- 1 Joannes Etxeberri Ziburukoaren hiru liburu inprimatu eman zaizkigu : Manual devotionezcoa lehena, (...)
1Jarraiko lerroetan Joannes Etxeberri Ziburukoak idatzi eta gurera heldu den lehen liburuaren aurkezpena egin nahi izan dugu. Liburua Manual devotionezcoa da eta idazle honek idatzi eta argitaratu direnetan lehena dugu.1
2Mendeetan zehar, bi lekukotasun desberdin eman dira, 1627.ekoa lehena eta 1669.ekoa bigarrena.
- 2 Edozein testukritika liburutakoari jarraiki (guk J. Lakarraren « Testukritikaz : I. Stemmarantz » (...)
3Lantxo hau hiru atal nagusitan banatu dugu. Lehenean, lekukotasun desberdinen araketa sakona egiten da. Aurkitu ditugun lekukotasun hauen ale desberdin guztiak aztertu eta lortutako emaitzak eskaintzen ditugu.2 Bigarren atalean, eskuartean ditugun bi lekukotasunen erkaketari ekin diogu lekukotasun desberdinon filiazioa lortu nahiean. Hirugarren atalean, azkenik, eta liburuaren lekukotasun desberdinak inprimatu ziren garaiak aintzat harturik, liburuak argia ikus zezanerako jarraitu behar zuen ibilbidea gogoan izaki, zenbait bitxikeria bibliografikoz aritu gara, liburuaren beraren egituraketari buruzkoa esaterako.
4Joseba Lakarrak dioenez (1988 : 120) « testua gureganaino irits dakiguke : a) zuzenean edo zeharka, b) eskuizkribuz edo inprimaturik eta c) lekukotasun bakarrean edo gehiagotan ». Gauza bera dio Alberto Blecuak bere Manua lean (1987, 38) : « Un texto ha podido llegar hasta nosotros a través de uno o más testimonios, en tradición directa o en tradición indirecta, es decir en citas de otros autores, fragmentos, en antologías, en refundiciones, en traducciones, etc., y en forma manuscrita o impresa o en ambas a la vez ».
- 3 Bere Lehen liburia edo filosofo huskaldunaren ekhieia liburuan (1785. urtean argitaratua. Guk darab (...)
5Jusef Egiategi ziburutarra dugu, Etxeberri Ziburukoaren mendekideez aparte, honen liburuen berri dakarren lehena.3
6Aita Larramendi da Etxeberriren liburuen berri dakarren hurrengoa. Bere Arte (1984 : 374) eta Diccionario Trilingüe liburuetan (1853 : xxxi), bietan dugu Etxeberriren lehen liburu honen berri. Ez du jartzen, ordea, zein argitarapenez mintzo den.
7Wilhelm von Humboldten aipamena ere hor dago (1816 : 336) : « Manual devotionezcoa. Eine Sammlung geistlicher Lieder, nebst einem Anhange von Gebethen im Labortanischen Dialekt. Bordeaux, 1669, 8 ».
8Claudes-Charles Pierquin de Gembloux belgiar midikuaren lana izango da jarraian aztertuko duguna. Bere Histoire Litteraire liburuan (1858a : 7 gehigarrietan) Manual- aren berri izango dugu.
- 4 Baionako Euskal Museoan lortu ahal izan ditugu Pierquin de Gembloux-en bi liburuok. Lehena, 1841. (...)
9Bere Bibliographie basque liburuan (1858b : 7-8) ditugun datuak bat datoz aipatu dugun Histoire-ekoekin.4
10Francisque Michelek ere ematen digu bere bi liburutan Manual devotionezcoa- ren berri. Honela dio Proverbes basques d'Oihenart- en (1847 : xl) :
VII. Manual devocionczcoa, edo ezperen, oren oro escuetan erabilltçeco liburutchoa. Escarazco versutan eguińa, eta guztia bi partetan bereçia... Bordelen, Guillen Millanges, Erregueren imprimatçaillearenean. M.DC.XXVII. (Manuel de dévotion, ou le petit vade-mecum de tout le monde, fait en vers basques et divise en deux parties... Bordeaux, Guillaume Millanges, imprimeur du roi, 1627.) In-8° de 138 pages, signées A-K, précédées d'un feuillet contenant le tritre ci-dessus, et suivies d'un feuillet blanc.
La licencia vicarii generalis qui se trouve sur le recto du feuillet A, porte : « ...manualis, Cantabrico carmine a loanne Etxheberri Doctore theologo compositi... » cette licentia e st signée M. D'OIHARARD, vicarius generalis.
- 5 Arestian jarri dugun Pierquin de Gembloux-en aipamena eta honen ondoan pentsa liteke, gurera impri (...)
La première partie de cet ouvrage renferme, en vers dc huit syllabes, les principaux mystères de la vie de Jésus-Christ ; la seconde partie, également consacrée a des sujets de piété, est en grand vers de quatorze syllabes. Elle est intitulée : Bigarren luburüa guiristinoac erran behar lituzqueen othoitcez... Bordelen, Guillen Millanges Erreguercn Imprimatçaillearenan. M.DC.XXVII. (Deuxième livre des prières que le chrétien devrait lire... A Bourdeaux, chez Guillaume Millanges, imprimeur du roi, 1627.) De 208 pages, le titre compris ; puis viennent quatre feuillets contenant la table des deux parties. La seconde porte les signatures A-N, et la table la signature O.5
11Michelen Le Pays basque liburuan ere (1857 : 487-8) Manual- aren lehen argitarapenaren aipamen berbera dugu. Bietan dio lehen argitarapen honen berria Aita Larramendirenetik jaso duela, baina azken hau izenburuen aipamenetan gelditzen da gehienetan.
12Les proverbes basques- en ere (1847 : xlvj) bigarren argitarapenaren berri dugu. Bordelen, J. Mongiron Millangesenean inprimatua, in 8° itxurakoa dela diosku.
13Michel alde batera utzi eta jarrai dezagun J. Vinsonekin. Bere Essai...-n Manual devotionezcoa- ren bi argitarapenen aipamena aurki genezake (1891-8 : 65-67) :
« 14a.-MANVAL I DEVOTIONEZCOA, |EDO EZPEREN OREN| ORO ESCVETAN ERABILLT-- | çeco liburutchoa. | Eſcarazco verſu tan eguiña, eta guztia / bi partetan bereçia. | Lehenean iracaſten direla, Guiriſtiño | Commun batec, iaquiñ behar dituen | Gauça guehienac : berçean, errateco | Lituquen, halaber othoitz guehienac.[...]
BORDELEN, | GVILLEN MILLANGES Erregueren | Imprimatçaillearenean. | - | M. DC. XXVII. »
14Argitarapen honen garaian, Bordele zen liburuak inprimatzeko lekurik hurbilena. Baionako lehen moldiztegia François Bourdot-ena da, 1642.ekoa. Eta Paben Desbarats sendia 1655.az geroztik baino ez da hasten inprimatze lanetan.
15Lehen argitarapen hau in-8 itxurakoa da (16 orrialde pleguko), guztira 346 orrialde idatzi dituela. Bere neurriak honakook dira : 101 mm x 167. Testuak berak 82mm 5 x 149,5 (izenburu eta zeinadurak barne).
« 14b.-MANVAL | Devotionezcoa, | edo ezperen oren | oro escvetan erabillt- | çeco liburutchoa. | Eſcarazco verſutan eguiña, eta guztia / bi partetan bereçia.| Lehenean iracaſten direla, Guiriſtiño | Commun batec, iaquiñ behar dituen | Gauça guehienac : berçean, errateco | Lituquen, halaber othoitz guehienac.[...]
BORDELEN, | I. Mongiron Millanges Erregueren | Imprimatçaillearenean. | - M. DC. LXIX. »
16Litekeena da Iacobe Mongiron Milangesek lehenaz baliaturik egin izana berrargitarapen hau. In-8 itxurakoa hau ere, foleo erdiz eratua (8 orrialde pleguko).
17Neurriak : testuak 88 mm 5 x 152,5, izenburu eta zeinadurak barne. Zeinadura sistema : 1627.eko argitarapenak A p. 1, B p. 17, C p. 33, e.a., K p. 137-ra arte ; bigarren liburuak : A p. 1, B p. 17, e.a., O 208. orrialdean. 1669.eko argitarapenak : A p. 1, B p. 9, C p. 17, D p. 25, e.a., S p. 137-ra arte ; bigarren liburuan : A p. 1, B p. 9, e.a., eta Cc p. 207.
18Ibilbide honetan aurrera egin eta aipa dezagun Genaro de Sorarrain jaunaren Catálogo de obras euskaras liburuan ere (1898 : 46-47) aurkitu ahal izango dugula Etxeberriren liburu honen aipamenik. Vinson jauna jarraitzen duelako susmoa dugu, ordea, eta bíldu dítuen datu guztíak Essai...-n aurkitu dituela.
19Louis Desgraves jaunak, bere Les livres imprimés a Bordeaux au XVIIe siécle liburuan, Manual devotionezcoa- ren bi argitarapenen berri dakar. 1627. urteko argitarapena bere liburuko 588. zenbakidunari dagokio (1971 : 92), erakusten diguna aipamen bibliografikoa besterik ez dela. Vinsonen Essai...-n edan du eta ale bat Pariseko Bibliothèque National-en dagoela dio (D. 33.877). 1.346. zenbakia duen aipamenean aurkituko dugu 1669.eko argitarapenaren berri. Kasu honetan ere, Vinsonen Essai...-n edan du eta Bordeleko Herri Liburutegian ale ezoso bat dagoela esaten zaigu (PF. 16.185 Rés.).
- 6 « Euskal klasikoak » bilduma argitaratzen hasi zen Hordago Publikapenak etxea 1978.ean, eta Joanes (...)
20Hordago Publikapenak etxea 1669.eko edizio honetaz baliatu zen argitarapen xerokopiatu bat egiteko.6
21Patxi Altunak, azkenik, Manual devotionezcoa honen lehen liburuaren edizio kritikoa paratu zuen 1981 .ean, Hordagoren argitarapenaz baliatuz.
22Ezin izan zuen Altuna jaunak lehen argitarapeneko alerik aurkitu, batez ere 1669.ekoan 3.438. bertsoaren inguruan bertso batzuk falta zitezkeen, berak uste bezala, edo ez jakiteko.
23Patxi Altunaren uste honek bultzatua bibliografia irakurtzen hasi ginen. Vinson-en Essai... liburuan (1891-8 : 65) 1627.eko ale bat Pariseko Bibliothèque Nationale-n zegoela irakurri ahal izan genuen eta, aipatu bezala, Deustuko Unibertsitateko Eusko Ikaskuntzako Karmele Santamariari esker lortu genuen lehen argitarapen honen mikrofilmaren fotokopia.
