51, 11a zb.) ez du zalantzarik : « Larramendi, qui avait probablement sous les yeux un exemplaire sans titre, s'en sera rapporté aux dates des approbations ecclésiastiques. Il n'y avait d'imprimeur à Bayonne ni en 1616 ni en 1617 ». Hauxe dukegu arrazoirik indartsuena, alegia, Larramendik aipatutako « uno como Directorio de marineros » hura « Marinelec nola eguin behar dituzten bere othoitçac itsasoan dabilçan demboran » deiturikoa (1623 : 325-353) izan behar dela, eta hau -Fr. Aegidius Grenier baimen egile berrietatik batek dioenez (1623 : 179-180)- 2. argitalpenean dotrinari erantsitako otoitz bilduman dago.
- 44 Oxfordeko Bodleian Library-ko alea (8°.M.30.Th.SELD), OEH-ak erabiltzen duen bera, alegia.
76Erkaketarako, beraz, 1623koaren ale baten kopia mikrofilmatua erabili dut.44
- 45 Eta hiztegia hasieratik egiten hasi zenez gero (cf. Urgell 2002 : 633-634).
77Gramatikan (Larramendi 1729 : 279), Etxeberrirekin batera « Fr. Juan de Aramburu, en su librito devocino Escuarra, Mirailla eta Oracinoteguia » aipatzen badu ere, ez dago gero -guztiz HH-aren hitzaurreko liburu zerrendan- liburu honetaz beste aipurik. Dena dela, pentsatzekoa da noizbait eskuartean izan zuenez gero,45 hiztegirako ere baliatu zukeela.
78Vinsonen arabera (1891-1898 : 73-75, 16. zb. eta 540-541) liburua lehenengoz 1735ean « Bordelen, P. de la Court erregueren ardutaco [sic imprimatçaillea baithan » argitara zen. Ondoren, beharbada lau berrargitalpen izan zituen : bata 1641 edo 1642an, bigarrena 1660 inguruan Harizmendik paratua, hirugarrena 1690ean eta laugarrena (ziur aski aurrekoaren legez kanpoko kopia) urte berean, baina bibliografoak azken biak baino ez zituen ezagutzen eta, gainera, eskuztatu ahal izan zituen ale guztiek hasiera falta zuten.
- 46 Liburu honen lehen argitalpenaren data hau ziurra da, Vinsonek bere argitalpena kaleratzear zuela (...)
- 47 Erkaketa, Vinsonek egindakoaz gainerakoa, egin gabe dago, baina Kerejetak (1991 : 867, 8. oh.) oha (...)
79Berak adierazi bezala (op. cit. 74, 16a zb.), dena dela, lehen argitalpenean ez dagoen Te Deumlaudamus-aren euskal itzulpenaren lehen bi bertsoak aipatzen ditu Larramendik. Itzulpena, Debocinoescuarra-ren hirugarren argitalpena – « arrimo hobean » jarria, berregileak hitzaurrean dioenez- bezala, Larramendik bestela pentsatu arren Harizmendirena da, lehendabizikoz honen Ama birjinaren ofizioa-n (1660 : 73 t. hur.)46 argitaratua, eta horregatik nahitaez 1660 baino lehenagoko argitalpenak bederen erabat alde batera utzi behar ditugu hemen.47
- 48 Jatorrizko alea Lazkaoko beneditarren komentuan gordetzen da. Honako orrialde hauek falta ditu : 5 (...)
80Erkaketarako, 1690eko argitalpenaren kopia mikrofilmatua baliatu dut, baina ale honek orrialde asko falta ditu.48 Oraingoz, erkagai hoberik aurkitu ez eta Larramendik aipatutako bertsoak Harizmendiren Virginaren officioa-ko bertsioarekin erkatuko ditut :
Larramendi
Jaungoicoá zu zaitúgu
Bihótz osóz laudatzén,
Zu, záitugu gueuré Jáuntzat
Ahalaz defendatzén.
Aitá bethierecoá
Ceren baitzará segur,
Andic emaiten darótzu
Lurrác ohoréz agür, &c.
|
Harizmendi
Iaungoicoa, çu caitugu
Bihotz ossoz laudatcen:
Çu çaitugu gueure Iaunçat.
Ahalaz defendatcen.
Aita bethierecoa,
Ceren baitçara segur,
Handic emaiten darotçu,
Lurrac ohorez agur.
|
81Aldaketak ohikoak dira : <ç> → <z>, <tc> eta <tç> → <tz>, <ss> → <s> (ossoz > osoz), hitz hasierako <IV> > <JV>, <h> kentzea (Handic > Andic) eta <nç> → <ntz> (Iaunçat > Jauntzat).
82Avisu liburu galduaz ezagutzen ditugun xehetasun gutxietarik batzuk behintzat Larramendiri zor dizkiogu (ik. Vinson 1891-1898 : 84, 21. zb.) :
Otro volumen en 12. de 572 pág. que contiene en doce capítulos admirables y muy eficaces desengaños. Su autor, Pedro de Argainarats, sacerdote y predicador ordinario de Ciburu. Imprimiose en Bourdeaux, año 1641.
83Izena osorik, Vinsonek dakarrenez, Avisu eta exortacionea [sic] probetchosac bekhatorearentçat, nola artha principalena beharduen bere arimaz, eta ez bere gorputçaz, contricionearen eguiteco, eta manamendua gaifiean [sic, manamenduen gaiñean-en ordez] conscienciaren examinatceco artearequin, P. de Argainarats, aphez eta Ciburuco predicari ordinarioac eguinac da eta, oraingoz, egile beraren beste lana (Devoten breviarioa, Baiona, 1665) soilik daukagu HH-an haren hizkuntzak aztarnaren bat utzi ote zuen asmatzen saiatzeko. Lanbide gaitza, inolaz ere.
84Euskara txit ederreko liburutzat izan zuen Larramendik :
Otro volumen en 12. de 479 pág. que contiene seis partes, y en ellas muchas oraciones y prácticas cristianas, las más en verso : trata de los novísimos, de los Sacramentos y Mandamientos, muchos Hymnos, Salmos, especialmente los penitenciales, y una Doctrina Christiana muy breve, todo en bellísimo bascuence. Su Autor es el Padre Bernardo de Gasteluzar de la Compañía de Jesús. Está impreso en Pau año de 1686.
- 49 EHUko Filologi Fakultatea, Gasteiz (erref. 13311). Ale osoa da, salbu eta hasierako orri bat, hots (...)
85Argitalpen bakarrekoa da, Vinsonen arabera (1891-1898 : 134-135, 39. zb.), eta honek ematen dituen datuak bat datoz HH-koekin. Erkaketarako Bonaparteren alearen mikrofilma erabili dut. 49
86Larramendik erabili zuen Iparraldeko libururik berrienetakoa da :
El Kempis o Contemptus mundi traducido por M. Chourio, Rector de San Juan de Luz, impresso Año 1720.
87HH-an balorapenik egiten ez duen arren, beranduago, Iparraldeko idazle berrien artean Haraneder baino Xurio nahiago zuela esan zuen :
Por demasiada puntualidad en querer escribir distinguiendo los verbos de sus terminaciones con sus barritas en medio, embarazan al lector, como se ve en la reciente traducción del Combate espiritual y de la Introducción a la Vida devota de Sales ; y por eso, sin esas nimiedades, se lee más corriente a Chourio en la traducción del Contemptus mundi y otras obras en este dialecto (Corografía 297).
88Hitzaurreko datuak, hasieran bederen, bat datoz Xurioren lehen argitalpenarekin (Vinson 49a), baina baita Vinsonek 1720-1750 artean kokatzen duen eta azal berdina duen bigarrenarekin (Vinson 49b). Jasota agertzen da bai Larramendiren zerrendan (Tellechea-Idigoras 1966a : 356, 71. zb.), bai Landarenean (Altuna 1984 : 74, 43. zb. ; Iturriaga 1992 : 156) ; hauxe da azken honen oharra :
It. otro libro de a octavo en pasta en bascuence. Intitulado : Imitac[ión de Jesuchristo por el Mro. Chourio, Ror. del lugar de Done Juan. Impreso en Burdeos por Guillaume Boude Boe el año de 1720.