24Bi argitarapenen arteko konparaketak zera erakutsi digu, Patxi Altunak aipatzen dituen bertso hauetan (« Egoquien Aingueru beguirailleei » izenburua duten 3.427-3.442 bitartekoak) 1669.eko argitarapena lerroz lerro dagokiola 1627.ekoari. Ez du horrek esan nahi, ordea, bertso batzuk ezin falta daitezkeenik. Are, 1669.eko argitarapena kaleratzeko aurrekoaz baliatu izan balitz Mongiron Millanges (eta hau geuk proposatutako hipotesi bat besterik ez da) ez zegokeen bigarrenean lehenean ez dagoen bertsorik.
25Bertsoon kontua alde batera utzita, zera aipatu nahi genuke Manual devotionezcoa- z, Axular eta Gillentena Itxasuko erretorak ontzat emana, baietsia dela.
26Bikario Jenerala zen Oiharard jaunaren baimena (latinez) urte eta hilabete bereko 28koa da, Baionan emana. Gero Gillentena beraren, Hegi eta Stefano Hirigoitiren laudoriozko bertso batzuk datoz, azken bi hauenak ere latinez daudelarik.
27Izan dugu Hordago argitaletxearen edizioaren ale baten eta Chicagoko Newberry Library-tik bidali diguten 1669.eko argitarapen honen beste ale baten fotokopiak konparatzeko aukera eta konparaketa honek ez digu gauza adierazgarri garrantzitsuegirik erakutsi. Hau da bi aleon azaleko konparaketaren ondorena :
28Jon Bilbao jaunaren bibliografia izan dugu lagungarri (1973 : 256) urteotan zehar argitaratu diren bertso sortak bildu ahal izateko. Baina, Bilbao jaunak egin duen aipamenetarik bat ez da zuzenegia : « "Axular aiphatu behar litekela". Gure Herria, 1930, X, 254-256 ». Artikulu honetan azaltzen zaigun testua (hitz lauz idatzia) ez da Noelac- en atala ; are, ez dagokio Etxeberri Ziburukoari, Sarakoari baizik. Bestalde, Jon Bilbao jaunak « Balea zaleen othoitzak », « Haur Hipientzat », « Herioa », « Itsasturi » eta « Manuel devotionezcoa » bertso sortak Noelac- en parteen barnean sailkatu ditu, Manual devotionezcoa- ren atalak izaki.
- 7 Akats hau beste zenbait tokitan ere ikusi ahal izan dut. Luis Mari Mujikak bere Historia de la lit (...)
29Argi dago, bestalde, ez dela ez Manuel devotionezcoa (Manual da zuzena)7 ezta « Haur Hipientzat » (« Ttipientzat », kasu honetan).
30Aita Larramendik bere Arte- an (1984 : 378) Manual devotionezcoa liburutik jasotako bertso sorta bat du. Ez dakar izenbururik, baina badakigu nondik hartua den. Bi bertso sorta dira jatorrizko testuan. Biak daude Manual- aren lehen liburuaren Doctrina Christiana lehen partean ; eta elkarren segidan datozkigu. Lehenaren izenburua « Laudatcen da oraiño eman tuen hamar manuez » da (Etcheberri, 1627 : 12) ; 14 bertso dira, Larramendik bere lanera ekarri dituen lehen hamalauak ; ondoko bertso sortaren izenburua « Bi manu Principalenac » da (aip. lan. eta or.), 12 bertsoz osotua. Larramendik lehen laurak baizik ez ditu jarri. Hona hemen bere Arte- an jarri dituen guztiak :
1 Zuré leguéac háuchec dire, Sinaico mendián
Berce ordúz Moiſen emánac Arabián.
Jainco bat onétſ-ezác, et adóra devotqui,
Etá arén icenáz ez ciñíc eguín vanoqui.
5 Gueiágo beguirázac igandeá ſainduquí,
Eta burafóac ondrá, bicí-adín lucequí.
Nihór hill eztezaquelá, ez bihotzéz gaitzetſi,
Ecén vengántzen Jaincoá ni behár nauc ſinetsí.
Paillardizá iguinarí eguióquec iheſá,
10 Guztíz ere ez deſirá lagunarén Eſpoſá.
Bercerén oná hain guttí beharco-dúc iduquí,
Guztíz ere hauzoarén ontaſuná ez uquí.
Fiñeán mihiarí emóc guardiá, eztén guezurtí,
Eta aicén, falſeria iráuztera, beldurtí.
15 Hauc bi manaméndutara biltzen dítuc laburquí,
Ceñac gogoán har ahal baitatzáquec errazquí.
Jainco bat onetſ-ezác gauzá guztién gañetic,
Eta Chriſtau laguná ez heronéz beheretíc.
31Bokal arteko ſſ bikoitza bakan jarri du : ‘iheſa’ (9), ‘Eſpoſa’ (10), ‘ontaſuna’ (12) ; Manual- ean dugun zenbait h ez dator Larramendiren testuan : ‘arén’ (4), ‘iguinari’ (9), ‘ſinetſi’ (8). 3 eta 17 lerroetan, ‘Jainco’ jarri du Larramendik ; Manual- ean ‘Iongoico'. Sudurkarietan ere aldea dugu : ‘ſainduqui’ (5), ‘Ceñac’ (16), Larramendik ; ‘ſañduqui/ſaiñduqui', ‘Ceiñac’, Etxeberrik.
32Larramendiren bertsoetan gaizki transkribatutako hitz bat dugu : ‘Moifen’ (2). Etxeberrirenean ‘Moiſeri’ dugu.
33Hauek dira, oro har, Etxeberriren bertsoak eta Larramendik ezarririkoen arteko konparaketak erakutsi dizkigun desberdintasunik nabarienak.
34Gure Herria aldizkariak (1921a : 192) Joanes Etxeberriren Manual- aren bertso sorta bat du, « ITSASTVRI. Iracurtzailleari Abisua » izendatua. Hamabost silabatako 26 bertso dira elkarren segidako hoskidetasuna gordetzen dutelarik. Gure ustez, bertso sorta hau Manual devotionezcoa- ren bigarren argitarapenetik hartua da eta ez lehenetik ; hauek dira baieztapen hau indartzen duten arrazoiak :
351) Lehen argitarapenean çe, çi, tçe, tçi ditugu ; bigarrenean eta aztertzen dihardugun testu honetan ce, ci, tce, tci.
362) 1627.eko argitarapenean ‘cantatu’ (3) dugu ; 1669.ekoan ‘çantatu', testu honetan bezala.
373) 1627.eko argitarapenean ‘choll’ (5), ‘choll’ (9) dugu ; beste bietan ‘choill’ eta ‘choll'.
38Arrazoi hauengatik, bada, bidezko dirudi Gure Herria 1669.eko argitarapenaz baliatu zela baieztatzea.
39Zera aipatu, bestalde, hitzez hitz dagokiola Gure Herria- ko testua 1669.eko argitarapenari, bi hitz hauetan salbu : lehen lerroan ‘deuotionea’ dugu Manual- ean ; bertso sorta honetan ‘deutionea’ (o bokalea ahantzia, nonbait). Bigarren lerroan, ‘Errefauac’ dugu Manual- ean ; ‘Errefauae’ bertso sorta honetan.
40Etxeberri Ziburukoaren Manual devotionezcoa liburutik jasotako beste bertso sorta bat ezarri zuen Gure Herria- k aipatu berri dugun ale berberean (1921b : 492-493). Bertso sorta hau Manual devotionezcoa- ren bigarren liburuan dago (1669 : 155-156), « Itſaſſoco viayetaco othoitçac » atalean ; IX. burua da eta bere izenburua « Arrantçale particularen othoitçac ». Lau ahapaldi dira, 6, 8, 12, 14 bertsotakoak, hurrenez hurren. Denak 15 silabatakoak, elkarren segidako hoskidetasuna gordez. Gure Herria- k « Manual devotionezcoa » izenburupean bildu ditu lau ahapaldiok.
41Bertsoon amaierako oharrak dioenez, 1669.eko argitarapenaz baliatu dira eta zera esan behar dut, hitzez hitz dagokiola Gure Herria- ko testua 1669.eko edizioari.
42Hordago argitaletxea ere urte honetako ale batez baliatu zen edizio faksimila argitaratzeko. Konparatu ditugu Gure Herria- koa eta Hordagoren testua eta desberdintasun gutxi batzu besterik ez ditugu eriden :
43Gure Herria Hordago
Arraiu Arrain
Ieſus-Criſt Ieſus-Chriſt
Bildaduric bidalduric
Hiltceco hilltceco
Lehorretaric lehorreraric
gnri guri
44Baliteke, haatik, aldakiok Gure Herria- k erabili duen 1669.eko alean bertan agertzea ikusiko baitugu, tesian zehar, edizo berbereko ale desberdinen artean maiz gertatzen direla honelako aldakiak.
45Gure Herria- n (1922 : 391), Manual devotionezcoa- tik jasotako beste bertso sorta bat ere agertu zen : HERIOA izenburupean jarri zutena.
46Lehen liburuko bigarren partearen 1. buruaren ataltxo bat da eta, izenburuak berak dioenez, herioaz mintzo da. Hiru ahapaldi dira, hamabost silabatako zortzina bertsokoak. Bertso sorta honen amaieran ere 1669.eko argitarapenetik hartua dela dio eta Hordagoren edizioarekiko konparaketak zera erakutsi digu, hitz bakarrean izan ezik, hitzez hitz dagokiola Gure Herria- koa 1669.ekoari. Hitz hori bigarren bertso sortako (Atcematen du izenburua duena) 6. bertsoko ‘açarcatcen’ da. Gure Herria- n ‘atçarcatcen’ transkribatu dute, baina hemen ere kontuan hartzekoa liteke aurreko ataleko oharra.
47Gure Herria- k, azkenik, Manual devotionezcoa- tik hartutako beste bi bertso sorta jarri ditu (1929 : 158-161). Oraingo honetako bertsoen prestatzailea Piarres Lafitte izan daiteke, bertso hauek beraiek ageri baitira Euskaldunen lorategia- n (1931 : 22-25).
48Lafittek aukeratu dituen bertsoak « Balea zaleen othoitzak » eta « Haur tti-pientzat » izenburupean bilduak dira. Lehen bertso sortan hiru ahapaldi dira, 8, 12, 14 bertsotakoak, hurrenez hurren. Guztira, 15 silabatako 34 bertso. Bigarren bertso sortan beste hiru ahapaldi, 8, 6, 18 bertsotakoak. Oraingo honetan, bada, 15 silabatako 32 bertso.
49« Balea zaleen othoitzak » izenburupeko bertso sorta Gure Herria- k 1921. urtean » Manual devotionezcoa » izenburupean bildu eta arestian aipatu berbera da. Lafitte jaunak, baina, ez du 6 bertsotako lehen ahapaldia jarri. Grafia modernoz daude idatziak, jatorrizko testua gorde eta aldaketarik gabe.
50Argi dago mila olerki eder biltzen dituen liburu batean Joanes Etxeberri Ziburukoaren bertsoek tokia izan behar dutela. Eta ez digu, ez, Aita Onaindiak hutsik egin honetan. Bere Mila euskal-olerki eder liburuan (1954 : 196-199) Manual devotionezcoa- tik jasotako hiru bertso sorta agerrarazi ditu.