89Iturriagak (1992 : 41-42) egindako Loiolako Bibliotekako edukiarekiko erkaketan, jadanik 1750 eta 1788ko argitalpenak daude bakarrik. Halaz ere, eskribauaren ohar zehatzari esker, benetako lehen argitalpena dela ziur dakigu, in 8 baita, eta ez haren faltsutzea bezala in 12.
- 50 Eusko Legebiltzarraren Liburutegian (Amezaga 1983 : 87-88, 237. zb.) gordetako alearen mikrofilma, (...)
- 51 Uste honetan bat nator Legebiltzarreko Liburutegiko adituekin (loc. cit.). Gehiago zehatz daiteke, (...)
90Eskura dugun faksimilea (Hordago, Donostia, 1978) 1788ko argitalpenetik egina da (Vinson 49e) ; azterketarako erabili dudan alea50 askoz lehenagokoa da, ezbairik gabe ; halaz ere, princeps-aren eta ondoko faltsutzearen artean bereizteko Vinsonek bildu ezberdintasunetako batzuetan bakarrik dator bat51 eta, beraz, badirudi berak uste baino gutxienez beste argitaraldi bat egon zela.
91Honela aurkezten ditu Larramendik :
Dos Cathecismos, uno breve, que contiene sólo el texto, y otro más largo, que contiene la explicación de las quatro partes del texto : de la primera 26. lecciones ; de la segunda 24 ; de la tercera 33 ; de la quarta 27 ; y además, muchas prácticas santas, exemplos e historias, que se citan de los Sagrados Libros. Es cosa muy selecta : hizólos imprimir en Bayona el Illustrisimo Señor don Pedro Guillelmo de Lavieuxville, Obispo de aquella ciudad, cuya virtud, celo y prudencia singular no puedo alabar bastantemente. Imprimiéronse Año de 1733 (1745 : xxxiv).
92Liburu biak jasota agertzen dira Larramendiren zerrendan (Tellechea 1966a : 356, 29. zb.) eta Landarenean (Altuna 1984 : 74, 46. zb. eta 78, 204. zb.). Eskribauaren oharrak, Larramendirenak baino zehatzagoak, hauek dira, Iturriagak (1992 : 156 eta 171) egin transkripzioaren arabera :
It. otro libro en bascuence en pasta de a octavo, intitulado : Aquellos que se preparan a hacer la primera Comunión en la segunda cuaresma, Diócesis de Baiona. Su autor el Padre Guillaume de Lavieusville [sic]. Impreso en Baiona por Faumet el año de 1733.
It. otro de a octavo con cubierta de lo mismo en bascuence, intitulado : Breve Doctrina para buenos christianos. Su autor Dn. Pedro Lavieuxville. Impreso en Baiona por Jaubet, el año de 1731.
- 52 Erabiliko dudana Urquijorena da (JU 3993a, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia).