51Gure ustez, Aita Onaindiak ez du Manual- ean edan, beranduago, mende honetan, Gure Herria- n edo Euskaldunen lorategia- n agertu diren bertso sortetan baizik. Milla euskal-olerki eder liburuan ditugun Manual- eko bertso sortak hiru dira, « Herioa », « Balea zaleen otoitzak » eta « Haur ttipientzat ». Ikusi dugu « Herioa » bertso sorta Gure Herria- n agertu zela 1922.ean. Eta « Herioa » izenburua aldizkarian jarri diote, bertsook, herioaz mintzo diren arren, ez baitaude izenburu honen azpian bilduak Manual devotionezcoa- n. Aita Onaindiak ere « Herioa » izenburupean bildu baditu, iturria Gure Herria izan da eta ez Manual- a bera. Gauza bera gertatzen da bigarren eta hirugarren bertso sortekin.
52Aita Onaindiak ere grafia modernoa erabili du, Aita Lafitte jarraituz. Harek, haatik, ‘leku’, ‘bekokia’, ‘nai’, ‘ikaratzen’, ‘artikitzen’ darabiltza ‘lekhu’, ‘bekhoquia’, ‘nahi’, ‘ikharatcen’, ‘arthiquitcen’ hitzen tokian. Are, ‘ll’, ‘ń’, ‘rr’ren tokian forma bakunak darabiltza, gaineak azento marka jarrita.
53Mariano Ciriquiain-Gaiztarrok Los vascos en la pesca de la ballena liburuan (1961 : 19-20) Manual devotionezcoa- ko bertso batzuk ditu. Bertsook aurrerago ikusi ditugun « Balea zaleen othoitzak » dira. Honela diosku :
Ioannes Etcheverri, uno de los mejores escritores eusquéricos, escribió en el año 1627, unas oraciones bellísimas, la « Oración de los balleneros », la « Oraciín de la ballena arponeada » y la « Oración de la ballena muerta » que merecen que las transcribamos tanto por su singular encanto poético como porque ponen de manifiesto la grandeza de la empresa que nos ocupa.
54Badirudi, bada, hitz hauen ondoren jarri dituen bertsoak 1627.eko argitarapenetik dituela hartuak. Baina ez, hau ez da honela. Berak erabili duen iturria 1669.eko edizioa da, bigarrena, eta ez lehena. Bata edo bestea erabili, bi akats daude Ciriquiain-Gaiztarroren bertsoetan, Manual- ean agertzen ez direnak. Lehen bertso sortan, 3. bertsoan, ‘erakharracia’ transkribatu du, Manual- ean ‘erakharraracia’ dugunean. Hirugarren bertso sortan ezarri dituen azken hiru bertsoak hauek dira :
« Lehorrera dakhar quegu eguiñic sarrasquia,
Bici dugu naturaren miraculluz bazterra,
Oharatcen (Iongoicoa) çuc duçula esquerra. »
55Manual- ean, aldiz, honako lau bertsook ditugu :
« Lehorrera dakhar quegu eguiñic ſarraſquia,
Bici cela aztaparraz cebillan ihicia.
Hala dugu naturarcn miraculluz bazterra,
Ohoratcen (Iongoicoa) çuc duçula eſquerra. »
56Argi dago, bada, lerro batetik bestera pasatu dela transkribatzean.
- 8 Etsajac9 : Ciriquiain-Gaiztarrok Manual- eko grafia bera mantentzen du, ſ, ſſ, tſ zeinuetan izan e (...)
57Aipatu berri dugu gure ustez berak erabili duen iturria 1669.eko argitarapena dela eta ez 1627.ekoa. Jarraiko laukiak erakutsiko du hau8 :
58Ez dugu uste, bada, oker haundirik egiten dugunik Ciriquiain-Gaiztarro-ren iturria 1669.eko argitarapena izan dela baieztatzen dugunean.
59Karmelo Etxenagusiak ere baditu bere Iparraldeko Euskal Idazleak liburuan (1981 : 62-64) Manual-etik jasotako zenbait bertso. Berak dioenez, erabili duen iturria 1669.eko argitarapena izan da. Bertsook, Manual- eko lehen liburuaren bigarren parteko I burutik hartuak dira. Buru honek « Herioaz, ea çer den ? » du eta K. Etxenagusiak ere « Herioaz ea zer den » izendatu du.
60Lehen buru honek 17 ahalpaldi edo bertso atal ditu. Etxenagusia jaunak 5-10 bitartekoak jarri ditu. Guztira 52 bertso. Grafia modernoa erabili du kasu honetan.
61Ez genuen Manual- ari dagozkion zeharkako tradizioz heldutako testuei eskaini diogun tartetxo hau amaitutzat eman nahi zenbaiten ahotan erabiliak izan diren bi bertsoren kontua aipatu gabe. Bigarren liburuko « Balea hill ondoco eſquerrac » bertso sortaren laugarren distikoa (7 eta 8. bertsoak) da. Hona hemen bertso sorta hori osatzen duten zazpi distikoak (Etcheberri, 1627 : II, 158) :
Balca hill ondoco eſquerrac.
1 Iauna, ditutçula eſquer, eta laudorioac,
Million eta million baño guchiagoac.
Çeren eguiñ darocuçun liberalqui gratia,
Idequitçeco handien arrañari biçia.
5 Gure indarrac etçiren deus hunencn aldean,
Çure fauorea dugu ſentitu combatean.
Eçen çure baithan tturroñ batec etſaja,
Vrrutic içi deçan nahiz dela hangaja.
Hala guri ere eguin darocuçu dohaña,
10 Ventçutçcco Itſaſſoan den ſendocn arraña.
Lehorrera dakhar quegu eguiñic ſarraſquia,
Biçi çela aztaparraz cebillan ihiçia.
Hala dugu naturaren miraculluz bazterra,
Ohoratçen (Iongoicoa) çuc duçula eſquerra.
62Arestian aipatu dugunez, P. Lafitteren Euskaldunen lorategia- n (1931 : 23), bertso hauek irakurtzeko aukera izango dugu. Bertan, lehen eta zazpigarren bertsoen amaierako hitzak ‘laudarioak’ eta ‘etsaia’ ditugu.
63Ez diosku Lafittek erabili duen argitarapena 1627.ekoa ala 1699.ekoa den. Azken hau izan bada, zuzendu egin du Etxeberriren testua, azken edizio honetan ‘laudorioac’ eta ‘etſajac’ baititugu.
64Orrialde barreneko oharretan, honako hau jarri du Vrrutic içi deçan hori dela eta : « 4) Vrrutic içi deçan hori chaharchkoa zaiku : erran nahi du : "urrundik izitzen baitu " ». Ez digu, ordea, ‘hangaja’ horren berririk eman, ezta bi esaldion esanahirik argitu.
65Ciriquiain-Gaiztarrok Mitxelenari bi bertsoon azalpenaz galdetu zionean, honek ezin izan zion erantzun zuzenik eman (Mitxelena, 1988a : 57). Ciriquiain-Gaiztarrok berak ere gainontzeko distikoen itzulpena egin du, baina bi bertsook itzuli gabe uzten ditu bere Los vascos en la pesca de la ballena (1961 : 21).
66Bertsootara bueltatzen den hurrengoa Manuel Lekuona da (1961 : 374-375). Bere ustez, 7. bertsoan falta den bi silabatako hitza ‘nola’ liteke, 7-10 bertsoetan dugun konparaketaren lehen osagarria ; 9. bertsoan genuke bigarren osagarri hori : ‘hala'. 7. bertsoa, beraz, honako hau genuke : ‘Ecen nola çure baithan tturroñ batec etſaja’ (= Porque así como por tu poder un ratoncillo a su enemigo...). 8. bertsoari dagokionez, zera dio Lekuona jaunak, hemen ere ‘hal’ bat beharko genukeela ‘deçan'-en aurrean : ‘ici hal deçan’ (= puede espantar). Honela, bada, distikoa osorik eta argiturik genuke.
678.eko ‘Urrutic’ hori « gratuitamente, sin motivo » liteke Lekuonarentzat. Ez du, haatik, ‘hangaja’ horren itzulpenik ematen. Bi distikook, bada, honela itzul litezke bere ustez : « Porque, así como en tu poder, un ratoncito a su enemigo puede gratuitamente espantar, auque éste sea... (¿ gigante ? ¿ kankallu ?) ; así tambien a nosotros nos has hecho el don de vencer al pez más fuerte que hay en el mar. »
- 9 Hurrengo hau diosku hangaja hitza dela eta :
El hangaya tiene un pendant en la sustitución de la j (...)
68Justo Garate ere saiatu zen bi bertsoon esanahia argitzen (1963 : 281-282). Hona bere itzulpena : « Pues en tu casa un turón al enemigo desde lejos lo atemoriza, deseando sea comestible. »9
69Mitxelena berriro itzultzen da bi esaldiotara geroagoko artikulu batean (1988b : 77-78). Hona zer dioen bertsook direla eta :
Ez da hitz kontu soila, bestetan ageri ez den hangaja- rena batez ere. Bertsoa bera makur dabil. Lehen lerroan, bi silabako hitza falta da, ecen eta çure baithan-en bitartean zihoakeena. Bigarrenaren hutsa aisekiago senda daiteke, vrrutic-en ordez vrrutitic irakurtzearekin. Hain arrunta den haplografia genuke, beste hainbestetan bezala, errudun bakar.
Badakit don Manuel Lekuona eta Justo Garate saiatu direla, nor bere aldetik, okerrak zuzentzen, baina saio horiek ez naute asebetetzen, kontentagaitzegia naizelako agian. Ez genuke, noski, horrela ibili beharrik Manualaren beste edizioren bat ezagun bagenu, nik behintzat ezagutzen ez dudana.
70Oraingoan ere, ez digu Mitxelena jaunak bere eritzirik ematen eta urrutic hitzaren zuzentze soilean gelditzen da, esanahirik argitu gabe.
71Diccionario Retana de Autoridades de la Lengua Vasca-n ere (Akesolo, 1980 : 1936 eta 3563) ‘hangai’ eta ‘tturroñ’ hitzen azalpen hau aurkituko dugu :
HANGAI : Grande, gigante, de estampa grande (Contrac. de handigai). Ezen zure baithan (dago) tturroti batec etsaja / Urrutic izi dezan, nahiz dela hangaja. (Balea hill ondoko eskerrak. J. ETCHEBERRY, Manual, II, 156. TTURROIN : Musgaño, turcon. Ezen zure baithan (dago) tturron batek etsaia, urru(ti)tik izi dezan, nahiz dela hangaia. J. ETCHEBERRY, Manual, II, 156.
72Argi erakusten zaigu hemen, bada, Aita Akesolo eta hiztegia burutu dutenak falta diren dago eta urruti tik-en aldeko direla.
73« Euskal filologiazkoak, nahas-mahas » artikuluan (1989 : 172-174), bi esaldi ilun hauei buruzko Patxi Altuna jaunaren eritzia irakurtzeko aukera dugu. Hau ere, bere aurretik bi bertso hauez mintzo direnen eritziak aztertu eta bereak ematen saiatzen da. Lehen bertsoan falta den bi silabatako hitza dela eta, hau bere ustea :
Hor falta den bi silabako hitza zein den garbi dago, ene ustez, eta otoitzak berak erakusten du. Ohartzen bagara çure baithan dioela eta otoitz guztia hasierako Iauna- tik dagoela dindilika eta hari zuzendua, ez dirudi desegokikeria hiru lehen distikoen ondoren berriro launa errepikatzea, ondoko beste hiruren ondoren ere Iauna ez baina Iongoicoa baitio berriro azken distikoan.
74Bigarren bertsoan falta den hitzari gagozkiola, P. Altunaren ustea nahiko desberdina da. Berarentzat ez legoke zuzen ‘ici deçan', objetua ‘etsajac’ izanik. Are, bi lerro horietan zerbait txarto, makur, badago lehen hemistikioan dago eta ez bigarrenean. Bere ustez, bada, ‘deçan’ horrek ‘detçan’ beharko luke izan. Baina zuzenketa honekin ere berdin jarraitzen dugu, nekez aurkitzen baita ‘ecen’ hori adizkia subjuntiboan duelarik. Arazo hau kontuan izanik, P. Altunak ‘detçan’ hori ‘detçaque’ bihurtzen du (Lekuonaren ‘ahal’ haren hildotik), ‘vrruric’ hori dagoen dagoenean utzi eta bi bertsoak honela berridatzik :
« Ecen, Iauna, çure baithan tturroñ batec etsajac
Vrruric ici detçaque, nahiz dela hangaja. »
75Jarraian, ‘hangaja’ hitzaren esanahia argitzen saiatzen da Altuna. Dioenez, Lhandek ez dakar hitz hori, bai berriz ‘handigai, handigei’ eta bere buruari galdetzen dio ez oten den ‘hangai’ hau aurreko horren laburdura. ‘Handigai’ horrek xotila, polita, itxura ederrekoa esan nahi du, eta esanahi hori berezko datorkio ‘hangaja’ hitzari pasarte honetan.
76Azkenik, bertsoon esanahia argitzen digu :
« Balea atzemateko gure indarrak ez ziren deus, harenak handiagoak ziren, zure mesedea somatu dugu, Jauna, harekin borrokatzean » kantatu baitu poetak aurreko sei bertsoetan, orain konparazio baten bidez hori horrela dela agertu nahi du : « bada zure baitan, Jauna, arratoin txiki batek, xotila izanik ere, aise (dohainik) ikara ditzake etsaiak. Guk bezala ; txikiak izanik, arrainik sendoena azpiratu dugu, Zuri eskerrak ».
77Aita Lino Akesolok, « Etxeberri Ziburukoaren bertso bi argitzen » artikuluan (1990 : 74-75), aurreko lerroetan jaso ditugun eritzi guztien berri emanik, bere honako hauek argitzen dizkigu bi bertsoon inguruan :
Bertso-bikote orri, ondo ulertzeko, ez dago ikutu andirik egin bearrik. Zer esan nai daben naikoa ondo ikusi eban Lekuonak. Bale arrantzaleak esker onez eta laudorioka dagoz Jaungoikoari, itxasoko arraiñik andiena menderatzeko mesedea egin deutselako. Euren indarrak ez ziran ori lortzeko gauza. Baiña Jaungoikoaren laguntzaz sagutxo batek be etsairik andiena urruñetik, urrundik izutu eta ikaratu dagike. Olantxe emon deutse arrantzaleai, arraiñik sendoenari bizia kendu eta leorrera ekarteko indarra.
Etxeberriren testoak silaba biko itz bat, aditza ain zuzen, falta dau lenengo hemistikioan. Ezen orrek bere aditza eskatzen dau, urrengo bertsoko izi dezan menpeko dauana. Urrengo lerroan, izi dezan, nahiz dela hangaia jator dago eta errez ulertzekoa da. Urrutik falta dau silba bat. [...]
Lenengo bertsoan falta dan aditza dago da : Ezen zure baithan dago tturroti batek etsaia izi dezan, andiena bada be. Eta urrutitik edo urrutirik izitu be.
Tturroti eta hangaia itzaren azpian testo ori sartu bear eta, leenengo, iru silaben utsunea ikusi neban, leenengo bertsoan silaba birena, eta bestean batena. Ez neban buruauste andirik izan utsune ori betetako. Eta ona zelan osotu neban bertso bikote ori :
Ezen zure baithan dago tturoñ batek etsaia
urrutitik izi dezan, nahiz dela hangaia.
78J. Antonio Mujika da bi bertso ilun hauetaz mintzatu zaigun azkena. Bere « Etxeberri Ziburukoaren testu ilun baten inguruan » artikuluan (1992 : 301-310), lau ohar egiten ditu kontu honi buruz :
791) Lehen lerroan, bi silaba falta dira lehen hemistikioan.
80Bi silaboi dagokionez, orain arte aipatu ditugunen eritziak aztertu ondoren, P. Altuna eta L. Akesolorenak batik bat, berak ‘Ezta ?’ galdera erretorikoa, baldintzazko ‘bada’ eta ‘baita’ proposatzen ditu, hiru hauetarik azkena aukeratzen duelarik. Hona aukeraketa horren zergatia :
Hirugarren aukera baita izango litzateke, hau da, bait menderagailua gehi da adizkia. Hau da nik hobesten dudan aukera. Ondo ulertu behar da, ordea : bait- ez doa ezen partikularekin —euskal gramatikak galerazten duena—, ondoren datorren egin darokuzu aditzaren mendean baizik. Azken hau da, izan ere, zati osoaren aditz nagusia : Ezen (zure baitan baita...) hala guru egin darokuzu... ». Ezen partikularen ondoan etentxo bat legoke eta mendeko perpausaren azken hitzak, hangaja- k, amaitu gabeko perpausaren doinua izango luke. Ezen... egin darokuzu da esaldi osoaren ardatz nagusia. » [...]
Horrela, bestalde, garbi ikusiko litzateke nondik eta nola sortu den inprimatzaileak egin duen hutsa : baithan baila bikotearen bigarren hitza itzuri zitzaion haplografia soil baten ondoren.
812) Bigarrenean, silaba bat falta da, lehen hemistikioan.
82Bigarren bertsoko lehen hemistikioan falta den silaba dela eta, Mitxelenaren aukeraketa bera egiten du, ‘urrutitic’ ; hobe esan, Altunak proposatzen duen ‘urruititic’ (Altuna, 1989 : 173).
833) ‘Urrutic’ ez da ondo ulertzen.
84‘Urruititic’ horren esanahia oso erraz uler daiteke, J. A. Mujikaren ustez, dagoen dagoenean. Dena den, ihesaren ideia dagoela dio esaldi horren azpian, « Altunak ematen dituen erreferentzia guztietan ideia hori ageri da arratoien ekintzari lotua (fugaverint incolas) ».
854) ‘Deçan’ aditzaren inguruango bi zalantza : subjuntiboaren erabilerari dagokiona eta komunztadurarena (singularra da eta ‘etsajac’ objetua, plurala).
86Komunztaduraren kontuari dagokionez, Altunak ‘etsajac’ aukeratzeko dituen arrazoiak aztertu ondoren, « han ‘laudorioak’ behar du, rimak eta gramatikak horrela hobesten baitute, eta hemen ‘etsaia’ », esaten digu.
Honela berridazten ditu, bada, bi esaldiok J. A. Mujikak :
Ecen, çure baithan baita tturroñ batec etsaja,
Vrruiti tic ici deçan, nahiz dela hangaja,
Hala guri ere eguin darocuçu dohaña
Ventçutceco Itsassoan den sendoen arraña.
87Mitxelena jaunak, Manual- aren beste edizio bat ezagun bagenu, ez genukeela falta direnak asmatzen ibili beharrik zioen (1988b : 77), baina lehen argitarapenak argitzen duen bakarra zera da, lehen distikoan ‘laudorioac’ eta ‘gehiagoac’ eta laugarrenean, ‘etſaja’ eta ‘hangaja’ direla hoskide.
88‘Laudorioac’ eta ‘guehiagoac’ pluraleko formen aldeko beste erakusgarri , bat : Eliçara erabiltceco liburua- n (1666 : 33), lehen tratatuko bigarren araldeko VII. buruan, « Arrantçailleen othoitçac » izenburupean, 36 bertso jarri ditu Joanes Etxeberrik. Ataltxo baten izenburua « Balea hill ondoco eſquerrac » da eta Manual- ean agertzen diren bertso berberak ditugu :
Iauna ditutçula eſquer / Eta laudorioac
Million eta milion / Baño guehiagoac.
89Alde honetatik, bada, badirudi etsaja singular dugula (L. Akesolo eta J. A. Mujikak proposatzen duten bezala) eta, honenbestez, ezin onar daitekeela Altunak proposatzen duen ‘detçaque’ forma plurala.
90Laugarren distikoko lehen bertsoan falta den bi silabatako hitza eta bigarren distikoan falta den silaba direla eta, Manuel Blecuaren Manual de critica textual aipatu nahi nuke berriro ere. Kopistak transmisio prozesuan egiten dituen hutsak lau eratakoak direla dio ; gehiketaz, ahantziz, ordena aldaketaz eta ordezkapenez gertaturikoak hain zuzen. Eta, gure ustez, kopista bati egotz lekizkokeen hutsak konposatzaile bati ere egotz lekizkioke, neurri haundi batean bederen. Alde honetatik, uste dugu oso erraz azal daitekeela bigarren bertsoko ‘urruititic’ ‘urrutic’ bihurtzea, haplografia bidez. Lekuona, Mitxelena, Akesolo eta J. A. Mujikaren aldeko gara, bada.
91Laugarren distikoko lehen bertsoko bi silabatako hitzaren kasuan ere, oso erraza da konposatzaile batek elkarren segidako antz handiko bi hitzen aurrean, hauetako bat ahanztea. Eta, J. A. Mujikak proposatzen duenez, elkarren segidako hitzok ‘baithan baita’ badira, posiblea liteke bat ahanztea, ‘baita’ kasu honetan. Egin zitezkeen hutsen ikuspegitik, bada, errazago azal daiteke aldameneko hitzaren antzeko bat faltatzea eta ez erabat itxura desberdinekoa litzatekeen ‘hala', ‘nola', ‘dago’ edo ‘Iauna’ bat.
92Berriro ere errepikatu nahi dugu gure ustea ez dela testuaren azterketa eta beronen interpretazioan oinarritzen, konposatzaile edo kajista batek hitz bat aldatu eta beste bat ahanzteko zergaitiak azaldu nahi horretan baizik.