93CatLav txikia dela eta, Vinsonek (1891-1898 : 171 eta hur., 54. zb.) ikusterik izan ez zuen lehen argitalpena 1732 edo 1733an datatu zuen, apezpikuaren agindua 1731ko ekainaren 20koa da eta. Larramendiren lekukotasuna ziur aski aintzatago hartzekoa da berak egin zuen baino, oraindik Baionan baitzegoen -eta, beraz, zuzenean lor baitzezakeen- kalera orduko. Dena dela, ez dago zalantzarik lehenengo argitalpena eskuetan izan zuela, Vinsonek zenbatzen duen bigarrena 1749koa baita. Halaz ere, ez dut bigarren hori baino argitalpen zaharragorik erdiesterik izan.52
94CatLav handiari dagokionez, Vinsonek (1891-1898 : 176-177, 55. zb.) hiru argitalpen jasotzen ditu, hirurak urte eta etxe berean eginak eta, dirudienez, txikikerietan baino bereizten ez direnak. Hiruren arteko erkaketa egitea ezinezkoa nuenez gero, Villasanterena (1985) baliatu dut ; hau « Donostian, Urquijoren liburutegian dagoen alea » erabiliz egin dela dio argitaratzaileak (1985 : 15), Urquijok ale bat baino gehiago (argitalpen ezberdinetakoak) dituela erreparatu gabe. Dena dela, Villasantek P. Guillaume irakurketa egiten du 15a-rekin batera (eta ez Piarres-Guillaume, 15b eta c-k bezala) : badirudi, beraz, Vinsonek lehen lekuan ipinitakoa dela.
95Biziki goraipatzen duen liburu honen aurkezpena itxuraz oso eskasa da :
Otro librito impresso en Bayona, sin nombre de autor y sin el año de la impressión, contiene Exercicios Espirituales y Oraciones en prosa y verso ; y al último la Passión del Señor por San Matheo y San Juan, todo muy bien hablado.
96Halaz ere, ez dago dudarik gutxienez 1844 arte Exerzizio Spirituala izena eraman ohi zuen eta 1851 arte-edo beti Baionan argitaratu ohi zen liburua dela (Vinson 1891-1898 : 147-158, 46. zb. ; ik. halaber Urquijo 1907c). Larramendiren oharra aski ondo osa dezakegu, liburua Landaren zerrendan agertzen baita (Altuna 1984 : 75, 59. zb. ; Iturriaga 1992 : 158), Altunak (ib. 72) esan bezala, honela azalduta :
It. otro libro en bascuence en pasta manual, intitulado : exercicio espiritual. Sin autor. Impreso en Baiona p[or feuiueten sin su año de su impresión.
97Liburu honen lehen argitalpenen historia aski nahasi eta ezezaguna da, tamalez, Larramendik erabilitako alea ziurtasun osoz finkatu ahal izateko. Dena dela, ditugun xehetasun apurrak aski eta sobera dira Vinson 46a (1716) eta 46b (« M. Roquemaurel liburu saltçaillea baithan Apumayouco carrican 1718 ») kanpoan uzteko eta, hasiera batean bederen, 46c aintzat hartzeko, Vinsonek egin bezala, data (berez datagabea ; bibliografoak 1741 ezartzen dio zalantzaz, « tableau de comput ecclésiastique » delakoa 1742-1764 artekoa baita), lekua eta inprimatzailearen izena (« Paul Fauvet, Erregueren imprimatçaillea baitan ») egokiak dira eta. Ez dago erabateko ziurtasunik, ordea : alde batetik, Vinsonek berak aitortzen du 1718-1742 bitartean gehiago egon zitezkeela, nahiz funtsean berdinak :
L’exercicio espirituala est le livre basque le plus répandu et el plus commun ; c’est celui qui a été le plus souvent et le plus diversement réedité, contrefait, refait, remanié, etc. Les éditions dont le tableau de comput commence à 1742 et 1755 portent tous deux, comme la précédente de 1718 (contrefaçon de Roquemaurel), la rubrique : « deuxième édition ». Il est probable que de 1718 à 1742, il y a eu plusieurs réimpressions portant toutes la même rubrique et en différant les unes des autres que par le tableau au verso du tritre (Vinson 1891-1898 : 149, 46d zb.).
- 53 Dena dela, biek orrialde kopuru bera (371 or.) dutenez gero, badirudi edukian ere berdinak izan be (...)
- 54 Ik. Amezaga 1983 : 69, 188. zb. Eusko Legebiltzarraren liburutegiko adituen arabera, dena dela, 17 (...)