93Euskaltzaindiak eta Ediciones Mensajerok, 1981. urtean, Patxi Altunak prestaturiko Manual devotionezcoa- ren lehen zatiaren edizio kritikoa plazaratu zuten. Lehen zati hau Manual- aren lehen liburuari dagokio, guztira 3.814 bertso direlarik.
94Altuna jaunak berak dioenez (1981 : 9), Hordagoren berredizioaz baliatu da bere edizio kritiko hau paratzeko.
95Oso edizio kritiko interesgarria iruditzen zaigu, arrazoi hauengatik batipat :
96a) Hitzaurre gisako lehen orrialdeetan (32 orrialde), hiru ataletan banaturiko Etxeberri Ziburukoari buruzko garrantzizko zehetasunak aurkituko ditu irakurleak :
-
Bizitza eta obra.
-
Etxeberriren mintzaira.
-
Liburuaren grafia.
97Lehen atalean, bizitza eta obraz gain, Oihenartek Etxeberriri egozten dizkion sei erruen kontuaz ihardungo du Patxi Altunak. Erruok inoiz inon egin ez diren hamabost silabatako bertsoak paratu izana ; euskal hitzek azken silabetan omen duten kantitatea bortxatu izana ; maiz poto egin izana ; bertsoaren hamabost silabak osatzeko, mugatzailea inoiz izenari eta adjetiboari erantsi izana ; elisio-sinalefak gogoak ematen dionean bakarrik egin izana, eta « il se donne en plusieurs lieux d'autres licences exorbitantes » dira.
- 10 Ez da, baina, eritzi berekoa Beñat Oyharçabal. Bere artikulu batean (1999a : 207) « Si l'hypothese (...)
98Horrezaz aparte, Etxeberriri bere adiskideek latinez idatziriko eskaintzen dizkioten bertso batzuen esanahia azaltzen saiatzen da. Hauetan ezinikusia eta bekaizkoa agertzen zaizkigu. Patxi Altuna ezíníkusía díon pertsona hori Oihenart delakoan dago, edo Oihenart ere bai behintzat (1981 : 13).10
99Hitzaurre honen bigarren atalean, Etxeberriren mintzairari eskainian, morfosintaxia, aditza eta bertsogintza ditu Altuna jaunak aztergai.
100b) Manual devotionezcoa- ren testuari berari gagozkiolarik, gauza aipagarri bat : Altunak bi aldiz jarri digu testua : Liburuaren orrialde pareetan Etxeberriren garaiko grafia mantenduz, ſ, s > s berdindu eta ſſ grafia gaurko erara bihurtzen baditu ere, eta orrialde ezpareetan gaurko grafiara aldatuz. Kontu hau balio haundikoa iruditzen zaigu Altuna jaunak jarraitu dituen erizpideak ikusi eta hartan ikas baitezakegu.
101d) Manual- aren testua oharrez eta azalpenez josia dago. Honen arrazoia Altunak berak eskaintzen digu (1981 : 7) :
Joan den ikasturtean, ordea, Euskal Filologiako ikasleei aintzineko idazleez eskolak eman behar eta aurreko udan eskolak prestatzen ari nintzelarik, bertantxe konturatu nintzen, oharrez eta argibidez homituriko esku libururik ez zuteino, ezin zezaketela ikasleek behar bezala lan egin ; beste edozein Filologia ikasten duten eskolarioek bezalaxe, behar zituztela noraezean gureek ere esku liburu egokiak, autorearen berririk, haren hizkeraren bereizgarrien oharrik eta pasarterik ilunen argitasunik eskainiko zietenak.
102Aurkituko dìtu, bada, ìrakurleak edizio kritiko honetan zehar Etxeberriren obraren ezagueran barneratzeko giltzak eta izango du bertan bildutako jakituria dastatu eta bere egarria asetzeko adina ohar eta irakatsi.
- 11 Hutsaren teoria erabiltzearen zergatiez ikus I. Atutxa (1999 : 274-275).
103Etxeberriren lehen lan inprimatu honen bi edizio desberdinen aldakien konparaketak ez du balio haundiegirik izan bi testimonioon jatorria zehazteko orduan. Aldaki gehienak aldaketa kontzienteak edo inprenta arazoek eragindakoak dira. Haien kasuan, jakina denez, XVII. mendearen hondarretarantz gertatzen ari diren grafia aldaketen erruz gertatutakoak ; hauenenean, inprenta arazoek eragindakoen kasuan, inprentaren izaerak berak eragindakoak.
104Huts bezala har genitzakeen aldakiek, ordea, ez dute kopuru handiegirik osotzen eta, hauetan ere, gehienak ustegabeko huts lokabeak dira, huts poligenetikoak ; huts komunak, aldiz, gutxi dira eta, Etxeberriren beste bi liburuekin ez bezala, ez digute zeinek zein irakurri duen argitzen lagunduko.
105Hona huts adierazgarrienak.
106a) duplografia arrunt bezala har genitzakeenak
107Hitz osoa soberan dagoen adibideak
- 12 Bertso oso hau dago errepikatua testimonio honetan.
108M2 0160 298 Arranoa hain...12
M1 80 orrialdea 2093 bertso zenbakia
Ona pena gabe, eta gaixtoa dolorezqui
Ona
Eçen guztiac hillen tu ordean differentqui,
Ona pena gabe, eta gaixtoa dolorezqui
- 13 396514 : 1627.eko edizioan, 3963 eta 3964 bertsoak errepikatuak daude.
109Argi erakusten zaigun 1627.eko testimonio honetan errakuntza konposatzailearena izan dela. Orrialdearen oinean agertzen den deia ‘Ona’ da eta hurrengo lerroko bertsoak ‘Ona pena gabe...’ hasi behar zuen. 80. orrialde honetako azken bertsoa, aldiz, ‘Eçen guztiac hillen...'13.
110b) Haplografiatzat har genitzakeenak
111Hitz osoa falta den adibideak
112M2 38 orrialdea 908 bertso zenbakia
O Iongoico arguiaren izpiz banaçaillea,
Ene othoitçaren entçuntçaillea. A
Ene othoitçaren arren, çaren entçuntçaillea B
Eta eguidaçu, Iauna, egungo egun guztia,
Behkaturic eguin gabe paffatceco gratia.
113M2 45 orrialdea 1058 bertso zenbakia
Guero ahoz declaraçac ceren duen premia,
Eternalac emateco çabal deçan erhia.
Alltchatçean berçetcho hau eztuc behar ahantçi,
Heure othoitça deçaquentçat moldezqui. A
Heure othoitça akhaba deçaquentçat moldezqui. B
- 14 Crueletaric15 : 18 aldiz ikusi ditugu ‘curel/cruel’ erako aldaketak Ml eta M2an.
114c) Ordenaren aldaketaz gertatzen direnak14
1151627 Sarri edo berant ditu atcematen guztiac,
Ecen itçurtceco dire bide guztiac hertfiac.
Mortu çarraturic ezta, non ezteçan idequi,
Ez aintciraric iragan, non ezteçan idocqui.
1161669 Mortu çarraturic ezta,non ezteçan idocqui.
Ez aintciraric iragan, non ezteçan idequi.
117d) Ordezkapenez gertatzen direnak, jarriko ditugun gehienak edo lectio facilior edo huts paleografiko bezala hartuak izan ditzakegularik.
118Huts paleografikoak
119Ez dugu Manual devotionezcoa ren testimonio desberdinetan huts banatzailetzat hartuak izan daitezkeen adibide argiegiak aurkitu, jarriko ditugunak aldaketa kontzientetzat ere izan daitezkeela uste baitugu. Hona, hala ere, adibide gutxi horiek :
120Ml 44 orrialdea 1053 bertso zenbakia
Viſtaz ikharatcen dituc buruçagui gogorrac,
Eta ematen daroztec tranſimendu agorrac.
Gutienic noiz baicare guero hitçaz orhoitcen, A
gueure B
Orduan daroquc bici maitea arrapatcen.
121M1 66 orrialdea 1692 bertso zenbakia
Ohoretan ſarthu eta ſalſo enganariac,
Haguitz mehatchaturen tu ez ſinhetſi nahiac.
Hañitz bere eguinen du tormentaren beldurric,
Bercei iarraiquitcen çaie hequin contra ſamurrez. A
ſamurric. B
Argi dago bertsoak ‘famurric’ eskatzen duela.
122Ml 87 orrialdea 2301 bertso zenbakia
Vngui ethorri, vngui ethorri diuſquec milletan, A
dioſquete B
O arima dohatfuac lekhu ſaindu hunetan.
Vngui ethorri fidel, eta adifquide maiteac,
Eta ene Semearen ordenantçac gordeac.
1669.eko testimoniak dakar irakurketa zuzena. Patxi Altunaren esanetan « diosquete : hark haiei gero : hots, esanen die » (1981 : 286).
123M1 119 orrialdea 3243 bertso zenbakia
Halaber du Iongoicoac gaztigatcen arima,
Bekhatu mortaletaric chahu partitudena. A
Ecen batec eztu nahi Sathan coleratſuac, batere B
Eman diotçan gañera eſai atçapartſuac.
1669.ekoa litzateke, hemen ere, irakurketa zuzena ‘eztu nahi’ hori Jangoikoari bailegokio, ez ‘batec’ horri (Ezen Jangoikoak ez du batere nahi...).
124M2 162 orrialdea 4031 bertso zenbakia
Othoitz hauc beraz ikhaſquic perrillei itçurtceco,
Bai eta are portutaric eſquerren itçultceco.
Vorondate hobeagoz Iongoicoac gratiac,
Eman dietçaquen, haren threforetic nahiac. A
gratiac. B
Hau, izan, ez da huts banatzailea homoioteleutonez gertatutako jauzi bati egotzi behar zaion aldaketa baizik. Izan ere, konposatzaileak aurreko lerrorako jauzia egin eta toki berbereko ‘gratiac’ errepikatu baitu 1669.eko testimonioan.
125M2 172 orrialdea 242L bertso zenbakia
Nolacoa bainaiz ere, ez naiz ceure, ez berceren, bañan guztiz çure, ceure creatura behar handian dena vrrical bequiçu, eta puchantça duçun leguez orain eta bethi fauora çaçu.
‘Ez naiz neure’ dio 1669.eko testimonioak eta hau da hobetsi behar duguna.
126Edizioen prestatzaileak pertsona desberdinak izan zitezkeela esan behar dugu hasteko. Idazlea bera izan zitekeen, eta kasu honetan zera suposatzen zen, idazleak moldiztegian orijinal zuzendua eta landua aurkeztuko duela ; frogak zuzenduko dituela eta inprimatutako testuan egileak jarri eta esan nahi zuena bera agertuko dela. Alde handia dago, bada, inprimaketa lanez arduratua dagoen egile baten edizioa eta honek zerikusirik izan ez duen baten artean.
127Ardura hau dela eta, Joanes Etxeberri Ziburukoa bera ere kezkatu egiten du kontu honek. Noelac liburuak ezagutu duen lehen edizioan, azken taulen ondoren, amaieran, honako hitzak jarrarazi du Etxeberrik (1645 : 150-151) :
« Iracurtçaillea, excuſatuco / nauçu baldin impreſſionean
cembait falta edireten ba- / duçu , ecen eznintcen ne-
rori lekhuaren gañean. »
128Gonzalez de Amezuaren adierazpen interesgarri batzu daude zuzenketa eta zuzentzaileak direla eta (1951 : 355). Inprenta guztietan, bi eratako zu-zentzaileak zirela dio ; inprentakoak bertakoak, beraien lana burutzen ohituak eta, oro har, ongi betetzen zutenak, eta zuzentzaile orokorra. Zuzentzaile orokor
129hau Gaztelako Erresuman 1502.eko uztailaren 8ko Pragmatikak sortua da. Dirudienez, beraz, ez dagokio Iparraldeko inprentei.
130Manual devotionezcoa- ren bi edizioak akats gutxi dute (ez ditugu hemen kontuan tipo mugikorreko inprentaren hutsak edo idazleak dituen grafia zalantzak). Honek zera pentsarazten digu, bada, lehen liburuaren inprenta frogarik zuzentzeko aukera izan zuela Joanes Etxeberrik (1627.ekoa da lehen argitarapena) eta inprentako zuzentzaileak ere ongi bete zuela bere beharra.
131Honekin lotua dago grafiaren kontua. Batasun ortografikoa inposatzen duena, maiz, inprenta bera izaten da eta askotan inprenta horretan erabilgarri dauden zeinuetara moldatu beharra izaten du testuak. Oker dago, bada, Gonzalez de Amezuak erakusten duenez (1951 : 354), liburu inprimatuko grafia egilearena berea dela uste duen asko, kajistarena edo, gehienik ere, zuzentzailearena delarik.
132Vinsonen ustez (1891-8 : 89), J. Mongiron Milanges, bere oinordeko eta inguruko gainontzekoek —Baionako Fauvetdarrak barne— ez dute erabateko erreforma ortografikoa XVII. mendearen hondarretara XVIII.aren hasieran baizik gauzatu. Aipatu berri dugu maiz gertatzen dela zeinu bat inprimatu ezina tipo hori ez dagoelako erabilgarri.
133J. Mollen ustez —eta orain editoreen arloan sartuko gara—, edozein liburu argitaratzean editoreak duen garrantzia gutxietsia izan da. Liburu orok eskatzen du diru inbertsioa. Nork egina, baina ? Batzutan liburuan bertan erakusten zaigu, bestetan ez. Egilea bera izan daiteke inbertsio hori egiten duena ; orduan, espreski adierazia agertuko da liburuan (« egilearen kargu » edo horrelakoren bat agertuko da). Ez da, haatik, maiz gertatzen hau ; ezta obra eskainia dagoen pertsona edizio horren kargu egitea.
134Eskaintzak direla eta, zera dio J. Mollek (1979 : 95) :
La dedicación a un personaje podrá ser debida a dependencia, amistad o espera de protección, pero habitualmente poco rinde al autor. Creemos, por otra parte, que se transforma en una costumbre, que valora al libro, incluso en su aspecto exterior, y sirve al lustre del personaje a quien va dedicado, y a quien el autor o el editor enaltecen, en su persona y en la nobleza de su casa.
135Ez da, eskaintzaren kontu honetan, uste berekoa Gonzalez de Amezua jauna. Honela dio eskuartean darabilgun artikuluan (1951 : 343) :
... Para ello cuenta en su albedrío con un medio sutil y persuasivo : la dedicatoria ; porque ya lo dijo Quevedo : « Todos dedican sus libros con dos fines... : el uno, de que la tal persona ayude para la impresión con su bendita limosna ; el otro, de que ampare la obra de los murmuradores ». Bastará, pues, que el novel autor dirija su libro a un opulente magnate, estampando su nombre y títulos orondos con grandes y llamativas letras en la portada, donde campee, además, el orgulloso escudo de armas de su linaje, para que aquél se ablande y descorra los cordones de su bolsa, más o menos repleta. Dos hojas más allá, en sus preliminares, la humilde y servil dedicatoria hará larga reseña de las hazañas y méritos personales del mecenas ;...
136Manual devotionezcoa- ren lehen liburuan honela dio Joanes Etxeberrik 6 zenbakidun orrialdean :
DEDICATIONEA, ENE
IAVN CLAVDIVS DE RVEIL,
Baionaco Iphizpicu digne, Erregueren
Conſeillari, Eta Parizco ſemeari.
13734 bertso dira eta ikusi dugun hau bertsoon izenburua da ; sei bertsooz amaitzen da eskaintza hau :
Hartaracotz obra hunen, patroin çaitut hautetſi.
Guaiſqui errailleac çeren baititutçu guaitçelſi.
Çuri Eſcaintçen darotçut, othoi guarda eçaçun.
Inuidioſen mihiac liçun eztieçaçun.
Erregueac behar ditu defendatu gendeac,
Hitzcuntça batecoac hain vngui nola berçeac.
- 15 Eskaintzen egitekoetara zuzendua da Jean Baptiste Orpustanen lantxo bat « Un type de 'paratexte' d (...)
- 16 Aipatu berria dugu B. Oyharçabalen eritzia gaizki erraile hauei buruz. Artikulu osoan zehar C. de (...)
- 17 Berriro itzultzen da kontu hauetara Oyharçabal « Status et évolution des lettres basques durant le (...)
138Argi erakusten zaigu hemen, bada, J. Mollek eta Gonzalez de Amezua jaunek adierazi berri digutena. Argi dago ohitura izan daitekeela eskaintzen kontu hau.15 Baina gure ustez, Quevedok zioen bezala, baliteke eskaintza hau ere bi helbururen atzetik ibiltzea : bata gaizki erraileetarik guarda dezan16 eta, bigarrena, bere diruz inpresiorako laguntza eskaini dezan. Kontrarreformaren ondorioz, neurriak hartzen dira eliztarrak elikagai izpirituala bere hizkuntzan har dezan.17 Eta liburu hauek horixe dira, elikagaia. Hauek honela, ez litzateke harritzekoa izango erregearen konseilari den Baionako apezpikuak diruz lagundu izana. Are, pertsonaia hori Baionako Bikario Jenerala izanik, zilegi dirudi dioguna aitortzea, pertsonaia honi baitago eskainia Manual devotionezcoa honen bigarren liburua. Honela dio 3. orrialdeko eskaintzaren izenburuak :
DEDICATIONEA.
IAVN MIGVEL / DE OIHARART,
VICARIO GENERAL / OFEICIAL, ETA BAIO-
naco Eliça naüſſico, Ca- / longe Theologari.
139Hogeita bi bertso dira eta hemen ere argi erakusten zaigu adiskidetasuna, batetik, eta bere obraren babes bila dabilena (18-19. bertsoak), bestetik. Bigarren liburu honetako « Itsassoco biayetaco othoitcen araldea » ere Migel Oiharard Bikario Jeneralari eskainia da.
140Inpresoreei dagokienez, derragun Manual devotionezcoa ren bi edizio desberdinak Bordelen inprimatuak izan zirela. Ernesto Labadieren L'împrimerie bordelaise et les livres basques lana (1913) jarraituko dugu Bordeleko inprimatzaileoi buruzko zertzelada labur batzu emateko.
- 18 1617.ean agertu zen Bordelen euskaraz idatziriko bigarren liburua. Berau Aita Materreren Doctrina C (...)
141Simon Milangesek moldiztegi haundi eta garrantzitsu bat kokatzen du Bordelen 1572. urteaz geroztik, baina 1623.era arte ez da moldiztegi honetan euskeraz idatziriko libururik aterako. Urte honetan bertan hil eta Jacques bere seme zaharrenari utziko dio bere moldiztegia. Aipatu lehen euskal liburua Etienne Materreren Doctrina Christiana- ren bigarren argitarapena da.18
142Milangesdarren bigarren euskal argitarapena gure Joanes Etxeberriren Manual devotionezcoa da, 1627.ean. Dakigunez, liburu honek Gilen Milanges inprimatzailearen izena darama. Gilen hau Jacquesen ondotik etorri zen, 1625.ean, eta Gilen honen oinordeko Mongiron Milanges izango dugu, bere loba, 1650.ean. Mongiron Milanges da, izan ere, Manual- aren bigarren argitarapena plazaratuko duena 1669.ean.
143Plegu eta zeinadurei buruzko atal hau garatzen hasi aurretik, liburu baten aipamena egin nahi genuke. Beronen izenburua Institución y origen del arte de la imprenta y reglas generales para los componedores da, egilea Alonso Víctor de Paredes delarik ; 1680. urte inguruan da argitaratua eta gu Jaime Mollek prestatu zuen berrargitarapenaz baliatu izan gara (Moll : 1984).
144Bi kapitulutan zehar (seigarrena eta zazpigarrena), bi azalpen desberdinen berri ematen zaigu : orrialdeen fabrikazioa eta neurriak, batetik ; inposizioak eta planen ezarketa, bestetik. Lehen azalpenak orrialde bakoitzean izango ditugun testu lerroak, hauen zabalera eta bazterren neurriarekin du zerikusi. Bigarrenak, hemen luze eta zabal azalduko dugunak, plana bakoitzak izan behar duen tokiarekin eta inposaketa motekin.
145Orrialdeen fabrikazioari gagozkiola, Alonso Víctor de Paredesek hiru genero desberdintzen ditu : genero osoa, arruntena ; genero osagabea eta genero zeharkatua. Genero osoak, bestalde, folioko, lauko, zortziko, hamaseiko, hogeita hamabiko eta hirurogeita lauko neurriak ditu. Genero zeharkatuan, orrialdeei ematen zaien zabalera genero osoan luzeran ematen zaiena da, eta luzera besteek zabaleran dutena. Genero zeharkatu honek lauko, zortziko eta hamaseiko neurriak ditu. Genero osagabeak, hamabiko, hogeita lauko eta berrogeita zortzikoak.
146Jarraian, Víctor de Paredesen liburutik jasotako genero osoari dagokion adibidea jarriko dugu, esan dugunaren erakusgarri (aip. lib. : 24v) :
- 19 Grancanon, Peticano (26 pt), Misal, Parangona, Texto, Atanasia (14 pt.), Letura, Entredós, Brevari (...)
El Quarto es la segunda medida, y en ella lo más que se haze son libros : en quanto al ancho de las lineas, no Uevando cotas, ni colunas, se les puede dar veinte y quatro mm de Letura ; y de largo veinte y quatro renglones de Parangona, veinte y ocho de Texto, treinta y quatro de Atanasia y quarenta de Letura.19 Si fuese en colunas sin cotas, a cada linea se le pueden dar doze mm de Letura : y si tuvieran las colunas cotas, con diez mm de Letura tienen lo suficiente, y de largo los mismos renglones...