98Bestetik, beti Vinsonen azalpenaren arabera, ez dakigu 46c-k Larramendik aipatzen duen « la Passión del Señor por San Matheo y San Juan » atala duen ala ez, beranduagokoa (1754 edo 1755ekoa) den 46d-k baduena.53 Bestetik, oraindik, 1741-42ko data berankorregia izan liteke, apika, Harrieten gramatikarekin alderatuta. Eta, azkenik, Landaren oharrak « feuiueten » dioenez gero -beti bezala euskal testua hala-hola jasoaz-, badirudi Larramendik izan alean inprimatzailearen izena genitiboaz emana zela (cf., adib., P. Fauveten Imprimerian Etxeberriren Noelac-en 15f argitalpenean). Azterketa bibliografiko zehatzago baten zain, beraz, eskura izan dudana (Vinson 46c-ren oso antzekoa)54 erabili dut konparabide gisara, Vinsonen iradokizunean -arteko denak, « tableau » izan ezik gainerako guztia berdina zuketela, alegia- fidaturik.
- 55 Cf. Corografía 299 : « El dialecto navarro coincide mucho con el labortano, pero se diferencia tam (...)
99Iparraldekoak ez diren liburuen artean bat bakarrik bereizi eta izenez eta izanaz aipatu zuen Larramendik hiztegiko zerrendan, atxikitzen zaion tradizioagatik eta hizkuntzaren alderdi zenbaitengatik55 haien aldamenean ezar daitekeen eta, ezbairik gabe, hiztegigilearen ustetan Hegoaldeko dotrina zahar guztietatik haiekin gehiegi galduan atera gabe pareka daitekeen bakarra, hain zuzen :
Un librito en 12. con la Doctrina Christiana primero en Castellano seguido en 83 ojas, y después en Bascuence también seguido casi en otras tantas : una y otra bien sólidamente escritas. Imprimióse en Pamplona Año de 1626, con licencia y aprobación de su Prelado, el Ilustrissimo Señor Don Francisco de Mendoza. Su autor es el Licenciado Don Juan de Beriain, abad de la Parroquial de Uterga (Larramendi 1745 : xxxv).
100Larramendiren aipuak, beharbada, nafarrerazko beste zenbait dotrina zaharren patu gaiztoa ekiditen lagundu zion, hari-harian egon bada ere.
- 56 Vinsonek Larramendiren berriak bakarrik ezagutu zituen. Urquijok (ikus Arocena eta bien oharrak, l (...)
101Argitalpen bakarrekoa izan zen, dakigularik (Vinson 1891-1898 : 63-64, 13. zb. eta 538-539, 12bis zb.).56 Liburua jasota agertzen da Landaren zerrendan (Altuna 1984 : 77, 187. zb. ; Iturriaga 1992 : 169), nahiz Larramendik bere oharra idazteko erabili baino, itxuraz xehetasun gutxiago daukan :
It. otro mui usado de lo mismo en castellano y bascuence, intito. : Doctrina Christiana, compuesta por el Licdo. Dn. Juan de Beriain, sin que conste por falta de hojas su impresión y año.
102Honen arabera, baliteke Larramendik urtea eta lekua baimenetatik ateratzea, bestetan bezala.
103Goi-nafarreraren barruko ezberdintasunak agerian jartzeko, Larramendik Corografía-n (299. or.) Beriainen eta Elizalderen Kredoaren bertsioen zatitxo bat erkatu zuen. Gauza bera egingo dut hemen orduko transkripzio horren eta nik erabiliko dudanaren artean (R. M. Pagola 1995) :
Larramendi
Cein concebitu baitzen Espiritu Santuaren obraz: Jaio cen Virgina Mariaren baitatic: pasatu zuen pasio dolorezcoa Poncio Pilato Juezaren azpian: Crucificatu izandu zen ill zen, ta orci zuten: Jautsi cen, etc.
|
Beriain
çeyn concebitu baytçen Espiritu Sanduaren obras, eta jayo-çen Virgina Mariaren baytatic: passatu-çuen Passio doloroscoa, Poncio Pilato juezaren azpian crucificatu yçandu-çen yll-cen, eta orci-çuten: jautssi-cen...
|
104Aldaketak :
-
<ç> → <c> edo <z>, <tç> → <tz> : çeyn > cein, baytçen > baitzen, çen > cen, çuen > zuen, etab.