147Liburu bat in-8° edo zortziko, in-16° edo hamaseiko, e.a., dela diogunean, bada, orrialde bakoitzean ditugun lerro kopurua eta hauen zabalera eta neurriez mintzo gara ; ondorioz, orrialde edo planaren beraren luzeraren neurriaz. Zortziko liburu baten altuera, adibidez, 16-22 zentimetro bitartekoa izaten da. Hamazazpi zentimetrotik gorako neurria duenean, zortziko nagusi izenez ezagutuko da ; hamasei zentimetrotara heltzen ez denean, zortziko txikiz ezagutuko da.
148Guri dagokigunez, hauek dira Etxeberri Ziburukoaren Manual devotionezcoa ren bi edizio desberdinen formatoa eta planen neurriak, Vinsonen arabera (1891-8 : 65 hh.) :
1491627.eko edizioa
Formatoa : in-8
Neurriak : 101 mm 5 x 167,5 (testuak berak 82 mm 5 x 149,5) Pabeko aleak : 103 mm x 163,5
1501669.eko edizioa
Formatoa : in-8 foleo erdiz
Neurriak : 88 mm 5 x 152,5 (testuaren neurriak)
151Testuaren neurrian zeinadurak eta tituluak barne dira. 1669.eko edizioaz « par demi-feuille » dio Vinsonek. Hau honela da ; zortzireneko plegu erdiz dago osotua liburua (8 orrialde pleguko).
152Esan dugunez —eta orain Víctor de Paredesen bigarren azalpenari, inposizioak eta planei buruzkoari, ekingo diogu—, liburu inprimatua tipo mugikorrez dago konposatua eta koadernoak eratzen dituzten pleguez osotua. Víctor de Paredesek honela dio, aipatu dugun liburuaren zazpigarren kapituluaren hasieran (Moll, 1984 : 25v) :
De las imposiciones, y colocacion de las planas.
En este particular del sitio que ha de tener cada pagina se requiere singularissima atencion en el discipulo, porque qualquiera descuido que aya en su inteligencia, no solo es vn yerro, ni solo cabeça de otros, sino que todo el pliego que passare con algun defecto en esta parte, và sin remedio perdido, y no puede servir de nada. Y assi me parece poner diversas advertencias.
Sea la primera, que el pliego de à octavo es la guia, y camino por donde se goviernan todas las imposiciones del Genero perfecto ; porque un octavo tiene diez y seis planas, y otras tantas tiene vn quademo de à folio, pues lo mas ordinario es hazer cada cuaderno de quatro pliegos (aunque ya por gusto de los Enquademadores han dado en que se imprima en terno de à tres pliegos, que hazen dos planas). Si se imprime en quarto, es lo más comun hazer dos pliegos en quademo, que hazen diez y seis planas. Si en octavo, èl se las tiene. Si en diez y seis, cada pliego ha de constar de dos octavos, ò signaturas, que cada vna haze diez y seis, de forma que para dobiarle se ha de partir el pliego por medio, y doblar cada medio, luego de por si...
153Hamaseireneko ezarketari dagokionez, lau eratakoak izan daitezkeela dio, bigarrena « pliego con una sola signatura » izendatzen duelarik. Bere irudikapena honako hau da :
154Gehiegitxo luzatzen ari bagatzaizkizue ere, beharrezko ikusten dugu jarraian azalduko dizuegun kontua kokatzeko.
155Izan dugu Aita Beneditarrek Lazkaon duten etxera bisita egiteko aukera, eta bertako liburutegiko arduraduna den Aita Juan Jose Agirreren konpanian, lan honi buruz mintzo ginela, elkarrizketak Iruñan 1631.ean inprimaturiko liburu bitxi baten kontua ekarri zuen. Liburu honen datu bibliografikoak honako hauek dira :
PARAYSO / VIRGINAL DE / DISCVRSOS PREDICABLES / en las fiestas dela ſiempre Virgen Maria ma- / dre de Dios, y Señora nueſtra. / CON DOZE PLATICAS PARA LOS PRIME-/ ros Domingos del mes en ſu alabança. I Por el Padre Fr. Juan de Mata Predicador general dc la Orden de / Predicadores, y del Real Conuento de S. Andres de la / Villa de Medina del Campo. / DEDICADO A LA MILAGROSISSIMA / Imagen de Nueſtra Señora del Roſario del dicho / Conuento y Villa. I Año (inpresorearen marka) 1631. / EN PAMPLONA. / Con licencia del Conſejo Real Impreſſo : por Carlos de Labà- / yen, Impreſſor del Reyno de Nauarra. / A coſta de luan de Veynça mercader de libros.
156Aita Juan Jose Agirrek zegoen apalera eraman eta bizkarrean Marial de Mantua izenburua zuen narruzko azaleko liburua erakutsi zigun. Liburu guztiek izaten dute aitzin-gibeletan zuriz doazen zenbait orrialde (goardak), honetan gertatzen den bezalaxe. Kontua da kasu honetan ez daudela zuriz, inprimaturik baizik. Eta honek, printzipioz, ez luke inor harritu beharko, jakina baita garai hartan papera oso garesti zegoela eta normaltzat jo genezake, zuriz jarri beharrean, inprimaturiko zenbait orrialde jartzea. Baina bitxi bihurtzen duen kontua jarraikoa da : inprimaturik agertzen diren aitzin-gibeletako lau orriak Joanes Etxeberriren Manual devotionezcoa- ren 1627.eko argitarapenari dagozkiola (logikoa, bestetik, liburu hau 1631.ean argitaratua izaki). Baina hau ere ez litzateke harrigarria gertatuko agertzen diren orrialdeak agertuko ez balira. Aitzinean, lehen orriko eran Manual- eko 54-59 zenbakia duten orrialdeak ditugu ; itzulian, 53-60dunak ; bigarren orriko eran, 52-61 ; itzulian, 51-62 ; jarraian liburuaren lehen orrialdea (Parayso Virginal...). Gibelean, liburuaren amaieran, beste bi orri : lehenaren eran, Manual- eko 38-43 zenbakia daramatenak ; itzulian, 37-44 dutenak ; bigarrenaren eran, 36-45 ; itzulian, 35-46. Hau da, bada, harrigarriena, ez dutela Manual- eko orrialdeak segida arrunta jarraitzen (37, 38, 39, 40...). Liburuaren neurriak 195 mm x 140 mm dira eta Manual- eko bi orrialdeak ez dira osorik sartzen ; ondorioz, 54, 53, 52, 51, 37, 36, 35 zenbakidun orrialdean goitik behera erdialde ingurutik ebakiak dira.
157Víctor de Paredesen hamaseireneko « pliego con una sola signatura » delakoaren irudikapenera itzuliz, 1-32 zenbakiak jarraiko 32ez ordezkatzen baditugu pleguaren irudikapen berria hau genuke :
158Aurreko lerroetan azaldu dugun Manual- eko orrialdeen ezarketa eta irudi honetakoa konparatuz bat direla konturatuko gara eta lortzen dugun ondorioa honako hau da, Parayso Virginal liburuan agertzen diren Manual- eko orrialdeak tolestatu gabeko plegu osotik hartuak direla. Plegu erdia erabili da (irudian grisez ilundua dagoena) eta gris ilunenez koloreztuak dauden orrialdeak liburuaren aitzinaldean eta gris argiagoz daudenak gibelean jarri dira.
159Argi dago, bada, liburua inprimatu edo koadernatu duena Manual devotionezcoa- ren plegu batez baliatu dela aitzin-gibeletako orrialdeetarako. Eta hau da kontu hau bitxi bihurtzen duena. Liburua, azalean azaltzen zaigunez, Nafarroako Erresumako inpresore den Carlos de Labayen jaunak inprimatua bada, Iruñan, 1631 .ean, zer egiten du hiri honetan 5 urte aurrerago Bordelen inprimatu den liburu baten plegu batek ?
160Aita Juan Jose Agirrek Manual devotionezcoa Iruñean inprimatua izan ote zitekeen galdetzen zigun eta iradokizun horrek eman digu zer pentsatu. Manual- ak Bordelen, Gilen Milanges erregeren inprimatzailea baitan oina du eta hauek honela hiru ikerketa bide zabaltzen zaizkio egarria hase nahi duen ikerlariari :
1611) Biak leku berean inprimatu direla erakutsi eta hau honela izanik, non gertatu den eta inprenta oinen kontua azaldu.
- 20 Ez da harritzekoa, ordea, Bordele eta Iruña arteko harremana. Desgravesek Dictionaire des imprimeur (...)
1622) Bata Bordelen eta bestea Iruñan inprimatu direla onartu eta biak leku berean koadernatu direla suposatu aitzin-gibeletako orrialdeen kontua koadernatzailearena izan dela erakutsiz.20
- 21 Honela dio Xabier Madariagak : « En este sentido se puede entender la Real Cédula de 1790 que decl (...)
1633) Xabier Madariagak iradoki eta bere Artes Gráficas liburuan (1995 : 85) dionez, posibleena zera da, Manual- a koadernatu gabe, pleguetan, heltzea Iruñara eta, horren ondorioz, inpresore/koadernatzaile honek pleguak izatea eta beraiez baliatzea Marial- aren goardak egiteko.21
164Kontu hau alde batera utzi eta plegu eta zeinadurenera itzuliz, argi dago, orduan, liburu bat ez dela orriz orri inprimatzen. Plegu izena duen orri handi batean liburuko plana asko inprimatzen dira batera. Plegu hauek, behar bezala tolestuak, liburuaren orrialdeen segida ordenatua emango digute. Originala konposatzaile edo kajistaren eskuetara pasatzen zen ; hauek ziren liburuaren konposaketa laneko pertsonarik garrantzitsuenak. Plegadura tipoaren arabera, konposatzaileak pleguaren bi alderdiak prestatuko ditu (Era eta itzuliaren antzeko zerbait, gaztelaniaz, recto eta verso deituak.) Tipo mugikorreko inprentak, plegua konpo-satu eta gero, eskatutako ale guztiak inprimatzera behartzen zuen. Jarraian, tipo berberak erabiltzen ziren hurrengo plegua konposatzeko eta honela besteekin. Pleguok, bestalde, neurri desberdinak izan zitzaketen. Eguneango inprimatzeko paperaren formato arruntenak honako hauek dira :
165Formato hauek tolesturik gabeko eta musarratu gabeko plegu leuetako papera adierazten dute.
166Formato klasikoak era gehiagotakoak izaten ziren zerrendan formatoen anizkoitzak, azpianizkoitzak e.a.-ak ere sartzen baitziren (doble raisin, doble carré ...).
167Formato klasikoek beti adierazten dituzte tolestu gabeko pleguak. Tolestuak beste hitz batzuez izendatzen dira, tolestura kopuruari dagozkion hitzez :
-
bitan tolestua : in foleo (4 orrialde)
-
lautan tolestua : in 4° edo laukotan (8 orrialde)
-
zortzitan tolestua : in 8° edo zortzikotan (16 orrialde)
168Argi utzi behar da tolestutako pleguaren izenaren ondoan tolestura hau eragin duen jatorrizko formato klasikoarena jarri behar dela. Adibidez :
-
in 4° coquille : coquille formatoa lautan tolestua.