-
<y> → <i> / V - C, # - Ceta V - V : baytçen > baitzen, baytatic > baitatic, yçandu > izandu, yll > ill,jayo > jaio.
-
Geminatuak bakundu : passatu > pasatu, jautssi > jautsi.
-
Txistukarien « zuzenketa » : obras > obraz, doloroscoa > dolorezcoa.
-
Aditz nagusia eta laguntzailea bereiztea : jayo-çen > jaio cen, etab.
-
Aldaera aldaketak : Sanduaren > Santuaren, doloroscoa > dolorezcoa, eta > ta.
- 57 Halaber, bere eskuz osatu zuen liburu zerrendan honako ohar ilun hau, hiztegikoaren parekoa, baino (...)
105Dotrina multzo bat eskuartean izan zuela besterik ez dakigu :57
Fuera destos libros, se han impreso varios cathecismos, así en Bizcaya como en Guipúzcoa y Navarra ; pero con poca atención a la pureza del bascuence y a su ortografía (Larramendi 1745 : xxxv).
106Dakusgunez, euren euskara baldresagatik aipamen labur hau baino gehiago zehaztetik atzeratu zen, baina honek ez du inondik inora esan nahi erabili ez zituenik, Landucciren kasuak erakusten digun bezala (Urgell 2001a : § 0.4.4). Frogatu egin behar, hortaz, baina Hegoaldekoak izanik, hain zuzen, filologoaren lana inoiz zailenik gertatzen da, hainbat kasutan hitzak irakurriak baino entzunak errazago izan baitaitezke, nabarmena denez.
- 58 Ik. TAV 3.2.10 (Zubiaren bizkaierazko eta Etxaberen gipuzkerazko Agur Maria-k), ib. 3.2.11 (1614ko (...)
107Lehenengo arazoa, anitzen artean, multzoan zein sartzen ziren eta zein ez zehaztea dugu, eta nori ez zaizkio buruko ileak laztuko gaur izenez (Elso...) edo zatika bakarrik ezagutzen ditugun dotrinak58 edota, areago, ezagutzen ez dugunen bat Larramendik ezagut zitzakeela pentsatze hutsaz ? Jakin gabean geratu gara, ordea, baita betirako geratu ere, eta, amets egitea bezain erakargarri ez bada ere, ausaz, ikerketaren argipean jar daitezkeen errealitate fisikoekin bakarrik jokatu behar dugu.
- 59 Larramendik hartakotzat hartuko lituzkeenez ari naiz, noski : ezaguna da, bestalde, Betolatza azke (...)
- 60 Urtegabeko honen hizkuntzaz eman diren iritziak laburbilduta aurki daitezke Lakarra 1984 : 176-177 (...)
108Aukeran ditugun liburuak ez dira asko, zortzi orotara : bizkaieraz59 Betolatza (1596), Viva Jesus (XVII. mendekoa),60 Kapanaga (1656), Arzadun (1731) eta Urkizu (1737) ; gipuzkeraz Otxoa de Arin (1713) eta Irazusta (1739) ; eta nafarreraz Elizalde (1735).
- 61 Larramendiren gelan (Altuna 1984 : 81) Mikelestorenaren 1744ko argitalpen baten ale bat aurkitu zu (...)
109Esanak esan, begi-bistakoa dirudi ezen, oro har, zenbat eta berriago, hainbat eta Larramendik ezagutzeko aukera gehiago dagoela ; bestela esanda, hiztegia prestatzen ari zen garaian erne ibili bide zenez gero, orduan argitaratutakoak ozta itzuriko zitzaizkion, guztiz 1734an Loiolara zenetik aurrerakoak. Ildo honetatik, ezin zaio halabeharrari egotzi, ezagutzen zituela zeharka jakin ahal izan dugun bakarrak hain zuzen 30. hamarkadakoak izatea denak : Arzadun, Elizalde eta Irazusta.61
110Ikerketaren une honetan, ziur xamar diren hiru iturrigai hauen aurkezpenera mugatuko naiz, nahiz HH-ko hitzekiko erkaketan aipatutako guztiak aintzat hartu ditudan, besteren bat ere multzoan sartu behar ote den egiaztatzeko. Dena dela, ezin esan gabe utzi, zeharkako iturriek azalarazi dituzten hiru dotrinekin Larramendik eman ezaugarri bakarra, alegia Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroakoak zirela beteta dagoela, ziurrenik hirukote honi « varios catecismos » deitzea gehitxo den arren ; gainera, bizkaieraz bederen gehiago ezagutu zituen, ezagutu ere, hiztegiaren hitzaurrean (« Del dialecto de Bizcaya » atalean, xxviii. or.) « ...como se puede ver en algunos Cathecismos impressos deste dialecto » eta Corografía-n, hurren ikusiko dugun bezala, Arzadun bizkaierazko « zenbait dotrinaren » artetik adibidetzat jarriko duela baitio.
111Bizkaiera ordezkatzeko aukeratu zuen :
No he visto libro ni tratado en este dialecto sino algunos catecismos. Pondré un ejemplar del que imprimió el año de 1731 don Martín de Arzadun, beneficiado y grave eclesiástico de Durango (Corografía 298).
- 62 Berak erakutsi zuen bigarrena (Iruñean Martin Joseph de Radak egin 1758koa) hutsez eta aldaketez j (...)
112Arzadunen Doctrina christianeen explicacinoa Gasteizen argitaratu zen lehenengoz (Vinson 1891-1898 : 166-167, 52. zb.), Larramendik aipatutako urtean, hain zuzen. Urquijok (1907b) erdietsi zuen gordetzen den ale bakarra, dakigularik.62 Hona Larramendiren transkripzioa 1731koarekin erkatuta :
Larramendi
Izanic christinauen señalea Curutze Santea, dalaco Christo Crucificaduen figurea, ceinetan erredimidu guinduzan bere odol preciobacoagaz, beardau jaquin eguiten señale au, ceñatuten dala da santiguetan dala ondo. Cer da Ceñatutea? Eguitea Iru Curutze escumaco escuco orcoroagaz, da urrengo atzagaz ifiniric Curutzez, beste iru atzac gueldietan direala artez. Nun eingo diraz iru curutzecoac, da cer verbagaz? Leleengoa becoqui ganeric sur puntara, da becoquien ezquerreco alderic escumacora, esaten dala: Curutze Santeen señaleagaiti: bigarrena sur puntaric ocotzera, da aoen ezquerreco alderic escumacora, esaten, dala, gueure arerioetaric libradu gaguizuz: da irugarrena ocotzeric bularrera, da ezquerreco solbardaric escumacora, esaten dala: gueure Jauna da Jaungoicoa. Cer da Santiguetea? Eguitea Curutze bat escumaco escuco bost atzacaz, ifinten direala artez. Nun eingo da Curutze au da ce verbagaz? Becoquiric bularrera, da ezquerreco solbardaric escumacora, esaten dala: becoquian, Aitien: bularrean, da Semien da ezquerreco solbardaric escumacora da Espiritu Santuen icenean.