-
in 8° raisin : raisin formatoa zortzitan tolestua, e.a.
169Plegua adierazpenari hertsiki lotua dagoen beste adierazpen bat aipatu behar da, zeinadurarena alegia.
170Plegu bakoitzean, lehen orrialde ezparearen barrenean, eskumatara, jartzen den marka da zeinadura, koadernatzaileei liburua eratzeko pleguen tolesketa errazteko jartzen zena. Alfabetoko letra bat zen, zenbakitxo batez jarraitua (arabi-koa denean minuskulaz jarria), eta, esan dugunez, plegu bakoitzaren lehen orrialdean jartzen zen, orrialde ezparetan errepikatuz, pleguaren erdiraino. Honela, 16 orrialdeko plegu batean, lehen orrialdean A letra jartzen zen, bigarrenean Aij edo A2, hirugarrenean Aiij edo A3 eta laugarrenean Aiiij edo A4. Bigarren pleguan gauza bera egiten zen B letraz, eta honela obra osotu arte. Alfabetua agortuta letrak bikoiztu egiten ziren, lehena maiuskulaz eta besteak minuskulaz jarriz.
171Aurrera jarraitu aurretik zera aipatu behar da, pleguko azken orrialdean hurrengo pleguko lehen hitza —deia deituko duguna—jartzen dela konposatzaileak oraindik ere argiago ikus dezan zein den plegu desberdinen aria.
172Komentatu eta azaldu beharreko zenbait gauza dugu Manual devotionezcoa- ren bi edizio desberdinen lehen eta bigarren liburuen eraketa eta plegu sisteman.
1731627.EKO EDIZIOA
1741627.eko edizioa (in-8 formatokoa) zortzireneko pleguetan eratua da, eta 8 pleguk 128 orrialde osotzen dute ; « Limboetaraco » deia dugu orrialde horren barrenean. Plegu erdi bat dator gero (129-136 or. ; 8 orrialde beraz) eta azkenik bi orri (4 orrialde) 137-138 orrialde inprimatuak eta jarraian datozen bi, zuriz daudenak.
- 22 Orrialde hauetan Gazteluko Erresumetan liburuak, Felipe IIak 1558.ean pragmatika argitaratu zuenet (...)
175Hasierako zortzireneko pleguak (16 or.) liburuaren lehen orrialdeaz hasi behar zuen, orrialde bat zuriz jarraian eta A 2 zeinadura daramana 3 orrialdea. Baina, Jaime Mollek dioenez (1979 : 52 hh.),22 aurreko orrialdeak (azala, onespenak, lizentziak, e.a.) zeinadura arruntetik aparte joan behar zuten, maiz hori horrela gertatu ez arren. Horregatik hemen izenburua, lizentzia eta bestelakoak bi orritan (lau orrialde, beraz) zehar sartu dira ; izenburuaren orrialdetik, bada, »Venial » deia daraman orrialdera (16 zenbakiduna) 20 orrialde daude (bi orri eta zortzireneko plegu bat).
1761627.eko Manual- aren edizio honen bigarren liburua izenburuaren orrialdeaz hasten da, eta 13 zortzireneko pleguk 208 orrialde betetzen dituzte, azken orrial-deak plegu erdi batez osotuak direlarik.
177Diogun guzti honen erakusgarri zeinadurak beraiek dira ; bai lehen liburuan zein bigarrenean, zortzireneko pleguetan A, A 2, A 3, A 4 gisako lau zeinadura daukagu pleguko, plegu erdiraino lau orrialde ezpare baitira ; lehen liburuko azken aurreko plegu erdian (I3 zeinadurak ez luke agertu behar bi orrialde ezpare izanik plegu erdiraino) eta bigarren liburuko azken plegu erdian bi dira zeinadurak. Eta lehen liburuko amaieran bi orri dagoenez, zeinadura bat. Lehen liburu honetan ez da deirik falta, bai, ordea, F eta F3 zeinadurak. E zeinadura jarri behar zuen tokian L agertzen da, gainera.
1781627.eko edizio honen bigarren liburuan 9. orrialdean agertu behar ez lukeen E agertzen da, eta 163. orrialdean L2 jarri behar zuen tokian L jartzen du. Plegu amaierako deiak ere hamairuak daude.
1791669.EKO EDIZIOA
1801669.eko Manual devotionezcoa- ren lehen liburua zortzireneko 17 plegu erdiz osotua dago (136 zenbakia duen orrialderaino). Hasieran bi orri sartu dira arestian aipatu dugun arrazoiagatik. 137. orrialdeak S zeinadura darama, gero orrialde bat zuriz, eta hurrengoa bigarren liburuko azala (lehen orrialdea, beraz) da.
181Bigarren liburuko 15. orrialdeak C zeinadura darama (aurrekoak »çure » deia). 15. orrialde honetan hasi eta 214.era (azken orrialde hau zuriz dago) 200 orrialde daude, zortzireneko 25 plegu erdi osotzen dituztenak.
182Bigarren liburuko aurreko 14 orrialdeak gelditzen zaizkigu ; hauek dira orrialdeotan agertzen diren zeinadura eta deiak :
183Hauek honela, ezin dugu inolako plegurik eratu eta zeinadurak ez dira behar tokian jarriak. Baina 14 orrialde hauei lehen liburuko azken bi orrialdeak gehitzen badizkiogu (137. orrialdea eta hurrengoa, zuriz dagoena), orduan, zortzireneko bi plegu erdi ditugu, lehen edizioko 137. orrialdetik (S zeinaduraduna) bigarren liburuko 6. orrialdera (« othoitçaren » deia daramana) doana bat, eta bigarrena 7. orrialdean hasi eta 14. orrialderaino doana (« çure » deia duena). Honela, bada, obra osoa zortzireneko 44 plegu erdi eta hasierako bi orriez osotua litzateke, 356 orrial-de guztira.
184Dena den, 1669.eko edizio honetako bi liburuetako zeinadura sistema ez da bat ere erregularra.
185Edizio honetako lehen liburuko lehen bost pleguetan (40 zenbakia duen orrialderaino), lau zeinadura agertzen dira, plegu erdi batek bi besterik behar ez dituenean. A3, A4, B4, C3, C4, D3, E3 eta E4 zeinadurek, bada, ez lukete agertu beharko. Zein izan daiteke agertzearen arrazoia ? Gure ustez, ezin izan dira zortzireneko plegu erdiak eratu eta zortzireneko lau orri solte josiz koadernotxo bat egin eta orrialde ezpare guztietan zeinadura jarri behar izan da, horrela lau agertzen direlarik eta ez bi. Gainera, B dago C-ren ordez eta O O2-renez.
186Bigarren liburuko lehen pleguan ez dago zeinadurarik, esan dugunez, gure ustetan plegua lehen liburuko azken bi orrialdeetan hasten baita. G2 zeinadura eta 86 orrialdeko deia falta dira.
187Bestalde, zortzireneko plegu erdiak izan eta plegu erdiraino bi zeinadura besterik behar ez direnez, E3, E4, L3 eta S3 zeinadurak soberan leudeke. Hemen ere, gure ustez, arazoren baten aurrean izan zen moldiztegian inprimatzailea, papera aprobetxatu beharreko arazoa ziurren. Beraz, baliteke E zeinaduraren kasu hau ere aipatu berri dugun lehen liburuko lehen bost pleguen kasua izatea ; L eta S zeinadurena, aldiz —baldin eta L4 eta S4 jatorriz izan eta galdu ez badira—, honela azal daiteke : koadernotxo bat zortzireneko bi orrialde solte eta plegu lauren batez osatua. Lehen bi orrialde solteek L eta L2 (edo S eta S2) zeinadura eramango lukete, hurrenez hurren, eta plegu laurenak L3 (edo S3) zeinadura. Hori da, behintzat, bururatzen zaigun erantzun bakarra.
188Amaitzeko zera komentatu, Vinsonek (1891-8 : 541) eskuetan izan dituen edizio honetako aleetako bigarren liburuak Q zeinadura bi aldiz duela dioela, 119 eta 127 orrialdeetan hain zuzen. Guk eskuartean erabili izan dugun Hordagoren argitarapenak Q zeinadura hori 119. orrialdean darama, baina jarraiko pleguak (127-134 or.) ez darama Q hori berriro ; ez darama zeinadurarik eta hurrengoa R zeinadura da, 135 orrialdean jarraitzen duena.
189Chicagoko Newberry Library-ko Luis Luziano Bonaparte Printzearen funtsetatik bidali diguten aleak eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean dagoenak, ordea, Vinsonek aztertu dituenak bezala, Q eta Q2 zeinadurak bi aldiz errepikatzen dituzte 119, 121, 127 eta 129. orrialdeetan.
190Manual devotionezcoa ren bi lekukotasun desberdinak dira oso jagonak eta hauetan ez ditugu Noelac en zenbait ediziotan eta Eliçara erabiltcecoa ren 1665.ekoaren hutsak aurkituko.
191Bakoitzak jarraitu duen bidea argitzerakoak edo stemma ra heldu nahi izatekotan, haintzat hartzekoak :
1921) 1669.eko testimonioa ez da gehiegi aldentzen 1627.ekotik, ez tipografia ez aldakien aldetik. Eranskinetan ikusiko dugun bezala, aldaki gehienak erreforma ortografikoari edo puntuazio markei dagozkie eta adierazgarri diren huts edo desberdintasun gutxi daude. Beraz, suposa liteke 1699.eko edizioak aurrekoa, 1627.ekoa, irakurri duela eta grafia eta puntuazio kontuak zuzenduta, aurrekoa bezalakoxe edizioa dugula. Zeharkako tradizioari eskeini diogun atalean azaldu dugun atalean azaldu dugun ‘hangaia’ hitzaren kontuak eta bigarren testimonio hau ere Milangesdarrenean, Bordelen, inprimatua izanak bide hau indartuko lukete.
1932) Azken orrialdeotan azaldu ditugun adibideek, ordea, 1669.eko testimonioak bere bidea jarraitu duela pentsaraz liezagukete. Desberdintasun edo aldaki hauek, halere, azalgarri dira testimonio hau norbaitek berrikusia eta aurrekoak izan dituen akatsak zuzendua izan bada. Kasu honetan aieru bidez edo orijinala aurrean dela zuzendu direla pentsatu beharko genuke. Bi posibilitateak dira haintzat hartzekoak, gure ustez. Posiblea da norbaitek lehen testimonioa berrirakurri, zuzendu eta bigarrena aldaketa hauek dituela ageri izana.
194Ikusi dugun zeinaduren kontua dela eta, aipagarria da bigarren liburuko lehen hamalau orrialde eta lehen liburuko azken biei buruzko kontua. Izan ere, hamasei orrialde hauek plegu bat osotzen baldin badute, gurera heldu diren lekukotasunetako bi atalak edo liburuak batean bilduak agertu dira.