|
Arzadun
Izanic christiauen señalea Curuce Santea, dalaco Christo Crucificaduen figurea, ceinetan erredimidu guinduzan bere odol preciobacoagaz, beardau jaquin eguiten señaleau, zeñatutendala da santiguetandala ondo. (...). Cerda zeñatutea? Eguitea Iru Curuze escumaco escuco orcoroagaz, da vrrengo azagaz ifiniric Curuzez, beste iru azac geldietan diriala artez. Nun eingodiraz iru curuceoc, da ce verbagaz? Leleengoa becoquiganeric sur puntara, da becoquien ezquerreco alderic escumacora, esatendala; Curuze Santeen señaleagaiti: bigarrena sur puntaric ococera, da ahoen ezquerreco alderic escumacora, esatendala, gueure arerioetaric libradugaguizuz: da irugarrena ococeric bularrera, da ezquerreco solbardaric escumacora, esatendala: gueure Jauna da Jaungoicoa. (...). Cer da Santiguetea? Eguitea Curuce bat escumaco escuco bost azacaz, ifintendiriala artez. Nun eingoda Curuce au da ce verbagaz? Becoquiric bularrera, da ezquerreco solbardaric escumacora, esatendala: becoquian, Aitien: bularrean, da Semien da ezquerreco solbardaric escumacora da Espiritu Santuen icenean.
|
113Grafi aldaketa hutsek baino interes gehiago izan dezaketenak hauek dira :
-
Txistukari afrikatuak frikarietatik bereiztea : curuce / curuze > curutze, azagaz > atzagaz, azac > atzac, ococera > ocotzera, etab.
-
ia > ea : diriala > direala (bi bider).
-
Aldaera aldaketak : ce > cer.
114Nafarreraren barneko ezberdintasunak agerian jartzeko, Beriainen aurkez aurke jarri zuen Larramendik :
Y el Padre Eleizalde en su doctrina del año 1735 pone ese mismo sentido así :... (Corografía 299).
115Elizalderen Apezendaco dotrina christiana uscaras « Iruñan, Alfonso Burguete Alargunaren echean » atera zen, behin bakarrik, dakigularik (Vinson 1891-1898 : 178, 57. zb.), Larramendik adierazi urtean, hain zuzen. Eskura dugu haren faksimilea (Salaberri Zaratiegi 1994). Larramendi eta Elizalderen bertsioak erkatuta :
Larramendi
Cein concebitu baice Espiritu Santuaren obraz: jaio ce Andre Maria Virginaren ganic: padecitu zue Poncio Pilatoren manuaren azpian: guretzificatu zute: il zute: jautsi ce, etc.
|
Elizalde
Cein concebitubaize Espiritu Sanduaren obras. Jayoce Andre Maria Virginaren ganic. Padecituzue Poncio Pilatoren manuaren azpian: gurucificatuzute, ilzute, orzizute: jausice...
|
116Aldaketak :
-
ze > ce : baize > baice.
-
Txistukarien « zuzenketa » : obras > obraz, jausi > jautsi.
-
Aditz nagusia eta laguntzailea bereiztea : concebitubaize > concebitubaice, jayoce > jaioce, etab.
-
Aldaera aldaketak : Sanduaren > Santuaren, gurucificatu > guretzificatu [sic].
117Esan bezala, Irazustaren Doctrina christiana jasota agertzen da Landaren zerrendan (Altuna 1984 : 77, 192. zb. ; Iturriaga 1992 : 170) :
It. otra pregunta o cartilla de Doctrina Christiana en bascuence del Pe. Astete, traducida por Dn. Juan de Yrazusta. Impresa en Pamplona el año de 1759.
- 63 Eta ale honen kopia bat baliatu dut, hain zuzen, HH-aren iturrien ikerketan.
118Ziurrenik, 1759ko data eskribauaren hutsa da, dakidalarik ez baitago urte horretako argitalpenik ; lehena 1739koa izanik, gainera, ez dirudi 3 eta 5 nahastea zaila denik. Iturriagak dioenez (1992 : 19), lehen argitalpena Loiolako Bibliotekan gordetzen da ;63 hau Larramendiren hura balitz, bide batez, haren iturri izan ziren euskal liburuetatik Loiolan gordetzen den bakarra izango litzateke.
119Ezagutzen den hurrengoa 1742koa da (Vinsonek lehenengotzat emana : ik. 1891-1898 : 183, 62a zb. ; Lakarra 1984 : xxvii), baina XVIII. mendean hainbat bider berrargitaratua izan zen.